104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hiri-jarduketarako Plan Berezia Arizkungo 47. poligonoko 2. eta 148. lursailetan. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2023ko apirilaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, 3. akordioan erabaki zuen Arizkungo 47. poligonoko 2. eta 148. lursailetan hiri-jarduketarako plan bereziaren proiektua hasiera batez onestea, Baztango Udalak sustatutakoa.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek Udal Bulegoetan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2023ko apirilaren 27an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2307223