104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Hirigintza-hitzarmena UE-7 exekuzio unitatea kudeatzeko (16. poligonoko 610. eta 611. lurzatiak). Behin betiko onespena

Burgiko Udalak, 2023ko otsailaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, dirutan emateko UE-7 exekuzio unitatearen aprobetxamenduaren %10 (16. poligonoko 610. eta 611. lurzatiak), UE-7 unitatearen borondatezko birpartzelazioaren proiektuarekin bat. Hitzarmena egiten da Ascensión Elizalde Urzainqui finken jabe bakarraren eta Burgiko Udalaren artean.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25. artikuluarekin eta hurrengoekin (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Burgin, 2023ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L2307444