2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Aldaketa Udal Plan Orokorrean, dotazio bat handitzeko Iratxetan. Hasierako onespena
Leozko Udalak, 2026ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:
Lehena.–Hasiera batez onestea 1/2026 aldaketa Leozko Udal Plan Orokorrean, bai eta hari lotutako planoak ere: Udala da sustatzailea. Aldaketak planeko hirigintza-determinazio egituratzaileei eragiten die, eta honako agiri hauetan dago jasota: "Aldaketa egituratzailea Leozko Udal Planean, dotazio bat handitzeko Iratxetan. Memoria" eta "Aldaketa egituratzailea Leozko Udal Planean, dotazio bat handitzeko Iratxetan. Araudia"; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluak 77.2 artikuluari buruz xedatuarekin (foru dekretu horrek onesten du Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Orobat, hasiera batez onesten da aldaketa-proiektu horren Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua, jarraikiz ezarrita dagoenari Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean.
Bigarrena.–Jendaurrean edukitzea hilabetez Udal Plan Orokorra aldatzeko espediente osoa eta Ingurumen-ebaluazio estrategikoa, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan, bete beharrez hirigintzako eta ingurumeneko araudi aplikagarria (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71. artikulua).
Hirugarrena.–Jendaurrean jartzearekin batera, txostena jasotzea Iratxetako Kontzejutik, hura baita aldaketak ukitutakoa, eta udalerri honi dagokion mankomunitatetik –Mairagako Mankomunitatetik, alegia– plangintzaren aldaketak ukitutako udal zerbitzu mankomunatuen gainekoa (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71.8 artikulua).
Orobat, hasiera batean onetsitako Udal Plan Orokorraren aldaketa igortzea lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duen departamentura, aldaketak ukitutako Nafarroako Gobernuko departamentuen txostenak jaso ditzan haien eskumeneko gaiei buruz, eta txosten orokorra egin dezan, haien ohartarazpen sektorialak bilduz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71.9 artikulua).
Laugarrena.–Alkateari ahalmena ematea, erabaki hau egokiro betearazteko behar diren jarduketa guztiak gauzatzeko behar den guztia egin dezan.
Iratxetan (Leotz), 2026ko uztailaren 21ean.–Alkateordea, Celia Raquel Recalde Murillo (alkatearen ekainaren 22ko 88/2026 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetzea).
Iragarkiaren kodea: L2610128