104. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 1591. lurzatian. Hasierako onespena

Arroizko Udalak, maiatzaren 3ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat 1. poligonoko 1591. lurzatian, Luis Angel Osés Osések sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 62. artikuluan xedatutakoari, 72. artikuluarekin bat, (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arroitzen, 2023ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2307270