2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERGOIENA
Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Behin betiko onespena
Ergoiengo Udalak , 2026ko ekainaren 5ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Ergoiengo etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
Espedientea jendaurrean egon zen 30 egunez, 2026ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 23an, argitaratu ondoren, bai eta Ergoiengo Udalaren iragarki-taulan ere, eta epe horretan inork ez zuen iradokizunik, erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu.
Beraz, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), behin betiko onesten da Ergoiengo etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
Eta argitaratu egiten da.
Lizarragan, 2026ko uztailaren 24an.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.
ORDENANTZA FISKALA, ETXEBIZITZA HUTSEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA ERGOIENGO UDALERRIAN
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da babes harturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; zehazki, II. tituluko VIII. kapituluko 184.etik 191.era bitarteko artikuluak, biak barne (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Zerga-egitatea
2. artikulua. Zerga-egitatea da Ergoiengo udal-mugartean diren etxebizitza hutsen titulartasuna.
3. artikulua. Zerga honen ondorioetarako, etxebizitza huts gisa hartzen da etxebizitzaren arloko departamentu eskudunak halakotzat deklaratu, eta Etxebizitza Hutsen Erregistroan alta eman zaiona Etxebizitza izateko eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legeari jarraikiz.
Subjektu pasiboak
4. artikulua. Zergaren subjektu pasiboak dira pertsona fisikoak eta juridikoak, jaraunspen jasogabeak, ondasun-erkidegoak, eta nortasun juridikorik izan ez arren, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten entitateak, baldin eta:
a) Etxebizitza hutsen gaineko jabetza-eskubidearen titular badira, etxebizitza horien gainean ez dagoenean bestelako gozamen- edo xedapen-eskubide errealik.
b) Etxebizitza hutsen gaineko gozamen- edo erabilera-eskubide erreal baten titular baldin badira, eskubide hori jabeari ez dagokionean.
Salbuespenak
5. artikulua.
1) Zergaren aplikaziotik salbuetsita egonen dira:
a) Etxebizitzen titularrak funtzionario publikoak badira, eta haiek etxebizitza dagoen herritik kanpora betetzen badituzte beren eginkizunak, aplikatzekoa zaien legediari jarraikiz.
b) Etxebizitzen titularrak baldin badira ohiko bizileku duten herritik kanpora aldi baterako joan behar izaten duten langileak, arrazoi teknikoengatik, antolamendukoengatik nahiz ekoizpenekoengatik edo, bestela, enpresaren jardunari dagozkion kontratazioengatik, edo langileek lanean tokiz aldatu behar izateagatik.
c) Administrazio publikoaren (Nasuvinsa edo kasuan kasuko entitatea) esku jarri diren etxebizitzak, gizarte-alokairurako erabiltzeko.
2) Betiere zerga-salbuespena etxebizitza bakar batek izanen du.
Zerga-oinarria
6. artikulua. Zerga-oinarria izanen da indarrean dagoena hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren ordainarazpenerako.
Kuota
7. artikulua. Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari karga-tasa aplikatzetik ateratzen dena.
Karga-tasa
8. artikulua.
1) Karga-tasa izanen da Udaleko Osoko Bilkurak onesten duena ekitaldi bakoitzerako, etxebizitza Etxebizitza Hutsen Erregistroan inskribaturik dagoen lehenengo eta bigarren urteetarako. Karga-tasak tarte hauen barnean egon beharko du:
–%0,25 eta %0,50 artean lehen urterako.
–%0,50 eta %1 artean bigarren urterako.
–%1,5 hirugarren urterako eta hurrengoetarako.
2) Karga-tasa bakarra izanen da udal-mugarte osorako.
Zergaren sortzapena
9. artikulua.
1) Zerga lehen aldiz sortuko da ebazpen bat ematen denean deklaratzen duena etxebizitza hutsik dagoela.
2) Gero, zerga urte bakoitzeko lehen egunean sortuko da, Etxebizitza Hutsen Erregistroan etxebizitza alta emanda dagoen bitartean.
3) Kuotak seihilekokoak izanen dira, seihilekoak naturalak izanen direlarik, eta horien barnean, zatiezinak eta txikiezinak.
4) Subjektu pasiboek, dagokion espedientea izapidetuz, eskatzen ahalko dute itzul dakiela zergaren sortzealdiari dagozkion kuoten zati proportzionala, etxebizitzak okupatzen diren unetik aurrerakoa.
Zergaren kudeaketa
10. artikulua. Zergaren ordainarazpena egiteko, Ergoiengo Udalak eguneratuta eduki beharko du Etxebizitza Hutsen Udal Errolda, Etxebizitza Hutsen Erregistroan gertatzen diren altak eta bajak kontuan harturik. Alta eta baja horiek Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunak ofizioz jakinaraziko dizkio Udalari.
11. artikulua. Erregistroan alta emanda, Udalak titularrari jakinaraziko dio alta hori, zerga-oinarria eta karga-tasa indarduna adierazita.
12. artikulua. Zerga kudeatzeko, erabiliko dira lur-ondasunen gaineko kontribuzioa kudeatzeko erabiltzen diren arau berak, eta batera eginen dira kasuko likidazioak eta kobrantza-agirien igorpenak.
Iragarkiaren kodea: L2610393