2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 2A eta 66. lurzatietan. Hasierako onespena
Aditzera ematen da Udalaren bulegoetan eskuragai egonen dela hogei egunez jarraian zehazten den espedientea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ukitutakoek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan; hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Espedientea: 321147N xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 2A eta 66. katastroko lurzatien lerrokatzeak aldatzeko.
Sustatzailea: Schneider Electric España SL.
Garesen, 2026ko uztailaren 23an.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.
Iragarkiaren kodea: L2610381