104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, kirolaren zein ariketa fisikoaren arloko entitateei dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko, 2023an kirol ekitaldi puntualak antolatzeagatik. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 691743.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/691743).

Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

Organo emailea: Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria.

Kudeatzen duen alorra: Komunitate Ekintza, Garapenerako Lankidetza eta Kirola.

Instrukzio organoa: dirulaguntza kudeatzen duen alorreko Idazkaritza Teknikoa.

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea kirolaren zein ariketa fisikoaren arloan diharduten irabazi-asmorik gabeko entitateei, 2023. urtean kirol ekitaldi puntualak antolatzeagatik.

Deialdiaren helburua da Iruñean kirol ekitaldi puntualak egiten laguntzea, sustatzeko hiriko kirol jarduera –lehiaketakoa eta aisialdikoa– eta haiekin lotutako jarduera ekonomikoa eta tokiko turismoan daukan inpaktua.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 2an.–Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2306911