159. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

156/2026 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman eta onura publikoa zehazki deklaratzen baita 66kV-eko goi-tentsioko "Lizarrerria-Murieta" eta "Lizarrerria-Lizarra" zirkuitu bikoitzeko instalazio elektriko bat jartzeko Oteitza, Villatuerta eta Lizarrako udal-mugarteetan. Espedientearen kodea: SAT11552.

2026ko martxoaren 23an, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eskatu zituen 66kV-eko goi-tentsioko "Lizarrerria-Murieta" eta "Lizarrerria-Lizarra" zirkuitu bikoitzeko instalazio elektriko bat jartzeko Oteitza, Villatuerta eta Lizarrako udal-mugarteetan, bai eta instalazio horiek onura publikokotzat zehazki deklara zitezela ere.

Aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, hauek dira gauzatu beharreko jarduketak:

–Aireko linea:

  • Gurutzeta hexagonala duten 1 serieko metalezko hiru euskarri berri instalatzea "Lizarrerria-Murieta" eta "Lizarrerria-Lizarra" 66 kV-eko airetiko linean.
  • Hegazti fauna babesteko gurutzeta duten 1 serieko metalezko hiru euskarri berri instalatzea "Lizarrerria-Murieta" eta "Lizarrerria-Lizarra" 66 kV-eko airetiko linean.
  • 2 serieko metalezko hamabi euskarri berri instalatzea "Lizarrerria-Murieta" eta "Lizarrerria-Lizarra" 66 kV-eko airetiko linean.
  • 147-AL1/34-ST1A eroale-linea (lehengo LA-180) jartzea, "Lizarrerria-Murieta" eta "Lizarrerria-Lizarra" lineako 1 eta 10 zenbakiko euskarrien artean eta 11 eta 18 zenbakiko euskarrien artean.
  • 147-AL1/34-ST1A eroale-linea (lehengo LA-180) jartzea, 322 zenbakiko euskarriaren eta "Cordovilla-Recajo" zirkuitu bakarreko 66 kV-eko aireko linearen "Gráficas Estella" banaketako transformazio-aspiestazio partikularraren sarrerako portikoaren artean.
  • 94-AL1/22-ST1A eroale-linea (lehengo LA-110) jartzea, 18 zenbakiko euskarriaren (berria, jarri beharrekoa) eta "Cordovilla-Recajo" zirkuitu bakarreko 66 kV-eko aireko linearen 1401 zenbakiko euskarriaren artean.
  • 94-AL1/22-ST1A eroale-linea (lehengo LA-110) berriro tenkatzea, 18 zenbakiko euskarriaren (berria, jarri beharrekoa) eta "Cordovilla-Recajo" zirkuitu bakarreko 66 kV-eko aireko linearen 328 zenbakiko euskarriaren artean.
  • OPGW 16/90 eroale-linea jartzea, "Lizarrerria-Murieta" eta "Lizarrerria-Lizarra" lineako 11 eta 18 zenbakiko euskarrien artean eta 11 eta 18 zenbakiko euskarrien artean.

–Obra zibila:

  • Kanalizazio bikoitza egitea "Lizarrerria-Murieta" eta "Lizarrerria-Lizarra" 66 kV-eko linean, lotzeko "Lizarrerria" azpiestazio elektriko berriaren irteera-posizioa 1 zenbakiko euskarriarekin. Kanalizazioak 2.989 metroko luzera du.
  • Kanalizazio bikoitza egitea "Lizarrerria-Murieta" eta "Lizarrerria-Lizarra" 66 kV-eko linean, lotzeko 10 zenbakiko euskarria 11 zenbakiko euskarriarekin. Kanalizazioak 788 metroko luzera du.
  • Noranzkoa aldatzeko 24 kutxatila, M³/T3 motako estalkia dutenak, 2,5x2,5x1,25 m-ko neurrikoak (A-1 motakoak).
  • Lerrokadurako 25 kutxatila, M³/T3 motako estalkia dutenak, 2x2x1,25 m-ko neurrikoak (A-2 motakoak).
  • 6 kutxatila sinple, M³/T3 motako estalkia eta lur-konexioa dutenak.
  • Lotuneko 4 kutxatila, M³/T3 motako estalkia dutenak.

–Lurpeko linea:

  • 66 kV-eko lurpeko linea, 1.096 metroko luzerakoa, "Lizarrerria-Murieta" eta "Lizarrerria-Lizarra" linean, "Lizarrerria" azpiestazio elektriko berriaren irteera-posizioaren eta 9T zenbakiko eta 10T zenbakiko kutxatilen artean, HEPRZ1 (AS) 36/66 kV 3x (1x630) m² K Al+H155 eroalearekin. Linea horretan, aireko eta lurpeko pasabideetarako behar diren kable metroak sartzen dira.
  • 66 kV-eko lurpeko linea, 2.210 metroko luzerakoa, "Lizarrerria-Murieta" eta "Lizarrerria-Lizarra" linean, 9T zenbakiko eta 10T zenbakiko kutxatilen eta 1 zenbakiko euskarri berriaren artean, HEPRZ1 (AS) 36/66 kV 3x (1x630) m² K Al+H155 eroalearekin. Linea horretan, aireko eta lurpeko pasabideetarako behar diren kable metroak sartzen dira.
  • 66 kV-eko lurpeko linea, 884 metroko luzerakoa, "Lizarrerria-Murieta" eta "Lizarrerria-Lizarra" linean, 10 zenbakiko eta 11 zenbakiko euskarri berrien artean, HEPRZ1 (AS) 36/66 kV 3x (1x630) m² K Al+H155 eroalearekin. Linea horretan, aireko eta lurpeko pasabideetarako behar diren kable metroak sartzen dira.
  • Airetik lurperako 6 trantsizio, bi 1 zenbakiko euskarrian, bi 10 zenbakiko euskarrian eta bi 11 zenbakiko euskarrian.
  • OSGZ1-90/0 motako zuntz optikoko eroalea jartzea "Lizarrerria" azpiestazio elektriko berriaren irteera-posizioaren eta 00.01 zenbakiko euskarriaren artean.
  • OSGZ1-90/0 motako zuntz optikoko eroalea jartzea 10 zenbakiko euskarriaren eta 11 zenbakiko euskarriaren artean.

–Txatar bihurtzea:

  • 3 euskarri desinstalatzea, hain zuzen, "Gráficas Estella" banaketako transformazio-aspiestazio partikularraren sarrerako portikoaren artean eta "Tafalla-Lizarra 1" lineako 607 zenbakiko euskarriaren artean daudenak.
  • 5 euskarri desinstalatzea, hain zuzen "Cordovilla-Recajo" lineako 327 zenbakiko euskarriaren (desmuntatu beharrekoa) eta 322 zenbakiko euskarriaren (dagoena) artean daudenak.
  • Goi-tentsioko aireko kablea txatar bihurtzea, zirkuitu bakarreko 66 kV-eko "Tafalla-Lizarra 1" lineari dagokiona. 94-AL1/22-ST1A (LA-110) eroalea du, eta 618 metroko luzera.
  • Goi-tentsioko aireko kablea txatar bihurtzea, zirkuitu bakarreko 66 kV-eko "Cordovilla-Recajo" lineari dagokiona. 94-AL1/22-ST1A (LA-110) eroalea du, eta 1.189 metroko luzera.
  • Goi-tentsioko aireko kablea txatar bihurtzea, zirkuitu bakarreko 66 kV-eko "Cordovilla-Recajo" lineari dagokiona. 94-AL1/22-ST1A (LA-110) eroalea du, eta 154 metroko luzera.
  • Eroalea baliogabetzea, desmuntatu gabe, zirkuitu bakarreko 66 kV-eko "Tafalla-Lizarra 1" lineari dagozkion 5002 eta 607 zenbakiko euskarrien artean. 94-AL1/22-ST1A (LA-110) eroalea du, eta 320 metroko luzera.
  • Hortzen ebakigailu tripolar bat desinstalatzea linean.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki bat argitaratu baitzen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 64. alean, 2026ko martxoaren 31n, eta Diario de Navarra egunkariaren 2026ko apirilaren 1eko alean, eta dokumentazioa argitara eman baitzen Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan. Informazioaren berri eman zitzaien, halaber, Oteitzako, Villatuertako eta Lizarrako udalei, jendaurrean jar zezaten iraupen bereko epe batez.

Alegazio hauek jaso ziren:

1. Catalina Ajona Sanz De Galdeano.

2. Andrés Ignacio Garín Ojer.

3. Angel María Mañeru Sanz De Galdeano.

4. Villatuertako Udala.

5. Itziar Izcue Fernandez.

6. David Roitegui Acedo.

7. José Antonio Roitegui Azagra.

8. Amado José Sanz de Galdeano Villamayor eta Jesús María Sanz de Galdeano Villamayor.

9. Carlos Javier, María Carmen eta Marina San Martín Izcue, eta María Pilar eta Jesús San Martín Romero.

10. José Hermoso de Mendoza Silvestre.

Horrekin batera, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, kontsulta egin zitzaien erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:

ERAKUNDEA

TXOSTENA

DATA

Lizarrako Udala

Villatuertako Udala

Oteitzako Udala

X

2026-04-17

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

X

2026-06-15

Nedgia Navarra SA

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzua

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren Herri-lurren Atala

X

2026-04-27

Alegazioaren eta txostenen edukia eta azterketa ebazpen honen I. eta II. eranskinetan laburbiltzen dira.

Espedientean jasota daude Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 5eko 837E/2024 Ebazpena, proiekturako ingurumen-inpaktuaren txostena ematen duena, eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 17ko 610E/2025 Ebazpena, baimena ematen duena lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko. Ebazpen horietan jasotako determinazioak bete beharrekoak dira.

Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta zehazki deklaratzea proiektu horrek onura publikoa duela.

Azaldutakoarekin bat etorriz, eta Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 29/2025 Ebazpenaren bidez eskuordetu zaizkidan eskumenak baliatuz (2025eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa), honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea 66kV-eko goi-tentsioko "Lizarrerria-Murieta" eta "Lizarrerria-Lizarra" zirkuitu bikoitzeko linea berria jartzeko proiekturako, aurkeztutako gauzatze-proiektua onestea eta proiektua gauzatzeko hogeita hamasei hilabeteko epea ematea.

2. Baimen hauek emanda ere, proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

3. Instalazioak egin beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraiki, eta bat etorri beharko dute honako arau hauetan xedatutakoarekin: maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua, Goi-tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTE 01-23) onesten dituena; eta otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua, Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTAL 01-09) onesten dituena.

4. Behin proiektua exekutaturik, eskatzaileak ustiatzeko behin betiko baimena eskatu beharko du. Eskaera horri obra bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudiko gainerako dokumentazioa ere.

5. Instalazioaren onura publikoa zehazki deklaratzea, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze-espedientean. Ebazpen honen III. eranskinean azaltzen da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda; ez du aldaketarik izan Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 64. alean, 2026ko martxoaren 31n, jendaurrean jarritakoaren aldean.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzura, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzura, Herri-lurren Atalera, Ingurumen Ebaluaziorako Atalera, eta Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalera.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

8. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Nedgia Navarra SAri, alegazioak egin dituzten pertsonei eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.

9. Ebazpen hau jakinaraztea Oteitzako Udalari, Villatuertako Udalari, Lizarrako Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2026ko uztailaren 16an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

I. ERANSKINA.–JASOTAKO ALEGAZIOAK

Jaso diren alegazioen laburpena eta analisia azalduko dira jarraian:

1. alegazioa. Catalina Ajona Sanz de Galdeano.

2026ko apirilaren 20an jasotako alegazioaren bidez, Catalina Ajona Sanz de Galdeanok adierazten du bere jabetzakoa den Villatuertako 1. poligonoko 359 zenbakiko partzelan proiektatutako euskarrirako aurreikusitako kokapena partzelarako sarbide nagusian dagoela, eta horrek zuzenean eta modu esanguratsuan oztopatzen duela haren erabilera normala. Adierazten duenez, beharrezkoa da partzelara makina handiak sartzeko aukera izatea, eta gutxienez 8 eta 9 metro arteko pasabide-zabalera behar da horretarako. I-DEk emandako datuen arabera, 9 metro inguruko zabalera dago katastroko lerroaren mugaraino. Hala ere, lurraren errealitate fisikoa bestelakoa da, katastro-muga hori ez baitago behar bezala gauzatuta errealitatean.

Honako hau eskatzen da:

–Aurreikusitako kokapena aldatzea, atzeraemanda edo lekuz aldatuta, bermatu dadin partzelarako sarbidean 8 eta 9 metro arteko gutxieneko igarotze-zabalera, erreala eta eraginkorra, muga fisikoa erreferentziatzat hartuta (ezpondaren behealdea), aukera izan dadin, horrela, nekazaritza-jarduera normaltasunez egitea.

–Dokumentazioan aurkezten zaigun neurketaren segurtasuna izateko, I-DEk baimendutako enpresako teknikariek in situ lokalizatu dezatela proiektuko 5 zenbakiko euskarriaren kokaleku zehatza, jabeen aurrean, kokapen hori baieztatzeko eta erkatzeko.

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du ezin dela 5 zenbakiko euskarria atzera eraman, horrek lehengo eta ondorengo 7 partzelen zortasuna aldatzea ekarriko lukeelako. Egin daitekeena da gaur egungo kokapenetik 10 metro inguru mugitzea; horrela, 9 metro baino gehiagoko pasabide bat uzten da makinekin lan egin ahal izateko.

2. alegazioa. Andrés Ignacio Garín Ojer.

2026ko apirilaren 22an jasotako alegazioaren bidez, Andres Ignacio Garin Ojerrek adierazten du Villatuertako 1. poligonoko 398 zenbakiko lursailaren jabea dela, eta lurpeko kanalizazioak (kutxatila) eta airekoak (zutoina) eragiten diotela, eta horrek kalte nabarmenak eragin ditzakeela nekazaritza jardueran. Hori dela eta, eskatzen du, besteak beste, dorrearen eta kutxatilaren kokapena aztertzeko, nekazaritzako lanak eta makineriaren igarobidea ahalik eta gutxien oztopatzeko.

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du eginen den kanalizazioak nekazaritza jarduerak egiten jarraitzeko behar besteko sakonera izanen duela. Kutxatila dorretik ahalik eta gertuen jarriko da, nekazaritzako lanei ahalik eta gutxien eragiteko. Zoruaren arrasean eginen da kutxatila. Dorrearen kokapenari dagokionez, linearen trazadura errespetatzen den bitartean, pixka bat mugitu daiteke. Eraikitzerakoan jabeari jakinaraziko zaio oniritzia eman dezan. Kanalizazioa betetzeko materiala ateratzen den lur bera izanen da.

Era berean, adierazten da aurreikusitako bide-zortasunaren helburu bakarra dela instalazioa mantentzeko eta ustiatzeko lanetarako sarbide puntuala ahalbidetzea, eta ez duela eragotziko edo mugatuko partzelan nekazaritzako jardueraren normaltasunez egitea.

Azkenik, eta kalte-ordainei dagokienez, adierazten da aldeak ados jartzen ez badira Nafarroako desjabetze epaimahaiak hartuko duela horren gaineko erabakia.

3. alegazioa. Ángel María Mañeru Sanz de Galdeano.

2026ko apirilaren 29an jasotako alegazioaren bidez, Ángel María Mañeru Sanz de Galdeanok, Villatuertako 1. poligonoko 308 partzelaren jabeak, hau adierazten du:

–Kutxatilak landutakoaren mugan eta zero kotan jartzea nahi du. Ahalik eta ereiteko lur gutxien galtzeko eta nekazaritzako makineriarekin istripurik ez izateko.

–Eskatzen du mugako herri-lurren barruan dagoen kutxatila metro batzuk jaisteko hura ere erein egiten baita. Partzelan laborantza egiten jarraitu ahal izatea da helburua.

–Ez du nahi arazorik egotea etorkizunean nekazaritza- eta abeltzaintza-nabe bat egiteko. Argi gera dadila non kokatzen ahalko den.

–Kalte-ordaina oso txikia dela uste du, finkari eta haren laborantza-lanei eraginen zaien kalte iraunkorra kontuan izanda.

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du ez dela eragozpen teknikorik ikusten kutxatilak landatutako eremuaren mugara eramateko, 33 zenbakiko kutxatila barne, laborantza-lurrei ahalik eta gutxien eragiteko. Behin betiko kokapena zuinketa-fasean zehaztuko da, eta nekazaritza-ustiategiari kalte gutxien egiten dion eremuan kokatzen saiatuko da.

Nekazaritzako nabe bat eraikitzeko aukerari buruz egindako kontsultari dagokionez, jakinarazten da eratutako lurpeko bide-zortasunak 3 metroko zabalera duela, hau da, 1,5 metroko zabalera linearen ardatzaren alde bakoitzean. Era berean, 1955/2000 Errege Dekretuaren 162. artikuluak ezartzen du energia elektrikoaren bide-zorrak ez diola jabeari eragozten ukitutako lursaila hesitzea edo horren gainean eraikitzea, betiere zortasun hori errespetatzen bada eta nahitaezkoak diren administrazio-baimenak lortzen badira. Horrenbestez, etorkizuneko edozein eraikuntza indarrean dagoen hirigintza-plangintzako zehaztapenetara egokitu beharko da, eta administrazio eskudunen aldetik dagozkion baimenak izan beharko ditu. Era berean, komenigarritzat jotzen da, kanalizazioaren inguruan etorkizunean eraikuntza bat proiektatuz gero, horren berri ematea instalazio elektrikoaren enpresa titularrari, aztertzeko ea jarduketa bateragarria den dagoen azpiegiturarekin.

Aurreikusitako kalte-ordainekiko desadostasunari dagokionez, adierazten da aldeak ados jartzen ez badira Nafarroako desjabetze epaimahaiak hartuko duela horren gaineko erabakia.

Horregatik guztiagatik, egokitzat jotzen da kutxatilen kokapena teknikoki posible den neurrian egokitzeko eskaerari baietz erantzutea, eta proiektuan aurreikusitako gainerako baldintzei eustea.

4. alegazioa. Villatuertako Udala.

2026ko apirilaren 30ean jasotako alegazioaren bidez, Villatuertako Udalak puntu hauek adierazi ditu:

1. Herri-ondasunen gaineko eragina eta benetako lurralde-eraginaren azterketa eskasa.

2. Bateraezintasuna lurralde-egiturarekiko eta identifikatutako ingurumen-unitateekiko.

3. Hutsuneak alternatiben azterketan eta aukeratutako soluzioaren justifikaziorik eza.

4. Hegazti-faunaren gaineko inpaktua eta prebentzio-neurri estrukturalik eza.

5. Zatiketa ekologikoa eta konektibitate-galera.

6. Paisaia-inpaktua eta ikuspen-azterketarik eza.

7. Eragina nekazaritza-sistemari eta ustiategien funtzionaltasunari.

8. Koherentziarik eza lurralde-ezarpeneko irizpideetan.

9. Inkoherentzia lurralde-integrazioko irizpideetan: tratamendu desberdina Oteitzari eta Villatuertari.

10. Eragina bizi-kalitatean eta pertzepzio-ingurunean.

11. Egiturazko paisaia-inpaktua azpiegituren konbergentzia erradialagatik eta akatsak energia-nodoaren ebaluazio globalean.

Horregatik guztiagatik, beharrezkotzat jotzen da proiektua ez baimentzea planteatutako baldintzetan, harik eta energia-nodoaren eta horrek Villatuertako lurraldean dituen metatze-efektuen ebaluazio orokorra egiten ez den arte. Hala badagokio, antolamendu-irizpideak ezarri beharko dira, aireko azpiegituren kontzentrazio neurrigabea saihesteko, eta inpaktu txikiagoko konponbideak lehenetsi (esaterako, lurperatzea sentsibilitate handieneko tarteetan) eta bermatzea lurralde-integrazio koherentea, orekatua eta jasangarria.

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazten duenez, proiektuak bete egiten du otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuak ezarritakoa (Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko Erregelamendua onartzen du).

Lurraldean, ingurumenean, paisaian, ekologian eta hegazti-faunan izanen duen eraginari buruzko gaiak proiekturako egindako Ingurumen Dokumentuan aztertu dira, ingurumen-ebaluazioaren prozeduraren esparruan, eta horren emaitza Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 5eko 837E/2024 Ebazpena da. Era berean, jarduketak lurralde-antolamenduarekin eta lurzoruaren erabilerekin duen bateragarritasuna lurzoru urbanizaezinean baimentzeko prozeduran aztertu zen, eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 17ko 610E/2025 Ebazpenaren bidez ebatzi zen hori.

Villatuertako udal-mugartean trazadura osorik lurperatzeko alternatibari dagokionez, jakinarazten da irtenbide hori ez dela teknikoki bideragarria. Enpresa banatzailearen araudi teknikoak, nahitaez bete beharrekoak Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen arabera, ezartzen du horrelako instalazioek, gehienez, 5,1 km-ko luzera izan dezaketela, eta planteatutako eremuko trazadura oso-osorik lurpekoa balitz, 6 km ingurukoa izanen litzateke. Era berean, Udalak ingurumen-kontsulten fasean planteatutako alternatibak aztertu egin ziren, eta zenbait baldintzatzaile teknikorengatik baztertu ziren, hala nola A-12 autobiaren hurbiltasuna, beste azpiegitura elektriko batzuen existentzia eta Muskilda menditik hurbil egotea.

Trazaduraren azken konfigurazioari dagokionez, ahal den neurrian lurpeko soluzioa lehenetsi da. Villatuertako udal-mugapean, linearen 3.759 metro inguru lurpean igarotzen dira, eta airekoak, berriz, 1.829 metro dira. Aireko trazadura hori lurpeko irtenbidea teknikoki bideragarria ez den tarteetan eginen da. Eta Oteitzatik doan zatia lurpetik igarotzen da, zuzenean lotuta baitago proiektatutako azpiestazioarekin, eta azpiestazioaren irteera-posizioak lurpeko harguneetarako diseinatuta daude.

Nekazaritza-jardueraren gaineko eraginari dagokionez, proiektuak okupazio iraunkorrak eta aldi baterakoak aurreikusten ditu euskarriek eta zortasunek eragindakoak, eta afekzio horien balorazio ekonomikoa dagokion desjabetze-fasean eginen da, prezio-orrien eta legez aurreikusitako gainerako tresnen bidez.

Bestalde, azpiegitura berriari esker, Villatuertako hirigunetik eta A-12 autobidetik ikus daitekeen aireko linearen 965 metro inguru desmuntatzen ahalko dira, eta hori ere kontuan hartu da proiektuaren ingurumen- eta paisaia-balorazioan.

Azkenik, etorkizuneko energia-azpiegiturek eta proiektatutako nodo elektrikoaren garapenak eragindako metatze-ondorioei dagokienez, jakinarazten da espediente honen xedea dela azpiegitura jakin bat baimentzea, eta ingurumen-dokumentua eta proiektu teknikoa dira proiektatutako jarduketari lotutako inpaktuak ebaluatzeko tresna egokiak. Etorkizuneko azpiegituren balorazioa, hala badagokio, proiektu bakoitzari dagozkion administrazio- eta ingurumen-prozeduren esparruan egin beharko da.

Horregatik guztiagatik, uste da planteatutako gaiak behar bezala aztertu eta baloratu direla proiektuaren izapideetan (ingurumenekoa, lurraldekoa eta sektoriala), eta ez da bidezkotzat jotzen proiektatutako soluzioa aldatzea.

5. alegazioa. Itziar Izcue Fernandez.

2026ko maiatzaren 7an jasotako alegazioaren bidez, Itziar Izcue Fernandezek, Villatuertako 1. poligonoko 290 partzelaren jabeak, eskatzen du berrikusteko eta aldatzeko goi-tentsioko linearen trazadura bere jabetzatik igarotzen den lekuetan, eta partzelaren perimetrora lekualdatzea edo bertan euskarririk ez jartzea, ez dezan oztoporik eragin legez aurreikusitako eguzki-proiektu fotovoltaikoan eta, horrela, ez ditzan zehaztutako kalte eta galera ekonomikoak eragin.

Erantzuna:

Horri dagokionez, adierazi behar da ez dakigula zein den aipatutako proiektu fotovoltaikoaren irismen zehatza, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Azpiegitura Energetikoen Atalean ez baitago jasota kokapen horretan instalazio fotovoltaikorik izapidetzen ari denik edo baimendu denik.

Bestalde, sustatzaileak adierazi du azpiegitura honen tramitazioa aipatutako proiektu fotovoltaikoa idatzi aurrekoa dela, eta tramitazio hori 2023ko urria baino lehen hasi zela. Era berean, ez dago jasota instalazio fotovoltaikoaren sustatzaileak sare elektrikora sartzeko eta konektatzeko dagozkion baimenak lortu dituenik, eta, beraz, eskura dagoen informazioaren arabera, proiektu hori aurretiko garapen-fase batean dago.

Proposatutako alternatibari dagokionez, trazadura osoa partzelaren mugara eramateak berekin ekarriko luke proiektatutako linea aldatzea, euskarri berriak eraikitzea eta zortasun berriak sortzea mugakide diren partzelen gainean. Era berean, lurraren konfigurazio topografikoa dela eta, teknikoki ez da bideragarria aipatutako euskarria kentzea. Hala ere, aurkeztutako alegazioa aztertu ondoren, uste da posible dela euskarria gutxi gorabehera 15 metro lekualdatzea partzelaren mugarantz, finkaren gaineko eragina murrizteko eta alegatutako balizko kalteak minimizatzeko.

6. alegazioa. David Roitegui Acedo.

2026ko maiatzaren 8an jasotako alegazioaren bidez, David Roitegui Acedok, Villatuertako 1. poligonoko 344 partzelaren jabeak, hau adierazten du:

–Neurri handiko 2 kutxatila instalatzea aurreikusi da (bata SAT11552 proiekturako eta bestea SAT11553 proiekturako), baita lurpean linea elektrikoa pasatzea ere, finkaren barruan, eta horrek aprobetxamendu agronomiko normalerako oso kaltegarria den zortasun iraunkorra sortzen du.

–Eskatzen du linea elektrikoaren trazadura aldatu eta partzelaren perimetro-mugatik joatea.

Erantzuna:

Planteatutako proposamena aztertu ondoren, sustatzaileak ondorioztatu du eskatutako aldaketa teknikoki bideragarria dela, baina gaur egun partzelan aurreikusita dagoen kutxatila aldatzea ekarriko lukeela: A2 motako kutxatila izan beharrean A1 motako kutxatila izan beharko luke, kanalizazioaren geometria eta biraketa aldatu behar baitira.

Soluzio horrek, gainera, eragindako finkaren barruan okupazio handiagoa ekarriko luke. Beraz, hori egiteko baldintza izanen da jabea ados egotea konfigurazio berri horrekin eta hari lotutako afekzioekin.

Bestalde, jakinarazten da proiektuetan aurreikusitako kutxatilen kokapena modu bateratu eta mailakatuan diseinatu dela, instalazioaren koordinazio teknikoko eta funtzionaltasuneko irizpideekin.

Horrenbestez, proposatutako alternatibaren aldeko balorazioa egiteko, ezinbestekoa izanen da jabea ados egotea hura ezartzearen ondoriozko aldaketekin eta afekzioekin.

7. alegazioa. José Antonio Roitegui Azagra.

2026ko maiatzaren 8an jasotako alegazioaren bidez, José Antonio Roitegui Azagrak, Villatuertako 3. poligonoko 4 partzelaren jabeak, hau adierazten du:

–Neurri handiko 2 kutxatila instalatzea aurreikusi da (bata SAT11552 proiekturako eta bestea SAT11553 proiekturako), baita lurpean linea elektrikoa pasatzea ere, finkaren barruan, eta horrek aprobetxamendu agronomiko normalerako oso kaltegarria den zortasun iraunkorra sortzen du.

–Eskatzen du linea elektrikoaren trazadura aldatu eta partzelaren perimetro-mugatik joatea.

Erantzuna:

Ikusi 6. alegazioari emandako erantzuna.

8. alegazioa. Amado José eta Jesús María Sanz de Galdeano Villamayor.

2026ko maiatzaren 13an jasotako alegazioaren bidez, Amado Jose Sanz de Galdeano Villamayorrek eta Jesús María Sanz de Galdeano Villamayorrek Lizarrako 5. poligonoko 471 eta 412 partzelen jabeek honako hau adierazten dute:

–471 partzelan 2 euskarri eta 5 kutxatila jartzea aurreikusita dago.

–471 partzelan euskarri bat jartzea aurreikusita dago.

–Bi partzeletan laborantza-azalera bat eta larre-eremu bat daude.

–Eskatzen dute euskarriak, batez ere 11 eta 18 zenbakiko euskarriak, landu gabeko partzela-eremuetan jartzeko; edo euskarri guztiak eremu horietatik ahalik eta hurbilen jartzeko.

–Eskatzen dute, ahal den neurrian, kutxatilak landu gabeko lur-zatian jartzeko.

–Prest daude sustatzailearekin lurra in situ ikusteko, aurkezten duten eskaera baloratu ahal izan dezan.

Erantzuna:

11 zenbakiko euskarriari dagokionez, sustatzaileak adierazi du hura lekuz aldatzea ez dela teknikoki bideragarria, proiektatutako linearen lerrokadura baten lehen euskarria baita. Hori aldatuz gero, ezinbestean seriearen ondorengo euskarrien kokapena aldatu beharko litzateke eta azpiegituraren diseinu globalari eraginen lioke.

18 zenbakiko euskarriari dagokionez, adierazi du partzelaren eremu landuezinetik oso gertu kokatzea aurreikusita dagoela jada, dauden nekazaritzako aprobetxamenduei ahalik eta gutxien eragiteko.

Horregatik guztiagatik, uste da proiektatutako kokapenek irizpide teknikoei eta eraginak minimizatzeari erantzuten dietela, eta, beraz, ez da egokitzat jotzen eskatutako aldaketa.

9. alegazioa. Carlos Javier, María Carmen eta Marina San Martín Izcue, eta María Pilar eta Jesús San Martín Romero.

2026ko maiatzaren 14an jasotako alegazioaren bidez, Carlos Javier San Martín Izcuek, bere izenean eta María Carmen eta Marina San Martín Izcueren eta María Pilar eta Jesús San Martín Romeroren izenean (Villatuertako 1. poligonoko 393 partzelaren jabeak eta 366 partzelaren jabekideak) hau adierazten du:

–1. poligonoko 393. partzelan 9 zenbakiko euskarriak duen kokapena eragozpena da etorkizunean zerealaren nekazaritza mekanizatua egiteko, hots, partzelan eta inguruan egiten nekazaritzarako.

–Eskatzen du 9 zenbakiko euskarri hori atzeraemateko edo birkokatzeko aukera aztertzeko, eta, horretarako, prest dago aukera hori erredakzio-taldearekin aztertzeko.

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du 9 zenbakiko euskarria angeluko euskarri bati dagokiola, eta, beraz, haren kokapenaren desplazamendu esanguratsu orok nahitaez ekarriko lukeela aldatzea bai eroaleek airean duten zatia bai proiektatutako linearen konfigurazioa.

Hala ere, ikusi da aukera badagoela kokapenaren doikuntza puntual bat egiteko: teknikoki bideragarria da 3 metro inguruko desplazamendua egitea partzelaren mugarantz, instalazioaren diseinuari nabarmen eragin gabe. Hori baino handiagoak diren desplazamenduak ez dira bideragarritzat jotzen, linearen baldintza teknikoak aldatzen direlako.

Era berean, adierazi da euskarri hori partzelaren mugatik oso gertu dagoela, eta saihestu egin dela erdialdean edo nekazaritza aprobetxamendu handiagoko eremuetan jartzea. Era berean, lotutako zortasuna mugaren paraleloan doa, afekzioa perimetro-zerrenda batean biltzen da eta nekazaritza-lanekiko interferentzia murrizten du.

Beraz, uste da proiektatutako soluzioak nekazaritza-ustiategiaren gaineko eragina minimizatzeko irizpideari erantzuten diola, eta zaindu dela partzelaren azalera gehiena ohiko aprobetxamendurako izatea. Hala ere, zuinketa-fasean aztertzen ahalko da lehen adierazitako doikuntza puntuala aplikatzeko aukera.

10. alegazioa. José Hermoso de Mendoza Silvestre.

2026ko maiatzaren 18an jasotako alegazioaren bidez, José Hermoso de Mendoza Silvestrek, Villatuertako 1. poligonoko 299 partzelaren jabeak, hau adierazten du:

–Partzela hori landa-lurzoru urbanizaezina da, eta nekazaritza-aprobetxamendua du xede (lehorreko zereal-laborantza). Haren barruan zutoin elektrikoak instalatzeak nabarmen aldatzen du nekazaritza-erabilera, eta arriskuan jartzen ditu ustiategiaren funtzionaltasuna eta produktibitate ekonomikoa, bai eta irrati-maiztasunarekin bateraezinak diren laboreak sartzea ere.

–Proiektatutako euskarri elektrikoen kokapenak larriki zailtzen ditu nekazaritzako lanak, eta pertsonen osasunari eragiten dio, irrati-maiztasunarekiko esposizioagatik.

–Proiektuak gehiegizko karga ezartzen dio partzelaren titularrari, eta badira hain kaltegarriak ez diren aukera bideragarriak (interes publikoa orekatuko duen irtenbide bat lehenetsi behar da, baina jabearen eskubideak eta lurzoruaren nekazaritza-erabilera errespetatuz).

–Larriki eragiten die landarediari eta faunari, erradiazio elektromagnetikoen ondorioz, eta sute-arriskua dago, dela hegaztiek lineekin talka egiteagatik edo euskarrietan pausatzeagatik.

–Proiektua biztanleriaren zati handi baten borondatearen aurka doa eta herrien osasun sozialari eragiten dio.

–Honako alternatiba hauek aipatzen ditu:

  • 1. alternatiba: euskarriak udalarena den herri-lurren partzela mugakidean jartzea. Partzela hori ez da produktiboa edo nekazaritza-aprobetxamendu eskasekoa da.
  • 2. alternatiba: euskarriak partzelaren izkinetan edo ertzetan birkokatzea.

–Proiektua bertan behera uzteko eskatzen du, eta beste aukera bat aztertzeko.

Erantzuna:

Adierazten da linea elektrikoa eraikitzea baimendu daitekeen erabilera dela partzela mota horietarako, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 17ko 610E/2025 Ebazpenaren arabera.

Langileen osasunerako izan daitezkeen arriskuei dagokienez, sustatzaileak adierazi du eroaleak lurretik 11 metro baino gehiagora daudela, baldintzarik txarrenetan, eta nabarmen gainditzen dituztela erregelamenduz eskatzen diren gutxieneko distantziak.

Era berean, lantokietan eremu elektromagnetikoekiko esposizioaren ondoriozko arriskuak ebaluatzeko eta prebenitzeko Gida Teknikoak, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalak (INSST) egindakoak, ezartzen du ezaugarri horiek dituzten banaketa elektrikoko aireko lineetarako ez dela beharrezkoa eremu elektromagnetikoen ebaluazio espezifikoa.

Nekazaritzako lanen gaineko eraginari dagokionez, zuinketa-fasean proiektatutako trazaduraren barruan euskarrien kokapenean doikuntza txikiak egitea azter daiteke, eta teknikoki ahal denean metro batzuk mugitu, ustiategian duten eragina minimizatzeko eta nekazaritzako lanak errazago egin ahal izateko.

Bestalde, euskarriak herri-lur mugakidera eramateko aukera ez da bideragarritzat jotzen, linearen proiektatutako trazadura nabarmen aldatzea ekarriko lukeelako, eta beste lurralde-afekzio batzuk eta baldintzatzaile tekniko batzuk ekarriko lituzkeelako.

Horregatik guztiagatik, ez da bidezkotzat jotzen eskatutako aldaketa, nahiz eta obren zuinketan zehar jabearekin batera aztertu daitekeen euskarrien kokapen egokiena, proiektuaren aukera teknikoen barruan.

II. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK

Jarraian, jasotako txostenen laburpena eta azterketa azalduko dira:

1. txostena. Oteitzako Udala.

2026ko apirilaren 17an jasotako txostenaren bidez, udalak aldeko txostena eman zuen, baldintza batzuk adierazita.

Erantzuna:

2026ko ekainaren 17an, sustatzaileak jakinarazi zuen ez dela aurreikusten Oteitzako udal-biderik egokitu behar denik, obrak egiteko beharrezkoa den makineria lehendik dauden bideetatik ibil daitekeelako, aldez aurretik egokitzeko jarduketarik egin behar izan gabe.

Era berean, ez da aurreikusten obrek udal-bideetan eragin iraunkorrik eragingo dutenik, eta, beraz, ez da beharrezkotzat jotzen proiektua gauzatzearen ondoriozko leheneratze-jarduera espezifikorik.

Bestalde, Oteitzako udalerrian proiektatutako linearen zatia lurpetik igarotzen da, eta proiektuaren ingurumen-izapideetan ezarritako baldintzak betetzen ditu. Ildo horretan, hartutako soluzioak 2,5 km inguruko lurpeko zati bat du proiektatutako azpiestazio elektrikotik, eta kontuan hartzen ditu proiektuaren ebaluazioan ezarritako ingurumen- eta lurralde-irizpideak.

2. txostena. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren Herri-lurren Atala.

2026ko apirilaren 27an jasotako txostenaren bidez, Herri-lurren Atalak txostena eman zuen, baldintza batzuk adierazita.

Erantzuna:

2026ko ekainaren 17an, sustatzaileak adierazi zuen ados zegoela Abelbideak ezarritako baldintzekin (espediente-erreferentzia: VP042/26).

3. txostena. Ebroko Konfederazio Hidrografikoa.

2026ko ekainaren 15ean jasotako txostenaren bidez, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak aldeko txostena eman zuen, eta baldintza batzuk adierazi zituen, besteak beste, arroko erakunde horretan nahitaezko administrazio-baimena lortzea.

Erantzuna:

2026ko uztailaren 3an, sustatzaileak adierazi zuen ados zegoela Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ezarritako baldintzekin.

III. ERANSKINA.–SAT11552 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

FINKAREN KODEA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Titularra/k

Poligonoa

Partzela

Katastroko erreferentzia

Lur mota eta laborea

Linearen luzera (m)

Lurgaineko azalera (m²)

Euskarri zk.

Euskarriaren okupazioa

(m²)

Zangaren luzera

(m)

Zortasuna (m²)

Kutxatila

kop.

Kutxatilen okupazioa

(m²)

Oteitzako udal-mugartea

OTZ-01

Red Eléctrica de España SAU

1:

439

310000000001319049RF

Lehorreko alorra

324,94

974,80

1 2 3 4 5 6

6,25 6,25 4 6,25 1 1

Villatuertako udal-mugartea

VLT-02

Villatuertako Udalaren herri-lurrak

3

11

310000000001430234HG

Basoa-larreak

127,96

383,87

5 6

6,25 4

VLT-03

Villatuertako Udalaren herri-lurrak

3

9

310000000001430232FD

Lehorreko lurra

201,15

603,45

7 8

4 4

VLT-04

M.ª Teresa Izcue Ros

3

8

310000000001430231DS

Lehorreko lurra

250,83

752,49

9 10 11

4 6,25 4

VLT-05

Villatuertako Udalaren herri-lurrak

3

6

3100000001430229FD

Basoa-larreak

62,68

188,03

VLT-06

Villatuertako Udalaren herri-lurrak

3

5

310000000001430228DS

Lehorreko lurra

130,42

391,26

12 13 1T 2T

6,25 4 9,3 9,3

VLT-07

José Antonio Roitegui Azagra

3

4

310000000001430227SA

Lehorreko lurra

82,06

246,17

14

4

VLT-08

David Roitegui Acedo

1:

344

310000000001429718EH

Lehorreko lurra

97,35

292,04

15

4

VLT-09

Villatuertako Udalaren herri-lurrak

1:

343

310000000001429717WG

Lehorreko lurra

85,60

256,80

16 17

6,25 4

VLT-10

Villatuertako Udalaren herri-lurrak

1:

338

3100000002231038SR

Basoa-larreak

441,30

1.323,89

18 19 21 22 23

6,25 4 4 4 6,25

VLT-11

Andrés Ignacio Garín Ojer

1:

339

310000000001429713ZA

Lehorreko lurra

90,21

270,62

20

4

VLT-12

Valentín Izcue Esandi

1:

310

3100000001429685MD

Lehorreko lurra

425,64

1.276,91

24 25 26 27 28 29 3T 4T

4 4 6,25 6,25 4 6,25 9,3 9,3

VLT-13

Valentín Izcue Esandi

1:

309

310000000001429684XS

Lehorreko lurra

79,08

237,24

30

6,25

VLT-14

José Luis Martínez de Morentin

1:

308

310000000001429683ZA

Lehorreko lurra

186,91

560,72

31 32

6,25 4

VLT-15

Villatuertako Udalaren herri-lurrak

1:

300

310000000001429675HY

Basoa-larreak

278,23

834,68

33 34 35

6,25 4 4

VLT-16

José Hermoso de Mendoza Silvestre

1:

299

310000000001429674GT

Lehorreko lurra

23,38

186,09

1

24,92

120,44

361,32

36 37 38 5T 6T

4 6,25 6,25 1 1

VLT-17

M.ª Teresa Pardo Unsuain

1:

298

3100000001429673FR

Lehorreko lurra

53,04

596,79

VLT-18

Enrique Munarriz Martínez

1:

295

310000000001429670AQ

Lehorreko lurra

150,26

1.528,36

2

2,72

VLT-19

Catalina Ajona Sanz de Galdeano

1:

291

31000000014296667AQ

Lehorreko lurra

119,85

1.722,07

VLT-20

Itziar Izcue Fernández

1

290

3100000001429666PM

Lehorreko lurra

119,20

1.376,54

3

3,42

VLT-21

M.ª Esther Veremunda Esparza Sanz

1

353

310000000001429721E

Lehorreko lurra

106,49

1.466,39

Pedro Esparza Sanz

VLT-22

José Ramón Osés Sanz

1

354

310000000001429722RJ

Lehorreko lurra

112,70

1.421,14

4

30,37

VLT-23

Miguel Angel Galdeano Caballero

1

356

3100000001429724YL

Basoa-larreak

9,20

VLT-24

Catalina Ajona Sanz de Galdeano

1

357

310000000001429725UB

Lehorreko lurra

87,69

1.269,39

VLT-25

Javier Sanz de Galdeano Echavarri

1

358

310000000001429726IZ

Lehorreko lurra

21,90

165,77

VLT-26

Catalina Ajona Sanz de Galdeano

1

359

310000000001429727OX

Lehorreko lurra

40,95

330,17

5

2,56

VLT-27

Villatuertako Udalaren herri-lurrak

1

370

3100000001429738JU

Basoa-larreak

85,95

1.394,76

VLT-28

Blas Lara Sanz de Galdeano

1

360

310000000001429728PM

Lehorreko lurra

66,28

877,73

VLT-29

Domingo Mañeru Sánchez

1

361

3100000001429729AQ

Lehorreko lurra

50,85

714,61

VLT-30

Saturnino Arrondo Osés

1

362

310000000001429730OX

Lehorreko lurra

74,03

736,99

6

30,37

VLT-31

Angela Zugasti Ibarrola

1

363

310000000001429731PM

Lehorreko lurra

40,96

821,94

VLT-32

Pedro Miguel Pinillos Vidaurre

1

364

3100000001429732AQ

Lehorreko lurra

75,07

833,92

VLT-33

Francisco Fernando Mañeru Sanz de Galdeano

1

365

310000000001429733S

Lehorreko lurra

115,09

1.549,84

7

30,37

Asunción Oria Armendariz

VLT-34

Francisco Munárriz San Martín

1

366

310000000001429734

Laborea

43,94

667,48

Jesús Javier Munárriz San Martín

Nahia Etxeberria Munárriz

M.ª Mar Munárriz San Martín

M.ª Yolanda Munárriz San Martín

Ángel M.ª Munarriz Sanmartín

Carlos Javier San Martín Izcue

M.ª Carmen San Martín Izcue

Marina San Martín Izcue

Jesús San Martín Romero

M.ª Pilar San Martín Romero

VLT-35

Carlos Ángel Fernández Echavarri

1

367

310000000001429735F

Lehorreko lurra

43,82

371,58

8

2,72

Luisa Fernanda Hermoso Urra

VLT-36

José Ángel Izcue Ros

1

368

310000000001429736G

Basoa, larreak

53,80

576,82

Mariano Izcue Ros

VLT-37

Jesús M.ª Urbiola Pardo

1

369

310000000001429737H

Basoa, larreak

25,23

355,55

M.ª Luisa Urbiola Pardo

VLT-38

Carlos Javier San Martín Izcue

1

393

310000000001429756

Lehorreko lurra

138,81

1.431,26

9

25,09

M.ª Carmen San Martín Izcue

Marina San Martín Izcue

Jesús San Martín Romero

M.ª Pilar San Martín Romero

VLT-39

José Luis Echeverria Arróniz

1

399

310000000002353908

Lehorreko lurra

3,93

100,90

M.ª Celia Echeverria Arróniz

M.ª Luisa Echeverria Arróniz

M.ª Yolanda Echeverria Arróniz

VLT-40

Andrés Ignacio Garín Ojer

1

398

310000000001429760UB

Lehorreko lurra

160,97

1.865,48

10

24,92

36,41

109,22

39 7T 8T

6,25 1 1

VLT-41

Villatuertako Udalaren herri-lurrak

1

397

3100000001429759OX

Basoa-larreak

10,99

32,97

40

6,25

VLT-42

Francisco Javier Álvarez de Eulate Sanz de Galdeano

1

402

310000000001664501

Lurzorua

120,21

360,63

41

6,25

Laura Álvarez de Eulate Sanz de Galdeano

Inmaculada Sanz de Galdeano Villamayor

Javier Veremundo Sanz de Galdeano Villamayor

M.ª Isabel Sanz de Galdeano Villamayor

M.ª Lourdes Sanz de Galdeano Villamayor

Pablo Sanz de Galdeano Villamayor

VLT-43

Villatuertako Udalaren herri-lurrak

1

1418

310000000001664637MF

Hiri-lurzorua

145,80

437,39

42 43

6,25 4

VLT-44

Alfonso Carlos Guembe Echeverria

1

1417

310000000001664636X

Hiri-lurzorua

14,06

42,18

Sara Guembe Echeverria

VLT-45

Croner Gac SL

1

405

310000000001664503KO

Hiri-lurzorua

45,91

137,72

VLT-46

Domingo Mañeru Sánchez

1

406

310000000001664504LP

Hiri-lurzorua

23,21

69,62

VLT-47

Autovía del Camino SAU

1

761

310000000002196523T

A-12 autobia

76,20

228,60

44 45

6,25 4

Nafarroako Foru Komunitatea (Autobiak)

VLT-48

Daniel Elizari Díez

1

407

310000000001664505

Hiri-lurzorua.

58,60

175,79

Miguel Elizari Díez

Begoña Elizari Redín

M.ª Aranzazu Goicoechea Vera

Montserrat Sanz Berrueta

VLT-49

Daniel Elizari Díez

1

719

310000000001429987

Basoa, larreak

52,43

157,28

46

6,25

Miguel Elizari Díez

Begoña Elizari Redín

M.ª Aranzazu Goicoechea Vera

Montserrat Sanz Berrueta

Lizarrako udal mugartea

ETS-50

Jesús M.ª Sanz de Galdeano Villamayor

5

471

310000000001177008W

Lehorreko lurra

100,53

700,50

11 12

24,92 3,61

203,57

610,69

47 48 49 9T 10

4 4 6,25 1 1

Amado José Sanz de Galdeano Villamayor

ETS-51

Autovía del Camino SAU

5

1108

310000000002378179U

A-12 autobia

102,57

1.163,59

Nafarroako Foru Komunitatea (Autobiak)

ETS-52

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

5

1112

310000000001177331WO

Elkorra

9,13

104,09

ETS-53

Promotranco SL

5

469

310000000001177006MU

Ureztalurreko alorra

108,27

1.314,22

13

35,03

ETS-54

Promotranco SL

5

468

310000000001177005XY

Ureztalurreko alorra

69,72

1.168,68

ETS-55

M.ª Mar Osés Guergue

5

962

310000000001177271RA

Ureztalurreko alorra

89,68

788,81

14

2,56

ETS-56

Promotranco SL

5

466

310000000001177003BR

Ureztalurreko alorra

7,33

133,95

ETS-57

Felipe José Abaigar López

5

963

310000000001177272T

Ureztalurreko alorra

1,01

José Miguel Abaigar López

ETS-58

Promotranco SL

5

964

310000000001177273YD

Ureztalurreko alorra

75,67

1.480,51

15

22,33

ETS-59

Jesús Urra Astiz

5

929

310000000001476870MS

Ureztalurreko alorra

99,77

1.306,58

ETS-60

Saturnino Urra Astiz

5

928

310000000001177251DB

Ureztalurreko alorra

88,24

ETS-61

Promotranco SL

5

440

310000000001176987

Basoa, larreak

10,39

129,15

Jesús Chueca Rodríguez

Pedro Vega Romero

Esperanza Zabala Abasolo

ETS-62

Promotranco SL

5

438

310000000001176985

Basoa, larreak

47,49

758,15

Jesús Chueca Rodríguez

Pedro Vega Romero

Esperanza Zabala Abasolo

ETS-63

Arinzano SL-ren jabetza

5

439

310000000001176986

Basoa, larreak

44,58

752,95

Jesús Chueca Rodríguez

Pedro Vega Romero

Esperanza Zabala Abasolo

ETS-64

Promotranco SL

5

425

310000000001176975IG

Lehorreko lurra

57,22

618,79

ETS-65

José Antonio Abaigar Izcue

5

420

310000000001176970

Basoa, larreak

223,62

1.987,45

16 17

28,27 24,92

Jesús M.ª Hualde Urra

Florencio Lasheras Zudaireren jaraunspen jasogabea

Promotranco SL

M.ª Carmen Ruiz de Larramendi Pérez de Eulate

Jesús Ruiz de Larramendi Pérez de Eulate

ETS-66

José Antonio Abaigar Izcue

5

419

310000000001176969

Basoa, larreak

25,96

214,67

Jesús M.ª Hualde Urra

Florencio Lasheras Zudaireren jaraunspen jasogabea

Promotranco SL

M.ª Carmen Ruiz de Larramendi Pérez de Eulate

Jesús Ruiz de Larramendi Pérez de Eulate

ETS-67

José Antonio Abaigar Izcue

5

411

310000000001176961

Basoa, larreak

17,22

170,02

Jesús M.ª Hualde Urra

Florencio Lasheras Zudaireren jaraunspen jasogabea

Promotranco SL

M.ª Carmen Ruiz de Larramendi Pérez de Eulate

Jesús Ruiz de Larramendi Pérez de Eulate

ETS-68

Jesús M.ª Sanz de Galdeano Villamayor

5

412

310000000001176962Z

Lehorreko lurra

17,28

137,82

18

24,92

Amado José Sanz de Galdeano Villamayor

Iragarkiaren kodea: F2610131