159. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 13a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
36/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketarako eta funtzionamendurako Erregelamendua garatzen duena.
40/2026 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketarako eta funtzionamendurako Erregelamendua garatzen duena.
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
895/2026 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Iruñeko Auzialdiko Auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Atalera (1. plaza) igortzen baita administrazio espediente bat, 186/2026 prozedura laburtuari dagokiona, Rodrigo Las Heras Arnedo jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa.
2546/2026 EBAZPENA, abuztuaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 2178/2026 Ebazpenean atzemandako akatsak (2178/2026 Ebazpena, uztailaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foruzaingoko inspektore izateko hamasei plaza betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak), eta 10 egun naturalez luzatzen baita parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea.
2425/2026 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, akats bat zuzentzen duena Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 2090/2026 Ebazpenean, zeinaren bidez deialdi murriztua onesten baita aholkulari juridikoen lanpostua betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko, hautaproba bat eginez, gero bitarteko izendapenak egiteko.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, lehen probako behin betiko emaitzen kontrakoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kaboen hogeita hamar plaza, funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian.
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerga agenteen lau plaza oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
197E/2026 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, enpresetan I+G+B proiektuak egiteko laguntzen 2026ko deialdia onesten duena. DDBN kodeak: 919489, 919481, 919463, 919437 eta 919418.
250E/2026 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, baimendutako kreditua handitzen duena dirulaguntza honen deialdirako: Nekazari berriak ezartzeko laguntzak, 2023-2027 aldirako NPEPEren esparruan. 2026ko deialdia. DDBN kodea: 879137.
1868/2026 EBAZPENA, 2026ko uztailaren 28koa, Jaime Brunet Fundazioko buruak emana. Haren bidez, Giza Eskubideak Sustatzeko 2026ko Jaime Brunet Nazioarteko Sariaren deialdia egiten da.
1869/2026 EBAZPENA, 2026ko uztailaren 28koa, Jaime Brunet Fundazioko buruak emana. Haren bidez, Giza Eskubideak Sustatzeari buruzko Doktoretza Tesien 2026ko Jaime Brunet Sariaren deialdia egiten da.
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
119C/2026 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana; honen bidez erabaki da Lekunberriko Garapen Elkartea sozietate publikoaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
135C/2026 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Ekonomia Sozialeko eta laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita GH Guerra Manutención Guema SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
1.7. BESTELAKOAK
156/2026 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman eta onura publikoa zehazki deklaratzen baita 66kV-eko goi-tentsioko "Lizarrerria-Murieta" eta "Lizarrerria-Lizarra" zirkuitu bikoitzeko instalazio elektriko bat jartzeko Oteitza, Villatuerta eta Lizarrako udal-mugarteetan. Espedientearen kodea: SAT11552.
157/2026 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baitira Oteitza, Villatuerta eta Deierriko udal-mugarteetan "Lizarrerria-Lorka 1" eta "Lizarrerria-Lorka 2" zirkuitu bikoitzeko 66 kV-eko goi-tentsioko linea berria jartzeko, eta horren onura publikoko deklarazioa egiten baita. Espedientearen kodea: SAT11553.
JENDAURREKO INFORMAZIOA. "Sente" haize-parkea eta harekin lotutako transformazio eta ebakuazio azpiegiturak, Aras, Viana eta Bargotako udal mugarteetan. Espedientearen kodea: 1411-CE.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZAGRA
Oposizioa, bete dadin administrari-ofizialaren plaza bat, lan-kontratudunen araubidean
BAZTAN
Oposizio-lehiaketa, bete dadin kirol teknikariaren plaza bat, funtzionarioen araubidean, aldi baterako, euskara eskakizunarekin
Oposizio-lehiaketa, Zuzenbideko lizentziadunaren plaza bat betetzeko
BURLATA
Oposizio-lehiaketa, gizarte-langileen bi plaza betetzeko
MILAGRO
Oposizio-lehiaketa, mantentze-lan orokorretako ofizialaren plaza bat betetzeko. Izendapen-proposamena
TUTERA
Lekualdatze-lehiaketa berezia, bete dadin informatikako teknikariaren plaza bat
Lekualdatze-lehiaketa, bete daitezen Zuzenbideko lizentziadunen bi plaza
Lekualdatze-lehiaketa, bete daitezen administrari-ofizialen bost plaza
Lekualdatze-lehiaketa berezia, bete dadin Orkestrako Zuzendaritza eta Abesbatzako irakasle plaza bat
Oposizio-lehiaketa, Nafarroako jotako kantu monitorearen plaza bat betetzeko. Izendapena
Oposizioa, bete dadin pala-gidari ofizialaren plaza bat barne-igoera murriztuan. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
ULTZAMA
Oposizio-lehiaketa, barne-igoera murriztuaren bidez betetzeko basozain eta zerbitzu anitzetako langile izateko plaza bat
ZIZUR NAGUSIA
Oposizio-lehiaketa, bete daitezen Udaltzaingoko udaltzain-agentearen bost plaza (kopurua zazpi arte handitzen ahalko da)
UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Oposizioa, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, errelebo-kontratuaren modalitatean bete daitezen hondakin zerbitzuko bilketako peoi-gidariaren hiru plaza, lan-araubide finkokoak
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Deialdia, 2026ko euskarazko udako kanpaldietarako parte-hartzaileei dirulaguntzak emateko. Laburpena
ARANGUREN
Laburpena, denden errotulazioan euskara erabiltzeko dirulaguntzen deialdiarena
Deialdia, euskara ikasteko laguntzak emateko. Laburpena 2025-2026 ikasturtea
Dirulaguntzen deialdia, D ereduko ikasleak udako euskarazko kanpaldietara joan daitezen 2026an. Laburpena
Dirulaguntzen deialdia, A ereduko ikasleak udako euskarazko kanpaldietara joan daitezen 2026an. Laburpena
ARROITZ
Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 684. lurzatian. Hasierako onespena
BARAÑAIN
Jarduera-lizentzia ematea. Eguneko zentroa
BARGOTA
Ekonomia-jardueren gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea
Deialdia, Kodes Mendiko ekintzaileei dirulaguntzak emateko. Laburpena
BASABURUA
Ordenantza, etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duena. Behin betiko onespena
BAZTAN
Deialdia, dirulaguntzak emateko ikastetxeetako guraso elkarteek sustatutako hezkuntza, kultura eta prestakuntza jardueretarako (2026). Laburpena
Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala. Jendaurrean jartzea
BERIAIN
Ordenantza, etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duena. Behin betiko onespena
BERRIOBEITI
Aldaketa, BPI-9 unitateko jarduketa-sisteman. Behin betiko onespena
BERTIZARANA
Legasan, 2023ko uztailean, Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren SG-L1 sistema orokorra eraikitzeko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda eta proiektua behin betiko onestea, bai eta ordainketa aktetarako eta behin betiko okupaziorako deialdia ere
BURLATA
Hiri-jarduketarako plan berezia, eremu batzuetako beheko solairuen erabilera bizitegi-erabilerara aldatzeko prozedura arautzeko. Hasierako onespena
KASEDA
Udal igerilekuen funtzionamendua arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
ERGOIENA
Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Behin betiko onespena
ETXARRI ARANATZ
Kudeaketa-esleipena onartzea, kultura teknikariak kontratatzeko zerrenda bat sortzeko
Hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 803. lurzatian. Hasierako onespena
Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena
FONTELLAS
Espazio publikoen erabilera arautzen duen ordenantzaren behin betiko onespena
GALAR
Xehetasun-azterketa, Getze Galarko 4. poligonoko 111. lurzatian. Hasierako onespena
GARINOAIN
Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Behin betiko onespena
ITUREN
Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 285. lurzatian. Hasierako onespena
Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 39. lurzatian. Hasierako onespena
Xehetasun-azterlana, 2. poligonoko 48. lurzatian. Hasierako onespena
ITZAGAONDOA
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
LARRAUN
Ordenantza fiskala, ur horniduraren, saneamenduaren eta Udalak egiten dituen gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena
LEITZA
Aldaketa, 3.2 tokiko sistemaren kostuak banatzeko proiektuan. Behin betiko onespena
LEOTZ
Aldaketa Udal Plan Orokorrean, dotazio bat handitzeko Iratxetan. Hasierako onespena
MARTZILLA
Urbanizazio-hitzarmena, SI-8A exekuzio-unitatean. Hasierako onespena
MENDABIA
Deialdia, dirulaguntzak emateko testuliburuak erosteko, Haur Hezkuntzako proiektuen materialerako, eta eskola-jantokirako, 2026-2027 ikasturtean. Laburpena
OBANOS
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 569. eta 570. lurzatietan. Hasierako onespena
OTSAGABIA
Hirigunean mugikortasuna arautzen duen ordenantzaren aldaketaren behin betiko onespena
IRUÑA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Eraikina birgaitzea
Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa. Adinekoen egoitza
Jarduera-lizentziaren eskaera. Eraikuntzako produktuen merkataritza biltegia
Jarduera-lizentziaren eskaera. Planetarioa
AZKOIEN
Jarduera-lizentzia ematea. Kafetegia
GARES
Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 2A eta 66. lurzatietan. Hasierako onespena
RIBAFORADA
"Ribaforada a tu servicio" tokiko enpresa-erakunde publikoaren tarifak 2026rako. Hasierako onespena
"Ribaforada a tu servicio" tokiko enpresa-erakunde publikoaren 2026ko diru-sarreren eta gastuen aurreikuspena eta 2026ko plantilla organikoa. Jendaurreko informazioa
ZIZUR MAYOR
Dirulaguntzen deialdi publikoa, norgehiagoka-araubidean, desgaitasunaren eremuan, gizarte-ekintzaren arloko proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteentzat (2026). Laburpena
KINTOA MANKOMUNITATEA
Usategien enkantea 2026-2030 urteetarako