Iragarkia
159. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 13a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
197E/2026 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, enpresetan I+G+B proiektuak egiteko laguntzen 2026ko deialdia onesten duena. DDBN kodeak: 919489, 919481, 919463, 919437 eta 919418.
Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako Zuzendaritza Nagusiak, bere eskumenak baliatuz, ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuak egiteko laguntzen deialdi hau onesten du, eta laguntza bakar batean bateratzen ditu orain arte bananduta onetsi diren I+G proiektuetarako, proiektu estrategikoetarako eta berrikuntza proiektuetarako dirulaguntzak. Horrekin lortu nahi dena da eskatzaileei alderdi administratiboa erraztea eta Administrazioak egiten duen dirulaguntzen kudeaketa efizienteago bihurtzea.
Nafarroako Gobernuak 2026ko ekainaren 10ean hartutako Erabakiaren bidez baimendu zuen deialdi honetarako behar diren urte anitzeko gastu konpromisoak hartzea, baita horien tramitazioa ere.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. I+G+B proiektuak egiteko laguntzen 2026ko deialdia onestea.
2. Laguntza hauen oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jasotzen dira.
3. 33.000.000 euroko gastua baimentzea jarraian adierazi diren 2026ko gastuen aurrekontuaren partiden kontura eta datozen ekitaldietako partida baliokideen kontura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago, banaketa honekin:
AURREKONTU PARTIDA | EKITALDIA | ZENBATEKOA |
820005 82600 7701 467309, I+G proiektuetarako dirulaguntzak, Nafarroako S4 2021-2027 EGEF PO [PEP: E-21-000412-01] | 2026 | 250.000 |
2027 | 4.315.817 | |
2028 | 11.967.326 | |
2029 | 7.131.857 | |
820005 82600 7701 467311, I+G+B proiektuetarako dirulaguntzak. | 2026 | 250.000 |
2027 | 2.124.183 | |
2028 | 5.092.674 | |
2029 | 1.868.143 |
Halaber, 3.000.000 euroko gehieneko zenbateko gehigarri bat finkatzen da. Zenbateko hori eraginkorra izan dadin, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 a) artikuluan ezarritako inguruabarren bat gertatzeagatik. Gastu gehigarriaren igoera baimentzeak eta argitaratzeak ez dakar eskaerak egiteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta dirulaguntzak eman direla jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2026ko uztailaren 15ean.–Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Olóriz.
OINARRI ARAUTZAILEAK
1. oinarria.–Xedea.
1. I+G+B proiektuetarako laguntzen xedea da Nafarroako ekoizpen ehunaren dinamizazio teknologikoa bultzatzea, lehiakortasuna hobetzea eta garapen jasangarria sustatzea.
2. Deialdi honetan diruz lagunduko diren proiektu motak honako hauek dira:
–I+G proiektu estrategikoak (aurrerantzean, proiektu estrategikoak), hots, Nafarroako ekonomian eta gizartean inpaktu nabarmena lortzea eta Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategian (S4) identifikatu diren erronka eta lehentasun nagusietan laguntzea helburu dutenak.
–I+G proiektu lehiakorrak (aurrerantzean, proiektu lehiakorrak), hots, ezagutza berria sortuz eta ezagutza hori produktu, prozesu zein zerbitzuetara aplikatuz Nafarroako enpresa ehunaren gaitasun teknologikoa sendatu nahi dutenak.
Proiektu lehiakorrak hiru motatakoak izanen dira: banakakoak, enpresen arteko lankidetzakoak edo ezagutza transferitzekoak.
–Prozesuetarako berrikuntza proiektuak, hots, enpresen produktibitatea, efizientzia, jasangarritasuna edo kalitatea areagotzeko aukera ematen duten teknologiak txertatuz edo egokituz ekoizpen edo hornidura metodoak nabarmen hobetzea helburu dutenak.
–Produktuetarako berrikuntza proiektuak, hots, uneko teknologiak txertatuz edo konbinatuz produktuak nabarmen garatu, egokitu edo hobetzea helburu dutenak, baldin eta jarduketa horiek ezin badira ikerketa industrialtzat edo garapen esperimentaltzat jo.
Oinarri arautzaile hauetan berrikuntza proiektuak aipatzen direnean barne ulertuko dira bai produktuetarako bai prozesuetarako berrikuntza proiektuak, kontrakorik adierazten bada salbu.
3. Proiektu estrategiko eta lehiakorretarako laguntzak (enpresa handiek garatzen dituzten banakako proiektuak izan ezik) Europar Batasunaren Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (EGEF) finantzatzen ahalko dira %40an, Nafarroako EGEF 2021-2027 programaren esparruan, 17. oinarrian xedatzen den moduan.
4. Deialdi honetako laguntzak Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako Zuzendaritza Nagusiko Plangintza, Digitalizazio eta Enpresa I+G+B Zerbitzuak kudeatuko ditu (aurrerantzean, laguntzak kudeatzen dituen organoa).
2. oinarria.–Entitate onuradunak.
1. Honako hauek eskatzen ahal dituzte laguntzak:
1.1. Enpresak: enpresatzat joko da ondasun eta zerbitzuak ekoizteko edo merkaturatzeko jarduera ekonomiko bat gauzatzen duen entitate oro, edozein forma juridiko duela ere.
Enpresen tamaina zehazteko aintzat hartuko da 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskina. Kategorien araberako Salbuespenari buruzko Erregelamendu Orokor horren bidez (aurrerantzean, KSEO) zenbait laguntza kategoria barne merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.
1.2. Entitateak (unibertsitateak, ikerketa zentroak, osasun ikerketako institutuak, zentro teknologikoak, enpresa I+G+Bko unitateak, entitate bereziak eta exekuzioko eragileen koordinatzaileak), baldin eta Nafarroako I+G+B Sistemako (SINAI) exekuzioko eragile moduan akreditatuta eta izena emanda badaude Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren otsailaren 28ko 2E/2020 Foru Aginduak arautzen duen erregistroan.
SINAIko eragile horiek laguntza eskatzen ahalko dute 3. (GEMA) eta 7. (SIBERIA) erronketarako eta ezagutza transferitzeko proiektu lehiakorretarako bakarrik.
2. Laguntza eskatzeko unean baldintza hauek betetzen dituztenak izaten ahalko dira onuradun:
a) Nafarroan proiektua gauzatzeko lantoki bat edukitzea eta diruz lagunduko den proiektuan parte hartzen duten langileak bertara atxikita egotea. Beste langile batzuek parte hartzen badute, egoera hori behar bezala justifikatu beharko da.
Edonola ere, proiektura egotzitako langileen kostuaren zatirik handiena Nafarroako lantokira atxikitako langileena izan behar da.
b) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku kasuetan ez egotea.
Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko, eskatzaileak baimena ematen dio departamentu honi egoera hori egiaztatzen duten datuak kontsultatzeko, hala dagokionean. Eskatzaileak berariaz uko egiten badio baimen hori emateari, betebehar horietan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu eskabidearekin batera.
c) Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta, kasua bada, ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.
d) Enpresa bada, Nafarroako Industria Erregistroan inskribaturik edo inskripzioa eskatuta egotea, hala badagokio Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak Nafarroako Industria Erregistroa sortzeko apirilaren 30ean emandako 152/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera.
3. Aurreko apartatuan eskatutako baldintzak laguntza osorik ordaindu arte bete beharko dira, eta eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da hala dela.
4. 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan, ez dira onuradun izaten ahalko abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa epeak betetzen ez dituztenak (lege horrek merkataritza eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen ditu).
Honako agiri hauen bidez frogatuko da bete egin direla ordainketa epeak:
a) Kontabilitate araudiaren arabera galera-irabazien kontu laburtua aurkezten ahal duten pertsona fisiko eta juridikoen kasuan, ordezkaritza-ahal nahikoa duen pertsona fisikoak sinatutako ziurtagiria, edo, pertsona juridikoen kasuan, administrazio organoak edo behar adinako ordezkaritza-ahala duen organo baliokideak sinatutako ziurtagiria, non adieraziko baita bete direla abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa epeak. Egoera hori egiaztatzeko, b) letran adierazitako frogabideren bat ere erabiltzen ahalko dute.
b) Kontabilitate araudiaren arabera galera-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten pertsona juridikoek honako hauen bidez frogatzen ahal dute:
1. Kontuen Auditoreen Erregistro Ofizialean (KAEO) inskribatutako auditore batek emandako ziurtagiria, zeinetan xehaturik jasoko baita auditatutako azken urteko kontuen memorian deskribatutako ordainketen arloko informazioa, kontu horietatik ondorioztatzen denean lortu dela abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzeko maila, atal honetan zehaztutakoa (%90), oinarri hartuta uztailaren 5eko 15/2010 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian eskatutako informazioa.
Ziurtagiri hori baliozkoa izanen da hurrengo ekitaldiko urteko kontuak ikuskatu arte.
2. Aurreko ziurtagiria ezin bada egin, KAEOn inskribatutako auditore batek egindako "Adostutako prozeduren gaineko txostena", non adierazten baita ezen aztertu dela sozietatearen hornitzaileei erreferentziazko data batean ordaintzeke dauden fakturen lagin adierazgarri bat (epeak bete direla ziurtatzeko kontuan hartzen den data deialdiaren argitalpen-data baino geroagokoa izan beharko da) eta ez dela salbuespenik detektatu abenduaren 29ko 3/2004 Legean jasotako ordainketa-epeak betetzeko orduan, edo, halakorik detektatu bada, ez dutela eragozten hurrengo paragrafoan eskatzen den betetze-maila lortzea.
Ondorio horietarako, baldintza hori betetzat joko da 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzeko maila %90ekoa edo handiagoa denean (18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) letraren bigarren atalean ezarritako ehunekoa).
4. apartatuko dokumentazio horrekin batera, aukeran, laguntza eskabidea aurkezten ahalko da eta, une horretan halakorik egiten ez bada, hilabeteko epea emanen da horretarako, laguntza ematen duen egintza Nafarroako Gobernuko Atariko Izapideen Katalogoan argitaratu ondoren, Interneten, https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/ayudas-para-proyectos-de-idi-2026 webgunean (aurrerantzean, laguntzen fitxa). Hala ere, b) letrako dokumentazioa ezin bada lortu epe hori baino lehen, epearen barruan eskatu izanaren egiaztagiria aurkeztuko da, eta, hura lortutakoan, gehienez, hiru hilabeteko epean aurkeztuko da laguntzen fitxan argitaratzen direnetik hasita.
Epe hori eskatutako dokumentazioa aurkeztu gabe iraganik, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.
5. Ezin dira onuradun izan:
a) Betetzeke dagoen berreskuratze agindu baten mendeko entitateak, baldin Europako Batzordeak laguntza legez kanpokotzat eta barne merkatuarekin bateraezintzat jo badu aurretik.
b) "Krisian dauden enpresak", Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 18. puntuan ezarritako definizioaren arabera. Salbuespena dira 2019ko abenduaren 31n krisian ez zeudenak baina 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitarteko aldian krisian dauden enpresak izatera pasatu direnak (Kategorien araberako Salbuespenari buruzko Erregelamendu Orokorraren 1.4.c artikulua).
Halaber, deialditik kanpo geldituko dira aipaturiko erregelamenduaren 1. artikuluan ezarritako sektore eta baldintzetan diharduten entitateak.
c) Irailaren 23ko 10/2025 Errege Lege Dekretuak debekatutako jarduerak garatzen dituzten enpresak. Errege Lege Dekretu horren bidez premiazko neurriak hartu ziren Gazako genozidioaren aurka eta palestinarren alde.
Laguntza eskabidean erantzukizunpeko adierazpen bat sartuko da, 5. apartatu honetan aipatzen diren debeku egoeretan ez egotea adierazteko.
6. Laguntza jasotzen duen enpresan egiturazko aldaketarik gertatzen bada (bat-egitea, zatiketa edo aktibo eta pasiboen lagapen globala), ondorengoak oinarriotan ezarritako baldintzak bete beharko ditu onuradun izaerari eusteko, eta hori behar bezala frogatu beharko du.
Laguntzak kudeatzen dituen organoak baimenduko du, beharrezkoa bada, subrogazioa, eta laguntzaren intentsitatea berriro kalkulatuko du, 6. oinarriarekin bat eta ondorengoaren tamainaren arabera, baina ezin izanen da izan hasiera batekoa baino handiagoa.
3. oinarria.–Proiektu diruz lagungarrien baldintzak.
1. 1. oinarrian definitu diren proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:
1.1. Proiektu estrategikoak:
a) Ikerketa industrialeko edo garapen esperimentaleko jarduerak gauzatu beharko dituzte, Kategorien araberako Salbuespenari buruzko Erregelamendu Orokorreko (KSEO) 2. artikuluko 85. eta 86. apartatuetan ageri diren definizioekin bat.
b) Proiektua I.A eranskinean jaso diren erronketako bati atxikita egon beharko da. Proiektu bat erronka bakarrerako aurkezten ahalko da; bestela, proiektua baztertu eginen da.
c) Proiektua elkarren arteko loturarik ez duten hiru entitatek gutxienez osatutako partzuergo batek gauzatu beharko du, bi enpresaren nahitaezko parte hartzearekin gutxienez eta horietako bat ETEa izanik. Ondorio horietarako, KSEOaren 3.3 artikuluan ageri den "lotutako enpresa" definizioa aplikatuko da.
d) Partzuergoan parte hartzen duten entitateek proiektua gauzatzen lagundu beharko dute, hau da, KSEOaren 2. artikuluaren 90. apartatuan ageri den "lankidetza eraginkorra" kontzeptuaren definizioa bete beharko da.
e) Partzuergoan parte hartzen duten entitateek lankidetza akordio bat izenpetu beharko dute partzuergoaren funtzionamendua arautzeko eta proiektua koordinatuko duen entitatea izendatzeko. Entitate hori izanen da solaskide Administrazioaren aurrean.
f) Laguntzak kudeatzen dituen organoaren iritziz eta oinarri hauen arabera diruz lagungarria den proiektuaren aurrekontua ezin izanen da 850.000 eurotik gorakoa izan.
g) Proiektuaren aurrekontuak honako baldintza hauek bete beharko ditu:
i. Entitateetako bakar batek ere ezin izanen du bere gain hartu aurrekontu diruz lagungarriaren %70 baino gehiago.
ii. Enpresek eta SINAIko eragileek batera parte hartzen badute, enpresen partaidetza aurrekontu diruz lagungarriaren %30etik gorakoa izan beharko da.
1.2. Proiektu lehiakorrak:
Proiektu lehiakorrak hiru motatakoak izanen dira: banakakoak, enpresen arteko lankidetzakoak edo ezagutza transferitzekoak.
Proiektu horiek, KSEOaren 2. artikuluaren 85. eta 86. apartatuetan definitzen diren ikerketa industrialeko edo garapen esperimentaleko jarduerak garatzeaz gain, baldintza hauek bete beharko dituzte, modalitatearen arabera:
A. Banakako proiektuak izanen dira enpresa bakar batek garatzen dituenak.
Proiektuan aurreikusi diren jarduerak ezin badira ikerketa industrialtzat edo garapen esperimentaltzat jo, laguntzak kudeatzen dituen organoak berrikuntza proiektu moduan onartzen ahalko du proiektua, egokia bada.
B. Enpresen arteko lankidetza proiektuak:
a) Gutxienez ere bi enpresak osatutako partzuergo batek gauzatu beharko ditu, enpresetako bat gutxienez ETEa izanik eta enpresen arteko loturarik gabe KSEOaren 3.3 artikuluko "lotutako enpresa" definizioaren arabera.
b) Partzuergoan parte hartzen duten enpresek proiektua gauzatzen lagundu beharko dute, hau da, KSEOaren 2. artikuluaren 90. apartatuan ageri den "lankidetza eraginkorra" kontzeptuaren definizioa bete beharko da.
c) Partzuergoan parte hartzen duten enpresek lankidetza akordio bat izenpetu beharko dute partzuergoaren funtzionamendua arautzeko eta proiektua koordinatuko duen entitatea izendatzeko. Entitate hori izanen da solaskide Administrazioaren aurrean.
d) Laguntzak kudeatzen dituen organoaren iritziz eta oinarri hauen arabera diruz lagungarria den proiektuaren aurrekontuari dagokionez, enpresetako bakar batek ere ez du bere gain hartuko proiektuaren aurrekontu diruz lagungarriaren %70 baino gehiago, eta ETEek aurrekontuaren %30eko partaidetza izan beharko dute gutxienez osotara.
C. Ezagutza transferitzeko proiektuak:
a) Gutxienez ere bi entitatek osatutako partzuergo batek gauzatu beharko ditu, eta ETE baten eta SINAIko eragile baten parte hartzea izan beharko dute gutxienez.
b) Partzuergoan parte hartzen duten entitateek proiektua gauzatzen lagundu beharko dute, hau da, KSEOaren 2. artikuluaren 90. apartatuan ageri den "lankidetza eraginkorra" kontzeptuaren definizioa bete beharko da.
c) Partzuergoan parte hartzen duten enpresek lankidetza akordio bat izenpetu beharko dute partzuergoaren funtzionamendua arautzeko eta proiektua koordinatuko duen entitatea izendatzeko. Entitate hori izanen da solaskide Administrazioaren aurrean.
d) Laguntzak kudeatzen dituen organoaren iritziz eta oinarri hauen arabera diruz lagungarria den proiektuaren aurrekontuan, SINAIko eragileek gutxienez ere %10eko eta gehienez ere %40ko partaidetza izan beharko dute proiektu osoko kostu diruz lagungarrietan.
1.3. Prozesuetarako berrikuntza proiektuak:
a) Prozesuen arloko berrikuntza jarduerak gauzatu beharko dituzte, KSEOaren 2. artikuluaren 97. apartatuan ageri den definizioekin bat.
Definizio horren barne dauden proiektutzat joko dira teknikak, ekipamenduak edo sistemak aplikatuz edo egokituz –informatikoak barne– ekoizpen edo hornidura metodoak hobetzen dituzten horiek, ekoizpen eragiketak edo zerbitzuak emateko moduak nabarmen aldatzen dituztenak, modu horretan hobekuntza objektibo eta neurgarriak lortuz produktibitateari, jasangarritasunari, fidagarritasunari edo kostuak murrizteari dagokienez, betiere jarduketa horiek garapen edo egokitzapen tekniko nagusi bat badakarte.
Definizio horretatik kanpo geldituko dira enpresak kudeatzeko sistema estandarrak ezartzen dituzten jarduketak, besteak beste, esparru hauetako aplikazio komertzialak: ERP, kontabilitatea, fakturazioa, giza baliabideak, salmentak edo marketina. Eguneraketak, errutinazko ordezkapenak edo informatizazio administratiboak ere kanpo geldituko dira, ekoizpen edo hornidura metodoan zuzeneko eraginik ez baitute.
b) Enpresa bakar batek egikaritu beharko ditu.
c) Laguntzak kudeatzen dituen organoaren iritziz eta oinarri hauen arabera diruz lagungarria den proiektuaren aurrekontua 40.000 eurotik gorakoa izan beharko da.
1.4. Produktuetarako berrikuntza proiektuak:
a) Produktu berriak edo nabarmen hobetu diren produktuak garatzea, egokitzea edo merkaturatzea helburu duten jarduerak gauzatu beharko dituzte, horretarako oinarri hartuta uneko teknologiak, teknologia horien konbinazio berritzaileak edo ikerketa industrialtzat edo garapen esperimentaltzat jo ezin daitezkeen hobekuntza teknikoak.
b) Enpresa bakar batek egikaritu beharko ditu.
c) Laguntzak kudeatzen dituen organoak oinarri hauen arabera zehazten duen aurrekontu diruz lagungarria 40.000 eurotik gorakoa izan beharko da.
2. Ez dira diruz lagungarriak izanen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan adierazitako ingurumen helburuetan kalte nabarmenak eragiten dituzten proiektuak (erregelamendu hori inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa da eta Taxonomiari buruzko 2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatzen du).
3. Oinarri honetan ezarri diren baldintzak proiektuaren azken justifikaziora arte mantendu beharko dira. Bestela, dirulaguntza itzuli beharko da proportzionaltasun printzipioaren eta 15. oinarrian zehaztutakoaren arabera.
Hala ere, ETE izatearen baldintza laguntza emateko momentuan baloratuko da, eta baldintza hori betetzeari uztea ez da kontuan hartuko tamaina aldaketa enpresaren hazkundearen ondorioa izan bada.
4. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.
1. Gastu diruz lagungarriak izanen dira proiektua garatzeko behar-beharrezkoak direnak, laguntzak kudeatzen dituen organoaren iritziz.
2. Proiektuaren gastuak honako partida hauetan bilduko dira:
2.1. Langile gastuak:
a) Onuradunaren langile gastuak, proiektuan zuzenean aritzen diren heinean eta denbora horretan. Gehienez ere 45 euroko dirulaguntza emanen da ordu bakoitzeko.
Halaber, diruz lagungarriak izanen dira proiektuaren kudeaketa administratibo eta finantzarioaz arduratzen diren langileen gastuak, baldin eta arduraldi horren orduak behar bezala adierazten badira. Gastu horiek jarraian adierazitako mugak izanen dituzte onuradun bakoitzeko, eta 1.500 euro areagotuko dira entitate koordinatzaileen kasuan:
- 8.000 euro proiektu estrategikoetan.
- 5.000 euro proiektu lehiakorretan.
- 3.000 euro berrikuntza proiektuetan.
Onuradunak bere langileen bidez edo kontratatzen dituen hirugarrenen bidez egiten ahalko du izapidea, baina ezin izanen du gastua bi bideetatik egotzi.
b) Proiektuaren egikaritzean zuzeneko parte hartzea izan duten eta beren zerbitzuak entitateari fakturatu dizkioten entitate onuradunari lotutako langile autonomoen gastuak.
Gastu horiek langile gastutzat joko dira eta a) letran adierazi den gehieneko kostu diruz lagungarri bera izanen dute, proiektuari modu eraginkorrean eskainitako orduak egiaztatu behar izateaz gain.
c) Nafarroako aurrekontu orokorretatik edo beste funts publiko batzuetatik finantzatzen diren onuradunaren langile gastuak ez dira diruz lagunduko, baina proiektuaren aurrekontuan sartu beharko dira, guztizko zenbatekoari eta eskatzen den partaidetzari dagokienez kontuan har daitezen. Kasu horietan, proiektua gauzatzeko langile berrien kontrataziorako soilik emanen da dirulaguntza.
2.2. Materialak:
Proiektuan erabilitako materialen gastuak: lehengaiak, hornidurak eta beste hornigai batzuk. Material horiek onuradunaren beste jarduera batzuetan ere erabiltzen badira, banaketarako erabilitako irizpidea justifikatu beharko da.
Materialen gastu diruz lagungarrietatik kenduko dira lortutako azpiproduktuen, hondakinen eta berreskuratze materialen salmentagatik edo produkzioan aprobetxatzeagatik onuradunak lortutako diru sarrerak.
2.3. Amortizazioak:
Ekipamendu, patente eta baliagarritasun modeloen amortizazio gastuek, proiekturako erabiltzen diren denborari dagozkionak, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Taulen araberako amortizazioa aplikatuko da, abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuak onetsi zuen Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren 3. artikuluan adierazitako koefiziente eta aldiak errespetatuz.
b) Kalkulua lineala izanen da, eta proiekturako erabilera denborarekiko proportzionala.
c) Errentamendu finantzariorik edo operatiborik izatekotan, interesei dagokien kuotaren zatia kanpo utziko da.
2.4. Kanpoko kolaborazioak:
Ezagutza teknikoa eskaintzen duten edo I+G+B jarduerak garatzen dituzten entitateak kontratatzeko edo azpikontratatzeko gastuak, onuradunak proiektua gauzatzeko beharrezkotzat jotzen baditu.
Proiektu estrategiko eta lehiakorren kasuan, kanpoko kolaborazioen gastuak ezin izanen dira onuradunaren aurrekontu diruz lagungarriaren %30 baino handiagoak izan. Ondorio hauetarako ez dira kontuan hartuko SINAIko eragileekin izandako kolaborazioak, ez eta onuradunari lotutako enpresekin izandakoak ere. Berrikuntza proiektuek ez dute izanen kontratatzeko edo azpikontratatzeko mugarik.
2.5. Zeharkako kostuak:
Unibertsitate, ikerketa zentro, osasun ikerketa institutu eta zentro teknologikoen kasuan bakarrik lagunduko da diruz %15eko zeharkako kostu sinplifikatu bat, diruz lagundutako langile gastuen gainean.
2.6. Proiektuarekin zuzenean lotutako beste gastu batzuk, baldin banan-banan hari eslei badakizkioke. Horrela, partida honetan, honako gastu hauek sartuko dira, besteak beste:
a) Azpiegitura zientifiko eta tekniko bereziak, eskualdekoak, nazionalak nahiz Europakoak, erabiltzearen ondoriozko gastuak.
b) SIESS (Scientific Infrastructure & Equipment Sharing System) sisteman dauden Nafarroako azpiegiturak edo IRIS berrikuntza digitalaren poloa erabiltzearen ondoriozko gastuak.
c) Proiektuarekin lotutako jabetza industrialeko gastuak. Zehazki:
i. Aurrekarien txostenak, 1.500 euroko mugarekin.
ii. Jarduteko askatasunari buruzko txostenak (FTO), 10.000 euroko mugarekin.
iii. Patente eta Marken Espainiako Bulegoak (OEPM) edo Jabetza Industrialeko Eragile Ofizial batek egindako patentagarritasun txostenak, 2.500 euroko mugarekin.
iv. Patente nazionalak, Europakoak, PCT (Patenteen Esparruko Lankidetza Tratatua) edo baliagarritasun modeloak eskatzeko prestaketa kostuak, 4.000 euroko mugarekin.
d) Laguntza eskabidea prestatu eta aurkeztearekin lotutako aholkularitza gastuak; gehienez ere 1.500 euroko dirulaguntza ematen ahalko da proiektu bakoitzeko. Muga hori 3.500 eurora areagotuko da proiektu estrategikoen kasuan.
Zenbait entitateren artean gauzatzen diren proiektuen kasuan, laguntza hori proiektuaren koordinatzailea den entitateak eskatzen ahalko du soilik.
e) Kudeaketa administratibo eta finantzariorako gastuak, hirugarrenekin kontratatu badira, 2.1.a) apartatuan ezartzen diren onuradun bakoitzeko mugekin.
f) Proiektuaren emaitzak ezagutarazi eta komunikatzeko gastuak, muga hauekin:
i. Hedapen ekitaldiak antolatzeko gastuak, 4.000 euroko mugarekin proiektu estrategikoen kasuan eta 2.000 euroko mugarekin gainerako proiektu moten kasuan.
ii. Proiektuaren dibulgaziozko bideoa, 16. oinarrian zehaztutakoaren arabera hori aurkezteko betebeharra duten proiektuen kasuan, 2.000 euroko mugarekin.
iii. Zenbait entitateren artean gauzatzen diren proiektuen kasuan, laguntza hori proiektuaren koordinatzailea den entitateak eskatzen ahalko du soilik.
g) 14.2.1 oinarriaren c) letran zehazten den auditoretza txostenaren gastuak.
3. Ekipamenduko ondasunengatik edo aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzuak emateagatik diruz lagundu daitekeen gastuetakoren bat 12.000 eurotik gorakoa denean (BEZa kanpo), onuradunak "Hornitzailea hautatzeko justifikazioa" izeneko inprimakia bete beharko du, hautaketa efizientziaren eta ekonomiaren irizpideak baliatuz egin dela egiaztatzeko. Horretarako, gutxienez hiru eskaintza aurkeztu beharko dira, eta hautatzen den eskaintza justifikatuko da.
Onuradunak ez dira beharturik egonen hiru eskaintza aurkeztera, baldin eta merkatuan behar adina entitate hornitzaile edo zerbitzu emaile ez badaude, dirulaguntzaren xedeko gastuen ezaugarri bereziengatik. Edonola ere, inguruabar horiek justifikatu egin beharko dira aipatu inprimakian.
Oinarri honetan zehaztu diren eskaintzak eskatzearen betebeharra betetzen ez bada, nahitaezkoa denean, edo egindako hautaketa behar bezala justifikatzen ez bada, gastu horri dagokion laguntza %10 murriztuko da.
Gastua laguntzaren eskatzailearekin lotutako enpresa batekin egiten bada, 11.2 oinarrian (eta ez honetan) ezarritako moduan eginen da hornitzailearen hautaketaren justifikazioa.
4. Dirulaguntzaren onuraduna enpresa bat denean, merkataritza jardueretan egin dituen gastu diruz lagungarriak aplikatzekoa zaion araudi sektorialean ezarritako ordainketa epeetan ordaindu behar dira edo, halakorik ezean, merkataritza eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako epeetan.
5. Diruz lagungarriak ez diren gastuak:
a) Langileen prestakuntzarako gastuak.
b) Administrazio gastu orokorrak eta bulegoko materialarenak.
c) Bidaia gastuak, dietak, kilometrajea, egonaldiak eta joan-etorriak.
d) Ondoren merkaturatu edo ekoizpen jardueran baliatzen diren prototipoak fabrikatzeko erabilitako materialen kostua, birjartzeko baliora mugatuta, egokia denean.
e) Produktuak ziurtatzeko eta CE marka lortzeko gastuak, bai eta bestelako ziurtapen komertzialenak ere.
f) Zeharkako kostuak, 2.5 apartatuan aipatzen direnez bestelakoak.
g) Elektrizitate, ur, berogailu edo hondakinak kudeatzeko kostuak.
h) Gastu finantzarioak, horren barne direla interesak, bankuen komisioak, bermeak, abalak edo polizak.
i) BEZ berreskuragarri edo konpentsagarria.
j) Erabilera orokorreko ekipamendu, gailu edo azpiegituren amortizazioa (ordenagailuak, mugikorrak, inprimagailua, zerbitzari orokorrak, altzariak, ibilgailuak edo antzekoak).
k) Patenteak eskatzeko prestaketarekin zuzenki lotuta ez dauden jabetza industrialeko gastuak. Besteak beste: aurkezteko, berritzeko, mantentzeko, defentsa juridikorako eta zaintza teknologikorako tasa administratiboak.
5. oinarria.–Proiektua gauzatzeko epeak.
1. Proiektua gauzatzeko epea hasiera datan hasiko da eta laguntzaren eskatzaileak proiektuaren proposamen teknikoan adierazi duen amaiera datara arte luzatuko da, jarraian adierazitako amaiera datak inola ere gainditu gabe:
–Proiektu estrategikoen kasuan: 2029ko apirilaren 30a.
–Proiektu lehiakorren kasuan: 2028ko irailaren 30a.
–Berrikuntza proiektuen kasuan: 2027ko abenduaren 31.
Gastu diruz lagungarriak proiektua gauzatzeko epe barruan fakturatuak izan beharko dira, baina proiektua amaitu eta hurrengo bi hilabeteetan ere ordaintzen ahalko dira. Hala ere, auditoretza txostena egiteko gastua gauzatze epea amaitu ondoren fakturatzen ahalko da, eta 13. oinarrian azken justifikaziorako zehaztu den epe barruan ordaintzen ahalko da.
2. Proiektuaren hasiera laguntza eskabidea aurkezteko dataren ostekoa izan behar da. Ondorioz, ez dira diruz lagungarriak izanen jarduerak eskabide horren aurretik hasi dituzten proiektuak.
3. Onuradunek proiektua gauzatzeko epea zabaltzeko aukera izanen dute 1. apartatuan adierazi diren gehieneko amaiera datetara arte.
Zabaltze hori laguntzak kudeatzen dituen organoari komunikatu beharko zaio hasiera batean zehaztutako amaiera dataren aurretik. Beraz, komunikazio hori epe horretan egiten ez bada laguntzen fitxaren bitartez, ez dira diruz lagunduko hasierako gauzatze epearen ondoren fakturatzen diren gastuak.
6. oinarria.–Laguntzaren intentsitatea eta mugak.
1. Gastu diruz lagungarriei aplikatuko zaien laguntzaren intentsitatea:
1.1. Enpresentzat, laguntza jarraian adierazitakoa izanen da, proiektu motaren, egindako jardueren kalifikazioaren eta eskatzailearen tamainaren arabera:
PROIEKTU MOTA | EGINDAKO JARDUERAK | TAMAINA | ||
Txikia | Ertaina | Handia | ||
Proiektu estrategikoa | Industria ikerketa | %70 | %65 | %50 |
Garapen esperimentala | %50 | %40 | %25 | |
Banakako proiektu lehiakorra | Industria ikerketa | %60 | %40 | %25 |
Garapen esperimentala | %35 | %15 | %10 | |
Enpresen arteko lankidetza edo ezagutzaren transferentziarako proiektu lehiakorra | Industria ikerketa | %70 | %60 | %40 |
Garapen esperimentala | %50 | %40 | %15 | |
Berrikuntza proiektua | Berrikuntza | %40 | %30 | %10 |
Teknologia Garapenerako eta Berrikuntzarako Zentroak (TGBZ) proiektuaren finantzaketan parte hartu badu, ordea, hauek izanen dira laguntzaren intentsitateak enpresaren neurriaren arabera, proiektu mota guztietarako:
TXIKIA | ERTAINA | HANDIA |
%15 | %10 | %5 |
Proiektu kofinantzatu hauen laguntza ezin izanen da areagotu 1.3 apartatuan adierazitako moduan.
1.2. SINAIko eragileen kasuan, laguntza %100ekoa izanen da jarduera ez-ekonomikoak finantzatzen badira, Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako Estatuko laguntzei buruzko Esparruaren 2.1.1 atalean xedatutakoarekin bat (2022/C 414/01).
1.3. 1.1 apartatuko laguntza intentsitateak %10era arte areagotzen ahalko dira I.B eranskinean ("Laguntzaren intentsitatea areagotzea") zehaztu diren kasu hauetan:
KASUA | EHUNEKOA |
Genero berdintasuna | 5 |
Despopulazioa | 5 |
Gizarte eta lan arloko inklusioa | 5 |
Gazteak lan merkatuan sartzea | 5 |
Proiektuaren justifikazioa aztertzean egiaztatzen bada ez dela betetzen laguntza gehigarria eragin zuen kasua, ez da laguntza gehigarria ordainduko edo itzultzea eskatuko da berandutze interesekin.
1.4. Enpresa batek, proiektua gauzatu bitartean, tamaina aldatzen badu, laguntzak kudeatzen dituen organoak berriro kalkulatuko du dirulaguntzaren intentsitatea 1.1 apartatuaren arabera, hasiera batean emandako laguntza inola ere gainditu gabe. Intentsitate berri hori tamaina aldatu denetik aurrera fakturatzen diren gastuei aplikatuko zaie.
2. Laguntzaren mugak proiektu motaren arabera:
Emanen diren laguntzek ez dituzte zenbateko hauek gaindituko:
a) Proiektu estrategikoak: proiektuan parte hartzen duten SINAIko eragile guztiei ematen zaien laguntza 900.000 eurokoa izanen da gehienez.
b) Proiektu lehiakorrak:
Onuradun bakoitzeko laguntzaren muga jarraian adierazi dena izanen da, baina ezin izanen da proiektu bakoitzeko gehieneko zenbatekoa gainditu (egokia denena, gehieneko hori partzuergoko kideen partaidetza ehunekoaren arabera banatuko da):
MODALITATEA | GEHIENEZ ONURADUN | GEHIENEZ PROIEKTU |
Banakakoa | 200.000 euro | 200.000 euro |
Enpresen arteko lankidetza | 200.000 euro | 500.000 euro |
Ezagutzaren transferentzia | 200.000 euro | 500.000 euro |
c) Berrikuntza proiektuak: laguntzaren muga 200.000 eurokoa izanen da proiektu bakoitzeko.
3. Diruz lagundu beharreko proiektuen gehieneko kopurua:
a) Proiektu estrategikoak: entitate batek proiektu estrategiko bat baino gehiago gauzatzeko laguntza eskuratzen ahalko du.
b) Proiektu lehiakorrak: enpresa batek modalitate bakoitzeko proiektu baterako bakarrik eskuratzen ahalko du laguntza, eta, modalitate bakoitzaren barruan, balorazio onena lortzen duena lagunduko da diruz, 9. oinarrian ezarritako irizpideen arabera.
Aldiz, SINAIko eragileek proiektu baterako baino gehiagorako laguntza eskuratzen ahalko dute modalitate bakoitzean.
c) Berrikuntza proiektuak: enpresa batek berrikuntza mota bakoitzeko proiektu baterako bakarrik eskuratzen ahalko du laguntza, eta balorazio onena lortzen duena lagunduko da diruz bi motetan, 9. oinarrian ezarritako irizpideen arabera.
7. oinarria.–Eskabideak aurkezteko epea eta modua.
1. Eskabideak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasi eta 2026ko irailaren 8an (barne) bukatuko da, proiektu estrategikoen eta ezagutza transferitzeko proiektu lehiakorren laguntzen kasuan izan ezik, 2026ko irailaren 15ean (barne) amaituko baita.
2. Eskabideak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoko laguntzen fitxa erabiliz (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/ayudas-para-proyectos-de-idi-2026).
3. Eskabidean laguntzaren xede izanen den proiektu mota adierazi beharko da eta, egokia denean, zein erronka edo modalitateri dagokion ere. Proiektu bera mota, erronka edo modalitate batean baino gehiagotan aurkeztuz gero, aurkeztu diren eskabide guztiak baztertuko dira.
4. Hauxe da aurkeztu beharreko dokumentazioa, laguntzen fitxan eskura dauden ereduen araberakoa, betiere:
4.1. Eskatzaile bakoitzak (banakako proiektuak nahiz zenbait entitateren partaidetza duten proiektuak badira ere) honako hauek aurkeztu beharko ditu:
a) Eskabide telematikoa, horren barne direla 2.2 eta 2.5 oinarrietan eta apartatu honen e) eta h) letretan zehaztutako erantzukizunpeko adierazpenak.
b) Proiektuaren proposamen teknikoa laguntzen fitxan ageri den ereduari jarraituz (zenbait entitateren partaidetza duen proiektua bada, entitate koordinatzaileak bakarrik aurkeztuko du hau).
c) Eskatzailearen eta proiektuaren datuak biltzen dituen inprimakia, gastuaren aurrekontua barne.
d) Inprimakia, laguntzaren xede den proiekturako eta eskatzaileak garatzen dituen I+G+Bko beste proiektu batzuetarako langileek duten arduraldiari buruzkoa.
e) ETEek beren enpresa izaera eta tamainari buruzko erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute, Europako Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean zehaztutakoarekin bat.
Adierazpen horretan identifikatu beharko dira eskatzailearen enpresa elkartuak eta lotutako enpresak, eta baita enpresaren tamaina zehazteko behar diren datu guztiak ere.
Era berean, egoitza Espainiatik kanpo duten enpresa elkartuen eta lotutako enpresen urteko kontu itxiak aurkeztu beharko dira, edo agiri horiek aldez aurretik aurkeztu badira, dagokien administrazio espedientea eta Nafarroako Gobernuaren departamentua zehaztuko dira.
Kontuak sinatuta egonen dira eta, beharrezkoa denean, baita auditatuta eta dagokien erregistroan gordailututa ere.
Laguntzak kudeatzen dituen organoak edozein momentutan eskatzen ahalko ditu ETE izaera egiaztatzeko, diru fluxuak eta tamaina finantzarioak kalkulatzeko eta adierazi diren elkarte edo lotura harremanak egiaztatzeko egokitzat jotzen dituen agiri gehigarri guztiak.
Laguntza emateko ebazpenaren aurretik eskabidean adierazi den enpresaren tamaina aldarazten duen inguruabarren bat gertatuko balitz, eskatzaileak hori jakinarazi beharko du eta tamainari buruzko erantzukizunpeko adierazpen berri bat aurkeztu beharko du, aldaketa gertatu eta hurrengo hamar eguneko epean.
f) Aukeran, eskabidearekin batera, hornitzaileei egin beharreko ordainketak egunean direla egiaztatzen duten agiriak aurkezten ahalko dira, 2.4 oinarrian adierazitakoak.
g) 2.2 oinarrian aipatzen den zerga betebeharren eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharren kontsulta baimendu ez bada, betebehar horiek egunean izatearen ziurtagiriak.
h) 14. oinarrian zehazten den ordainketa aurreratua eskatu bada, proiektua behar bezala gauzatzeko funtsak behar izateari buruzko adierazpena.
4.2. Entitate koordinatzaileak, halaber, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:
a) Proiektuaren proposamen teknikoa, laguntzen fitxan ageri den ereduari jarraituz.
b) 3. erronkako proiektu estrategikoen kasuan: entitate koordinatzailearen ordezkariak emandako erantzukizunpeko adierazpena, non jasoko baita proiektuan jasotako ikerketa biomedikoa egin aurretik batzorde etiko baten aldeko irizpena izanen duela, indarrean dagoen araudiaren arabera. Laguntzaren fitxan eskuratzen ahal den ereduari egokituko zaio adierazpen hori. Ikerketak irauten duen bitartean ematen diren aldeko irizpenak proiektuaren azken justifikazioan aurkeztu beharko dira, 14. oinarrian zehaztutako baldintzetan.
c) 3. oinarrian eskatzen den lankidetza hitzarmena. Eskaera egiteko momentuan aurkeztu ezin bada, hiru hilabeteko epean aurkeztu beharko da, laguntza emateko egintza laguntzen fitxan argitaratzen denetik hasita.
4.3. Entregatutako agiriek baldintza horiek betetzen ez badituzte, laguntzak kudeatzen dituen organoak eskatzaileari errekerimendua eginen dio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.
4.1 apartatuaren b) eta c) letretan aipatzen diren proposamen teknikoa eta eskatzailearen eta proiektuaren datuak jasotzen dituen inprimakia ez aurkeztea ezin izanen da zuzendu.
4.4. Entitate koordinatzaileak zuzentzen ez badu 4.2 apartatuko dokumentazioa, proiektuak ezin izanen du jaso dirulaguntzarik. Era berean, eskatzaile batek 4.1 apartatuko dokumentazioa zuzentzearen ondorioz proiektuak 3. oinarrian eskatzen diren partzuergoaren osaerari buruzko baldintzak betetzeari uzten badio, ezin izanen du jaso dirulaguntzarik.
8. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozedura.
1. Laguntzak emateko prozedura norgehiagoka izanen da; beraz, aurkezten diren eskabideak elkarren artean alderatuko dira 9. oinarrian ezartzen diren balorazio irizpideen argitan, haien arteko lehentasun ordena ezartzeko. Zehazki:
a) Proiektu estrategikoetan, lehentasun ordena bat ezarriko da erronka bakoitzerako.
b) Proiektu lehiakorretan, lehentasun ordena bat ezarriko da modalitate bakoitzerako.
c) Berrikuntza proiektuetan, lehentasun ordena bat ezarriko da berrikuntza mota bakoitzerako.
Hortik ateratzen den lehentasun ordenari jarraituz emanen dira laguntzak, aurrekontu kreditu erabilgarria agortu arte. Kreditu faltagatik ordaindu ezin diren eskabideak ezetsi eginen dira.
2. Proiektu bat diruz lagundu ahal izateko, proiektuan parte hartzen duten entitate guztiei laguntza emateko adina kreditu egon beharko da erabilgarri.
I.C eranskinean ("Kredituak banatzea") ezartzen dira proiektu moten, erronken eta modalitateen arteko kreditu banaketak.
9. oinarria.–Balorazio irizpideak.
1. Eskabideak I.D eranskinean ("Balorazio irizpideak") aipatzen diren irizpideen arabera baloratuko dira.
2. Proiektu bat diruz lagundu ahal izateko, eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortu beharko du guztira (50 puntu) balorazio irizpide bakoitzean, eta puntuazio handiena 100 puntukoa izanen da.
Puntuazioan berdinduz gero, proiektu mota bakoitzaren A balorazio irizpidean lortutako puntuazioa kontuan hartuta erabakiko da. Berdinketak jarraituz gero, B irizpidean lortutakoa hartuko da kontuan, eta horrela hurrenez hurren, berdinketa desegin arte.
3. Laguntzak kudeatzen dituen organoak aditu independenteen laguntza eskatzen ahalko du proiektuak baloratzeko.
10. oinarria.–Laguntzak ematea.
1. Laguntzak kudeatzen dituen organoak ebazpen proposamenak igorriko dizkio organo eskudunari. Proposamen horietan adieraziko da onuradunek laguntza eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.
2. Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia izanen da laguntzak emateko eta ukatzeko organo eskuduna, eta hark ematen dituen ebazpenek jarraian adierazitako edukia izanen dute, proiektu motaren arabera:
a) Lortutako puntuazioaren arabera baloratutako proiektuen zerrenda, bertan adieraziz proiektuaren izenburua eta laguntza lortu duen ala ez.
b) Onuradunen zerrenda eta laguntzaren zenbatekoa, laguntza ordainduko den ekitaldien arabera xehakatuta.
c) Ezetsi beharreko eskaeren zerrenda, arrazoiak emanik. Haien artean, aurrekontuko baliabideen mugengatik baztertu direnak ere jasoko dira.
3. Laguntzak emateko eta ukatzeko ebazpenak sei hilabeteko epean emanen dira gehienez, 7.1 oinarrian adierazten diren eskaera epeak amaitzen direnetik zenbatzen hasita.
Epealdi horietan berariazko ebazpena ematen ez bada, laguntza eskabidea ezetsitzat joko da. Eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek errekurtsoa jartzen ahalko dute, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.
4. Laguntza emateko edo ukatzeko ebazpena telematikoki jakinaraziko zaio eskatzaile bakoitzari bere gaitutako helbide elektroniko bakarrean, eta laguntzen fitxan argitaratuko da 15.1 oinarriaren a), c) eta d) letretan ezarritako ondoreetarako.
11. oinarria.–Diruz lagundutako proiektua aldatzea.
1. Laguntza emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzetan gauzatu behar dira proiektuak. Hala ere, laguntzak kudeatzen dituen organoak aldaketa hauek baimentzen ahalko ditu:
a) 4.2 oinarrian definitzen diren partidetako baten gastua areagotzea 3.a) apartatuan ezarritakoarekin bat ez badator, betiere laguntzen eskabidean emandako xehetasun maila berarekin argudiatzen bada.
Aldaketa hori proiektu bakoitzeko bi aldiz eskatzen ahalko da proiektu estrategiko eta lehiakorren kasuan. Ez da horrelako aldaketarik onartuko berrikuntza proiektuen kasuan.
b) Proiektuko parte hartzaileetako bat aldatzea, baldin eta parte hartzaile berriak eskatzen diren baldintzak betetzen baditu eta proiektuaren izaera edo funtsezko balorazioa aldatzen ez baditu.
Aldaketa hori egiten ahalko da parte hartzaile batek laguntza kobratzeko eskubidea galtzen badu edo laguntza erabat itzuli behar badu onuradun izateko baldintzak ez betetzeagatik.
Kasu horretan, aldaketa baimendu eginen da laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak mantentzen badira. Baldintza horiek mantendu ezin badira, kobratzeko eskubidea galduko dute edo laguntza itzuli beharko dute partzuergoko kide guztiek.
c) Proiektu bateko parte hartzaileen artean atazak berresleitzea.
2. Aldaketak baimentzeko ondoko baldintzak bete beharko dira:
a) Laguntzen fitxaren bidez eskatuko dira, aldaketa gertatu baino lehen.
b) Zenbait entitatek gauzatzen dituzten proiektuen kasuan, eskabidea entitate koordinatzaileak eginen du gainerako parte hartzaileak jakinaren gainean jarri ondoren.
c) Egin asmo den aldaketa behar bezala justifikatu beharko da.
3. Ez dira aldaketatzat joko:
a) 4.2 oinarrian zehaztutako partidetako baten gastua areagotzea baldintza hauetako bat betetzen bada:
i. Hasiera batean partida horretarako onetsi zen zenbatekoaren %20tik gorakoa ez izatea.
ii. 20.000 eurotik gorakoa ez izatea guztira.
b) Langileak sartu edo ordezkatzea, eta langileen eginkizunen banaketa edo arduraldi orduak aldatzea, baldin eta taldearen gaitasun teknikoak edo proiektuaren helburuak nabarmen aldatzen ez badira.
Oro har, aldaketa nabarmenik ez dagoela ulertuko da aldaketaren ondorioz hasiera batean zehaztu ziren parekoen eginkizun eta gaitasun teknikoak dituzten profilak agertzen badira, edo aldatzen diren arduraldi orduak laguntza emateko ebazpenean onetsi ziren guztizko orduen %10 baino gehiago ez badira.
a) eta b) letretako egoerak behar bezala arrazoitu beharko dira proiektuaren azken justifikazioan, ezin izanen dute proiektuaren aurrekontu onetsia aldatu eta bateragarriak izanen dira proiektuaren egikaritze tekniko egokiarekin.
Laguntzak kudeatzen dituen organoak erabakiko du baldintza horiek bete diren laguntza likidatzeko fasean.
12. oinarria.–Laguntza ordaintzea.
1. Laguntza ordaintzeko modua:
Laguntza zenbait konturako ordainketaren eta azken likidazioaren bidez ordainduko da. Halaber, onuradunek laguntzaren ordainketa aurreratua eskatzen ahalko dute oinarri honen 4. apartatuan ezarritako moduan.
2. Konturako ordainketak:
2.1. Kontura ordainduko da onuradunek jarraian adierazi diren datetara arte egin duten gastuari (kontabilitate agiri bat sortu duena, oraindik ordaindu ez bada ere) dagokion laguntza:
A. Proiektu estrategikoak:
a) Lehen ordainketarako: 2027ko apirilaren 30era arte.
b) Bigarren ordainketarako: 2028ko apirilaren 30era arte.
c) Hirugarren ordainketarako: 2028ko abenduaren 31ra arte.
B. Proiektu lehiakorrak:
a) Lehen ordainketarako: 2027ko apirilaren 30era arte.
b) Bigarren ordainketarako: 2028ko apirilaren 30era arte.
C. Berrikuntza proiektuak: 2027ko apirilaren 30era arte, konturako ordainketa bakarrerako.
2.2. Konturako ordainketak jasotzeko egin den gastuaren dokumentazio teknikoa eta adierazpena aurkeztu beharko dira, laguntzen fitxan ageri diren ereduen arabera, epemuga hauen aurretik:
A. Proiektu estrategikoak:
a) Lehen ordainketarako: 2027ko maiatzak 15.
b) Bigarren ordainketarako: 2028ko maiatzak 15.
c) Hirugarren ordainketarako: 2029ko urtarrilak 15.
B. Proiektu lehiakorrak:
a) Lehen ordainketarako: 2027ko maiatzak 15.
b) Bigarren ordainketarako: 2028ko maiatzak 15.
C. Berrikuntza proiektuak: 2027ko maiatzak 15, konturako ordainketa bakarrerako.
2.3. Laguntzaren konturako ordainketen ebazpenak sei hilabeteko epean emanen dira gehienez, 2.2 apartatuan eskatzen diren agiri guztiak aurkezten direnetik hasita.
Onuradunak adierazi ez duen eta laguntzak kudeatzen dituen organoak onartu ez duen gastuari dagokion laguntza ez da ordainduko.
3. Azken likidazioa:
14. oinarrian arautzen den proiektuaren justifikazioa aztertu ondoren, laguntzak kudeatzen dituen organoak zehaztuko du onartzen den gastu diruz lagungarria, eta laguntzaren likidazio proposamena eginen du. Hortaz, egokia den kantitatea ordainduko da edo, egokia denean, ordaindu den gehiegizko zenbatekoa itzultzea eskatuko da, dagozkion berandutze interesekin.
Momentu horretan egiaztatuko da 6.1.3 oinarriko laguntza gehigarria ematea ahalbidetu zuten baldintzak bete diren ala ez. Baldintzak bete ez badira, ez da laguntza gehigarria ordainduko edo laguntza hori itzultzea eskatuko da berandutze interesekin.
Era berean, I.D eranskineko H irizpidearen ("SINAIko eragileen parte hartzea") arabera aintzat hartu ziren konpromisoak bete diren ala ez egiaztatuko da. Ikusten bada irizpide horren arabera emandako punturen bat ez datorrela bat egindakoarekin, proiektuari dagokion laguntza %5 murriztuko da puntu horietako bakoitzeko. Ondorioz, dagokien laguntza ez da ordainduko edo interesekin itzultzea eskatuko da.
Laguntza likidatzeko ebazpena sei hilabeteko epean emanen da gehienez, 14.2 oinarrian eskatzen diren egiaztagiri guztiak aurkezten direnetik hasita.
4. Ordainketa aurreratua:
4.1. Interesdunek, laguntzak eskatzeko momentuan, laguntzaren ordainketa aurreratua eska dezakete. Horretarako, proiektua behar bezala gauzatzeko funtsak behar dituztela argudiatu beharko dute.
11/2005 Foru Legeak, azaroaren 9koak, Dirulaguntzei buruzkoak, 33.2 artikuluan xedatutakoaren arabera beharrezkoa bada, laguntzak kudeatzen dituen organoak bermeak eratzea eskatuko die onuradunei aurrerakina 60.000 eurotik gorakoa izan bada.
4.2. Aurrerakina ez da izanen emandako laguntzaren %30etik gorakoa, eta emanen da 2026ko gastuen aurrekontuan nahikoa kreditu erabilgarri badago bakarrik.
Zenbateko aurreratua laguntzaren lehen konturako ordainketatik deskontatuko da edo, lehen ordainketa hori baino handiagoa bada, ondorengo ordainketetatik edo dirulaguntzaren azken likidaziotik.
13. oinarria.–Diruz lagundutako proiektua justifikatzea.
1. Diruz lagundu den proiektuaren egikaritzea justifikatu beharko dute onuradunek, egikaritze epea amaitu eta hurrengo hiru hilabeteen barruan. Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, laguntzen fitxan eskuragarri dauden ereduen arabera:
1.1. Egin diren jarduerei eta esleitu diren gastuei (onuradunari fakturatu eta 5. oinarrian adierazitako moduan ordaindu direnak) lotutako dokumentazio tekniko eta ekonomikoa. Zehazki:
a) Proiektua azaltzen duen memoria teknikoa.
b) Memoria ekonomikoa.
c) Auditoretza txostena, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 17ko 136/2013 Foru Aginduaren eranskinean xedatuarekin bat (2013ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 13koa).
d) Auditoreak emandako egiaztapen zerrenda, laguntzen fitxan eskuratzen ahal den ereduaren araberakoa.
e) Proiektuen gastuei esleitutako kontua edo kontabilitate kodea, bereizitako kontabilitate sistemaren parte gisa.
f) Gastua frogatzeko agiriak (fakturak eta ordainagiriak).
g) Hornitzailearen hautaketari buruzko egiaztagiriak, 4.3 oinarrian xedatutakoarekin bat.
h) 11. oinarrian zehaztutako kasuetan:
i. Idatziz formalizatu behar diren kontratuak.
ii. Lotutako entitateekin egin diren eragiketen egiaztagiriak, oinarri horretan zehaztutako moduan.
1.2. Baldintzak bete direla frogatzen duen dokumentazioa:
a) Proiektua ezagutzera emateko agiriak, 16. oinarrian aipatzen direnak.
b) I.B eranskinean aipatzen den laguntza gehigarria justifikatzeko agiriak.
c) 17. oinarrian aipatzen den EGEF funtsen baterako finantzaketari dagozkion agiriak.
d) 3. erronkako proiektu estrategikoek etika batzordeen irizpide positiboak aurkeztuko dituzte, halakorik behar izan badute proiektuaren ikerketa biomedikoa garatzeko.
1.3. Laguntzak kudeatzen dituen organoak eskatzen duen beste edozein agiri.
2. Proiektuaren justifikazioa ikusirik, laguntza likidatzeko ebazpena emanen da, aurreko oinarrian ezarritako moduan.
14. oinarria.–Azpikontratazioa eta lotutako enpresekiko harremana.
1. Onuradunek azpikontratatzeko aukera izanen dute; 4.2.4 oinarrian adierazitako mugekin, betiere. Ondorio horietarako, ulertuko da azpikontratazioa egiten dela onuradun batek hirugarrenekin hitzartzen duenean diruz lagundutako jardueraren zati bat edo osorik gauzatzea, nahiz eta berez egin ditzakeen jarduerak izan, horretarako baliabideak dituelako.
Partzuergo bateko kideek ez dituzte inoiz beren artean proiektuko jarduketak azpikontratatzen ahalko.
Azpikontratazioa 60.000 eurotik gorakoa eta onuradunari emandako dirulaguntzaren %20tik gorakoa denean, kontratua egin beharko da idatziz, eta frogagiriekin batera aurkeztu.
2. Onuradunek diruz lagundutako jarduketaren gauzatze partziala kontratatzen edo azpikontratatzen ahalko diete haiekin lotutako enpresei, inguruabar hauek gertatuz gero:
a) Gastu diruz lagungarriak izatea, 4. oinarrian zehazten den bezala.
b) Laguntza eskaeran jasotzea, eta baimentzea, gastu hori diruz lagungarritzat hartuz laguntzak emateko ebazpenean.
c) Gastua justifikatzea, onuradunaren eta hari lotutako enpresaren arteko faktura eta ordainagiria aurkeztuta. Gainera, fakturaren kontzeptuei dagozkien frogagiriak aurkeztuko dira, onuradunak zuzenean justifikatuko lituzkeen moduan (esaterako, langileria kostuak justifikatzen dituzten nominak, hirugarren baten faktura materialetarako, etab.).
d) Ez da onartuko kostuak garestitzea industria mozkina aplikatzeagatik edo beste arrazoi batzuengatik.
Bigarren apartatu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, "lotutako enpresa" izanen dira Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduaren 68.2 artikuluan ezarritako loturaren bat dutenak (erregelamendua uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).
15. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.
1. Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:
a) Enpresen kasuan, dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztea hilabeteko epean, esleipena laguntzen fitxan argitaratzen denetik hasita. Adierazpen hori beti aurkeztu behar da, gardentasun betebeharra izan (Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluko baldintzak betetzeagatik) edo ez izan (kasu horretan, inguruabar hori jasoko da adierazpenean).
3.c) artikuluko baldintzak betetzen dituztenek ez badute betetzen foru lege horren 12.4 artikuluan eskatzen den informazioa aurkezteko betebeharra, ez da ordaintzen ahalko onartutako dirulaguntza, eta, kasua bada, aurrerakina itzuli beharko da.
b) Laguntza emateko ebazpenean ezarritakoaren arabera gauzatzea diruz lagundutako proiektuak, eta proiektu horiek oinarri hauetan ezarritako moduan eta epean justifikatzea.
c) 30.000 eurotik gorako laguntzak jasotzen dituzten enpresen kasuan, 2.4 oinarrian aipatzen den hornitzaileei ordaintzeko epeak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztea hilabeteko epean, laguntzaren esleipena laguntzen fitxan argitaratzen denetik zenbatzen hasita eta eskabidearekin batera aurkeztu ez badute soilik.
d) Zenbait entitateren parte hartzea duten proiektuen kasuan, entitate koordinatzaileak 7. oinarriaren 4.2 apartatuan aipatzen den lankidetza akordioa aurkeztea hiru hilabeteko epean, dirulaguntzaren esleipena laguntzen fitxan argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
e) Laguntza hauekin lotutako egintzen jakinarazpen elektronikoak jasotzeko gaitutako helbide elektroniko bakarra izatea, 21. oinarrian adierazitakoarekin bat, eta helbide hori azken ordainketa jaso ondorengo lau urteetan mantentzea gutxienez.
f) Kontabilitate sistema bereizi bat edukitzea, edo kontabilitate kode egoki bat, proiektuarekin zerikusia duten transakzio guztiei dagokienez.
g) Proiektuaren emaitzak zabaltzea 16. oinarrian adierazitako moduan.
h) Nafarroako hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasunerako planen erregistroan inskribatuta dagoen emakume eta gizonen berdintasun plan bat izatea, legeak SINAIko eragileei eta 50 langiletik gora dituzten enpresei eskatzen dienarekin bat. Gainerako enpresek, aipatu plana modu boluntarioan egin badute salbu, sexu jazarpena eta sexuagatiko jazarpena prebenitzeko protokolo bat gordailutu behar izanen dute aipatu erregistroan.
i) Dirulaguntzaren azken ordainketa jaso eta hurrengo bi urteetan zehar mantentzea, gutxienez, merkaturatu ez diren eta ekoizpen jardueran erabili ez diren I+G proiektuaren edo berrikuntza proiektuaren egikaritzeari lotutako prototipoak.
j) Enpresa deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa hartzea, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresa deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. artikuluan ezartzen dena kontuan hartuta.
k) Laguntza emateko ebazpenean adierazten bada laguntza Europar Batasunaren egitura funtsekin batera finantzatzeko modukoa dela, 17. oinarrian eskatzen dena betetzea.
l) Laguntzak kudeatzen dituen organoari aditzera ematea proiektuari lotutako beste laguntza batzuk lortu direla, eskabidea egiteko momentuan bertan edo laguntza horiek jaso bezain laster, eta, edozein kasutan ere, 14. oinarrian ezarritako frogagiriak aurkezterakoan.
m) Egokia denean, laguntzak kudeatzen dituen organoari jakinaraztea emandako dirulaguntzari uko egin zaiola, edo onuradun izaerari, enpresaren tamainari eta laguntzaren intentsitateari eragiten dion beste edozein inguruabar, kobratzeko eskubidearen galera edo dagokion itzulera izapidetzeko helburuetarako.
n) Laguntzak kudeatzen dituen organoari jakinaraztea 7. oinarriaren 4.2 apartatuan jasotako erantzukizunpeko adierazpenean zehaztutako etika batzordeen irizpenen beharretan gertatzen den edozein aldaketa.
o) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.
2. Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharretako bat betetzen ez bada, emandako laguntza kobratzeko eskubidea galduko da, aldez aurretik kobratutakoa itzuli beharko da edo, kasua bada, osorik itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat. Hala ere, enpresa deslokalizazioa gertatuz gero, 18/2020 Foru Legearen 7. artikuluan ezarritako baldintzen arabera itzuliko da dirulaguntza.
Orobat, aurreko betebehar horietakoren bat hein batean betetzen ez bada, ordaindu edo itzuli beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa berriro ere doitzen ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da. Zehazki:
a) Proiektuaren egikaritzea laguntza emateko ebazpenean onartu den aurrekontuaren %65etik beherakoa bada, zigor hauek aplikatuko zaizkie proiektuko parte hartzaile guztiei:
GAUZATZE EHUNEKOAREN TARTEA | LAGUNTZAREN MURRIZKETA |
< 40 | 100 |
≥ 40 < 45 | 60 |
≥ 45 < 50 | 40 |
≥ 50 < 55 | 30 |
≥ 55 < 60 | 20 |
≥ 60 < 65 | 10 |
b) Proiektu estrategikoen 3. eta 7. erronketan (GEMA eta SIBERIA), enpresa partaidetzen ehunekoen batura ez bada aurrekontu diruz lagungarriaren %30etik gorakoa, zigor hauek aplikatuko zaizkie parte hartzaile guztiei:
ENPRESEN GAUZATZE EHUNEKOEN TARTEA | LAGUNTZAREN MURRIZKETA |
< 10 | 100 |
≥ 10 < 20 | 25 |
≥ 20 < 22 | 20 |
≥ 22 < 24 | 15 |
≥ 24 < 26 | 10 |
≥ 26 < 28 | 5 |
≥ 28 < 30 | 2 |
c) Proiektu estrategikoetan, egikaritu den aurrekontuak ez badu gainditu 850.000 euroko gutxienekoa, zigor hauek aplikatuko zaizkie proiektuko parte hartzaile guztiei:
GAUZATU DEN AURREKONTUAREN TARTEA | LAGUNTZAREN MURRIZKETA |
< 500.000 | 100 |
≥ 500.000 < 600.000 | 50 |
≥ 600.000 < 650.000 | 30 |
≥ 650.000 < 700.000 | 20 |
≥ 700.000 < 750.000 | 15 |
≥ 750.000 < 800.000 | 10 |
≥ 800.000 < 850.000 | 5 |
d) Proiektu estrategiko batean edo enpresen arteko lankidetza proiektu lehiakor batean enpresa batek bere gain hartzen badu proiektuko gastu diruz lagungarrien %70 baino gehiago, onuradun guztientzako laguntzaren intentsitatea, haien tamainaren arabera, banakako proiektu lehiakorretarako ezarritakoa izanen da.
e) Ezagutza transferitzeko proiektu batean ez bada betetzen ezagutza transferitzeko proiektuetarako ezarri den aurrekontua banatzeko baldintza (SINAIko eragileek %10eko partaidetza izanen dute gutxienez), enpresa onuradunentzako laguntzaren intentsitatea, haien tamainaren arabera, banakako proiektuetarako zehaztutakoa izanen da, eta SINAIko eragileen kasuan, %70era murriztuko da.
Eta enpresen kasuan, laguntza banakako proiektu lehiakorretarako ezarritakoa izanen da, haien tamainaren arabera. Eta enpresen kasuan, laguntza banakako proiektu lehiakorretarako ezarritakoa izanen da, haien tamainaren arabera.
f) Proiektu berean a), b), c), d) eta e) letretako kasu bat edo gehiago gertatzen badira, letra horietan zehaztutako zigorrak metatuko dira laguntzaren %100eraino.
16. oinarria.–Proiektuaren emaitzen zabalkundea.
1. Onuradunek honako jarduketa hauek egin beharko dituzte diruz lagundutako proiektuaren emaitzak zabaltzeko:
a) Proiektuaren nondik norainokoari eta emaitzei buruzko dibulgazio dokumentu bat aurkeztea.
b) Proiektuaren emaitzen inkesta betetzea, laguntzen fitxan prest egonen dena. Inkesta horretatik, emaitza agregatuak emanen dira aditzera soilik, helburu estatistikoetarako.
c) 500.000 eurotik gorako aurrekontu diruz lagungarria duen proiektuaren bideo bat aurkeztea, bertan jasota, gutxienez ere, parte hartzen duten entitateen eta ikertzaile taldearen aurkezpena, proiektuaren helburuak eta lortu diren emaitzen azalpena.
d) 100.000 eurotik gorako aurrekontu diruz lagungarria duen proiektuari buruzko prentsa ohar bat bidaltzea hedabide tradizionaletara, edo hedabide digitaletan argitaratzea, bertan aipatuz jaso diren laguntzak, Nafarroako Gobernuarenak eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsarenak (EGEF), egokia denean. Prentsa oharra argitaratzeko epea laguntza eskabidearen datan hasi eta justifikazio epea amaitu eta hiru hilabeteren buruan bukatuko da.
e) Finantzaketa publikoa dela zabaltzea. Horretarako, honako esaldi hau jarri beharko da enpresaren webgunean eta proiektuari buruzko idatzizko edo ikus-entzunezko komunikazio guztian, ikusteko moduko toki batean:
EGEF funtsen baterako finantzaketarik ez duten laguntzen kasuan: "Entitate honek Nafarroako Gobernuaren laguntza jaso du, I+G+B proiektuak egiteko 2026ko laguntzen deialdiaren bitartez". Nafarroako Gobernuaren logoa ere jarri beharko da (laguntzen fitxan dago eskuragarri).
EGEF funtsen baterako finantzaketa duten laguntzen kasuan: "Entitate honek Nafarroako Gobernuaren laguntza jaso du, I+G+B proiektuak egiteko 2026ko laguntzen deialdiaren bitartez, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsen baterako finantzaketa %40an, Nafarroako EGEF 2021-2027 Programa Operatiboaren bitartez". Nafarroako Gobernuaren eta Europako programaren logoak ere jarri beharko dira (laguntzen fitxan daude eskuragarri).
Orobat, proiektua argitaratu edo haren jendaurreko aipua eginez gero, Nafarroako Gobernuak finantzatu duela agertarazi beharko da, bai eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak ere (EGEF), hala badagokio.
2. a) eta c) letretan aipatu diren dokumentua eta bideoa Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atarian (www.nafarroa.eus) zabalduko dira.
3. Nolanahi ere, proiektuaren emaitzak zabaltzeko materialetan hizkera ez sexista erabiliko da, ez da emakumea diskriminatzen duen irudirik azalduko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta rol aniztasuna sustatuko dira.
Era berean, ikus-entzunezko materialek edo material digitalek irisgarritasun unibertsaleko baldintzak izan beharko dituzte desgaitasuna duten pertsonentzat. Zehazki, ikus-entzunezko edukiek azpitituluak izan beharko dituzte gutxienez, eta, edukien izaera kontuan hartuta beharrezkoa bada, lokuzio argia, audiodeskripzioa edo ulermena eta irisgarritasuna errazten dituzten horien pareko baliabideak.
17. oinarria.–Europar Batasuneko egitura funtsen kofinantzaketa.
1. Proiektu estrategikoak eta I+G proiektu lehiakorrak egiteko laguntzak (enpresa handiek garatzen dituzten banakako proiektuak izan ezik) Europar Batasunaren Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (EGEF) finantzatzen ahalko dira %40an, Nafarroako EGEF 2021-2027 programaren esparruan, 1.1 berariazko helburu barruan ("Ikerketa eta berrikuntza gaitasunak garatu eta hobetzea, eta teknologia aurreratuak ezartzea").
2. Eskualde Garapeneko Europako Funtsak Nafarroako EGEF 2021-2027 programarekin batera finantzatuko dituen proiektuak hautatzean lehentasuna emanen zaie zenbateko handieneko eragiketei eta Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiako (S4) sektoreak ordezkatzen dituztenei.
3. Laguntza hauen onuradunak, betiere laguntza onesten duen ebazpenean hala zehazten bada, Europako funts horren finantzaketaren onuradunak ere izanen dira, eta horregatik ondokoa aplikatuko zaie:
a) Dirulaguntza hartzeak berarekin ekarriko du honako hauek egiten dituzten kontrolen menpe jartzea onartzen dutela, bai eta kontrol horietan laguntzea ere, kasua bada: Nafarroako Gobernua, Ogasun Ministerioa, Europako Batzordea edo Nafarroako, Espainiako edo Europar Batasuneko kontroleko eta fiskalizazioko edozein organo.
b) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, EURATOM) Erregelamenduak, Batasunaren aurrekontu orokorrari aplikatzekoak diren finantza arauei buruzkoak, 132. artikuluan ezartzen duenaren arabera, 5 urtez zaindu eta gorde behar da finantzatutako jardueraren dokumentazioa, ordainketa edo azken saldoa egiten denetik aurrera, eta 3 urtez, berriz, finantzaketa 60.000 eurotik gorakoa ez bada, eta laguntzak kudeatzen dituzten organoek eskatzen ahalko dute proiektuaren jarraipena eta bisitak egitea. Nolanahi ere, 2031ko abenduaren 31ra arte gutxienez.
c) Webguneko toki ikusgarri batean txertatu beharko dute, proiektuak iraun bitartean gutxienez, 16.1 oinarriaren e) letran adierazten dena.
d) 500.000 eurotik gorako kostua duten eragiketetarako laguntza jasotzen dutenean, inbertsio fisikoekin lotutako eragiketen gauzatze fisikoa hasi bezain laster edo erosi dituzten ekipamenduak instalatu bezain laster, publizitate plaka edo hesi sendoak jarriko dituzte jendeak ongi ikusteko moduko tokietan, eta haietan Europar Batasunaren ikurra agertuko da, Europar Batasunaren eta Kontseiluaren 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren IX. eranskinean azaltzen diren ezaugarri teknikoekin.
e) Aurreko letran sartzen ez diren eragiketarako, jendeak ikusteko moduko lekuan, A3 tamainako koloretako kartel bat jarri beharko da, edo pantaila elektroniko baliokide bat, gutxienez proiektuaren izenburua, bazkideak eta aurrekontua jasotzen dituena, bai eta deialdiaren izenburua, Nafarroako Gobernuaren eta EGEFen logoak (baterako finantzaketa izanez gero) eta laguntzari buruzko esaldia ere, laguntzen fitxan deskarga daitekeen ereduaren arabera.
f) Konpromisoa hartuko dute kudeaketaren arloan eraginkorrak diren neurri proportzionalak aplikatzeko iruzurraren kontra: kalitate kontrola eta gardentasuna kontratazioaren arloan, gerta litezkeen interes gatazken kontrola, faltsutzeen kontrola, etab.
g) Laguntza onartzeak esan nahi du onartzen dela EGEF 2021-2027 funtsak kudeatzen dituen agintaritzak argitaratutako eragiketen zerrendan agertzea.
18. oinarria.–Laguntzen bateragarritasuna.
1. Dirulaguntza hauek bateragarriak dira gastu berberetarako ematen diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo Espainiako zein atzerriko beste administrazio publiko batzuen edo beste edozein entitate publiko, pribatu edota partikularren dirulaguntzekin, laguntzekin edo diru sarrerekin.
Betiere, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ez du gainditzen ahalko egin beharreko jardueraren kostua.
2. KSEOaren esparru barruan ematen diren laguntzen kasuan, aplikatzekoa izanen da erregelamendu horren 8. artikuluan ezarritakoa, hots, laguntza horiek metagarriak izanen dira diruz laguntzen ahal diren bestelako kostu identifikagarriei erantzuten dietenekin, edo kostu diruz lagungarri berberei osorik edo partez erantzuten dietenekin baldin eta metaketak ez badu gainditzen laguntzaren intentsitatea edo aipatu erregelamenduak 25. eta 29. artikuluetan kategoria bakoitzerako xedatutakoaren arabera aplika daitekeen laguntza kopururik handiena.
19. oinarria.–Jakinarazteko betebeharretik salbuetsitako araubideak.
1. Proiektu estrategikoei eta lehiakorrei zuzendutako laguntzak, bai eta prozesuetarako berrikuntza proiektuak egiten dituzten ETEei emandako laguntzak ere, Europar Batasunaren Funtzionamenduari Buruzko Tratatuaren 108.3 artikuluan ezartzen den jakinarazpen betebeharretik salbuetsita egonen dira, KSEOaren I. kapituluan eta 25. artikuluan (Garapen eta berrikuntza proiektuek egiteko laguntzak) eta 29. artikuluan (Prozesuetako eta antolamenduko berrikuntzarako laguntzak) ezartzen diren baldintzak betetzeagatik. Erregelamendu horren aplikazio aldia 2026ko abenduaren 31ra arte luzatu da Batzordearen 2023ko ekainaren 23ko 2023/1315 (EB) Erregelamenduaren bidez (2023ko L 167/1 Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, ekainaren 30ekoa).
2. Produktuetarako berrikuntza proiektuei zuzendutako laguntzak eta prozesuetarako berrikuntza proiektuak egiten dituzten enpresa handiei emandakoak "de minimis" laguntzatzat hartuko dira, bat etorriz Europako Batzordeak 2023ko abenduaren 13an emandako 2023/2831 Erregelamenduan ezarritakoarekin. Erregelamendu horren xedea da Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko modua xedatzea (2023ko abenduaren 15eko L EBAO).
Erregelamendu horrekin bat, enpresa bakar bati hiru urteko edozein alditan emandako "de minimis" laguntza guztien batura ezin da 300.000 eurotik gorakoa izan. Horren ondorioetarako, erregelamendu horren 2.2 artikuluan ezarrita dago enpresa bakarraren definizioa.
Interesdunek eskaera egin aurreko hiru urteetan jasotako bestelako "de minimis" laguntzak aitortu beharko dituzte eskabidean.
20. oinarria.–Kenkaria ikerketa eta garapeneko eta berrikuntza teknologikoko jarduerak egiteagatik.
Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 61.6 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, laguntza emateko ebazpenean adieraziko da ea ikerketa, garapen eta berrikuntzako jarduerek behar diren baldintzak betetzen dituzten artikulu horretako kenkaria aplikatzeko.
21. oinarria.–Bitarteko elektronikoen bidezko harremanak.
1. Aurkeztu beharreko dokumentazio guztia eta laguntzen eskabidea modu telematikoan aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko tramiteen katalogoko laguntzen fitxaren bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/ayudas-para-proyectos-de-idi-2026).
2. Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak telematika bidez eginen dira, entitate eskatzaileen gaitutako helbide elektroniko bakarraren bidez (https://dehu.redsara.es helbidean eskuragarri). Salbuespena izanen dira laguntza emateko egintzak, azken horiek laguntzen fitxan argitaratuko baitira.
22. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.
Plangintza, Digitalizazio eta Enpresetarako I+G+B Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/es/index), hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.
Orobat, Ogasuneko Ministerioko Europar Batasuneko Funtsen Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako EGEF 2021-2027 Programa Operatiboa kudeatzeko agintaritza gisa, informazio bera argitaratuko du bere web orrian (https://www.fondoseuropeos.hacienda.gob.es).
23. oinarria.–Datu pertsonalen babesa.
Datuak babesteko indarrean dagoen araudiaren arabera, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak tratatuko ditu datu pertsonalak, deialdi honetako laguntzak eman, kudeatu eta haien jarraipena eta kontrola egiteko.
Datu pertsonalak babesteko eskubideak departamentu horretan baliatzen ahal dira, laguntzen fitxan adierazitako moduan.
24. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.
Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute oinarri arautzaile hauen aurka, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik.
I.A ERANSKINA.–PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ERRONKEN AZALPENA
Proiektu estrategikoak eranskin honetan definitu diren erronketako baten barruan kokatu beharko dira. Erronka bakoitza zenbait lehentasunezko jarduketa guneren inguruan egituratzen da, eta gune horietako bakoitzean identifikatu dira deialdi honetarako interes berezikoak diren esparru teknologiko eta sektorialak zehazten dituzten lan ildoak.
–1. erronka. VOLTA. Mugikortasun jasangarria eta konektatua.
1. Ibilgailu elektriko, autonomo eta konektaturako (IEAK) produktuak garatzea:
a) Prozesu industrial digital, malgu eta jasangarriak garatzea IEAK ibilgailuak eraldatzeko.
b) IEAKetarako funtzionalitate aurreratuak dituzten osagaiak garatzea: sentsorizazioa, komunikazioak, adimena, material berriak eta funtzionalitate berriak.
c) Elektrifikaziorako berariazko osagaiak garatzea: bateriak, bateria kutxak.
d) Balio erantsi handiagoko moduluen eta sistemen sorkuntzarako piezak eta osagaiak garatzea eta integratzea.
2. Osagaiak birmanufakturatzea edo birziklatzea: irtenbide eta prozesu jasangarriagoak lortzea, horretarako oinarri hartuta balio kate zirkularrak, birmanufakturatzea, material birziklatuen erabilera, arintzea eta ekodiseinua.
3. Hiri mugikortasuna eta energia sareetan integratzea:
a) Kargatzeko eta sare elektrikoan integratzeko osagaiak eta teknologiak garatzea.
b) Logistikarako eta hiri mugikortasunerako irtenbide teknologiko eta eredu operatibo berriak garatzea eta baliozkotzea.
c) Mugikortasun irtenbide berrietarako esperimentazio inguruneak, proba plataformak eta sandbox erregulatzaileak garatzea eta baliozkotzea.
–2. erronka. AERO. Energia berdearen industria.
1. Energia adimenduneko sistemak: energia berriztagarrien irtenbide berriak garatzea mugikortasun, eraikuntza eta prozesu industrialen sistemetarako.
2. Energia biltegiratzea: energia biltegiratzeko teknologiak eta sistemak garatzea.
3. Energia berdea sortzeko teknologia berriak:
a) Energia berdeen bektoreak eta bioerregai aurreratuak garatzea, eta baita hidrogeno berriztagarriaren erabilerarekin lotutako teknologia, osagai eta sistemak ere.
b) Aerosorgailuetarako eta beste sorkuntza teknologia batzuetarako teknologia berriak eta osagaiak/sistemak garatzea.
c) Energia berriztagarriaren erabilera ziurtatzeko sistemak eta metodoak garatzea.
4. Ekonomia zirkularra osagaien ekoizpenean:
a) Ekipamendu eta osagaiak birziklatzeko, berrerabiltzeko eta birmanufakturatzeko irtenbide teknologikoak garatzea eta baliozkotzea.
b) Instalazio eoliko eta eguzki instalazioen bizitza baliagarria luzatzeko eta birpotentziazioa sustatzeko teknologia eta irtenbide aurreratuak garatzea.
–3. erronka. GEMA. Medikuntza pertsonalizatua, terapia aurreratuak eta osasuneko aurrerapenak.
1. Prebentzio, diagnostiko eta tratamendu irtenbide pertsonalizatuak garatzea eta ekoiztea: doitasunezko medikuntzako, medikuntza pertsonalizatuko eta terapia aurreratuetako irtenbideak garatzea.
2. Farma, biofarma eta osasun teknologietako irtenbideak garatzea:
a) Biofarma irtenbideak eta osasun teknologiak garatzea, horren barne direla ikerketa, saiakuntza eta fabrikazio faseak.
b) Prebentzioarekin eta ongizatearekin lotutako produktuak, gailuak, zerbitzuak edo teknologiak garatzea, batez ere dieta eta elikadura osasungarriari lotutakoak.
c) Telearretarako, telemonitorizaziorako eta autonomia pertsonalean laguntzeko gailu eta irtenbide teknologikoak garatzea.
d) Ekonomia zirkularra: ekodiseinua gailuetarako, sendagaien fabrikazio eta ezabaketa jasangarrirako eta osasun produktuetarako.
3. Osasunari aplikatutako teknologia aurreratuak:
a) Irtenbide digital aurreratuak garatzea pazienteen prebentzioa, diagnostikoa, monitorizazioa eta arreta hobetzeko.
b) Teknologia aurreratuetan oinarritutako irtenbideak garatzea eta baliozkotzea (bioteknologia, biologia sintetikoa, big data, adimen artifiziala, superkonputazioa eta zibersegurtasuna), eta osasun datuen kudeaketari, omikoei eta gaixotasunak diagnostikatu, tratatu eta prebenitzeko beste iturri batzuei aplikatzea.
–4. erronka. ALPES. Elikadura osasungarria eta jasangarria.
1. Produktu osasungarri eta jasangarri berriak:
a) Elikadura irtenbide osasungarri eta egoki berriak.
b) Elikagai funtzionalak garatzea eta nutrizio pertsonalizatuan aurrerapenak egitea.
c) Tokiko baliabide eta balio kateei lotuta dauden balio erantsi handiko elikadura irtenbideak garatzea.
d) Elikagai eta prozesatze teknologia berriak garatzea eraldaketa maila murrizteko, betiere produktuaren segurtasuna, kalitatea eta bizitza baliagarria mantenduz.
e) Elikagaien bizitza baliagarria modu osasungarri eta jasangarrian luzatzeko teknologiak eta irtenbideak garatzea.
2. Proteina alternatiboak garatzea: landare proteinak eta beste proteina alternatibo batzuk garatzea.
3. Azpiproduktuak balorizatzea: produktu berriak (azken produktuak zein osagaiak) sortzeko helburuarekin, azpiproduktuak eta hondakinak balorizatzeko irtenbideak garatzea.
4. Ingurumenaren aldeko jarrera:
a) Ekoizpen ekologikoari eta eskala industrialeko prozesatze jasangarriari aplikatutako irtenbideak eta teknologiak garatzea.
b) Irtenbide teknologikoak garatzea, nekazaritza klima aldaketara egokitzeko eta ur, ongarri eta fitosanitarioen kontsumoa murrizteko.
c) AGTECH (nekazaritzako teknologia) garatzea nekazaritzaren produktibitatea, efizientzia eta jasangarritasuna areagotzeko.
5. Zeharkakoa: teknologia aurreratuetan oinarritutako irtenbideak garatzea, esaterako, bioteknologian, biologia sintetikoan edo adimen artifizialean, horrekin nekazaritzako elikagaien sektorearen jasangarritasuna, produktibitatea eta efizientzia hobetzeko.
–5. erronka. IRIS. Berrikuntza digitala S4 sektoreetan.
1. Irtenbide digital aurreratuak garatzea ekoizpen prozesuen, produktuetan, zerbitzuetan edo plataforma teknologia aurreratuetan aplikatzeko.
2. Adimen artifizialean, datuen analisi aurreratuan, biki digitaletan, simulazioan, automatizazio aurreratuan edo sistema adimendunetan oinarritzen diren teknologiak ikertu eta garatzea.
3. Irtenbide berriak garatzea zibersegurtasunaren, biometriaren, nortasun digitalaren, komunikazio seguruen edo teknologia banatuen esparruetarako.
4. Teknologia digitalak garatzea eta baliozkotzea zenbait esparrutan aplikatzeko: fabrikazio aurreratua, eraikuntza industrializatua, mugikortasuna, logistika, energia, osasuna, turismoa edo ikus-entzunezkoen industria.
5. Ikerketa aplikatua: IoT seguruan, konektibitate aurreratuan, sistemen elkarreragingarritasunean eta plataforma adimendunetan.
IRIS erronkako proiektuek teknologia digital aurreratuak garatzea, baliozkotzea edo frogatzea izanen dute helburu, bai eta eraldaketa digitaleko arloetan ikerketa aplikatua egitea ere, osagai teknologiko nabarmenarekin eta ziurgabetasun maila teknikoarekin.
–6. erronka. IDEA. Sortzen ari diren ideia disruptibo aplikatuak.
Erronka hau sortzen ari diren teknologia, irtenbide edo modeloetan oinarritzen diren ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuei zuzendua da, Nafarroako gizartean, ekonomian edo sektore estrategikoetan eraldaketa esanguratsuak sorrarazteko.
Bereziki aintzat hartuko dira izaera disruptibo, diferentzial edo eragilea duten proposamenak, aukera teknologiko, industrial edo negozio aukera berriak sortzeko gai direnak, eta Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarekin bat datozen esparru berrietan Nafarroaren posizionamendu lehiakorra bultzatzeko aukera ematen dutenak (S4).
Erronka honen barruan, honako hauei lotutako proiektuak sustatuko dira batez ere:
a) Autonomia pertsonala, etxean jarraitzea eta adinekoen, mendekotasuna duten pertsonen edo zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen arreta sustatzeko irtenbide teknologikoak eta "silver economy" delakoari lotutako teknologiak.
b) S4aren sektore berrietako teknologia eta irtenbide aurreratuak, hala nola eraikuntza industrializatukoak, sektore aeroespazialekoak edo elektronikaren arlokoak.
–7. erronka. SIBERIA. Irtenbide berritzaileak bioteknologian.
Bioteknologiatzat jotzen da ezagutza arlo bat zeinean, diziplina anitzetatik, organismoek edo horien zatiek erabiltzen dituzten teknikak eta teknologiak erabiltzen diren, bai eta horiekin bat egin dezaketen bestelako teknologiak eta diziplinak ere, aukera emanez produktuak, prozesuak edo aplikazio berritzaileak garatzeko hainbat arlo sozialetan eta jarduera ekonomikoko sektoretan.
Erronka honetan sartzen dira teknika molekularrak sortu, garatu eta erabiltzera bideratutako proiektuak, xedetzat dutenak organismoak edo beren produktuak eskuratzea orientazio aplikatuarekin, industria arloko ikerketa eta ustiapenerako konponbideak garatzea sustatuz.
Hauek dira erronka honetako lehentasunezko jarduketa guneak:
a) Birusen, mikroorganismoen, landareen, animalien, ehunen edo zelulen kultiboen ingeniaritza genetikoa, molekula erabilgarriak ekoizteko.
b) Gaur egun existitzen diren zirkuitu genetikoak aldatzea edo zirkuitu berriak diseinatu eta garatzea organismo bizidunetan, hobetutako propietateak emanez.
c) Translazio ikerketa, organismo bizidunengandik eskuratutako molekulak erabiliz (adibidez, proteinak, azido nukleikoak eta abar), industria prozesuetan edo diagnostiko molekularren prozesuetan aplikatuz.
d) Tresnak sortzea datu masiboak lortu eta aztertzeko ("tresna omikoak").
e) Bioerregaien eta oinarri biologikoa duten bestelako produktuen sorkuntzara aplikatzen diren irtenbide bioteknologikoak garatzea.
–8. erronka. ZIRKULAR. Ekonomia zirkularra.
1. Ekonomia zirkularreko irtenbideak garatzea balio kate industrialaren maila guztietan aplikatzeko:
a) Sinbiosi industrialeko irtenbideak garatzea sektoreen artean edo balio kateen artean produktuak, azpiproduktuak eta hondakinak aprobetxatzeko.
b) Ekoizpen eredu eta zerbitzuak emateko eredu berriak garatzea ekonomia zirkularraren printzipioak oinarri hartuta.
c) Produktuaren bizi zikloa kontuan hartuko duten eta osasunean eta ingurumenean duten eragina arinduko duten produktuak, osagaiak, ekipamenduak, material berriak, ontziak eta banaketa sistemak garatzea eta fabrikatzea.
d) Eraikuntza jasangarrira aplikatutako irtenbide eta teknologiak garatzea: zurezko eraikuntza, birgaitze energetikoa, kontsumo ia nuluko eraikinak, eraikuntza positiboa.
2. Ingurumenean inpaktu neutroa duten enpresa prozesuak:
a) Industria prozesuak deskarbonizatzeko eta ingurumen inpaktua murrizteko ekoizpen prozesuak garatzea (lehengaiak, ura, energia eta abar murriztea), ekoizpen teknologia garbiak erabiliz eta ekoizpen jardunbide egokiak aplikatuz.
b) Birmanufakturatzeko, konpontzeko eta hornidura zirkularrak erabiltzeko irtenbide eta teknologiak garatzea (berriztagarriak, berrerabilgarriak, birziklagarriak, birziklatuak edo biodegradagarriak), eta lehengai kritikoak berreskuratu eta ordezkatzeko balio dutenak ere.
c) Hondakinak balorizatzeko eta ekoizpen zein banaketa prozesuetan sortzen diren azpiproduktuak aprobetxatzeko irtenbideak garatzea.
d) Ekonomia zirkularra eta ingurumenaren babesa bultzatzeko teknologia eta irtenbide garbi eta efizienteak garatzea (bioteknologia, berrerabilera elektronikoa, lehengai kritikoak berreskuratzea, material berriak garatzea…).
I.B ERANSKINA.–LAGUNTZA GEHIGARRIA
6. oinarriaren 1.3 apartatuan ezartzen den moduan, enpresentzako laguntzen intentsitateak gehienez ere ehuneko 10 puntu areagotzen ahalko dira jarraian azaltzen diren baldintzak betetzen badira, eta baldintza horiek bete izana proiektua amaitzean egiaztatuko da:
1. Genero berdintasuna: ehuneko 5 puntu gehienez.
Aintzat hartuko da proiektua gauzatzeaz zuzenean arduratzen den taldean emakumeak egotea (kanpo utzita proiektuaren kudeaketa administratibo eta finantzarioa); ondorio horietarako, kontuan hartuko dira emakumeek egindako orduak, onuradunak eskabidean proiektuari esleitu dizkion guztizko orduen gainean.
EMAKUMEEK EGINDAKO ORDUAK | EHUNEKO GEHIGARRIA |
≥ %60 | 5 |
≥ %50 eta < %60 | 3 |
< %50 | 0 |
2. Despopulazioa: ehuneko 5 puntu gehienez.
Aintzat hartuko da proiektua gauzatzen den lan zentroa despopulazio arriskuan dagoen udalerri batean egotea Lurralde Kohesiorako kontseilariaren otsailaren 15etako 8/2023 Foru Aginduaren arabera, eta udalerriak duen arrisku mota ere:
DESPOPULAZIO ARRISKU MOTA | EHUNEKO GEHIGARRIA |
Muturreko arriskua | 5 |
Arrisku bizia | 4 |
Arrisku nabarmena | 3 |
Gainbehera bizia | 2 |
3. Gizarte eta lan arloko inklusioa: ehuneko 5 puntu gehienez.
Aintzat hartuko da enpresek gizarte eta lan arloko inklusioaren aldeko neurriak hartzea, besteak beste, desgaitasuna duten langileak izatea legeak eskatzen dituen gutxienekotik haratago (50 langile edo gehiagoko enpresak behartuta daude langileen %2 gutxienez desgaitasuna duten pertsonak izatera, hitzarmen kolektiboak edo enpresaburuaren borondatez bestelakorik erabaki bada salbu, betiere neurri alternatiboak hartu badira) edo kontratuak gauzatzea laneratzeko enpresekin (LE) edo enplegu zentro bereziekin (EZB). Zehazki:
a) Ehuneko 5 puntu emanen zaizkie 2025ean, edo proiektua gauzatzeko beste urte batean, %33ko desgaitasuna edo handiagoa zuten langileen ehuneko hauek bazituzten:
- %3, 50 langile edo gehiagoko enpresen kasuan.
- %1, 50 langiletik beherako enpresen kasuan.
b) Ehuneko 2 puntu emanen zaizkie eskabidea egin aurreko bi urteetan gutxienez ere 10.000 euroko zenbatekoa zuen kontraturen bat gauzatu badute, edo proiektua gauzatu bitartean konpromiso hori hartzen badute, LE edo EZB batekin (laguntzen fitxan ageri da entitate horiek eta eskaintzen dituzten lan eta zerbitzu guztiak kontsultatzeko bilatzailearen esteka).
3. baldintza hau bete dela egiaztatzeko, Nortasun Datuak Egiaztatu eta Kontsultatzeko Zerbitzuak baliatuko dira, eskatzailearen aurretiazko baimenarekin. Eskatzaileak baimenik eman ez badu, dagozkion frogagiriak aurkeztu beharko ditu proiektuaren justifikazioarekin batera.
4. Gazteak lan merkatuan sartzea: ehuneko 5 puntu.
Aintzat hartuko da enpresetan funts publikoekin mantentzen diren Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleak hartzea praktikak edo prestakuntza duala egiteko, edo, horrelakorik ezean, helburu horretarako lankidetza hitzarmena izenpetzea. Azken kasu horretan, ikasleak hartzea eraginkorra izan beharko da proiektua amaitu baino lehen.
4. baldintza hau bete dela egiaztatzeko, Foru Komunitateko Administrazioaren Hezkuntza Departamentuak emandako informazioa baliatuko da.
I.C ERANSKINA.–KREDITUAK BANATZEA
1. Deialdi honetan zehaztu diren laguntzak aurrekontuko partida hauen kargura emanen dira:
820005 82600 7701 467309 partida ("I+G proiektuetarako dirulaguntzak, Nafarroako S4 2021-2027 EGEF PO"), honako hauek finantzatzeko:
a) 1., 2., 4., 5., 6. eta 8. erronketako proiektu estrategikoak.
b) Enpresek 3. eta 7. erronketako proiektu estrategikoetan parte hartzea.
c) Ezagutza transferitzeko modalitatean, enpresek proiektu lehiakorretan parte hartzea.
d) Enpresen arteko lankidetza modalitateko proiektu lehiakorrak.
e) ETEek garatzen dituzten banakako modalitateko proiektu lehiakorrak.
820005 82600 7701 467311 partida ("I+G+B proiektuetarako dirulaguntzak"), honako hauek finantzatzeko:
a) SINAIko eragileek 3. eta 7. erronketan parte hartzea.
b) SINAIko eragileek ezagutza transferitzeko modalitatean parte hartzea.
c) Enpresa handiek garatzen dituzten banakako modalitateko proiektu lehiakorrak.
d) Berrikuntza proiektuak.
2. Deialdi honetan erabilgarri dagoen kreditua honela banatuko da:
2.1. Proiektu estrategikoak:
ERRONKA | 467309 EGEF PARTIDA | 467311 PARTIDA | GUZTIRA |
VOLTA | 2.000.000 | - | 2.000.000 |
AERO | 2.000.000 | - | 2.000.000 |
GEMA | 900.000 | 1.800.000 | 2.700.000 |
ALPES | 2.000.000 | - | 2.000.000 |
IRIS | 2.000.000 | - | 2.000.000 |
IDEA | 2.200.000 | - | 2.200.000 |
SIBERIA | 900.000 | 1.800.000 | 2.700.000 |
ZIRKULAR | 1.000.000 | - | 1.000.000 |
GUZTIRA | 13.000.000 | 3.600.000 | 16.600.000 |
2.2. Proiektu lehiakorrak:
MODALITATEA | 467309 EGEF PARTIDA | 467311 PARTIDA | GUZTIRA |
Banakakoa | 3.665.000 | 700.000 | 4.365.000 |
Enpresen arteko lankidetza | 4.800.000 | - | 4.800.000 |
Ezagutzaren transferentzia | 2.200.000 | 2.300.000 | 4.500.000 |
GUZTIRA | 10.665.000 | 3.000.000 | 13.665.000 |
2.3. Prozesuetarako berrikuntza proiektuak:
467309 EGEF PARTIDA | 467311 PARTIDA | GUZTIRA |
- | 1.385.000 | 1.385.000 |
2.4. Produktuetarako berrikuntza proiektuak.
467309 EGEF PARTIDA | 467311 PARTIDA | GUZTIRA |
1.350.000 | 1.350.000 |
3. Kreditua banatzeko arauak:
3.1. Proiektu estrategikoak:
Erabilgarri dagoen kreditua ondoz ondoko hiru fasetan banatuko da:
a) Lehenik, erronka bakoitzaren barruan, puntuazio ordenari jarraituz finantzatuko dira proiektuak hasiera batean esleitu den kreditua agortu arte.
b) Bigarrenik, apartatu honetan definitu diren erronka talde bakoitzaren barruan, kreditu gerakinak multzokatuko dira eta zegokien erronkan nahikoa kreditu ez izateagatik laguntza lortu ez duten proiektuak finantzatzeko erabiliko dira, 9. oinarriaren arabera lortu duten puntuazio ordenari jarraituz.
c) Azkenik, talde bakoitzaren barruko finantzaketa aukerak agortu direnean, gerakinak beste talde bateko proiektuak finantzatzeko baliatzen ahalko dira.
Ondorio horietarako, proiektu estrategikoak talde hauetan banatuko dira:
A. 1. taldea: 1., 2., 4., 5., 6. eta 8. erronkak.
B. 2. taldea: 3. eta 7. erronkak.
A. 1. talde barruko kreditua banatzea:
Erronka bakoitzeko proiektuak hasiera batean esleitutako kredituaren kargura finantzatu ondoren, 1., 2., 4., 5., 6. eta 8. erronketako gerakinak pilatu eginen dira eta kreditu nahikoa ez izateagatik laguntzarik lortu ez duten erronka horietako proiektuak finantzatzeko erabiliko dira, puntuazio ordenari jarraituz.
Talde horren barruan laguntza lor zezaketen proiektu guztiak finantzatu ondoren, kreditu soberakina erabiltzen ahalko da 3. eta 7. erronketako proiektuetako enpresen parte hartzea finantzatzeko.
B. 2. talde barruko kreditua banatzea:
Erronka bakoitzeko proiektuak hasiera batean esleitutako kredituaren kargura finantzatu ondoren, gerakinak, 1. taldeko gerakinekin batera, halakorik bada, pilatu eginen dira eta kreditu nahikoa ez izateagatik laguntzarik lortu ez duten proiektuak finantzatzeko erabiliko dira, puntuazio ordenari jarraituz.
Talde horren barruan laguntza lor zezaketen proiektu guztiak finantzatu ondoren, kreditu soberakina erabiltzen ahalko da 1. taldeko proiektuak finantzatzeko.
3.2. Proiektu lehiakorretan kreditua banatzeko arauak:
Erabilgarri dagoen kreditua ondoz ondoko bi fasetan banatuko da:
a) Lehenik, modalitate bakoitzaren barruan, puntuazio ordenari jarraituz finantzatuko dira proiektuak hasiera batean esleitu den kreditua agortu arte.
b) Bigarrenik, aurrekontu partida baten barruan dauden kreditu gerakinak pilatu eginen dira eta kreditu nahikoa ez izateagatik laguntzarik lortu ez duten proiektuak finantzatzeko erabiliko dira, lehentasun ordena honi jarraituz:
1. Ezagutza transferitzeko proiektuak.
2. Lankidetzako proiektuak.
3. Banakako proiektuak.
3.3. Prozesuetarako berrikuntza proiektuetan kreditua banatzeko arauak:
Erabilgarri dagoen kreditua fase bakar batean banatuko da, proiektuak puntuazio ordenaren arabera finantzatuz hasiera batean esleitu den kreditua agortu arte.
3.4. Produktuetarako berrikuntza proiektuetan kreditua banatzeko arauak:
Erabilgarri dagoen kreditua fase bakar batean banatuko da, proiektuak puntuazio ordenaren arabera finantzatuz hasiera batean esleitu den kreditua agortu arte.
4. Proiektu moten artean kreditua banatzeko arauak:
Aurreko apartatuetan zehazten diren banaketa arauak aplikatu ondoren, kreditu gerakinak beste mota batzuetako proiektuak finantzatzeko erabiliko dira, lehentasun ordena honi jarraituz:
1. 2. taldeko proiektu estrategikoak: 3. eta 7. erronkak.
2. 1. taldeko proiektu estrategikoak: 1., 2., 4., 5., 6. eta 8. erronkak.
3. Transferentzia modalitateko proiektu lehiakorrak.
4. Lankidetza modalitateko proiektu lehiakorrak.
5. Banakako modalitateko proiektu lehiakorrak.
6. Prozesuetarako berrikuntza proiektuak.
7. Produktuetarako berrikuntza proiektuak.
I.D ERANSKINA.–BALORAZIO IRIZPIDEAK
9. oinarrian zehaztutakoarekin bat, eskabideen balorazioa jarraian adierazitako irizpideak aplikatuz eginen da, proiektu motaren arabera:
1.–Proiektu estrategikoak.
BALORAZIO IRIZPIDEAK | GEHIENEKO | GUTXIENEKO |
A. Proiektua erronkarako egokia izatea | 10 | 5 |
B. Proiektuaren kalitate zientifikoa eta teknikoa | 28 | 14 |
B.1. Helburuak | 5 | - |
B.2. Eragin zientifiko-teknikoa eta berrikuntza maila | 13 | - |
B.3. Planteamenduaren eta ezarpenaren sendotasuna | 10 | - |
C. Partzuergoa | 11 | 6 |
C.1. I+G arloko esperientzia | 3 | - |
C.2. Baliabide materialak eta instalazioak | 3 | - |
C.3. Erakunde bakoitzak proiektuan duen eginkizuna | 5 | - |
D. Aurrekontu egokitzapena | 10 | 5 |
D.1. Aurrekontuaren xehetasuna | 4 | - |
D.2. Proportzionaltasuna eta justifikazioa | 4 | - |
D.3. Arlo teknikoaren eta aurrekontuaren lerrokatzea | 2 | - |
E. Proiektuan espero ziren emaitzen eragina | 20 | 10 |
E.1. Eragin ekonomiko, sozial eta enpresa eragina | 12 | - |
E.2. Emaitzen ustiaketa eta transferentzia | 8 | - |
F. Trantsizio ekologikoa | 6 | - |
F.1. Jasangarritasuna | 3 | - |
F.2. Ekonomia zirkularrerako trantsizioa | 3 | - |
G. Trantsizio digitala | 6 | - |
G.1. Proiektuko integrazio digitala | 3 | - |
G.2. Emaitzen eragina eraldaketa digitalean | 3 | - |
H. SINAIko eragileek proiektuan parte hartzea | 9 | - |
H.1. SINAIko eragileen parte hartzea | 5 | - |
H.2. Azpiegitura zientifiko-tekniko berezien erabilera partekatua, edo SIESS sisteman dauden Nafarroako azpiegiturena edo IRIS berrikuntza digitalaren poloarena | 3 | - |
H.3. SINAIko exekuzioko eragileen koordinatzaileak edo kluster akreditatu batek parte hartzea | 1 | |
GUZTIRA | 100 | 50 |
A. Proiektua erronkarako egokia izatea.
Aintzat hartuko da zein neurritan duen proiektuak lotura argi, zuzen eta justifikatua dagokion erronkarekin, kontuan hartuta I.A eranskinean definitu diren jarduketa gune eta lan ildoekiko koherentzia.
B. Proiektuaren kalitate zientifikoa eta teknikoa.
Proposamenaren bikaintasun zientifiko eta teknikoa ebaluatuko da, bai eta berrikuntza maila, koherentzia metodologikoa eta gauzatzeko bideragarritasuna ere.
B.1. Helburuak.
Aintzat hartuko dira proiektuaren helburuen argitasuna, zehaztasuna eta barne koherentzia, proposatu den xedearekiko egokitasuna eta planteamendu tekniko eta aurrekontu osoarekiko koherentzia. Halaber, izaera neurgarria, egiaztagarria eta eskuragarria duten helburuak izatea kontuan hartuko da, eta betetze maila ebaluatzeko adierazleak izatea ere.
B.2. Eragin zientifiko-teknikoa eta berrikuntza maila.
Aintzat hartuko dira, proiektuaren izaera berritzailea, uneko ezagutza edo teknologia aurrera eramateko egiten duen ekarpena, lantzen duen erronkaren anbizio maila eta aurrerapen hori oinarritzeko erreferentzia tekniko, konparatibo edo bibliografikoak izatea. Kontuan hartuko da zein neurritan gainditzen duen proposamenak uneko abangoardia, zein neurritan eskaintzen dituen irtenbide berritzaileak edo garapen teknologiko esanguratsuak, eta zein potentzial duen produktu, prozesu edo zerbitzu berriak sortzeko.
B.3. Planteamenduaren eta ezarpenaren sendotasuna.
Aintzat hartuko dira planteamendu teknikoaren koherentzia eta sendotasuna, proposatu den metodologiaren egokitasuna eta lan planaren bideragarritasuna. Kontuan hartuko dira lan paketeen egitura, atazen eta entregatzeko elementuen definizioa, egikaritze kronograma, baliabideen esleipena eta arrisku teknikoen zein antolamendu arriskuen identifikazioa eta kudeaketa.
C. Partzuergoa.
Entitate parte hartzaileek proiektua arrakastaz gauzatzeko duten baterako gaitasuna ebaluatuko da.
C.1. I+G arloko esperientzia.
Aintzat hartuko da entitateek ikerketa eta garapen proiektuetan duten aurretiazko esperientzia, batez ere proiektuaren gaiarekin bat datozen esparruetakoa, eta baita lortutako emaitzen historia eta frogatutako gaitasunak ere.
Orobat, kontuan hartuko da partzuergoko kideek aldez aurretik proiektuaren gaiarekin lotutako Estatuko, Europako edo nazioarteko proiektuetan parte hartu izana.
C.2. Baliabide materialak eta instalazioak.
Aintzat hartuko da proiektua gauzatzeko behar diren bitarteko materialen, instalazioen eta ekipamenduen erabilgarritasuna, egokitasuna eta kalitatea, bai eta elementu horiek lan planean behar bezala integratzea ere.
C.3. Erakunde bakoitzak proiektuan duen eginkizuna.
Aintzat hartuko da eginkizunen banaketaren argitasuna, entitate parte hartzaileen arteko osagarritasuna eta entitate bakoitzaren gaitasunen eta esleitu zaizkien lanen arteko koherentzia, behar ez diren gainjartzeak eta desoreka ez justifikatuak saihestuz.
D. Aurrekontu egokitzapena.
Proiektuaren koherentzia ekonomikoa eta aurreikusitako jarduerei esleitu zaizkien baliabideen egokitasuna ebaluatuko dira.
D.1. Aurrekontuaren xehetasuna.
Aintzat hartuko da aurrekontua behar bezala xehakatuta egotea, entitateen, jardueren eta kontzeptuen arabera, eta baita gastu mota bakoitza argi identifikatuta egotea.
D.2. Proportzionaltasuna eta justifikazioa.
Aintzat hartuko da kostuak egokiak eta arrazoizkoak izatea proiektuaren helburu eta jarduerak kontuan hartuta, eta partida bakoitzaren justifikazio tekniko eta ekonomikoa egokia izatea.
D.3. Arlo teknikoaren eta aurrekontuaren lerrokatzea.
Plangintza teknikoaren eta aurrekontu esleipenaren arteko koherentzia aintzat hartuko da, eta baliabide ekonomikoak aurreikusitako jardueretarako egokiak direla ziurtatuko da.
E. Proiektuan espero ziren emaitzen eragina.
Proiektuaren emaitzen eragin potentziala ebaluatuko da ekonomiaren, enpresen, gizartearen eta lurraldearen esparruetan, eta horretarako kontuan hartuko da emaitza horiek duten gaitasuna balio erantsia sortzeko, lehiakortasuna hobetzeko, zerbitzu publikoak indartzeko edo herritarren ongizatean laguntzeko, besteak beste.
Bereziki aintzat hartuko da eragin horien aurreikuspenen zehaztasuna, errealismoa eta koherentzia, eta aurreikuspen horiek behar bezala justifikatuta egotea datu objektiboekin, merkatuko analisiekin, azterlan sektorialekin, froga zientifikoekin, aurreko esperientziekin edo eragin eredu alderagarriekin.
E.1. Eragin ekonomiko, sozial eta enpresa eragina.
Proiektuak honako hauetan duen eragina aztertuko da:
Enplegua eta jarduera ekonomikoa sortzea.
–Enpresa ehuna indartzea.
–Eskualdeko lehiakortasuna handitzea.
–Zerbitzu publikoak hobetzea, bereziki osasunaren, arreta sozialaren, hezkuntzaren edo kudeaketa publikoaren esparruetan eta antzekoetan.
–Gizarte edo osasun kostuak murriztea.
–Herritarren bizi kalitatea eta ongizatea hobetzea.
Kontuan hartuko da eragin horien tamaina, irismena eta iraunkortasuna.
E.2. Merkataritza ustiaketa.
Aintzat hartuko dira emaitzak ustiatzeko, transferitzeko edo erabiltzeko estrategia argi eta ikusgarriak izatea, honako hauek barne hartuta, egokia denean:
–Merkaturatze planak.
–Transferentzia teknologikorako estrategiak.
–Jabetza intelektuala babestea.
–Zerbitzu publikoetan edo ekoizpen sistemetan integratzea.
–Ezartzeko edo eskalatzeko ereduak.
Kontuan hartuko da estrategia horiek egokiak izatea proiektu motaren eta aplikazio eremuaren arabera.
F. Trantsizio ekologikoa.
Proiektuaren emaitzek ingurumen errendimendua hobetzeko duten potentziala ebaluatuko da, arreta berezia jarrita aurreikusteko modukoak diren epe ertain eta luzerako eraginei.
F.1. Jasangarritasuna.
Proiektuaren emaitzek honako hauetan duten ekarpena aztertuko da:
–Isuri kutsatzaileak murriztea.
–Energia efizientzia hobetzea.
–Baliabide naturalen erabilera efiziente eta arrazoizkoa.
F.2. Ekonomia zirkularrerako trantsizioa.
Proiektuaren emaitzek ekonomia zirkularreko ereduak ezartzeko egiten duten ekarpena aztertuko da, honako hauek barne hartuta, besteak beste: murrizteko, berrerabiltzeko, konpontzeko, birmanufakturatzeko, birziklatzeko edo produktu zein materialen bizi zikloa luzatzeko estrategiak.
G. Trantsizio digitala.
Aintzat hartuko da proiektua garatzeko eta proiektuaren emaitzetarako esanguratsuak diren irtenbide digitalak txertatzea.
Bereziki kontuan hartuko da irtenbide horiek analisi teknikoetan, aurreko esperientzietan, proba pilotuetan edo bideragarritasun azterlanetan oinarrituta egotea, planteamendu generikoak alde batera utzita.
G.1. Proiektuko integrazio digitala.
Aintzat hartuko da zein neurritan txertatzen dituen proiektuak irtenbide digital egokiak bere jarduketa eremuan, esaterako, informazio sistemak, datuen analisiak, automatizazioa, modelizazioa, simulazioa, plataforma digitalak, erabakiak hartzen laguntzeko plataformak edo pareko teknologiak, betiere proiektuaren helburuei ekarpen nabarmena egiten badiete.
G.2. Emaitzen eragina eraldaketa digitalean.
Aintzat hartuko da proiektuaren emaitzek duten gaitasuna entitate parte hartzaileen edo erreferentziako sektorearen eraldaketa digitala bultzatzeko, honako hauek hobetzeari esker: efizientzia, trazabilitatea, zerbitzuen kalitatea, informazioaren kudeaketa, sistemen elkarreragingarritasuna eta datuetan oinarritutako eredu operatibo edo negozio eredu berrien sorkuntza.
H. SINAIko eragileek proiektuan parte hartzea.
Nafarroako I+G+B Sistemako eragileek proiektuaren garapenean duten inplikazio eraginkorra ebaluatuko da.
H.1. SINAIko eragileen parte hartzea.
SINAIko exekuzioko eragileen koordinatzaileak, SINAIko Erregistroan entitate berezi moduan akreditatuta dauden klusterrek, unibertsitateek, zentro teknologikoek, ikerketa zentroek edo osasun ikerketako institutuek gauzatu dituzten jarduerei dagokien proiektuaren aurrekontuaren ehunekoa aztertuko da, bai entitate onuradun gisa zuzeneko parte hartzea izan badute edo bai onuradunen batek kontratatu baditu ere, baremo honen arabera:
PROIEKTUAREN AURREKONTU OSOAREN GAINEKO EHUNEKOAK | PUNTUAK |
≥ %30 | +5 |
≥ %20 eta < %30 | +3 |
≥ %10 eta < %20 | +2 |
> 0 eta < %10 | +1 |
%0 | 0 |
H.2. Azpiegitura zientifiko-tekniko berezien erabilera partekatua, edo SIESS sisteman dauden Nafarroako azpiegiturena edo IRIS berrikuntza digitalaren poloarena.
Aintzat hartuko da aurrekontuaren zein ehuneko eskaini zaion azpiegitura zientifiko-tekniko berezien, SIESS sisteman dauden Nafarroako azpiegituren edo IRIS berrikuntza digitalaren poloaren erabilera partekatuari, betiere jarduera horiek zuzeneko lotura badute proiektuaren egikaritze teknikoarekin, baremo honen arabera:
PROIEKTUAREN AURREKONTU OSOAREN GAINEKO EHUNEKOAK | PUNTUAK |
≥ %13 | +3 |
≥ %6 eta < %13 | +2 |
> 0 eta < %6 | +1 |
%0 | 0 |
Ondorio horietarako, kontuan hartuko dira bakarrik azpiegitura horiekin lotura duten sarbideei, erabilerei edo zerbitzuak emateari dagozkien gastuak, onuradunei behar bezala fakturatu zaizkienak, baina ez dira kontuan hartuko azpiegituren entitate titularren langile propioen kostuak, emandako zerbitzutik bereizezinak badira salbu.
H.3. SINAIko exekuzioko eragileen koordinatzailearen edo SINAIko Erregistroan entitate berezi gisa akreditatuta dagoen kluster baten parte hartzea.
SINAIko exekuzioko eragileen koordinatzaileak edo SINAIko Erregistroan entitate berezi gisa akreditatuta dagoen kluster batek proiektuan parte hartze eraginkorra izatea aintzat hartuko da, bai entitate onuradun gisa edo parte hartzaileetako batek kontratatuta edo azpikontratatuta.
Puntuak lortu ahal izateko, parte hartze horri lotutako aurrekontu diruz lagungarria 15.000 eurokoa edo handiagoa izan beharko da.
2.–Proiektu lehiakorrak.
BALORAZIO IRIZPIDEAK | GEHIENEKO | GUTXIENEKO |
A. Proiektua S4aren lehentasun tematikoekin lerrokatuta egotea | 6 | 3 |
B. Proiektuaren kalitate zientifikoa eta teknikoa | 34 | 17 |
B.1. Helburuak | 6 | - |
B.2. Eragin zientifiko-teknikoa eta berrikuntza maila | 16 | - |
B.3. Planteamenduaren eta ezarpenaren sendotasuna | 12 | - |
C. Partzuergoa | 7 | 4 |
C.1. I+G arloko esperientzia | 2 | - |
C.2. Baliabide materialak eta instalazioak | 2 | - |
C.3. Erakunde bakoitzak proiektuan duen eginkizuna | 3 | - |
D. Aurrekontu egokitzapena | 10 | 5 |
D.1. Aurrekontuaren xehetasuna | 4 | - |
D.2. Proportzionaltasuna eta justifikazioa | 4 | - |
D.3. Arlo teknikoaren eta aurrekontuaren lerrokatzea | 2 | - |
E. Proiektuan espero ziren emaitzen eragina | 27 | 14 |
E.1. Enpresa inpaktua | 17 | - |
E.2. Emaitzen ustiaketa, ezarpena eta itzulkina | 10 | - |
F. Trantsizio ekologikoa | 6 | - |
F.1. Jasangarritasuna | 3 | - |
F.2. Ekonomia zirkularrerako trantsizioa | 3 | - |
G. Trantsizio digitala | 6 | |
G.1. Proiektuko integrazio digitala | 3 | |
G.2. Emaitzen eragina eraldaketa digitalean | 3 | |
H. SINAIko eragileek proiektuan parte hartzea | 4 | - |
H.1. SINAIko eragileen parte hartzea | 2 | - |
H.2. Azpiegitura zientifiko-tekniko berezien erabilera partekatua, edo SIESS sisteman dauden Nafarroako azpiegiturena edo IRIS berrikuntza digitalaren poloarena | 2 | - |
GUZTIRA | 100 | 50 |
A. Proiektua S4aren lehentasun tematikoekin lerrokatuta egotea.
Aintzat hartuko da zein neurritan duen proiektuak lotura koherente eta justifikatua Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategian (S4) definitzen diren lehentasunezko gaiekin eta lan ildoekin.
Orobat, aintzat hartuko da lerrokatze hori behar bezala argudiatuta egotea eta erreferentzia generiko hutsa ez izatea, hau da, dagokion esparruaren garapen teknologiko edo lehiakorrari benetako ekarpena egiten diola frogatzea.
B. Proiektuaren kalitate zientifikoa eta teknikoa.
Proposamenaren bikaintasun zientifiko eta teknikoa ebaluatuko da, bai eta berrikuntza maila, koherentzia metodologikoa eta gauzatzeko bideragarritasuna ere.
B.1. Helburuak.
Aintzat hartuko dira proiektuaren helburuen argitasuna, zehaztasuna eta barne koherentzia, proposatu den xedearekiko egokitasuna eta planteamendu tekniko eta aurrekontu osoarekiko koherentzia. Halaber, izaera neurgarria, egiaztagarria eta eskuragarria duten helburuak izatea kontuan hartuko da, eta betetze maila ebaluatzeko adierazleak izatea ere.
B.2. Eragin zientifiko-teknikoa eta berrikuntza maila.
Aintzat hartuko dira, proiektuaren izaera berritzailea, uneko ezagutza edo teknologia aurrera eramateko egiten duen ekarpena, lantzen duen erronkaren anbizio maila eta aurrerapen hori oinarritzeko erreferentzia tekniko, konparatibo edo bibliografikoak izatea. Kontuan hartuko da zein neurritan gainditzen duen proposamenak uneko abangoardia, zein neurritan eskaintzen dituen irtenbide berritzaileak edo garapen teknologiko esanguratsuak, eta zein potentzial duen produktu, prozesu edo zerbitzu berriak sortzeko.
B.3. Planteamenduaren eta ezarpenaren sendotasuna.
Aintzat hartuko dira planteamendu teknikoaren koherentzia eta sendotasuna, proposatu den metodologiaren egokitasuna eta lan planaren bideragarritasuna. Kontuan hartuko dira lan paketeen egitura, atazen eta entregatzeko elementuen definizioa, egikaritze kronograma, baliabideen esleipena eta arrisku teknikoen zein antolamendu arriskuen identifikazioa eta kudeaketa.
C. Partzuergoa.
Entitate parte hartzaileak edo parte hartzaileek proiektua arrakastaz gauzatzeko duen edo duten gaitasuna ebaluatuko da.
C.1. I+G arloko esperientzia.
Aintzat hartuko da entitateak edo entitateek ikerketa eta garapen proiektuetan duten aurretiazko esperientzia, batez ere proiektuaren gaiarekin bat datozen esparruetakoa, eta baita lortutako emaitzen historia eta frogatutako gaitasunak ere.
Orobat, kontuan hartuko da parte hartzaileek aldez aurretik proiektuaren gaiarekin lotutako Estatuko, Europako edo nazioarteko proiektuetan parte hartu izana.
C.2. Baliabide materialak eta instalazioak.
Aintzat hartuko da proiektua gauzatzeko behar diren bitarteko materialen, instalazioen eta ekipamenduen erabilgarritasuna, egokitasuna eta kalitatea, bai eta elementu horiek lan planean behar bezala integratzea ere.
C.3. Erakunde bakoitzak proiektuan duen eginkizuna.
Aintzat hartuko da eginkizunen banaketaren argitasuna, entitate parte hartzaileen arteko osagarritasuna eta entitate bakoitzaren gaitasunen eta esleitu zaizkien lanen arteko koherentzia, behar ez diren gainjartzeak eta desoreka ez justifikatuak saihestuz.
Banakako proiektuetan, azpiirizpide hori baloratzeko, proiektuaren barne antolamendu egokia, erantzukizunen esleipena eta proiektua zuzen gauzatzeko behar diren profilak eskura izatea aztertuko da, eta puntuazio handiena ematen ahalko da betekizun horiek behar adina egiaztatu badira.
D. Aurrekontu egokitzapena.
Proiektuaren koherentzia ekonomikoa eta aurreikusitako jarduerei esleitu zaizkien baliabideen egokitasuna ebaluatuko dira.
D.1. Aurrekontuaren xehetasuna.
Aintzat hartuko da aurrekontua behar bezala xehakatuta egotea, entitateen, jardueren eta kontzeptuen arabera, eta baita gastu mota bakoitza argi identifikatuta egotea.
D.2. Proportzionaltasuna eta justifikazioa.
Aintzat hartuko da kostuak egokiak eta arrazoizkoak izatea proiektuaren helburu eta jarduerak kontuan hartuta, eta partida bakoitzaren justifikazio tekniko eta ekonomikoa egokia izatea.
D.3. Arlo teknikoaren eta aurrekontuaren lerrokatzea.
Plangintza teknikoaren eta aurrekontu esleipenaren arteko koherentzia aintzat hartuko da, eta baliabide ekonomikoak aurreikusitako jardueretarako egokiak direla ziurtatuko da.
E. Proiektuan espero ziren emaitzen eragina.
Proiektuaren emaitzek entitate eskatzaileen lehiakortasuna, produktibitatea, merkatuko posizionamendua eta jasangarritasun ekonomikoa hobetzeko duten potentziala ebaluatuko da.
Bereziki aintzat hartuko da emaitzek egiazko ekarpena egitea gaitasun berritzailea indartzeko, lehiakideen aurrean ezberdintzeko, efizientzia operatiboa areagotzeko edo merkatu berrietara sartzea errazteko, eta baita aurkeztu diren aurreikuspenen errealismoa eta sendotasuna.
Balioztapenak behar bezala justifikatu beharko dira datuekin, barne analisiekin, merkatuko azterlanekin, erreferentzia sektorialekin edo aurretiko esperientziekin.
E.1. Enpresa inpaktua.
Proiektuak entitate parte hartzaileen errendimendua hobetzeko dituen aukerak aintzat hartuko dira, besteak beste, honako alderdi hauek aztertuz:
–Produktibitatea edo efizientzia areagotzea.
–Kostu operatiboak murriztea.
–Produktuen eta zerbitzuen kalitatea hobetzea.
–Negozio linea berriak garatzea.
–Merkatu edo segmentu berrietara sartzea.
Kontuan hartuko da aurreikusi diren emaitzen eta entitate eskatzailearen edo eskatzaileen enpresa estrategiaren arteko koherentzia, eta baita epe ertainera espero den eraginaren tamaina eta jasangarritasuna ere.
E.2. Emaitzen ustiaketa, ezarpena eta itzulkina.
Aintzat hartuko da proiektuaren emaitzak enpresaren jardueran ezarri eta eraginkortasunez ustiatzeko plan argi, bideragarri eta koherente bat izatea.
Bereziki, hauek hartuko dira aintzat:
–Barne transferentziarako mekanismoen definizioa.
–Ezarpen epeak.
–Aurreikusitako inbertsio osagarriak.
–Ekoizpen edo merkataritza prozesuetan txertatzea.
–Emaitzen babesa eta kudeaketa, egokia denean.
–Itzulkin ekonomikoen aurreikuspenak.
Positibotzat joko dira enpresaren gaitasun finantzario eta operatiboa kontuan hartuta estrategia errealista, xehatu eta koherenteak aurkezten dituzten proposamenak.
F. Trantsizio ekologikoa.
Proiektuaren emaitzek ingurumen errendimendua hobetzeko duten potentziala ebaluatuko da, arreta berezia jarrita aurreikusteko modukoak diren epe ertain eta luzerako eraginei.
F.1. Jasangarritasuna.
Proiektuaren emaitzek honako hauetan duten ekarpena aztertuko da:
–Isuri kutsatzaileak murriztea.
–Energia efizientzia hobetzea.
–Baliabide naturalen erabilera efiziente eta arrazoizkoa.
F.2. Ekonomia zirkularrerako trantsizioa.
Proiektuaren emaitzek ekonomia zirkularreko ereduak ezartzeko egiten duten ekarpena aztertuko da, honako hauek barne hartuta, besteak beste: murrizteko, berrerabiltzeko, konpontzeko, birmanufakturatzeko, birziklatzeko edo produktu zein materialen bizi zikloa luzatzeko estrategiak.
G. Trantsizio digitala.
Aintzat hartuko da proiektua garatzeko eta proiektuaren emaitzetarako esanguratsuak diren irtenbide digitalak txertatzea.
Bereziki kontuan hartuko da irtenbide horiek analisi teknikoetan, aurreko esperientzietan, proba pilotuetan edo bideragarritasun azterlanetan oinarrituta egotea, planteamendu generikoak alde batera utzita.
G.1. Proiektuko integrazio digitala.
Aintzat hartuko da zein neurritan txertatzen dituen proiektuak irtenbide digital egokiak bere jarduketa eremuan, esaterako, informazio sistemak, datuen analisiak, automatizazioa, modelizazioa, simulazioa, plataforma digitalak, erabakiak hartzen laguntzeko plataformak edo pareko teknologiak, betiere proiektuaren helburuei ekarpen nabarmena egiten badiete.
G.2. Emaitzen eragina eraldaketa digitalean.
Aintzat hartuko da proiektuaren emaitzek duten gaitasuna entitate parte hartzailearen edo parte hartzaileen eraldaketa digitala bultzatzeko, honako hauek hobetzeari esker: efizientzia, trazabilitatea, zerbitzuen kalitatea, informazioaren kudeaketa, sistemen elkarreragingarritasuna eta datuetan oinarritutako eredu operatibo edo negozio eredu berrien sorkuntza.
H. SINAIko eragileek proiektuan parte hartzea.
Nafarroako I+G+B Sistemako eragileek proiektuaren garapenean duten inplikazio eraginkorra ebaluatuko da.
H.1. SINAIko eragileen parte hartzea.
SINAIko exekuzioko eragileen koordinatzaileak, SINAIko Erregistroan entitate berezi moduan akreditatuta dauden klusterrek, unibertsitateek, zentro teknologikoek, ikerketa zentroek edo osasun ikerketako institutuek gauzatu dituzten jarduerei dagokien proiektuaren aurrekontuaren ehunekoa aztertuko da, bai entitate onuradun gisa zuzeneko parte hartzea izan badute edo bai onuradunen batek kontratatu baditu ere, baremo honen arabera:
PROIEKTUAREN AURREKONTU OSOAREN GAINEKO EHUNEKOAK | PUNTUAK |
≥ %15 | +2 |
> %0 eta < %15 | +1 |
%0 | 0 |
H.2. Azpiegitura zientifiko-tekniko berezien erabilera partekatua, edo SIESS sisteman dauden Nafarroako azpiegiturena edo IRIS berrikuntza digitalaren poloarena.
Aintzat hartuko da aurrekontuaren zein ehuneko eskaini zaion azpiegitura zientifiko-tekniko berezien, SIESS sisteman dauden Nafarroako azpiegituren edo IRIS berrikuntza digitalaren poloaren erabilera partekatuari, betiere jarduera horiek zuzeneko lotura badute proiektuaren egikaritze teknikoarekin, baremo honen arabera:
PROIEKTUAREN AURREKONTU OSOAREN GAINEKO EHUNEKOAK | PUNTUAK |
≥ %5 | +2 |
> 0 eta < %5 | +1 |
%0 | 0 |
Ondorio horietarako, kontuan hartuko dira bakarrik azpiegitura horiekin lotura duten sarbideei, erabilerei edo zerbitzuak emateari dagozkien gastuak, onuradunei behar bezala fakturatu zaizkienak, baina ez dira kontuan hartuko azpiegituren entitate titularren langile propioen kostuak, emandako zerbitzutik bereizezinak badira salbu.
3.–Prozesuetarako eta produktuetarako berrikuntza proiektuak.
BALORAZIO IRIZPIDEAK | GEHIENEKO | GUTXIENEKO |
A. Proiektua S4aren lehentasun tematikoekin lerrokatuta egotea | 6 | - |
B. Proiektuaren kalitate teknikoa | 34 | 17 |
B.1. Helburuak | 6 | - |
B.2. Heldutasun maila eta aplikatu den berrikuntza maila | 16 | - |
B.3. Planteamenduaren eta ezarpenaren sendotasuna | 12 | - |
C. Enpresaren gaitasun teknikoa eta antolamenduzkoa | 7 | 4 |
D. Aurrekontu egokitzapena | 10 | 5 |
D.1. Aurrekontuaren xehetasuna | 4 | - |
D.2. Proportzionaltasuna eta justifikazioa | 4 | - |
D.3. Arlo teknikoaren eta aurrekontuaren lerrokatzea | 2 | - |
E. Proiektuan espero ziren emaitzen eragina | 27 | 14 |
E.1. Enpresa inpaktua | 17 | - |
E.2. Emaitzen ustiaketa, ezarpena eta itzulkina | 10 | - |
F. Trantsizio ekologikoa | 6 | - |
F.1. Jasangarritasuna | 3 | - |
F.2. Ekonomia zirkularrerako trantsizioa | 3 | - |
G. Trantsizio digitala | 6 | |
G.1. Proiektuko integrazio digitala | 3 | |
G.2. Emaitzen eragina eraldaketa digitalean | 3 | |
H. SINAIko eragileek proiektuan parte hartzea | 4 | - |
H.1. SINAIko eragileen parte hartzea | 2 | - |
H.2. Azpiegitura zientifiko-tekniko berezien erabilera partekatua, edo SIESS sisteman dauden Nafarroako azpiegiturena edo IRIS berrikuntza digitalaren poloarena | 2 | - |
GUZTIRA | 100 | 50 |
A. Proiektua S4aren lehentasun tematikoekin lerrokatuta egotea.
Aintzat hartuko da zein neurritan duen proiektuak lotura koherente eta justifikatua Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategian (S4) definitzen diren lehentasunezko gaiekin eta lan ildoekin.
Orobat, aintzat hartuko da lerrokatze hori behar bezala argudiatuta egotea eta erreferentzia generiko hutsa ez izatea, hau da, dagokion esparruaren garapen teknologiko edo lehiakorrari benetako ekarpena egiten diola frogatzea.
B. Proiektuaren kalitate teknikoa.
Proposatu den irtenbidearen kalitate teknikoa, heldutasun maila, fidagarritasuna eta aplikatzeko baldintza errealetarako egokitzapena ebaluatuko dira, lehendik dauden produktuak, prozesuak edo zerbitzuak hobetzeko egiten duen ekarpenarekin batera.
B.1. Helburuak.
Aintzat hartuko dira helburuen argitasuna, zehaztasuna eta koherentzia, helburuak proposatu den xedearekin lerrokatuta egotea eta neurgarriak eta egiaztagarriak izatea. Jarraipen adierazleen definizioa ere kontuan hartuko da.
B.2. Heldutasun maila eta aplikatu den berrikuntza maila.
Aintzat hartuko dira irtenbidearen aurretiko garapen maila, baliozkotzeak izatea, proba pilotuak, frogatzaileak edo aurretiko esperientziak, eta baita aplikatzen duen berrikuntzari esker lehendik dauden irtenbideak nabarmen hobetzeko duen gaitasuna ere.
B.3. Planteamenduaren eta ezarpenaren sendotasuna.
Aintzat hartuko dira planteamendu teknikoaren koherentzia eta sendotasuna, proposatu den metodologiaren egokitasuna eta lan planaren bideragarritasuna. Kontuan hartuko dira lan paketeen egitura, atazen eta entregatzeko elementuen definizioa, egikaritze kronograma, baliabideen esleipena eta arrisku teknikoen zein antolamendu arriskuen identifikazioa eta kudeaketa, bai eta ekoizpen edo merkataritza ingurunean ezartzeko benetako gaitasuna ere.
C. Enpresaren gaitasun teknikoa eta antolamenduzkoa.
Aintzat hartuko da enpresa eskatzaileak duen gaitasuna proiektuaren emaitzak bultzatu, kudeatu, ezarri eta aprobetxatzeko, horretarako kontuan hartuta enpresaren aurretiko esperientzia, talde arduradunaren kualifikazioa, antolamendu egitura, erabilgarri dauden baliabideak eta irtenbide berritzaileak txertatzen duen esperientzia.
Azpikontratazio espezializatu handia aurreikusten duten proiektuetan, bereziki aintzat hartuko da enpresak gaitasuna izatea premiak behar bezala definitzeko, hornitzaile teknologikoak hautatu eta gainbegiratzeko, emaitzak bere jardueran txertatzeko eta emaitzen erabilera eraginkorra eta iraunkortasuna ziurtatzeko.
D. Aurrekontu egokitzapena.
Proiektuaren koherentzia ekonomikoa eta aurreikusitako jarduerei esleitu zaizkien baliabideen egokitasuna ebaluatuko dira.
D.1. Aurrekontuaren xehetasuna.
Aintzat hartuko da aurrekontua behar bezala xehakatuta egotea, entitateen, jardueren eta kontzeptuen arabera, eta baita gastu mota bakoitza argi identifikatuta egotea.
D.2. Proportzionaltasuna eta justifikazioa.
Aintzat hartuko da kostuak egokiak eta arrazoizkoak izatea proiektuaren helburu eta jarduerak kontuan hartuta, eta partida bakoitzaren justifikazio tekniko eta ekonomikoa egokia izatea.
D.3. Arlo teknikoaren eta aurrekontuaren lerrokatzea.
Plangintza teknikoaren eta aurrekontu esleipenaren arteko koherentzia aintzat hartuko da, eta baliabide ekonomikoak aurreikusitako jardueretarako egokiak direla ziurtatuko da.
E. Proiektuan espero ziren emaitzen eragina.
Proiektuak enpresaren lehiakortasuna eta errendimendua hobetzeko duen zuzeneko eragina ebaluatuko da, alde batetik, eta negozioaren jasangarritasun ekonomikoari egiten dion ekarpena, bestetik.
Balioztapenak behar bezala justifikatu beharko dira datuekin, barne analisiekin, merkatuko azterlanekin, erreferentzia sektorialekin edo aurretiko esperientziekin.
E.1. Enpresa inpaktua.
Inpaktua honako hauen arabera baloratuko da: produktibitatea, kostuak murriztea, kalitatea hobetzea, efizientzia operatiboa, merkatuko posizionamendua, dibertsifikazioa edo diru sarrerak areagotzea.
Prozesuetarako berrikuntza proiektuen kasuan, bereziki aintzat hartuko dira antolamenduaren, ekoizpenaren eta logistikaren arloetako hobekuntzak.
Produktuetarako berrikuntza proiektuen kasuan, bereziki aintzat hartuko da merkatu edo segmentu berrietara sartzea.
E.2. Emaitzen ustiaketa, ezarpena eta itzulkina.
Aintzat hartuko da emaitzak eraginkortasunez ezartzeko, enpresaren jardueran integratzeko, eskalatzeko eta iraunarazteko plan errealistak izatea.
F. Trantsizio ekologikoa.
Proiektuaren emaitzek ingurumen errendimendua hobetzeko duten potentziala ebaluatuko da, arreta berezia jarrita aurreikusteko modukoak diren epe ertain eta luzerako eraginei.
F.1. Jasangarritasuna.
Proiektuaren emaitzek honako hauetan duten ekarpena aztertuko da:
–Isuri kutsatzaileak murriztea.
–Energia efizientzia hobetzea.
–Baliabide naturalen erabilera efiziente eta arrazoizkoa.
F.2. Ekonomia zirkularrerako trantsizioa.
Proiektuaren emaitzek ekonomia zirkularreko ereduak ezartzeko egiten duten ekarpena aztertuko da, honako hauek barne hartuta, besteak beste: murrizteko, berrerabiltzeko, konpontzeko, birmanufakturatzeko, birziklatzeko edo produktu zein materialen bizi zikloa luzatzeko estrategiak.
G. Trantsizio digitala.
Aintzat hartuko da proiektua garatzeko eta proiektuaren emaitzetarako esanguratsuak diren irtenbide digitalak txertatzea.
Bereziki kontuan hartuko da irtenbide horiek analisi teknikoetan, aurreko esperientzietan, proba pilotuetan edo bideragarritasun azterlanetan oinarrituta egotea, planteamendu generikoak alde batera utzita.
G.1. Proiektuko integrazio digitala.
Aintzat hartuko da zein neurritan txertatzen dituen proiektuak irtenbide digital egokiak bere jarduketa eremuan, esaterako, informazio sistemak, datuen analisiak, automatizazioa, modelizazioa, simulazioa, plataforma digitalak, erabakiak hartzen laguntzeko plataformak edo pareko teknologiak, betiere proiektuaren helburuei ekarpen nabarmena egiten badiete.
G.2. Emaitzen eragina eraldaketa digitalean.
Aintzat hartuko da proiektuaren emaitzek duten gaitasuna enpresaren eraldaketa digitala bultzatzeko, honako hauek hobetzeari esker: efizientzia, trazabilitatea, zerbitzuen kalitatea, informazioaren kudeaketa, sistemen elkarreragingarritasuna eta datuetan oinarritutako eredu operatibo edo negozio eredu berrien sorkuntza.
H. SINAIko eragileek proiektuan parte hartzea.
Nafarroako I+G+B Sistemako eragileek proiektuaren garapenean duten inplikazio eraginkorra ebaluatuko da.
H.1. SINAIko eragileen parte hartzea.
SINAIko exekuzioko eragileen koordinatzaileak, SINAIko Erregistroan entitate berezi moduan akreditatuta dauden klusterrek, unibertsitateek, zentro teknologikoek, ikerketa zentroek edo osasun ikerketako institutuek gauzatu dituzten jarduerei dagokien proiektuaren aurrekontuaren ehunekoa aztertuko da, bai entitate onuradun gisa zuzeneko parte hartzea izan badute edo bai onuradunen batek kontratatu baditu ere, baremo honen arabera:
PROIEKTUAREN AURREKONTU OSOAREN GAINEKO EHUNEKOAK | PUNTUAK |
≥ %15 | +2 |
> %0 eta < %15 | +1 |
%0 | 0 |
H.2. Azpiegitura zientifiko-tekniko berezien erabilera partekatua, edo SIESS sisteman dauden Nafarroako azpiegiturena edo IRIS berrikuntza digitalaren poloarena.
Aintzat hartuko da aurrekontuaren zein ehuneko eskaini zaion azpiegitura zientifiko-tekniko berezien, SIESS sisteman dauden Nafarroako azpiegituren edo IRIS berrikuntza digitalaren poloaren erabilera partekatuari, betiere jarduera horiek zuzeneko lotura badute proiektuaren egikaritze teknikoarekin, baremo honen arabera:
PROIEKTUAREN AURREKONTU OSOAREN GAINEKO EHUNEKOAK | PUNTUAK |
≥ %5 | +2 |
> 0 eta < %5 | +1 |
%0 | 0 |
Ondorio horietarako, kontuan hartuko dira bakarrik azpiegitura horiekin lotura duten sarbideei, erabilerei edo zerbitzuak emateari dagozkien gastuak, onuradunei behar bezala fakturatu zaizkienak, baina ez dira kontuan hartuko azpiegituren entitate titularren langile propioen kostuak, emandako zerbitzutik bereizezinak badira salbu.
Iragarkiaren kodea: F2609904
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
