104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Aldaketa xehatua, Udal Planeko Eraikingintza-ordenantzaren 87.3 artikuluan. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2023ko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen aldaketa xehatu bat egitea Cintruenigoko Udal Planean (Cintruenigoko Udal Planeko Eraikingintza-ordenantzaren 87.3 artikulua), mehelinen eta albo-hormen tratamenduari buruzkoa, ekimen pribatu bidez Construcciones Molengo Martinez SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, orobat Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratuko baita; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke. Espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan.

Cintruenigon, 2023ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2307206