Iragarkia
159. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 13a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Oposizio-lehiaketa, gizarte-langileen bi plaza betetzeko
Alkatearen 2026ko uztailaren 29ko 1479 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko gizarte-langileen bi plaza, B mailakoak. Plazek 6.4 eta 6.17 zenbakiak dituzte plantilla organikoan.
Burlatan, 2026ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketaren bidez betetzea plantilla organikoko 6.4 eta 6.17 plazak; gizarte-langileenak dira.
Egin beharreko lanak izanen dira haren mailari eta kategoriari dagozkionak. Orobat, antolakuntzako, administrazioko eta betearazpeneko lanak egin beharko ditu Gizarte Zerbitzuen Arloan egiten diren programen barnean, bai eta berariaz agintzen zaizkionak ere.
Plazak txanda hauetan banatuko dira:
–Plaza bat txanda irekian.
–Plaza bat igoera-txandan.
1.2. Baldin igoera txandako plaza hutsa bete gabe gelditzen bada, izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza hori txanda irekikoari gehituko zaio.
Bestalde, igoera txandako plaza hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.
Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.2 oinarriko berariazko baldintzak betetzen ez badituzte deialdiaren 3.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.
1.3. Ordainsariak izanen dira B mailari dagozkion oinarrizkoak, gizarte-langilearen lanposturako zehaztutakoak, eta izanen dituzte Burlatako Udalaren plantilla organikoan ezarritako osagarriak.
1.4. Deialdia egin duen administrazioak ezarriko ditu lanaldiaren araubidea eta lan-ordutegia, zerbitzuaren beharren arabera beti; hala bada, noiznahi alda ditzake.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Hautapen-prozesu honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.
Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.
c) Unibertsitateko Gizarte Laneko gradudun titulua edo Gizarte Laneko diplomadun titulua izatea, edo baliokidetzat hartutako beste bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
Tituluak atzerrian lortu badira, eduki beharko da agiri bat, frogatzen duena baliozkotuak edo homologatuak daudela. Baldintza hori ez zaie izangaiei aplikatuko baldin lanbide kualifikazioaren aitorpena lortu badute Europar Batasuneko zuzenbideko xedapenen babesean, lanbide arautuen esparruan.
d) Uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera (lege horren bidez aldatu zen haurrak eta nerabeak babesteko sistema), gizarte-langileen lanpostuan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere. Baldintza hori betetzen dela frogatuko da Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztuz (erregistro hori arauturik dago abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez).
e) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
f) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia.
g) Ordainduak izatea azterketa eskubideen tasak, edo ordaintzeko salbuespena frogatzea.
2.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko baldintzak:
Txanda honetako izangaiek, honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:
a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak ematen ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute igoera-txandan, hartan parte hartzeko gainerako baldintzak betetzen badituzte.
b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.
c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako polizia kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.
3.–Eskabideak, tasak eta dokumentazioa.
3.1. Eskabideak aurkezteko epea.
Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskabideak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.
Deialdian parte hartzeko eskabideak erregistro telematikoaren bidez aurkeztu beharko dira, berariazko izapide hau baliatuta: https://sedeelectronica.burlada.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=10966. Horretarako DNI-e, ziurtagiri digitala edo cl@ve sistema erabiliko da, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.3 artikuluan eta 2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 19/2024 Foru Legearen 27. artikuluan.
Desgaitasuna izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskabidean, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak aurkez dezake egoki iruditzen zaion dokumentazioa, eskabidea aurkeztean, 3.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.
3.3. Tasak.
–40 euro. Udalaren kontu korronte honetan sartu behar da: IBAN ES29 2100 5256 6722 0003 0756 (La Caixa). Transferentziaren kontzeptuan, izangaiaren izen-abizenak adierazi beharko dira, eta gizarte-langileen deialdirako dela zehaztu.
Azterketa eskubideak ez dira itzuliko, baldin izangaiak bazterturik gelditzen badira izangaiei berei egozten ahal zaien arrazoi batengatik.
Azterketa eskubideen tasa ordaindu ez bada, izangaia baztertu eginen da.
Azterketa eskubideak ez dira itzuliko, baldin izangaiak bazterturik gelditzen badira izangaiei berei egozten ahal zaien arrazoi batengatik.
Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:
Lanik gabe egonik prestaziorik kobratzen ez dutenak.
Salbuespen hori honela frogatu beharko da:
Egoera horretan direnek frogatu beharko dute hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik daudela langabe gisa inskribaturik eta hala jarraitzen dutela deialdia argitaratzen den egunean. Dagokion enplegu bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez frogatu beharko da ordaintzetik salbuesteko egoera, non agertu behar baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.
Ziurtagiririk aurkezten ez badu, izangaia bazterturik geratuko da.
3.4. I. eranskineko eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
1.–Alegatu nahi diren merezimenduen fotokopia. Merezimendu horiek deialdiaren III. eranskinean daude jasota.
2.–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:
–IMSERSOk edo autonomia-erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
Desgaitasuna izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek horretarako prestatutako tokian adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkezten ahalko du.
3.–Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskubideen tasa ordaindu izanaren egiaztagiria, edo hura ordaintzeaz salbuetsita egotearen egiaztagiria.
3.5. Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina baldin aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
Deialdian ezarritako baldintzak ez betetzeak berarekin dakar izangaia kanporatzea.
Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahal dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.
4.–Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrendak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, alkateak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta udalaren egoitza elektronikoan argitaratzeko aginduko du (https://sedeelectronica.burlada.es).
4.2. Izangaiek behin-behineko zerrenden aurkako alegazioak aurkezten ahalko dituzte. Horretarako, 10 egun balioduneko epea izanen dute, zerrendok Burlatako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzen direnetik aurrera zenbatzen hasita.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiei erantzun ondoren, Alkatetzaren ebazpen baten bidez onetsiko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko da (https://sedeelectronica.burlada.es).
Ebazpenak zehaztuko ditu oposizioa osatzen duten ariketak hasteko tokia, eguna eta ordua. Oposizio hori eginen da 113/1985 Foru Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoarekin bat, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik gutxienez bi hilabete iragan direnean (foru dekretu horrek onesten du Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
4.4. Izangai onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, izangaiek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Osaera.
Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: Berta Arizkun González, Burlatako Udaleko alkatea.
–Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.
–Lehen epaimahaikidea: Gema Mañu Echaide, Burlatako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Alorreko burua.
–Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.
–Bigarren epaimahaikidea: María Diez Aldama, Burlatako Udaleko gizarte-langilea.
–Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.
–Hirugarren epaimahaikidea: Burlatako Udaleko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkari bat.
–Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.
–Idazkaria: Yolanda Álvarez López, Burlatako Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.
–Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.
5.2. Eraketa eta jarduna.
Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, bertan egon beharko dute kalifikazio-epaimahaiko epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.
Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren auzi guztiak.
Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hala jakinarazi deialdia egin duen organoari, baldin gertatzen bada administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako ezarritako arrazoiren bat.
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, arrazoi horietako bat gertatzen denean.
Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izaten ahalko du. Aditu horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Hautapen-prozesuaren nondik norakoak.
6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenik, eta oposizioaldia gero.
6.2. Oposizio-lehiaketan, gehienez 100 puntu eskuratzen ahalko dira orotara; haietarik, 30 puntu lehiaketaldiari dagozkio, eta 70 puntu oposizioaldiari.
7.–Hautapen-prozesuaren nondik norakoak.
Oposizio-lehiaketan, gehienez ere, 100 puntu eskuratzen ahalko dira. Aldi hauek izanen ditu, ordena honetan:
1.) Lehiaketaldia: izangaiek alegatu dituzten merezimenduen balorazioa eginen da, deialdiaren III. eranskinean dagoen baremoaren arabera. Gehienez ere, 30 puntu eskuratzen ahalko dira.
Merezimenduen balorazioa amaituta, epaimahaiak izangaiek lortutako puntuazioak argitaratuko ditu egoitza elektronikoan, eta 5 egun balioduneko epea emanen du, alegazioak jartzeko, emaitzak argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Kalifikazio-epaimahaiak egindako erreklamazioak ebatziko ditu, eta, ondoren, behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu egoitza elektronikoan.
2.) Oposizioaldia: proba teorikoak eta praktikoak egin beharko dira, II. eranskineko gai-zerrendari buruzkoak. Gehienez ere, 70 puntu eskuratzen ahalko dira.
Oposizioa 2027ko martxotik aurrera hasiko da, eta honako ariketa hauek izanen ditu:
Lehen ariketa.–Teorikoa: gehienez 40 puntu.
Gehienez ere 100 galderari erantzun beharko zaie, idatziz, deialdi honen II. eranskinean jasotako gai-zerrendako gaiei buruz. Galdera bakoitzarentzat zenbait erantzun proposatuko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erreserbako beste 5 galdera gehituko dira. Alkateak onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesteko ematen duen ebazpenean zehaztuko da zenbat puntu kenduko diren gaizki erantzundako galderengatik.
Lehen ariketa gainditu eta hurrengoa egin ahal izateko, izangaiek 20 puntu, gutxienez, eskuratu beharko dituzte.
Bigarren ariketa.–Praktikoa: gehienez 25 puntu.
Proba teoriko-praktiko bat edo gehiago egin beharko d(ir)a deialdi honen II. eranskinean jasotako gai-zerrendako gaiei buruz. Proba lotuta egonen da, orobat, lanpostuan egin beharreko zereginekin. Ariketa hau plika sistemaren bidez eginen da.
Bigarren ariketa gainditu eta hurrengoa egin ahal izateko, izangaiek 12,50 puntu, gutxienez, eskuratu beharko dituzte.
Hirugarrena.–Hizkera ez-baztertzailea erabiltzea: 5 puntu gehienez.
Burlatako udal-eremuan hizkera ez-sexista erabiltzea eta sustatzea arautzen duen udal-ordenantzaren 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, Udalak egiten dituen lanpostu-deialdi publiko guztietan, egin beharreko proba motak horretarako aukera ematen badu, %5 baloratuko da probetan hizkera ez-baztertzailea erabili izana. %5eko balorazioa oposizio-lehiaketako guztizko puntuazioaren gainean eginen da, bat etorriz ezarrita dagoenarekin plantilla organikoaren arau osagarrietan (125. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 24koa).
Hizkera ez-baztertzailearen erabilera baloratzen ahalko da bigarren ariketan erabilitako hizkerari erreparatuta, edo, bestela, hizkeraren erabilera baloratzeko berariazko ariketa baten bidez (ariketa hori ez da nahitaezkoa izanen). Alkateak onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesteko ematen duen ebazpenean zehaztuko da nola baloratuko den hizkeraren erabilera.
Beraz, 5 puntu emanen zaizkie bigarren ariketan hizkera ez-baztertzailea erabiltzen dutenei, eta 0 puntu, aldiz, alderdi hori kontuan hartzen ez dutenei. Alderdi hau bakarrik baloratuko zaie bigarren ariketa gainditu duten izangaiei. Hizkeraren balorazioa ez da baztertzailea izanen. Izangaiek badute eskuliburu bat Burlatako Udalaren web-orrian (www.burlada.es/eu/), hizkera ez-baztertzailearen erabilerari buruz.
Ariketa bakoitzaren behin-behineko emaitzen aurka alegazioak aurkezteko epea 5 egun baliodunekoa izanen da, behin-behineko emaitzak egoitza elektronikoan argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.
Berdinketarik gertatuz gero hautapen-prozesuan parte hartzen dutenen puntuazioan, ebatziko da oposizioaldian puntuaziorik handiena dutenen alde. Berdinketak jarraitzen badu, oposizioaldiko bigarren ariketan (praktikoa) puntuaziorik handiena dutenen alde ebatziko da, eta, halere, jarraitzen badu, lehen ariketan (teorikoa) puntuaziorik handiena dutenek izanen dute lehentasuna. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak segitzen badu, kalifikazio-epaimahaiak horretarako eginen duen zozketa bakar baten bidez ebatziko da.
Azken puntuazioa izanen da lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioen batura.
8.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.
Hautaprobak amaituta, kalifikazio-epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda onetsiko du, lehiaketaldian eta oposizioaldian guztira lortu duten puntuazioaren arabera ordenatuta, eta puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio alkateari. Proposamen hori argitaratuko da egoitza elektronikoan.
Berdinketarik gertatuz gero hautapen-prozesuan parte hartzen dutenen puntuazioan, ebatziko da oposizioaldian puntuaziorik handiena dutenen alde. Berdinketak jarraitzen badu, oposizioaldiko lehenbiziko ariketan puntuaziorik handiena dutenen alde ebatziko da, eta, halere, jarraitzen badu, bigarren ariketan puntuaziorik handiena dutenek izanen dute lehentasuna.
Berdinketak segitzen badu, ebatziko da merezimendu profesionalen apartatuan puntuazio handiena lortu duenaren alde. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak segitzen badu, ebatziko da kalifikazio-epaimahaiak eginen duen zozketa bakar baten bidez.
9.–Izendapena eta plazaz jabetzea.
9.1. Izendapena.
Eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondotik, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, Udaleko funtzionario izendatuko dira hautapen-prozesua gainditu dutenen artean puntuaziorik handiena eskuratu duten izangaiak, baldin eta sartzen badira deialdiko plaza kopuruan.
Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
9.2. Plazaz jabetzea.
Alkateak emandako izendapen ebazpenean zehazten den egunean jabetu beharko du lanpostuaz izangaiak. Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezarritako egunean lanpostua hartzen ez duenak Udalean sartzeko eskubide guztiak galduko ditu.
Hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede den lanposturako izendatua izan ondoren, Udalean sartu eta funtzionario bihurtzen den izangaia Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatu, eta hartan alta emanen zaio araubide horren babesean, salbu jadanik afiliaturik badago edo Nafarroako Administrazio Publikoetako Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzako beste araubide batean izena emana bada; orduan, eta izendatu aurretik, babes araubide horretan segitzea ala Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea aukeratzen ahalko du.
10.–Aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrendak.
Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan xedatuarekin bat, aldi baterako kontratazioak kudeatzeko arauetarako aplikatuko da Burlatako Udalaren eta haren mendeko erakundeen zerbitzura ariko diren langileak aldi baterako kontratatzeko erregelamendua (2026ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 26koa).
Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda hauek eratuko dira hautapen-prozesuan parte hartu eta plazarik eskuratzen ez dutenekin:
1. Probak gainditu baina plazarik eskuratu ez duten izangaien zerrenda.
2. Gainditu ez duten izangaien zerrenda, bigarren proban lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran.
3. Gainditu ez duten izangaien zerrenda, baldin eta lehenbiziko proban 12 puntu, gutxienez, lortu badituzte.
Alkatearen ebazpen baten bidez onetsiko dira zerrenda hauek: probak gainditu baina plazarik eskuratu ez duten izangaien zerrenda, batetik, eta gainditu gabe ere hautapen-prozesuko lehenengo proba gainditu duten izangaien zerrenda, bestetik.
Probak gainditu baina plazarik eskuratu ez duten izangaien zerrendak lehentasuna izanen du hautapen-prozesuko proba guztiak gainditu ez baina lehenengo proba gainditu duten izangaien zerrendaren aldean. Zerrendaren ordena hautapen-prozesuan ateratako puntuazio handienaren arabera erabakiko da.
Izangaiei lanerako deitu eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Burlatako Udalaren, erakunde autonomoen, sozietate publikoen eta Udalaren mendeko beste erakunde ororen zerbitzura aritzeko langileak aldi baterako kontratatzeko erregelamendua, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.
Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere.
Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.
Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek, bai eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek ere, galduko dituzte sarrera-deialdian parte hartzetik datozen eskubide guztiak, horrek deusetan galarazi gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik dagokien erantzukizuna, kasua bada.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, horiek frogatu beharko dituzte oinarri honetan adierazten den moduan.
11.–Datu pertsonalak babestea.
Burlatako Udala da datuen tratamenduaren arduraduna, datu pertsonalak erabiltzen direnean enplegu deialdiak kudeatzeko, Udalak dituen botere publikoak baliatuz.
Datuak laga dakizkieke beste toki-erakunde, sozietate publiko eta partzuergo batzuei edo beste edozein organismo publikori, deialdiko lanpostuaren antzeko lanpostuetarako aldi baterako kontratazioak egiteko, beharren arabera, bat etorriz Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.e) artikuluan ezarritakoarekin:
"Datuen tratamendua beharrezkoa da, eginkizun bat betetzeko interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean".
Aipatutako helburua betetzeko behar den denboran edukiko dira datuak, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izaten ahal duen bitartean. Bestalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).
Emaitzak udalaren webgunean eta iragarki-tauletan argitaratuko dira, deialdian adierazitakoaren arabera.
Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak ikusteko, zuzenak ez badira zuzentzeko, datuak ezerezteko eskatzeko, haien tratamenduaren aurka egiteko eta gainerako eskubideez baliatzeko; horretarako helbide honetara jo beharko dute: Burlatako Udala. Larrañetako plaza, 31600 Burlata (Nafarroa). Telefonoa: 948, 23, 84, edo 00 Helbide elektronikoa: dpd@burlada.es
Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan; horretarako, idazki bat bidali behar dute haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril) edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.
Gure webgunean kontsultatzen ahal duzu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza, pribatutasun-politikaren atalean.
12.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den erabakia argitaratzen edo egintza jakinarazten denetik hasita.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, deialdia egin duen tokiko organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
I. ERANSKINA.–Eskabidea
OPOSIZIO-LEHIAKETAN ONARTUA IZATEKO ESKABIDEA
................................................... lanposturako DEIALDIA. Nafarroako Aldizkari Ofizialaren argitaratu zen, zenbaki honetan: ............................; data honetan: ...........................................
DATU PERTSONALAK
Deiturak eta izena: ............................................................................................................................
NANa edo agiri baliokidea: ............................. Jaioteguna: ........................................
Helbide elektronikoa: .........................................................................................................................
Telefonoa: ......................................................................
Nazionalitatea: .............................................................
Helbidea (kalea, zenbakia, solairua, posta kodea, herria): ....................................................................
............................................................................................................................................................
Norbere izenean Honako hau ordezkatuz:
Deiturak eta izena: ...........................................................................................................................
NANa edo agiri baliokidea: ...................................
ADIERAZTEN DUT:
Deialdian eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.
Txanda: Txanda Irekia Igoera-txanda
Desgaitasuna dudala eta, hortaz, egokitzapenak eskatzen ditudala (beste orri batean zehaztuko dira eskatutako egokitzapenak eta eskaeraren arrazoiak).
Aurkezten dudala desgaitasuna frogatzen duen agiria, erakunde eskudun batek emana.
Eskabidearekin batera aurkezten ditudala deialdiaren 3.4 oinarrian adierazitako agirien kopiak (barnean direla lehiaketaldirako merezimenduen kopiak).
Horrenbestez, ESKATZEN DUT onartua izatea aipatutako hautapen-prozesuan.
Eguna eta sinadura.
DATUEN BABESA:
Helburua: Emandako datu pertsonalak erabiliko dira entitatearen hautaketa-prozeduran, bere eskumenez baliatzeko. Tratamenduaren legitimazioa: Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo botere publikoen izenean gauzatutako eginkizun bat betetzeko (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bategina). Adostasuna. Eskubideak non erabili: Erregistro-bulegoan eta egoitza-elektronikoan erabiltzen ahalko ditu datuetan sartzeko eta horiek zuzendu eta deuseztatzeko eskubideak, bai eta tratamendua mugatu eta haren kontra egitekoak ere. Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan; horretarako, idazki bat bidali behar dute haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril) edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es. Datuak gordeko diren denbora: Datuak gordeko dira aipatutako helburua betetzeko behar den denboran, eta biltegiraturik edukiko dira entitate honek haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bestalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea). Datu-hartzaileak: Datuak sindikatuei, langileen batzordeei eta organo judizialei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legedia betez, eta argitara emanen dira Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan, deialdian adierazi bezala.
II. ERANSKINA.–Gai-zerrenda
Lehen zatia: araudi orokorra.
1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa. Atariko titulua eta I. titulua: oinarrizko eskubideak eta betebeharrak.
2. gaia.–7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriei buruzkoa. I. titulua: xedapen orokorrak. II. titulua: udalerria.
3. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. Atariko titulua. I. titulua: Nafarroako toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa. I. kapitulua: udalerriak. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea. I. kapitulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamendua. II. kapitulua: herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea. VII. titulua: Nafarroako toki-erakundeen zerbitzuko langileak. VIII. titulua: toki ogasunak. IX. titulua: prozedura eta araubide juridikoa. Nafarroako toki-erakundeen jarduketen aurkaratzea eta kontrola.
4. gaia.–2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, onesten duena Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua: II. titulua: I. kapitulua: udalerria. III. titulua: I. kapitulua: Osoko Bilkuraren funtzionamendua. IV. titulua: hirugarren atala: informazio batzordeak.
5. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea. Atariko titulua: xedapen orokorrak. I. titulua: prozeduran interesdun direnak. II. titulua: administrazio publikoen jarduera. III. titulua: administrazio egintzak. IV. titulua: administrazio prozedura erkideari buruzko xedapenak. V. titulua: egintzak administrazio-bidetik berrikustea:
6. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina. I. titulua: xedapen orokorrak. II. titulua: funtzionario publikoak. III. titulua: behin-behineko langileak. IV. Titulua: kontratatutako langileak.
7. gaia.–113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena.
8. gaia.–Dirulaguntzak. 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa: Atariko titulua: II. kapitulua: dirulaguntza publikoei buruzko xedapen orokorrak. I. titulua: dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak. II. titulua: Dirulaguntzak itzultzea.
9. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: Atariko titulua: xedapen orokorrak. I. titulua: dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak. II. titulua: dirulaguntzen itzulketa.
10. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. Atariko titulua. I. titulua: xedapen orokorrak. II. kapitulua: kontratistak. III. kapitulua: kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. IV. kapitulua: kontratu publikoen kontratu kudeaketarako printzipioak eta arauak. V. kapitulua: publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. VI. Kapitulua: kontratuak exekutatzea. II. titulua: Administrazio Publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak.
11. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. I. titulua: xedapen orokorrak. II. titulua. datu babesaren printzipioak. III. titulua. pertsonen eskubideak.
12. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, hizpide dituena gardentasuna, informazio publikoa eskuratzea eta gobernu ona. I. titulua: xedapen orokorrak. II. titulua: gardentasuna (gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa). III. titulua: informazio publikoa eskuratzeko eskubidea (arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. VI. titulua: Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.
Bigarren zatia: araudi eta gai-zerrenda espezifikoak.
1. gaia.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. II. titulua. Gizarte zerbitzuen sistema publikoa. IV. titulua. Gizarte zerbitzuen sistema publikoaren finantzaketa. V. titulua. Kontsultatzeko eta parte hartzeko organoak.
2. gaia.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. VI. titulua. Gizarte zerbitzuetako profesionalak. VII. titulua. Ekimen pribatua. VIII. titulua. Gizarte zerbitzuen kalitatea. IX. titulua. Ikuskapena eta zehapen araubidea.
3. gaia.–8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralarena. Atariko titulua. I. titulua: haurrek eta nerabeek indarkeriaren aurrean dauzkaten eskubideak. II. titulua: indarkeria-egoerak komunikatzeko betebeharra. III. titulua: sentsibilizazioa, prebentzioa eta detekzio goiztiarra.
4. gaia.–12/2022 Foru Legea, maiatzaren 11koa, Haur eta nerabeei arreta eta babesa ematekoa eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa. I. titulua. Haur eta nerabeen eskubideak. II. titulua. Antolaketa administratiboa. III. titulua. Aurrea hartzeko neurriak. IV. titulua. Babesa.
5. gaia.–1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero Indarkeriaren Kontrako Babes Integralerako Neurriei buruzkoa: Atariko titulua. I. titulua: sentsibilizazio, prebentzio eta detekzio neurriak. II. titulua: genero indarkeriaren biktima diren emakumeen eskubideak. III. titulua: babes instituzionala. IV. titulua: tutoretza penala. V. titulua: tutoretza judiziala.
6. gaia.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, hizpide dituena autonomia pertsonala sustatzea eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzea. Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua, II. kapitulua, 1. atala. Sistemaren prestazioak. III. kapitulua. Mendekotasuna eta haren balorazioa. IV. kapitulua. Eskubidea aitortzea.
7. gaia.–1/2011 Foru Legea, otsailaren 15ekoa, ezartzen duena mendekotasun-egoera aitortzeko prozedura eta ezartzen dituena Nafarroan mendekotasun-egoera balioesteko ekipoak eta organoa osatuko dituzten langileen antolamendua, eginkizunak eta araubidea.
8. gaia.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.
9. gaia.–10/2022 Lege Organikoa, irailaren 6koa, Sexu Askatasunaren Berme Osoarena: Atariko titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Prebentzioa eta detekzioa. III. titulua: Prestakuntza. IV. titulua. Laguntza integral espezializatu eta eskuragarria izateko eskubidea.
10. gaia.–15/2016 Foru Legea, azaroaren 11koa, Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako Eskubideak arautzen dituena.
11. gaia.–26/2018 Foru Dekretua, apirilaren 25ekoa, gizarteratzerako eta errenta bermaturako eskubideak garatzeari buruzkoa. II. kapitulua: gizarte inklusiorako eskubidea. III. kapitulua: errenta bermaturako eskubidea.
12. gaia.–48/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira oinarrizko gizarte-zerbitzuen oinarrizko programak eta finantzaketa sistema.
13. gaia.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena; eta martxoaren 20ko 30/2019 Foru Dekretua, hura aldatu zuena. I. eranskina. Prestazio bermatuak. I. eranskina. Prestazio ez-bermatuak.
14. gaia.–442/2020 Foru Agindua, abenduaren 28koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, prozedura garatzen duena gizarteratzeko aparteko laguntzak balioetsi eta emateko.
15. gaia.–6/2011 Foru Dekretua, urtarrilaren 24koa, arautzen duena Nafarroako gizarte zerbitzuetako erreferentziako profesionala.
16. gaia.–1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, zeinaren bidez onesten baita Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei eta haien Gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina. Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua: eskubideak eta betebeharrak. II. titulua: aukera berdintasuna eta bereizkeriarik eza.
17. gaia.–31/2022 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Diskriminaziorik eza eta autonomia. III. titulua: II. kapitulua. Gizarte Zerbitzuak. III. kapitulua. Eremu soziosanitarioa. VII. titulua: V. kapitulua. Irisgarritasuna herritarren eta Nafarroako Administrazio Publikoen arteko harremanetan. VIII. titulua. Desgaitasuna dutenen arreta eta partaidetza antolatzea.
18. gaia.–19/2021 Legea, abenduaren 20koa, bizitzeko gutxieneko errenta ezartzen duena.
19. gaia.–789/2022 Errege Dekretua, irailaren 27koa, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera eta norberaren konturako lan-errenten edo jarduera ekonomikoaren ondoriozko diru-sarrerak bateragarri egitea arautzen duena, prestazioaren onuradunen gizarteratzeko eta laneratzeko benetako aukerak hobetze aldera.
20. gaia.–13/2023 Foru Legea, apirilaren 5ekoa, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka borrokatzekoa.
21. gaia.–Nafarroako gizarte zerbitzuetako oinarrizko laguntzaren esparru agiria (Nafarroako Gobernua) 2. puntua. Gaur egungo egoera. 3. puntua. Birdefinizio estrategikoa eta operatiboa. 4. puntua. Jarduketa-ildoen laburpena.
22. gaia.–Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesaren esparruko prozeduraren II. eskuliburua. 1. liburukia.
23. gaia.–Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesaren esparruko prozeduraren II. eskuliburua. II. eta III. liburukiak.
24. gaia.–Gizarte Inklusioaren Nafarroako Plan Estrategikoa (2026-2029).
25. gaia.–Nafarroan Migratzaileei Harrera Egiteko Plana (2021-2026).
26. gaia.–Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Borrokarako Nafarroako Plana (2021-2026).
27. gaia.–Nafarroako Kultura arteko Bizikidetzaren Estrategia (2021-2026).
28. gaia.–Nafarroan adinekoek jasaten dituzten tratu txarren egoerak goiz detektatzeko eta esku hartzeko gida. 1., 2. eta 3. puntuak.
29. gaia.–Gizarte-lanaren kode deontologikoa. Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala.
30. gaia.–Lagun egitea esku-hartze metodo gisa inklusio prozesuetan. Hausnarketa berriak. Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako Nafarroako sarea. 2016.
31. gaia.–Prebentzioa: kontzeptua eta motak. Esku-hartze selektiboa eta berariazkoa aurrera eramateko gida metodologikoa (ADES).
32. gaia.–Pertsonarengan zentratutako arreta eredua. Oinarri zientifikoak, printzipioak eta aplikazioak. Pilares fundazioa.
33. gaia.–Encuentros respetuosos y esperanzadores. Un manual para facilitadores de diálogos anticipatorios. Tom Erik Arnkil. Nafarroako Gobernua. Eskubide Sozialetako Departamentua.
34. gaia.–Burlatako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza.
35. gaia.–Burlatako Udalaren ordenantza, autonomiaren sustapeneko eta mendekotasunaren prebentzioko zerbitzua arautzen duena (2022ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 25ekoa).
36. gaia.–Ordenantza, Burlatako udal esparruan hizkera ez sexistaren erabilera eta sustapena arautzen dituena (2014ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 4koa).
37. gaia.–Burlatako Udalaren Dirulaguntzen ordenantza orokorra, (2021eko 185. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 9koa).
38. gaia.–Udal ordenantza, arautzen duena Politika hiritar eta komunitarioetan parte hartzeko Burlatako kontseilu sektoriala (2015eko 256. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 28koa).
III. ERANSKINA.–Lehiaketaldia: merezimenduen baremoa
Merezimenduak baloratzean, kontuan hartuko dira soilik deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak.
Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.
a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: (15 puntu gehienez).
1. Nafarroako toki-erakundeetan egindako lana, B mailako gizarte-langile gisa: 2 puntu urte bakoitzeko.
2. Beste administrazio publiko batean egindako lana, B mailako gizarte-langile gisa: 1,5 puntu urte bakoitzeko.
Oharrak a) atalerako:
–Merezimendu profesionalak frogatuko dira dagokion erakundeak emandako ziurtagiriaren bidez. Ziurtagirian adierazi beharko dira betetako lanpostua, maila, zerbitzuaren iraupena eta lanaldi mota.
–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.
–Zerbitzuak ematen hasten direnetik bukatzen diren arte emandako zerbitzuak baloratuko dira, egindako lanaldiaren ehunekoa zeinahi dela ere, %50 baino txikiagoa denean izan ezik; kasu horretan, puntuazioa proportzionalki esleituko da.
–Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.
–Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan egon den aldiak edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak kontatuko dira benetan bete duen lanpostuan egindako zerbitzu gisa.
–Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, halako aldiak kontatuko dira egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala.
–Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak elkarrekin bateraezinak izanen dira aldi berari dagokionez. Halakoetan, emanen da kasu bakoitzean handiena den puntuazioa.
b) Prestakuntza eta irakaslana: (12,9 puntu gehienez).
1. Masterrak, graduondokoak eta espezializazio ofizialak: 0,10 puntu 10 eskola orduko; eta 5 puntu gehienez, baldin eta titulu horiek ez badira aurkeztu deialdian parte hartu ahal izateko titulu gisa.
2. Irakasle gisa parte hartu izana lortu nahi den lanpostuarekin lotura duten prestakuntza-ekintzetan: 0,10 puntu 10 eskola orduko; eta 4 puntu gehienez.
3. Lortu nahi den lanpostuarekin lotura duten prestakuntza-ekintzetan parte hartu izana: 0,10 puntu 10 eskola orduko; eta 3,9 puntu gehienez.
Lanpostuarekin lotura duten ekintza gisa joko dira, berariazkoez gain, zeharkako izaera dutenak, eta lotuta daudenak informatikarekin, berdintasunarekin eta prebentzioarekin.
Oharrak b) atalerako:
–Soilik baloratuko dira deialdiko lanpostuaren edukiarekin lotutako prestakuntza jarduerak, titulazioak edo irakasle lanak.
–Ez dira baloratuko zer iraupen izan duten zehazten ez duten ekintzak, ez eta 50 ordu baino gutxiagokoak ere.
–Kreditu batek 10 eskola-orduren balio bera du.
–Soilik baloratuko dira erakunde ofizialek edo elkargo profesionalek, ikastetxe publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jarduerak, tituluak edo irakasle lanak.
c) Euskaraz jakitea (2,1 puntu gehienez).
Euskaraz jakiteagatik, puntu hauek emanen dira (Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluaren arabera):
–Euskararen balorazioa %7koa izanen da, lehiaketaldiari esleitutako puntuazioari dagokionez. Horrek esan nahi du, 30 puntuetatik 2,1 puntu ematen ahalko direla euskara jakiteagatik.
–Aplikatzekoa den araudi berriaren arabera, 2024ko plantillako plaza guztietan ematen ahalko zaio euskarari %7ko balorazioa, baldin eta plaza horietan euskara merezimendua bada eta horietara sartzeko bidea oposizio-lehiaketa bada. Horretarako, Udalak, dagokien txosten teknikoen bidez, modu indibidualizatuan justifikatu beharko du, eta plantillako plaza bakoitzari dagokionez, euskara baloratzeko alderdi bat dela. Deialdi honetako plazan euskara baloratuko dela justifikatzeko azalpena jasota dago 2024ko plantilla organikoko administrazio-espedientean dauden txostenetan.
–Euskararen ezagutza baloratzeko, ezagutza maila frogatzen duen titulua edo ziurtagiria aurkeztu beharko da. Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 maila frogatuz gero, c) atalean adierazitako gehienezko puntuazioa emanen da. Handik beherako mailak (B2, B1, A2 eta A1) proportzioan baloratuko dira.
Iragarkiaren kodea: L2610550
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
