104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Kalifikazio juridikoa aldatzea 4. poligonoko 506. lurzatiko B azpilurzatiari

Puiuko Udalak, 2023ko maiatzaren 3ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen kalifikazio juridikoa aldatzea 4. poligonoko 506. lurzatiko B azpilurzatiari, haren herri-lur izaera desafektatzeko eta jabari publikoko ondasun izaerari eusteko, bide gisa erabil dadin, Puiuko 4. poligonoko zenbait finkatara joateko. Jendaurrean hilabete egon ondoren onetsi zen, eta aldi hori hasi zen iragarkia jarrita 2023ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 16an, eta epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Puiun, 2023ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez, Alkatetzaren 2023ko apirilaren 28ko 43. ebazpenaren bidez egindako eskuordetzarekin jardunez.

Iragarkiaren kodea: L2307056