Iragarkia
159. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 13a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
157/2026 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baitira Oteitza, Villatuerta eta Deierriko udal-mugarteetan "Lizarrerria-Lorka 1" eta "Lizarrerria-Lorka 2" zirkuitu bikoitzeko 66 kV-eko goi-tentsioko linea berria jartzeko, eta horren onura publikoko deklarazioa egiten baita. Espedientearen kodea: SAT11553.
2026ko martxoaren 6an, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eskatu zituen Oteitza, Villatuerta eta Deierriko udal-mugarteetan "Lizarrerria-Lorka 1" eta "Lizarrerria-Lorka 2" zirkuitu bikoitzeko 66 kV-eko goi-tentsioko linea berria jartzeko, bai eta, zehazki, horren onura publikoko deklarazioa egiteko ere. Espedientearen kodea: SAT11553.
Aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, hauek dira gauzatu beharreko jarduketak:
–Aireko linea:
- Gurutzeta hexagonala duen 1 serieko berme metaliko bat instalatzea "Lizarrerria-Lorka 1" eta "Lizarrerria-Lorka 2" 66 kV-eko aireko linean.
- Abifaunarentzako gurutzeta duten 1 serieko zazpi berme metaliko instalatzea "Lizarrerria-Murieta" eta "Lizarrerria-Lizarra" 66 kV-eko aireko linean.
- 2 serieko lau berme metaliko instalatzea zirkuitu bikoitzeko 66 kV-eko"Lizarrerria-Murieta" eta "Lizarrerria-Lizarra" aireko linean.
- Zirkuitu bikoitzeko 147-AL1/34-ST1A (lehen LA-180) eroale-linea "Lizarrerria-Lorka 1" eta "Lizarrerria-Lorka 2 " linearen 1 eta 12 zkdun. bermeen artean.
- OPGW 16/90 eroale-linea "Lizarrerria-Lorka 1" eta "Lizarrerria-Lorka 2 " linearen 1 eta 12 zkdun. bermeen artean.
–Obra zibila:
- Kanalizazio bikoitza "Lizarrerria-Lorka 1" eta "Lizarrerria-Lorka 2" 66 kV-eko linea berriaren lurperatzean, 2979 metrokoa, zeinak batzen baititu "Lizarrerria" banaketako transformazio-azpiestazio berriaren irteera-posizioa eta 1 zkdun. bermea.
- Kanalizazio bikoitza "Lizarrerria-Lorka 1" eta "Lizarrerria-Lorka 2" 66 kV-eko linea berriaren lurperatzean, 32 metrokoa, zeinak batzen baititu 12 zkdun. bermea eta "Lorka" maniobra-azpiestazioa.
- M3/T3 tapa mota duten 16 itzulbide-kutxatila, 2,5 x 2,5 x 1,25 m-ko tamaina dutenak (A-1 mota).
- M3/T3 tapa mota duten 21 lerrokatze-kutxatila, 2 x 2 x 1,25 m-ko tamaina dutenak (A-2 mota).
- M3/T3 tapa mota duten lur-konexioko 4 kutxatila arrunt.
- 4 lotune-kutxatila.
–Lurpeko linea:
- "Lizarrerria-Lorka 1" eta "Lizarrerria-Lorka 2" 1096 metro luze den zirkuituko (zirkuitu bikoitzeko) 66 kV-eko lurpeko linea "Lizarrerria" transformazio-azpiestazio berriaren irteera-posizioaren eta 1T zein 2T kutxatilen artean. HEPRZ1 (AS) 36/66 kV 3x (1x630) mm² K Al+H155 eroalea du. Linea horrek barne hartzen ditu aireko eta lurpeko igarorako beharrezkoak diren kableen metroak.
- "Lizarrerria-Lorka 1" eta "Lizarrerria-Lorka 2" 2196 metro luze den zirkuituko (zirkuitu bikoitzeko) 66 kV-eko lurpeko linea 1T zein 2T kutxatilen eta 1 zkdun. berme berriaren artean. HEPRZ1 (AS) 36/66 kV 3x(1x630) mm² K Al+H155 eroalea du. Linea horrek barne hartzen ditu aireko eta lurpeko igarorako beharrezkoak diren kableen metroak.
- "Lizarrerria-Lorka 1" eta "Lizarrerria-Lorka 2" 260 metro luze den zirkuituko (zirkuitu bikoitzeko) 66 kV-eko lurpeko linea 12 zkdun. berme berriaren eta "Lorka" maniobra-azpiestazioan instalatu beharreko geografia-informazioko sistemaren (GIS) artean (hori beste proiektu baten xedea da). HEPRZ1 (AS) 36/66 kV 3x(1x630) mm² K Al+H155 eroalea du. Linea horrek barne hartzen ditu aireko eta lurpeko igarorako beharrezkoak diren kableen metroak.
- Aireko eta lurpeko 4 trantsizio; horietako bi 1 zkdun. bermean eta beste bi 12 zkdun. bermean.
- OSGZ1-90/0 motako zuntz optikoko eroalea duen linea, "Lizarrerria" transformazio-azpiestazio berriaren irteera-posizioaren eta 1 zkdun. bermearen artean.
- OSGZ1-90/0 motako zuntz optikoko eroalea duen linea, 12 zkdun. bermearen eta "Lorka" maniobra-azpiestazioaren GISaren artean.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki bat argitaratu baitzen 2026ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 31koan, eta Diario de Navarra egunkarian (2026ko apirilaren 1ean), eta dokumentazioa argitara eman baitzen Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan. Halaber, informazioaren berri eman zitzaien Oteitza, Villatuerta eta Deierriko udalei, jendaurrean jar zezaten iraupen bereko epe batez.
Alegazio hauek jaso ziren:
1. alegazioa.–José Miguel Esparza Lacalle.
2. alegazioa.–María Lourdes Urra Latasa.
3. alegazioa.–Carlos Fernández Echávarri.
4. alegazioa.–Ángel María Mañeru Sanz de Galdeano.
5. alegazioa.–David Roitegui Acedo.
6. alegazioa.–José Antonio Roitegui Azagra.
7. alegazioa.–Deierriko Udala.
8. alegazioa.–José Hermoso de Mendoza Silvestre.
9. alegazioa.–Francisco Fernando Mañeru Sanz de Galdeano eta Asunción Oria Armendáriz.
Jasotako alegazioen edukia eta azterketa ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen dira.
Horrekin batera, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, kontsulta egin zitzaien erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:
ORGANISMOA | TXOSTENA | DATA |
Oteitzako Udala | X | 2026-04-17 |
Villatuertako Udala | ||
Deierriko Udala | ||
Ebroko Konfederazio Hidrografikoa | X | 2026-06-15 |
Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzua | ||
Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren Herri-lurren Atala | X | 2026-04-27 |
Txosten horien edukia eta azterketa ebazpen honen II. eranskinean laburbiltzen dira.
Espedientean jasota daude Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 5eko 836E/2024 Ebazpena, proiekturako ingurumen-inpaktuaren txostena formulatzen duena, eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 17ko 609E/2025 Ebazpena, baimena ematen duena lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko. Ebazpen horietan jasotako zehaztapenak bete beharrekoak dira.
Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea proiektu horretarako eta, zehazki, onura publikoko deklarazioa ematea.
Azaldutakoarekin bat etorriz, eta Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 29/2025 Ebazpenaren bidez eskuordetu zaizkidan eskumenak baliatuz (2025eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa), honako hau
EBAZTEN DUT:
1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea Oteitza, Villatuerta eta Deierriko udal-mugarteetan "Lizarrerria-Lorka 1" eta "Lizarrerria-Lorka 2" zirkuitu bikoitzeko 66 kV-eko goi-tentsioko linea jartzeko, eta, horrekin batera, aurkeztutako exekuzio-proiektua onestea eta hogeita hamasei hilabeteko epea ematea lanak egiteko.
2. Baimen hauek emanda ere, proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.
3. Instalazioak egin beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute honako arau hauetan xedatutakoarekin: Goi-tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTE 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua; eta Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTAL 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua.
4. Behin proiektua exekutaturik, eskatzaileak ustiatzeko behin betiko baimena eskatu beharko du. Eskaera horri obra bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudiko gainerako dokumentazioa ere.
5. Instalazioaren onura publikoa zehazki deklaratzea, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze-espedientean. Ebazpen honen III. eranskinean azaltzen da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda; ez du aldaketarik izan 2026ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 31koan, jendaurrean jarritakoaren aldean.
6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzura, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzura, Herri-lurren Atalera, Ingurumen Ebaluaziorako Atalera, eta Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalera.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
8. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, alegatzaileei eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio-bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.
9. Ebazpen hau jakinaraztea Oteitza, Villatuerta eta Deierriko udalei eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2026ko uztailaren 16an.–Laura Larraya Irigoyen Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria.
I. ERANSKINA.–JASOTAKO ALEGAZIOAK
Jaso diren alegazioen laburpena eta analisia azalduko dira jarraian:
1. alegazioa.–José Miguel Esparza Lacalle.
2026ko apirilaren 10ean jasotako alegazioaren bidez, José Miguel Esparza Lacallek adierazten du ez dagoela ados VIL-25 kodeko 5 zkdun. bermearen kokapenari dagokionez (Villatuertako 1. poligonoko 229. lurzatia), betirako arazoak sortuko baititu lurzati horretan egiten diren laborantza-lanetan.
Erantzuna:
Horren harira, sustatzaileak dio ez dela hauteman eragozpen teknikorik bermea lurzatiaren mugara mugitzeko, alegatzaileak proposatutako moduan, eta, hala, lurzatiko nekazaritza-aprobetxamenduen ukitzea murrizteko. Bermearen behin betiko kokapena obren zuinketa-fasean zehaztuko da, eta kontuan hartuko dira linearen baldintza teknikoak eta lursailaren ezaugarriak.
Hori dela eta, bidezkotzat jotzen da eskatutako aldaketa onartzea, teknikoki bideragarria den moduan.
2. alegazioa.–María Lourdes Urra Latasa.
2026ko apirilaren 16an jasotako alegazioaren bidez, María Lourdes Urra Latasak eskatzen du Villatuertako 2. poligonoko 5. lurzatian jartzeko asmoa dagoen 4 zkdun. bermea larre-eremuaren bazterrera gerturatzea, horrela gutxiago eraginen baitzaio lurzatiari eta gorago egonen baita lekualdatzeko.
Erantzuna:
Horren harira, sustatzaileak dio ez dela hauteman eragozpen teknikorik bermea lurzatiaren mugara mugitzeko, alegatzaileak proposatutako moduan, eta, hala, lurzatiko nekazaritza-aprobetxamenduen ukitzea murrizteko. Bermearen behin betiko kokapena obren zuinketa-fasean zehaztuko da, eta kontuan hartuko dira linearen baldintza teknikoak eta lursailaren ezaugarriak.
Hori dela eta, bidezkotzat jotzen da eskatutako aldaketa onartzea, teknikoki bideragarria den moduan.
3. alegazioa.–Carlos Fernández Echávarri.
2026ko apirilaren 29an jasotako alegazioaren bidez, Carlos Fernández Echávarrik, Villatuertako 2. poligonoaren 41. lurzatiaren jabeak, hau adierazten du:
–3 zkdun. bermerako aurreikusitako kokapenak larriki zailduko du lurzatia ustiatzea, eta, beraz, kalte eginen dio bertan gauzatzen den nekazaritza-jarduerari. Eskatzen du lurzati horren mugara mugitzeko.
–Eskatzen du baimendutako enpresaren teknikariek in situ bisita dezatela 3 zkdun. bermearen kokapen zehatza, jabeak presente direla, kokapen hori baieztatzeko eta erkatzeko.
Erantzuna:
3 zkdun. bermearen kokapena lurzatiaren mugetara aldatzeko eskakizunari dagokionez, sustatzaileak jakinarazten du proposatutako alternatiba ikuspuntu teknikotik aztertu dutela.
Horren harira, ez da hauteman eragozpen teknikorik bermea lurzatiaren mugara mugitzeko, alegatzaileak proposatutako moduan, eta, hala, lehendikako nekazaritza-aprobetxamenduen ukitzea murrizteko, baldin eta errespetatzen badira arauzko distantziak eta bideak zein lurzatiko gainerako azpiegiturak gertu egotetik eratorritako mugak.
Bermearen behin betiko kokapena obren zuinketa-fasean zehaztuko da, eta kontuan hartuko dira linearen baldintza teknikoak, lursailaren ezaugarriak eta aplikatu beharreko segurtasuneko distantziak zein atzeraemanguneak betetzea.
Hori dela eta, bidezkotzat jotzen da eskatutako aldaketa onartzea, teknikoki bideragarria den moduan.
4. alegazioa.–Ángel María Mañeru Sanz de Galdeano.
2026ko apirilaren 29an jasotako alegazioaren bidez, Ángel María Mañeru Sanz de Galdeanok, Villatuertako 1. poligonoaren 308. lurzatiaren jabeak, hau adierazten du:
–Kutxatilak lur landuaren mugan jartzea nahi du, zero kotan. Hala, ahalik eta ereite-metro gutxien galduko ditu, eta nekazaritza-makineriarekin istripuak izatea saihestuko.
–Herri-lur mugakidearen barneko kutxatila metro batzuk jaisteko eskatzen du, hori ere erein egiten baita, eta, hala, lurzatiaren lur-lantzea babesten ahal delako.
–Ez du nahi etorkizunean nekazaritza/abeltzaintzarako pabiloi bat eraikitzeko arazorik egotea. Garbi gera dadila non kokatzen ahalko den.
–Pentsatzen du finkari eta hango lur-lantzeari eraginen zaien kalte iraunkorraren truke eskaintzen den kalte-ordaina oso eskasa dela.
Erantzuna:
Sustatzaileak jakinarazten du ez dela hauteman eragozpen teknikorik kutxatilak ereite-eremuaren mugara lekualdatzeko, 33. kutxatila barne, eta, hala, lurzatiko nekazaritza-aprobetxamenduen ukitzea murrizteko. Behin betiko kokapena zuinketa-fasean zehar zehaztuko da, eta ahalegina eginen da nekazaritza-ustiatepenerako kalte gutxien eraginen duen tokian kokatzeko.
Nekazaritza-pabiloi bat eraikitzeari buruz eginiko kontsultari dagokionez, jakinarazten da lurpeko bide-zorra 3 metro zabal dela; alegia, 1,5 m linearen ardatzaren albo bakoitzean. Halaber, 1955/2000 Errege Dekretuaren 162. artikuluak ezartzen du energia elektrikorako bide-zorrak ez diola jabeari eragozten ukitutako onibarra hesitzea edo haren gainean eraikitzea, baldin eta zortasun hori errespetatzen bada eta nahitaezko administrazio-baimenak lortzen badira. Hortaz, etorkizuneko edozein eraikin indarrean dagoen hirigintza-plangintzaren zehaztapenetara mugatu beharko da, eta administrazio eskudunen baimen egokiak izan beharko ditu. Era berean, komenigarritzat jotzen da, etorkizunean kanalizaziotik hurbil eraikin bat egiteko asmoa badago, inguruabar hori ezagutzera ematea instalazio elektrikoaren enpresa titularrari, egiaztatzeko jarduketaren eta lehendikako azpiegituraren bateragarritasuna.
Aurreikusitako kalte-ordainarekiko desadostasunari dagokionez, jakinarazten da Nafarroako Desjabetze Epaimahaiak emanen duela irizpena, alderdien artean adostasunera heldu ezean.
Hori guztia dela eta, bidezkotzat jotzen da kutxatilen kokapena doitzeko eskakizuna onartzea, teknikoki bideragarria bada. Proiektuan aurreikusitako gainerako baldintza guztiak mantenduko dira.
5. alegazioa.–David Roitegui Acedo.
2026ko maiatzaren 8an jasotako alegazioaren bidez, David Roitegui Acedok, Villatuertako 1. poligonoaren 344. lurzatiaren jabeak, hau adierazten du:
–Aurreikusten da tamaina handiko bi kutxatila instalatzea (bat SAT11552 proiekturako eta bestea SAT11553 proiekturako) eta linea elektrikoak finka lurpetik zeharkatzea. Horrek zortasun iraunkorra sortzen ahal du, eta finkaren nekazaritza-aprobetxamenduari kalte nabarmena eragin.
–Eskatzen da linea elektrikoaren trazadura lekualdatzeko lurzatiaren perimetroko mugara.
Erantzuna:
Proposamen hori aztertu ondoren, sustatzaileak ondorioztatzen du eskatutako aldaketa teknikoki bideragarria dela, nahiz eta lurzatirako gaur egun aurreikusitako kutxatila eraldatu behar izatea ekarri. Izan ere, kanalizazioaren geometria eta biratzea aldatu behar direnez, A2 motako (4 m²) kutxatila baten ordez A1 motakoa (6,25 m²) behar da.
Konponbide horrek, gainera, ukitutako finkan espazio gehiago okupatzea ekarriko du. Beraz, erabakia hartzeko baldintza izanen da jabeak adostasuna adieraztea konfigurazio berriarekiko eta horri lotutako ukitzeekiko.
Bestalde, jakinarazten da proiektuetarako aurreikusitako kutxatilen antolaera modu bateratu eta mailakatuan diseinatu dela, koordinazio teknikoko eta instalazioaren funtzionalitateko irizpideekin.
Ondorioz, proposatutako alternatiba ontzat jotzen ahal da, baldin eta jabeak adostasuna adierazten badu hura ezartzetik eratorritako aldaketa eta ukitzeekiko.
6. alegazioa.–José Antonio Roitegui Azagra.
2026ko maiatzaren 8an jasotako alegazioaren bidez, José Antonio Roitegui Azagrak, Villatuertako 3. poligonoaren 4. lurzatiaren jabeak, hau adierazten du:
–Aurreikusten da tamaina handiko bi kutxatila instalatzea (bat SAT11552 proiekturako eta bestea SAT11553 proiekturako) eta linea elektrikoak finka lurpetik zeharkatzea. Horrek zortasun iraunkorra sortzen ahal du, eta finkaren nekazaritza-aprobetxamenduari kalte nabarmena eragin.
–Eskatzen da linea elektrikoaren trazadura lekualdatzeko lurzatiaren perimetroko mugara.
Erantzuna:
Sustatzailearen arabera, proposatutako aldaketa bideragarria da ikuspuntu teknikotik, nahiz eta lurzatirako gaur egun aurreikusitako kutxatila eraldatu behar izatea ekarri. Izan ere, aurreikusitako kanalizazioaren biratzea aldatu behar denez, A2 motako (4 m²) kutxatila baten ordez A1 motakoa (6,25 m²) behar da.
Halaber, konponbide horrek ukitutako finkan espazio gehiago okupatzea ekartzen du. Beraz, hura ezartzeko, jabeak adostasun espresua adierazi behar du aldaketa horretatik eratorritako ukitze berriekiko.
Bestalde, adierazten da proiektuetarako aurreikusitako kutxatilen antolaera modu koordinatuan diseinatu dela, eta multzoka zein mailaka kokatu daudela, instalazioaren irizpide tekniko eta eraikuntza-irizpideen arabera.
Ondorioz, eskatutako aldaketa ontzat jotzen ahalko da, baldin eta jabeak adostasuna adierazten badu proposatutako konfigurazio berriarekiko eta horren ondorioko okupazio gehigarriarekiko.
7. alegazioa.–Deierriko Udala.
2026ko maiatzaren 11n jasotako alegazioaren bidez, Deierriko Udalak hau adierazten du:
–Ukitutako ondasunen artean herri-lurrak daude, Arandigoien (100. lurzatia, 14. poligonoa) eta Lakar (24. lurzatia, 9. poligonoa) kontzejuetakoak, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko altxonbide gisa sailkatutako lursailak ere (322. eta 1058. lurzatiak).
–Lurperatzeko eskatzen du, sortzen duen ingurumen-inpaktua eta inpaktu sozioekonomikoa direla eta, eta onura publikoko deklarazioa minimizatzeko, nahiz eta espedienteak aldeko ingurumen-inpaktuaren txostena izan.
Erantzuna:
Jakinarazten da aurreikusitako instalaziotik eratorritako ingurumen-, lurralde- eta paisaia-inpaktuak aztertu direla ingurumen-inpaktuaren txostena izapidetzean, zeina Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 5eko 837E/2024 Ebazpenaren bidez formulatu zen.
Halaber, jarduketaren eta lurraldea-antolamenduaren zein lurzoruaren erabileraren arteko bateragarritasuna ebaluatu zen lurzoru urbanizaezineko jardueretarako eta erabileretarako baimena izapidetzean, zeina Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak eman baitzuen abenduaren 17ko 610E/2025 Ebazpenaren bidez.
Horrenbestez, ondorioztatu da azpiegiturari lotutako inpaktuak dagokien administrazio-prozeduretan egoki ebaluatu direla, eta ez dela nahitaezkoa aurreikusitako trazadura aldatzea eskatutako lurperatzearen bidez.
8. alegazioa.–José Hermoso de Mendoza Silvestre.
2026ko maiatzaren 18an jasotako alegazioaren bidez, José Hermoso de Mendoza Silvestrek, Deierriko 14. poligonoaren 102. eta 103. lurzatien jabeak, hau adierazten du:
Aipatutako lurzatia landa-lurzoru urbanizaezina da, eta nekazaritza-aprobetxamendura bideratzen da (lehorreko zerealen laborantza). Lur horien barruan zutoin elektrikoak instalatzen badira, funtsezko aldaketa bat egonen da nekazaritza-erabileran, eta arriskuan jarriko dira ustiategiaren funtzionalitatea eta produktibitate ekonomikoa, bai eta irrati-maiztasunarekin bateraezinak diren laborantzak lantzea ere.
–Berme elektrikoen kokapen aurreikusiak biziki zailtzen ditu nekazaritza-lanak, eta pertsonen osasunari erasaten dio, irrati-maiztasunarekiko esposizioa dela eta.
–Proiektuak lurzatiaren titularrari gehiegizko karga ezartzen dio, kalte gutxiago eragiten ahal duten alternatiba bideragarriak egon arren (interes publikoa orekatzen duen konponbidea lehenetsi behar da, baina jabearen eskubideak eta lurzoruaren nekazaritza-erabilera errespetatzen dituena).
Landare eta animaliei biziki ukitzen zaie, erradiazio elektromagnetikoak eta sute-arriskua direla eta; izan ere, hegaztiek lineekin talka egiten ahal dute, edo bermeetan pausatzen ahal dira.
–Proiektua herritar askoren nahiaren kontrakoa dela, eta herrien osasun sozialari eragiten diola.
–Alternatiba posibletzat markatzen ditu hauek:
- 1. alternatiba: Bermeak alboko herri-lurzatian instalatzea, zeina udalarena baita, eta elkorra edo nekazaritza-aprobetxamendu gutxikoa.
- 2. alternatiba: Bermeak lurzatiaren bazter edo ertzetan birkokatzea.
–Proiektua bertan behera uzteko eskatzen du, eta beste alternatiba bat aztertzeko.
Erantzuna:
Jakinarazten da linea elektrikoa eraikitzea erabilera baimengarria dela lursail mota horietarako, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 17ko 610E/2025 Ebazpenaren arabera.
Langileen osasunerako arriskuei dagokienez, sustatzaileak adierazten du, baldintzarik kaltegarrienetan, eroaleak lurretik 11 metrora baino gehiagora daudela, eta, hortaz, askogatik gainditzen direla arauak eskatzen dituen gutxieneko distantziak. Halaber, lantokietan eremu elektromagnetikoekiko esposizioaren ondoriozko arriskuak ebaluatu eta prebenitzeko gida teknikoak, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalak (LSOIN) eginak, ezartzen du ezaugarri horietako energia banatzeko aireko lineentzat ez dela beharrezkoa eremu elektromagnetikoen ebaluazio zehatza.
Nekazaritza-lanak ukitzeari dagokionez, egingarritzat jotzen da zuinketa-fasean aztertzea aurreikusitako trazaduraren barruko bermeen kokapenenetan egiten ahal diren doikuntza txikiak. Alegia, teknikoki hala egiten ahal denean, bermeak metro batzuk mugitzea, eta nekazaritza-lanak egitea erraztea.
Bestalde, bermeak alboko herri-lurzatira lekualdatzean datzan alternatiba ez da bideragarritzat jotzen; hain justu ere, hori eginik, linearako aurreikusitako trazaduraren aldaketa funtsezkoa egonen da, eta horrek lurralde-ukitze berriak eta baldintzatzaile teknikoak ekarriko ditu.
Hori guztia dela eta, ez da bidezkotzat jotzen eskatutako aldaketa, hargatik eragotzi gabe obren zuinketan jabeekin batera aztertzea bermeen kokapenik egokiena, proiektuaren aukera teknikoen barruan.
9. alegazioa.–Francisco Fernando Mañeru Sanz de Galdeano eta Asunción Oria Armendáriz.
2026ko maiatzaren 18an jasotako alegazioaren bidez, Francisco Fernando Mañeru Sanz de Galdeanok eta Asunción Oria Armendárizek, Villatuertako 2. poligonoaren 42. Lurzatiaren eta 1. poligonoko 365. lurzatiaren jabeek, hau adierazten dute:
Aipatutako lurzatia landa-lurzoru urbanizaezina da, eta nekazaritza-aprobetxamendura bideratzen da (lehorreko zerealen laborantza). Lur horien barruan zutoin elektrikoak instalatzen badira, funtsezko aldaketa bat egonen da nekazaritza-erabileran, eta arriskuan jarriko dira ustiategiaren funtzionalitatea eta produktibitate ekonomikoa, bai eta irrati-maiztasunarekin bateraezinak diren laborantzak lantzea ere.
–Berme elektrikoen kokapen aurreikusiak biziki zailtzen ditu nekazaritza-lanak, eta pertsonen osasunari erasaten dio, irrati-maiztasunarekiko esposizioa dela eta.
–Proiektuak lurzatiaren titularrari gehiegizko karga ezartzen dio, kalte gutxiago eragiten ahal duten alternatiba bideragarriak egon arren (interes publikoa orekatzen duen konponbidea lehenetsi behar da, baina jabearen eskubideak eta lurzoruaren nekazaritza-erabilera errespetatzen dituena).
Landare eta animaliei biziki ukitzen zaie, erradiazio elektromagnetikoak eta sute-arriskua direla eta; izan ere, hegaztiek lineekin talka egiten ahal dute, edo bermeetan pausatzen ahal dira.
–Proiektua herritar askoren nahiaren kontrakoa dela, eta herrien osasun sozialari eragiten diola.
–Alternatiba posibletzat markatzen ditu hauek:
- 1. alternatiba: Bermeak alboko herri-lurzatian instalatzea, zeina udalarena baita, eta elkorra edo nekazaritza-aprobetxamendu gutxikoa.
- 2. alternatiba: Bermeak lurzatiaren bazter edo ertzetan birkokatzea.
–Proiektua bertan behera uzteko eskatzen du, eta beste alternatiba bat aztertzeko.
Erantzuna:
Sustatzailearen arabera, ez da teknikoki bideragarria aurreikusitako bermeak mugitzea; izan ere, angelu-bermeak direnez biak, horiek aldatzeak berekin ekarriko du linearen trazadura nabarmen aldatzea, bai horiek kokatu aurretik, bai ondoren. Gainera, ukitze berriak eginen zaizkie hirugarrenei.
Jakinarazten da linea elektrikoa eraikitzea erabilera baimengarria dela lursail mota horietarako, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 17ko 610E/2025 Ebazpenaren arabera.
Langileen osasun arriskuei dagokienez, sustatzaileak adierazten du, baldintzarik kaltegarrienetan, eroaleak lurretik 11 metro baino gehiagora daudela, eta, hortaz, askorengatik gainditzen direla arauak eskatzen dituen gutxieneko distantziak. Halaber, lantokietan eremu elektromagnetikoekiko esposizioaren ondoriozko arriskuak ebaluatu eta prebenitzeko gida teknikoak, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalak (LSOIN) eginak, ezartzen du ezaugarri horietako energia banatzeko aireko lineentzat ez dela beharrezkoa eremu elektromagnetikoen ebaluazio zehatza. Era berean, bermeek lur-konexioko sistemak dituzte, eta behin lanak buruturikoan, horiek ongi egin direla egiztatzen da, instalazioaren segurtasun-baldintzak bermatzeko.
Bestalde, landareei, animaliei eta ingurune naturalari eragiten ahal zaizkien ukitzeak ebaluatuta daude proiektuaren ingurumen-izapideetan, eta ondorioztatu zen aurreikusitako jarduketarekin bateragarriak direla.
Bestalde, bermeak alboko herri-lurzatira lekualdatzean datzan alternatiba ez da bideragarritzat jotzen; hain justu ere, hori eginik, linearako aurreikusitako trazaduraren aldaketa funtsezkoa egonen da, eta horrek lurralde-ukitze berriak eta baldintzatzaile teknikoak ekarriko ditu. Orobat, inguruetan ez da ikusten landu gabeko lurzatirik, ordezko kokapenerako erabiltzen ahal denik, proposatzen den ukitzea nabarmen murrizteko.
Hori dela eta, ez da bidezkotzat jotzen eskatutako aldaketa.
II. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK
Jarraian, jasotako txostenen laburpena eta azterketa azalduko dira:
1. txostena.–Oteitzako Udala.
2026ko apirilaren 17an jasotako txostenaren bidez, Udalak aldeko txostena egiten du, baina baldintza batzuk adierazten ditu.
Erantzuna:
2026ko ekainaren 17an, sustatzaileak jakinarazten du ez dela aurreikusten Oteitzako ezein herri-bide egokitzeko beharrik, obrak egiteko behar den makineria lehendikako bideetatik ibiltzen ahal delako, aurretiazko egokitzapen-jarduketarik egin gabe.
Halaber, ez da aurreikusten obrek herri-bideetan ukipen iraunkorrik eragiten ahal dutenik; hortaz, ez dira beharrezkoak proiektua gauzatzetik eratorritako birjartze-jarduketa espezifikoak.
Bestalde, Oteitzako udal-mugarterako aurreikusitako linea zatia lurpetik igarotzen da, eta, ondorioz, proiektuaren ingurumen-izapidetzean ezarritako baldintzak betetzen dira. Ildo horretan, hartutako konponbideak gutxi gorabehera 2,5 km-ko lurpeko zatia du, aurreikusitako azpiestazio elektrikotik abiatzen dena, eta, horrela, proiektuaren ebaluazioan zehar ezarritako ingurumeneko eta lurraldeko irizpideei jarraitzen die.
2. txostena.–Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren Herri-lurren Atala.
2026ko apirilaren 27an jasotako txostenaren bidez, Herri-lurren Atalak aldeko txostena egiten du, baina baldintza batzuk adierazten ditu.
Erantzuna:
2026ko ekainaren 17an, sustatzaileak adierazten du ados dagoela abelbideak direla eta ezarritako baldintzekin (erref: VP043/26 espedientea).
3. txostena.–Ebroko Konfederazio Hidrografikoa.
2026ko ekainaren 15ean jasotako txostenaren bidez, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak aldeko txostena egiten du, baina baldintza batzuk adierazten ditu, besteak beste, arroko organismo horretan aurretiazko administrazio-baimena lortzea.
Erantzuna:
2026ko uztailaren 3an, sustatzaileak adierazten du ados dagoela Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ezarritako baldintzekin.
III. ERANSKINA.–SAT1553 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK | ||||||||||||
Kodea Finka | Titularra/k | Poligonoa | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Lur mota eta laborea | Linearen luzera (m) | Lurgaineko azalera (m²) | Euskarri zk. | Euskarriaren okupazioa (m²) | Zangaren luzera (m) | Zortasuna m² | Kutxatila kop. | Kutxatilen okupazioa (m²) |
Oteitzako udal-mugartea | |||||||||||||
OTE-01 | Red Eléctrica de España SAU | 1 | 439 | 310000000001319049RF | Lehorreko alorra | 324,94 | 974,82 | 1 2 3 | 6,25 4 6,25 | ||||
Villatuertako udal-mugartea | |||||||||||||
VIL-02 | Villatuertako Udalaren herri-lurrak | 3 | 11 | 310000000001430234HG | Basoa-Larreak | 127,96 | 383,87 | 4 5 | 4 6,25 | ||||
VIL-03 | Villatuertako Udalaren herri-lurrak | 3 | 9 | 310000000001430232FD | Olibadia eta lehorreko alorra | 201,15 | 603,45 | 6 7 | 4 4 | ||||
VIL-04 | M.ª Teresa Izcue Ros | 3 | 8 | 310000000001430231DS | Lehorreko alorra | 250,83 | 752,49 | 8 9 10 | 4 6,25 4 | ||||
VIL-05 | Villatuertako Udalaren herri-lurrak | 3 | 6 | 310000000001430229FD | Basoa-Larreak | 62,68 | 188,03 | ||||||
VIL-06 | Villatuertako Udalaren herri-lurrak | 3 | 5 | 310000000001430228DS | Lehorreko alorra | 130,42 | 391,26 | 11 12 1. hiruhil. 2. hiruhil. | 4 6,25 9,3 9,3 | ||||
VIL-07 | José Antonio Roitegui Azagra | 3 | 4 | 310000000001430227SA | Lehorreko alorra | 82,06 | 246,17 | 13 | 4 | ||||
VIL-08 | David Roitegui Acedo | 1 | 344 | 310000000001429718EH | Lehorreko alorra | 97,35 | 292,04 | 14 | 4 | ||||
VIL-09 | Villatuertako Udalaren herri-lurrak | 1 | 343 | 310000000001429717WG | Lehorreko alorra | 85,60 | 256,80 | 15 16 | 6,25 4 | ||||
VIL-10 | Villatuertako Udalaren herri-lurrak | 1 | 338 | 310000000002231038SR | Basoa-Larreak | 441,30 | 1.323,89 | 17 18 20 21 22 | 6,25 4 4 4 6,25 | ||||
VIL-11 | Andrés Ignacio Garín Ojer | 1 | 339 | 310000000001429713ZA | Lehorreko alorra | 90,21 | 270,62 | 19 | 4 | ||||
VIL-12 | Valentín Izcue Esandi | 1 | 310 | 310000000001429685MD | Lehorreko alorra | 425,64 | 1.276,91 | 23 24 25 26 27 28 3. hiruhil. 4. hiruhil. | 4 4 6,25 6,25 4 6,25 9,3 9,3 | ||||
VIL-13 | Valentín Izcue Esandi | 1 | 309 | 310000000001429684XS | Lehorreko alorra | 79,08 | 237,24 | 29 | 6,25 | ||||
VIL-14 | José Luis Martínez de Morentin | 1 | 308 | 310000000001429683ZA | Lehorreko alorra | 186,91 | 560,72 | 30 31 | 6,25 4 | ||||
VIL-15 | Villatuertako Udalaren herri-lurrak | 1 | 300 | 310000000001429675HY | Basoa-Larreak | 278,23 | 834,68 | 32 33 34 | 6,25 4 4 | ||||
VIL-16 | José Hermoso de Mendoza Silvestre | 1 | 299 | 310000000001429674GT | Lehorreko alorra | 23,38 | 144,53 | 1 | 24,92 | 104,10 | 312,30 | 35 36 5T 6T | 4 6,25 1 1 |
VIL-17 | Francisco Fernando Mañeru Sanz de Galdeano | 2 | 42 | 310000000001430106JH | Lehorreko alorra | 183,02 | 1.945,24 | 2 | 18,98 | ||||
Asunción Oria Armendáriz | |||||||||||||
VIL-18 | Carlos Angel Fernández Echavarri | 2 | 41 | 310000000001430105HG | Lehorreko alorra | 166,32 | 2.398,32 | 3 | 2,72 | ||||
Luisa Fernanda Hermoso Urra | |||||||||||||
VIL-19 | Villatuertako Udalaren herri-lurrak | 2 | 39 | 310000000002386915SB | Lehorreko alorra | 11,87 | 122,77 | ||||||
VIL-20 | Saturnino Arrondo Osés | 2 | 40 | 310000000001430104GF | Lehorreko alorra | 122,45 | 2.310,84 | ||||||
VIL-21 | M.ª Lourdes Urra Latasa | 2 | 5 | 310000000001430073FD | Lehorreko alorra | 120,97 | 1.447,09 | 4 | 2,72 | ||||
VIL-22 | Villatuertako Udalaren herri-lurrak | 2 | 16 | 310000000002231042DT | Basoa-Larreak | 37,32 | 477,82 | ||||||
VIL-23 | M.ª Celina Echarte Arteta | 2 | 6 | 310000000001430074GF | Lehorreko alorra | 116,09 | 2.222,56 | ||||||
José Ignacio Urricelqui Ros | |||||||||||||
VIL-24 | M.ª Reyes Ganuza Lozano | 1 | 230 | 310000000001429610GT | Lehorreko alorra | 60,72 | |||||||
Javier Sanz de Galdeano Echavarri | |||||||||||||
VIL-25 | José Miguel Esparza Lacalle | 1 | 229 | 310000000001429609JU | Lehorreko alorra | 83,69 | 884,84 | 5 | 2,56 | ||||
Bernardita González Díez | |||||||||||||
VIL-26 | M.ª Corona Sanz de Galdeano Eguilaz | 1 | 225 | 310000000001429605DE | Lehorreko alorra | 123,69 | 2.192,63 | ||||||
Deierriko udal-mugartea | |||||||||||||
YER-27 | M.ª Isabel Martínez Lara | 14 | 107 | 310000000001433674RE | Lehorreko alorra | 76,95 | 846,31 | 6 | 18,98 | ||||
YER-28 | Francisco Armendariz Pardo | 14 | 106 | 310000000001433673EW | Lehorreko alorra | 56,58 | 875,42 | ||||||
YER-29 | Juana M.ª Pérez de Ciriza Arbizu | 14 | 108 | 310000000002293106AA | Lehorreko alorra | 44,76 | |||||||
YER-30 | Arandigoiengo Kontzejuaren herri-lurrak | 14 | 100 | 310000000001433667MX | Lehorreko alorra | 78,15 | 723,46 | 7 | 2,72 | ||||
YER-31 | José Hermoso de Mendoza Silvestre | 14 | 102 | 310000000001433667MX | Lehorreko alorra | 64,03 | 949,56 | ||||||
YER-32 | José Hermoso de Mendoza Silvestre | 14 | 103 | 310000000002288918AW | Lehorreko alorra | 232,21 | 2.943,67 | 8 | 2,72 | ||||
YER-33 | M.ª Reyes Ganuza Lozano | 12 | 118 | 310000000001433485YT | Lehorreko alorra | 133,31 | 1.629,46 | 9 | 2,72 | ||||
Javier Sanz de Galdeano Echavarri | |||||||||||||
YER-34 | Felicidad Unanua Martínez | 12 | 117 | 310000000001433484TR | Lehorreko alorra | 129,80 | 1.446,12 | ||||||
YER-35 | Irene Irigoyen Unanua | 12 | 327 | 310000000001433640WQ | Lehorreko alorra | 66,33 | 584,69 | 10 | 2,56 | ||||
YER-36 | Antonio Martín Ros López | 12 | 328 | 310000000001433641EW | Lehorreko alorra | 60,83 | |||||||
Francisco Javier Ros López | |||||||||||||
YER-37 | Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak) | 12 | 322 | 310000000001433635MX | Altxonbidea | 21,61 | 167,94 | ||||||
YER-38 | Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak) | 10 | 1058 | 310000000001433452TR | Altxonbidea | 6,33 | 61,32 | ||||||
YER-39 | Antonio Ibáñez Echeverría | 10 | 913 | 310000000001433328PO | Lehorreko alorra | 279,79 | 3.153,40 | 11 | 2,56 | ||||
Enrique Ibáñez Echeverría | |||||||||||||
Félix Ibáñez Echeverria | |||||||||||||
Francisco Javier Ibáñez Echeverría | |||||||||||||
M.ª Pilar Ibáñez Echeverria | |||||||||||||
M.ª Rosario Ibáñez Echeverria | |||||||||||||
Salvador Ibáñez Echeverría | |||||||||||||
YER-40 | M.ª Beatriz Barbarin Logroño | 10 | 912 | 310000000001433327OI | Lehorreko alorra | 5,85 | |||||||
YER-41 | Lakarreko Kontzejuko herri-lurrak | 9 | 24 | 310000000001433167IU | Lehorreko alorra | 17,75 | 120,45 | 12 | 24,92 | 11,80 | 35,40 | 37 7T 8T | 6,25 1 1 |
Iragarkiaren kodea: F2610132
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
