Iragarkia
159. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 13a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BAZTAN
Oposizio-lehiaketa, bete dadin kirol teknikariaren plaza bat, funtzionarioen araubidean, aldi baterako, euskara eskakizunarekin
Alkatetzaren 2026ko uztailaren 16ko 369. Ebazpenaren bidez, onetsi dira oinarri batzuk, oposizio-lehiaketaren bidez bete dadin kirol teknikariaren plaza bat, funtzionarioen araubidean, aldi baterako.
Deialdia gauzatzeko, beteko dira aplikatu beharreko araudia eta oinarri hauek:
OINARRIAK
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da betetzea, oposizio-lehiaketaren bidez eta txanda irekian, Baztango Udalaren kirol teknikariaren plaza bat, funtzionarioen araubidean, aldi baterako, euskarako C1 maila duena, plaza hori betetzeko beharrek dirauten bitartean. Lanpostua inola ere ez da finkatuko behin betiko. Lanpostuak 5.1 zenbakia du plantilla organikoan.
1.2. Deialdi honen ondorioz kontratatzen den izangaia, betiere dagozkion hautaprobak gainditu ondoren, bihurtuko da kirol teknikari, B mailakoa. Jasoko ditu dagozkion ordainsariak eta osagarriak, ezarrita daudenak plantilla organikoan eta gainerako xedapen aplikagarrietan.
1.3. Urteko lanaldia izanen da gainerako udal langileek duten bera, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da une oro. Administrazio organo eskudunek lanaldia aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren beharrek hala eskatzen dutenean. Betiere, berariaz jasotzen da zerbitzua lehentasunez goizeko ordutegian emateko aukera, baina beharrezkoa izanen da lanpostuari dagozkion zenbait eginkizun arratsaldeko ordutegian egitea, baita, salbuespen gisa, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan ere.
1.4. Bere mailako eta kategoriako eginkizunak beteko ditu. Adibide gisa eta bestelakoak baztertu gabe, hona hemen zereginetako batzuk:
–Udalean, kudeatzea kiroletako eta gazteriako arloei lotuta izapidetzen diren administrazio-prozedurak eta -espedienteak.
–Kudeatzea kiroletako arloko dirulaguntzak eta hitzarmenak.
–Kirol-jarduera herrikoiak planifikatzea, sustatzea, antolatzea eta dinamizatzea udalerrian.
–Solaskide aritzea udalerriko kirol-erakunde, -entitate, -elkarte eta -klubekin, eta laguntza eta babesa ematea kirol-talde eta -klub berriak eratzeko udalerrian.
–Laguntza ematea presta eta idatz daitezen ordenantzak, hitzarmenak, dirulaguntzen oinarriak, kontrataziorako baldintza-agiri teknikoak eta abar. Betiere, Idazkaritzak gainbegiratuta.
–Udalerriko kirol-azpiegituren administrazio-kudeaketa egitea.
–Laguntza, aholkularitza, kontrola eta babesa ematea Udaleko organo eta zerbitzuei kirol arloetan eta Giltxaurdi SLU enpresa publikoarekin.
–Web-orriko kirol apartatua diseinatzea, mantentzea eta eguneratzea.
–Bere maila eta kategoriaren barnean manatzen zaizkion gainerako guztiak.
2.–Baldintzak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta kontratatu arte:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa, jarraikiz Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuei.
Parte hartzen ahal dute, era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.
c) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
d) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.
e) Edukitzea Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua edo baliokidea (Gorputz Hezkuntzako lizentzia edo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietakoa).
f) Euskara jakitea. Euskaraz dakitela frogatzeko, C1 mailaren titulua aurkeztu beharko du (EGA edo baliokidea).
g) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena.
2.2. Lanpostua eskuratzen duen izangaiak aurreko betebeharrak frogatu beharko ditu, deialdi honen 7. oinarriak xedatzen duen maneran eta epean. Hori dena bete beharko da eskabideak aurkezteko epea bururatzen den egunean eta hautapen-prozesu osoan, kontratazio eguna arte bete ere.
3.–Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko, 20 egun naturaleko epea egonen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, eta telematikoki aurkeztu behar dira, Baztango Udalaren egoitza elektronikoko erregistroaren bidez https://www.baztan.eus/).
Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
3.2. Parte hartzeko eskabideak lotu behar zaizkio deialdi honen I. eranskinean argitaratutako ereduari. Haietan izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatutako baldintza guztiak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
3.3. Desgaitasun aitortua duten izangaiek (%33koa edo hortik gorakoa) egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, denbora eta baliabideen aldetik, ariketak egiteko, hala behar izanez gero. Halakoetan, eskabidearekin batera adierazi beharko dute zer nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten denboraren eta/edo bitartekoen aldetik. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkezten ahalko du, eskabidea aurkeztean.
3.4. Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek alegatu beharko dituzte merezimenduak, deialdi honen 6. oinarriarekin bat, eta behar diren frogagiriak aurkeztu beharko dituzte.
Kalifikazio-epaimahaiak ez ditu merezimenduak baloratuko baldin ez badira alegatzen eta frogatzen eskabideak aurkezteko ezarritako epean eta moduan.
3.5. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Parte hartzeko eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) NANa, edo nortasuna frogatzen duen beste agiri bat.
b) Gidabaimena, B motakoa.
c) Deialdiko 2. oinarrian eskatzen den titulazio akademikoa, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarena, betiere eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik.
d) Euskarako C1 maila (EGA edo horren baliokidea) frogatzen duen titulu edo ziurtagiri ofiziala.
e) Izangaiek alegatzen dituzten merezimenduen frogagiriak, jarraikiz aurreko puntuari eta deialdi honen seigarren oinarriari.
f) Desgaitasun aitortua duten izangaiek (%33koa edo hortik gorakoa) aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera. Halaber, azterketak egiteko egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, denboraren nahiz baliabideen aldetik. Kasu horretan eskabidean bertan adierazi beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean azaldu beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Behin-behineko zerrendak. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Baztango Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, onesten duena onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Baztango Udaleko egoitza elektronikoko iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian (www.baztan.eus).
Izangai bazterturik ez bada, besterik gabe onetsiko da onartuen zerrenda behin betiko gisa.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, deialdian onartuak izateko baldintzak betetzean, horiek zuzentzeko. Telematikoki aurkeztu beharko dira erreklamazioak.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, alkateak ebazpen bat emanen du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan eta web-orrian.
4.4. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onartzen duen ebazpenean finkatuko dira probak egiteko tokia, eguna eta ordua.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela deialdi honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta, hautapen prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko agiriak aztertzen direnean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. Honako hauek osatuko dute kalifikazio-epaimahaia:
Epaimahaiburua: Fernando Anbustegi, Baztango Udaleko alkatea.
Ordezkoa: Mariano Iribarren, Baztango Udaleko lehen alkateordea.
1. epaimahaikidea: Gorka Bidegain, irakaslea, Ingurune Naturaleko eta Aisialdiko erdi mailako heziketa zikloan, Elizondoko Lanbide Eskolan.
Ordezkoa: hura legez ordezten duena.
2. epaimahaikidea: Martin Berrizbeitia, irakaslea, Ingurune Naturaleko eta Aisialdiko erdi mailako heziketa zikloan, Elizondoko Lanbide Eskolan.
Ordezkoa: hura legez ordezten duena.
3. epaimahaikidea: Miren Meoki, Baztango Udaleko ordezkari sindikala.
Ordezkoa: Ana Larruy, Baztango Udaleko ordezkari sindikala.
Epaimahaikide idazkaria: Iulen Urbiola, Baztango Udaleko idazkaria.
Ordezko epaimahaikide idazkaria: Mikel Belarra, Berako Udaleko idazkaria.
5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.3. Epaimahaia eratu beharko da hautaprobak hasi baino lehen, eta, haren eraketak eta jardunak balioa izan dezaten, bildu beharko da kide guztien gehiengo osoa gutxienez.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioaz eta aplikazioaz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, laguntzeko proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, oposizioaldia lehenbizi, eta lehiaketaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.
6.2. Oposizioaldia hasiko da, goizenez, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztu daiteke lehenbiziko proba egiteko tokia, eguna eta ordua. Kalifikazio-epaimahaiak gainerako proben deialdia argitaratuko du Baztango Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan eta web-orrian, eta zehaztuko du horiek egiteko proba bakoitza egiteko tokia, eguna eta ordua.
Deialdi bakarra eginen da proba bakoitzean. Izangaiek agertu beharko dute aldean dutela nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eta boligrafoa (tinta urdina edo beltza). Hautapen-prozesutik baztertuko dira izangaiak, baldin agertzen ez badira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan eta aipatutako agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.3. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta galdetuko da deialdiko II. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiez.
Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira probetako gaiak.
Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira, %33ko desgaitasun aitortua edo hortik gorakoa dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, baldin eskabidean hala eskatu badute.
6.4. Oposizioaldia: 70 puntu.
Oposizioaldiak bi proba hauek izanen ditu:
6.4.1. Lehenbiziko proba:
Idatziz erantzun beharko zaio test motako galdera-sorta bati, II. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruz.
Ariketa honengatik 50 puntu emanen dira gehienez, eta 25 puntu gutxienez eskuratu beharko dira gainditzeko. Proba egin aurretik, epaimahaiak esanen du ea erantzun zuzenak zehatuko diren, eta, hala bada, nola zehatuko diren.
6.4.2. Bigarren proba:
Kasu praktiko bat ebaztea, plazaren eginkizun eta edukiekin loturik.
Ariketa honengatik 20 puntu emanen dira gehienez, eta 10 puntu gutxienez eskuratu beharko dira gainditzeko.
6.5. Oposizioaldiko ariketa guztiak baztertzaileak izanen dira. Bazterturik geldituko dira, bada, ariketa bakoitzari dagokion gutxieneko puntuazioa bederen eskuratzen ez dutenak.
Proba teorikoa egiteko ez da erabiltzen ahalko inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, salbu boligrafoa (tinta urdina edo beltza).
6.6. Gutun-azal itxien sistema erabiliko da proba teorikoan. Proba zuzendutakoan, kalifikazio-epaimahaiak argitaratuko ditu kalifikazioen zerrenda, bai eta gutun-azal itxiak jendaurrean irekitzeko eguna eta ordua ere, Baztango Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan eta web-orrian.
6.7. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak Baztango Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du, interesdunek alega dezaten eskubidekotzat jotzen duten guztia, telematikoki.
Oposizioaldiko azken puntuazioa honela lortuko da: batuko dira bi probetan lortutako puntuazioak, baldin horietako bakoitza gainditu bada.
6.8. Lehiaketaldia: 30 puntu.
Epaimahaiak baloratuko ditu oposizioaldia gainditu duten izangaiek aurkeztutako merezimenduak, jarraian ageri den baremoaren arabera.
Merezimenduak agiri bidez alegatu eta frogatu beharko dituzte izangaiek, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean. Horrela egin ezean, ez dira aurkeztutzat joko.
Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak.
6.9. Merezimenduen baremoa.
Lehiaketaldian, 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta ez da baztertzailea izanen.
6.9.1. Laneko esperientzia. Gehienez ere 15 puntu.
a) Edozein administrazio publikotan edo sozietate publikotan emandako zerbitzuak, betiere kirol kudeaketarekin loturik: 2 puntu urte bakoitzeko.
b) Eremu pribatuan emandako zerbitzuak, betiere loturik badaude kirol kudeaketarekin, jardueren koordinazioarekin edo zuzendaritza teknikoarekin: puntu bat urte bakoitzeko.
Egindako zerbitzuak baloratzeko, kontuan hartuko dira honako inguruabar hauek:
–Ziurtagirien bidez frogatuko da laneko esperientzia. Zer administrazio publikotan edo erakunde publiko nahiz pribatutan eman diren zerbitzuak, haiek eman beharko dituzte ziurtagiriak. Ziurtagirian, agertu beharko dira zerbitzuaren iraupena (lan-harremanaren hasiera eta bukaera egunak), lanbide-kategoria, betetako eginkizunak eta lanaldi mota.
–Ezin denean aurkeztu enpresaren ziurtagiria edo behar den erakundearen ziurtagiria, alegatutako esperientzia frogatu daiteke aurkeztuz lan-bizitzaren txostena, behar diren lan-kontratuak gehituta.
–Urteen kopurua osoa ez bada, proportzioan kalkulatuko da puntuazioa, eta erreferentziatzat hartuko da 365 eguneko urtea. Zerbitzuak baloratuko dira ematen hasten diren egunetik bukatzen diren eguna arte, egindako lanaldiaren ehunekoa zeinahi dela ere.
–Aurreko bi apartatuetako merezimenduak baturik, 15 puntu gehienez eskura daitezke.
6.9.2. Prestakuntza. 15 puntu gehienez.
Lanpostuari dagozkion gaiei buruzko prestakuntza, hobekuntza eta espezializazioko ikastaroak, erakunde eta zentro ofizialek emanak edo homologatuak, eta Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Hitzarmenen esparruan egindako etengabeko prestakuntzako ekintzak (prestakuntza informatikoa eta digitala barne).
Prestakuntzako merezimenduak frogatzeko, aurkeztu beharko da dagokion erakundeak emandako ziurtagiria. Ziurtagiriak jaso beharko ditu ikastaroaren izena eta iraupena eta emandako ikasgaiak. Ez dira baloratuko programa edo eskola-ordutan adierazitako iraupena jasotzen ez duten ziurtagiriak.
Prestakuntza ekintzetan parte hartzeagatik, betiere lanpostuaren eginkizunekin loturik:
–20 ordutik 50 ordura bitartekoak: 0,5 puntu ikastaro bakoitzeko.
–50 ordu baino gehiago: Puntu bat ikastaro bakoitzeko.
6.9.3. Lehiaketaldiko behin-behineko puntuazioa.
Lehiaketaldia bukatu ondoren, epaimahaiak Baztango Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko ditu izangaiek lortutako behin-behineko puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du, interesdunek alega dezaten eskubidekotzat jotzen duten guztia, telematikoki.
7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda.
7.1. Ariketaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak jendaurrean paratuko du gainditu dutenen zerrenda, lortu duten puntuazioaren arabera, Baztango Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan eta web-orrian.
7.2. Epaimahaiak deialdia egin duen organoari igorriko dio izangai bat izendatzeko proposamena, puntu gehien erdietsi duen izangaiaren alde.
7.3. Prozeduran noiznahi, epaimahaiak izangaiei eskatzen ahalko die jatorrizko frogagiriak aurkezteko, bai deialdiko baldintzak betetzeari buruz, bai alegatutako merezimenduei buruz, lehiaketaldian balora daitezen.
7.4. Izendatzen den izangaiak lanean hasiko beharko du kontrataziorako ebazpenean horretarako ezartzen den egunean, salbu aski justifikaturik dauden kasuetan. Ez bada hasten, behar adina justifikatutako kasuak salbu, edo lanean hasi eta berriz lanpostua hutsik gelditzen bada, organo eskudunak kontratazioarekin ados dauden izangaiari egiten ahalko dio kontratua, jarraituz hautapen prozesuan ateratako puntuazio onenaren ordenari.
8.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko arauak.
8.1. Gainditu duten izangaiei Baztango Udalean gertatzen diren beharren arabera eginen zaie dei, jarraikiz deialdi honetan ezarritakoari.
8.2. Aldi baterako beharretarako eta ordezkapenetarako, kontuan hartuko da III. eranskinean ezarritako araudia.
9.–Datuen babesa.
Datuen tratamenduaren arduraduna: Baztango Udala.
Datuak babesteko ordezkaria: babestutakodatuak@baztan.eus.
Helburua: langileak hautatzea eta deialdi honetako lanpostua betetzea.
Oinarri juridikoa: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.
Datuak gordeko diren denbora: datuak edukiko dira aipatutako helburua betetzeko behar den denboran, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Era berean, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).
Datuen hartzaileak: datuak epaileei eta auzitegiei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legeria betez, eta argitara emanen dira Udalaren web-orrian eta iragarki-tauletan, deialdian adierazi bezala.
Eskubideak: interesdunek eskubidea dute beren datuetan sartzeko, akatsik baldin badago haiek zuzentzeko, bai eta, lehenbiziko apartatuan adierazitako helbidera joz, haiek ezerezteko ere.
Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan; horretarako, idazki bat bidali behar dute haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril) edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.
10.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA
Izen-deiturak: ………....................................................................…………………………………………, adinez nagusia, nortasun-agiri nazionala (edo baliokidea): ……….......................................………………., gaur egun herri honetan bizi da: ............................................................ (….................................), karrika: ............................................................................................., zenbakia: …………, posta kodea: .................., telefonoa: ............................................, posta elektronikoa: .............………………………….....………
ADIERAZTEN DUT:
–Eskatzen dut onartua izatea honako honetan: deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete dadin kirol teknikariaren plaza bat, Baztango Udalean (argitaratu zen ............... zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean, .................................................................................................................. egunean).
–Ez dut eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik, eragozten didanik karguan aritzea.
–Ez dut indarreko xedapenetan ezarritako ezintasunetako bakar bat ere.
–Ez naute kendu inongo administrazio publikoren zerbitzutik diziplinazko espediente baten bidez, ez eta diziplina bidez kaleratu ere, eta ez nago desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
–Desgaitasunen bat izanez gero,
Eskatzen ditut behar ditudan egokitzapenak, haietarako arrazoiak adierazita (beste orri batean zehaztu behar dira eskatutako egokitzapenak eta eskaeraren arrazoiak).
Aurkezten dut desgaitasuna dudala frogatzen duen agiria, erakunde eskudun batek emana.
–Parte hartzeko eskabideari (I. eranskina) eransten dizkiot honako agiri hauek:
Nortasun-agiri nazionala (edo baliokidea).
Gidabaimena, B motakoa.
Plaza eskuratzeko eskatzen den titulazio akademikoa.
Euskarako C1 maila izatearen titulua edo ziurtagiria, edo ofizialki baliokidetzat jotako titulua.
Alegatutako merezimenduen frogagiriak, lehiaketaldian balora daitezen.
Horrenbestez, iragarritako oposizioan onartzea ESKATZEN DUT.
Data eta sinadura
II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
1.–Administrazio-agiriak. Ofizioa, eskabidea, ziurtagiria, akta, zirkularra, erabakien helarazpena, jakinarazpenak. Ebazpenak.
2.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea. Atariko titulua. I. titulua. II. titulua. III. titulua. IV. titulua. V. titulua.
3.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, arautzen dituena Toki Araubidearen Oinarriak. II. titulua: udalerria. V. titulua, I. kapitulua: toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea.
4.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. titulua: toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea. IX. Titulua: prozedura eta araubide juridikoa. Nafarroako toki-erakundeen jarduketen aurkaratzea eta kontrola. Zehazki, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.
5.–2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, onesten duena Toki-erakundeen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua. I. titulua: toki korporazioetako kideen estatutua. II. titulua: lurralde mailako toki-erakundeen beharrezko antolaketa. III. titulua: lurralde mailako toki-erakundeen beharrezko organoen funtzionamendua. IV. titulua: lurralde mailako toki-erakundeen antolaketa osagarria. VI. titulua: prozedura eta araubide juridikoa.
6.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa. Atariko titulua. I. titulua: I. kapitulua.
7.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa. Atariko titulua. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. IV. kapitulua: administrazio publikoen ondare-erantzukizuna. V. kapitulua: funtzionamendu elektronikoa sektore publikoan.
8.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Nafarroako Kontratu Publikoei buruzkoa. I. titulua: xedapen orokorrak. III. kapitulua: kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. IV. kapitulua: kontratu publikoen kontratu kudeaketarako printzipioak eta arauak. V. kapitulua: publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.
9.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. I. titulua. II. titulua. III. titulua. X. titulua.
10.–39/2022 Legea, abenduaren 30ekoa, Kirolari buruzkoa.
11.–15/2001 Foru Legea, uztailaren 5ekoa, Nafarroako Kirolari buruzkoa.
12.–89/2024 Foru Dekretua, urriaren 9koa, arautzen duena Nafarroako Kirolaren Erregistroa.
13.–86/2018 Foru Dekretua, urriaren 24koa, ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko igerilekuek bete beharreko higiene eta osasun baldintzak eta segurtasun baldintzak.
14.–18/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, hizpide duena Nafarroan Kirol Lanbidean Hastea eta Jardutea.
15.–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa. Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua: dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak. II. titulua: dirulaguntzak itzultzea.
16.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, hizpide duena Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasuna.
17.–Giltxaurdi SLU instalazio publikoaren barne-araudia.
18.–80/2003 Foru Dekretua, apirilaren 14koa, arautzen dituena Nafarroako Kirol Entitateak eta Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroa. I. titulua, II. eta III. kapituluak, Nafarroako kirol-klubak eta kirol-sustapeneko erakundeak; II. titulua, kirol-klub filialak; III. titulua, I. kapitulua, arau orokorrak.
19.–38/2009 Foru Dekretua, apirilaren 20koa, arautzen dituena kirol instalazio eta ekipamenduen oinarrizko betebeharrak eta segurtasun neurriak.
20.–Baztango ordenantza, koto eta paramentu berriak. I. titulua, I., II. eta III. kapituluak.
21.–Baztango geografia eta kirol tradizioa. Deskribapen orokorra. Baztango kirol tradizionala. Baztango kirol-instalazioak, eta non dauden.
III. ERANSKINA.–IZANGAIEN ZERRENDA, ALDI BATERAKO BEHARRETARAKO ETA ORDEZKAPENETARAKO
1.–Aldi baterako kontrataziorako zerrendak eratzea.
Honako zerrenda hauek eratuko dira aldi baterako kontrataziorako:
–Kontrataziorako zerrenda nagusia, probak gainditu bai baina plaza lortu ez duten izangaiekin.
–Kontrataziorako erreserba-zerrenda, oposizioaldiaren lehen ariketa bakarrik gainditu duten izangaiekin.
2.–Lehentasun ordena.
Honako hau izanen da izangaien ordena aldi baterako kontrataziorako zerrendetan:
–Probak gainditu bai, baina plazarik lortu ez dutenen kasuan, hautapen-prozesuan lortutako guztirako puntuazioaren arabera (lehiaketaldia eta oposizioaldia).
–Kontrataziorako erreserba-zerrendako izangaien kasuan, oposizioko lehenbiziko ariketan lortutako puntuazio handienaren arabera.
Puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, joko da administrazio publikoei zerbitzuak ematen antzinatasun handiena dutenen alde. Hala ere berdinketak bere horretan badirau, epaimahaiak zozketa bakar bat eginen du berdinketa hausteko.
3.–Dei egiteko arau orokorrak.
Lokalizaturik egon daitezen, zerrendako izangaiek eman beharko dituzte harremanetarako telefono bat eta helbide elektroniko bat, gutxienez, eta informazio hori une oro eguneraturik eduki beharko dute.
4.–Kontratazio-eskaintzak kudeatzea.
Kontratazio-eskaintzak arau hauen arabera eginen dira:
a) Presakoak ez diren kontratazioak. Kontratazioa presakoa ez denean, posta elektroniko bat bidaliko zaie izangaiei, eta bi egun baliodun emanen zaizkie, gehienez, eskaintza onartzen edo errefusatzen duten esateko.
b) Beranduenez bi egunetan hasteko kontratazioak. Beranduenez bi egunetan hasteko kontratazioak egin behar direnean, posta elektroniko bat bidaliko zaie izangaiei, eta hogeita lau ordu emanen zaizkie posta elektronikoa bidali zaienetik, eskaintza onartzen edo errefusatzen duten esateko.
c) Beranduenez hogeita lau orduren buruan edo lehenago hasteko kontratazioak. Beranduenez hogeita lau orduren buruan edo lehenago hasteko kontratazioak egin behar direnean, telefonoz deituko zaie izangaiei, bati bestearen atzetik, indarrean den ordenari jarraikiz, harik eta norbaitek eskaintza onartzen duen arte.
Aurreko a) eta b) apartatuetako kasuan, behin erantzuteko epea bukaturik, honako honi eskainiko zaio kontratazioa: eskaintza onarturik, lehenbiziko postuan dagoen izangaiari, kontrataziorako zerrendan indarrean den ordenari jarraikiz.
Bai eskaintzari emandako baietza, bai ezetza, horretarako ezarritako epean eta moduan komunikatu beharko da.
Eskaintzari uko egiten bazaio, izangaiak jarraitu beharko dio eranskin honen 5. apartatuan ezarritakoari.
Egindako jarduketak erregistratu eginen dira, eta erregistro hori Langileen Batzordearen esku egonen da. Bertan, agertuko da, gutxienez, kontaktua zer egunetan eta ordutan egin den, zer bitarteko erabili den, eta zein izan den emaitza.
Norbait kontrataturik egon bitartean, ez zaio beste lanposturik eskainiko, non ez den plaza hutsak betetzeko, edo 6 hilabeteko edo gehiagoko kontratuetarako, edo lanaldia luzatzeko.
Deietarako orokorrean ezarritakoa deusetan ukatu gabe, izangaia lanpostuan aritu bada aldi baterako kontratu baten bidez eta, kontratu hori bukatu eta hurrengo 15 egunean, baimentzen bada antzeko lanpostu bat aldi baterako betetzea, Administrazioak izangai berari eskainiko dio kontratua, baldin dei egiten zaion unean baldintza hauek betetzen badira:
–Dei egiten den unean indarrean dagoen kontratazio-zerrenda batean egotea izangaia.
–Aurreko kontratua bukatzeko arrazoia ez izatea hari uko egin izana.
5.–Kontratatzeko eskaintzari uko egitea.
Ulertuko da izangaiak uko egiten diola kontratazio eskaintzari, baldin ez badu erantzuten ezarritako epean, edo berariaz uko egiten badio, salbu eta adierazten eta frogatzen badu, ezarritako epean eta moduan, honako hauetako bat gertatzen dela:
–Eskaintza egiten den unean, loturik egotea indarreko izendapen baten bidez edo administrazio- edo lan-kontratu baten bidez.
–Honako kasu hauetako batean egotea: aldi baterako ezintasuna, arriskua haurdunaldian, arriskua bularra emateko aldian, jaiotza, adingabea zaintzea, adopzioa, adopziorako edo harrerarako zaintza, edo kontratua eteteko beste edozein egoera, edo legez baliokidea den egoera.
–Zaindu behar izatea hiru urte arteko haurra, dela semea edo alaba izateagatik, adopzioagatik, edo adopziorako edo harrerarako zaintzagatik.
–Zaindu behar izatea bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, berez baliatu ezin dena, adinagatik, istripuagatik, eritasunagatik edo desgaitasunagatik, baldin hark jarduera ordaindurik egiten ez badu.
Aurreko c) eta d) letretako arrazoiengatik uko eginez gero, izangaiak ez dira agertuko eskaintza berrietarako prest harik eta hilabete bat gutxienez igaro arte uko egin ziotenetik, salbu aurretik desagertzen bada uko egitearen arrazoia.
–Ezkontzeagatik edo bikote egonkor bat eratzeagatik (araudi aplikagarriari jarraikiz), baldin kontratatzeko hasierako eguna badago ezkontzaren edo bikote egonkorra eratu aurreko edo ondoko hamabost egun naturalen barnean.
–Desgaitasun aitortua izatea, baldin horren ondorioz ezin badira bete eskainitako postuaren berezko eginkizunak.
Baldin arrazoi horiengatik egiten bazaio uko eskaintzari, izangaiak agiri bidez frogatu beharko du, hurrengo zazpi egun naturalen barnean.
Eskaintzari erantzuten ez diotenak, edo epez kanpo erantzuten dutenak, arrazoi justifikaturik gabe uko egiten diotenak, edo agiri bidez frogatzen ez dituztenak arrazoi justifikatuak, behar bezala eta behar den epean, igaroko dira kontratazio-zerrendako azken tokira, galarazi gabe kasu batzuetan izangaia zerrendatik kanpo gelditzea, eranskin honen 6. apartatuarekin bat.
6.–Kontratazio zerrendatik baztertzea.
Deia jaso duten izangaiak kontratazio-zerrendatik baztertuko dira, baldin honako egoeraren bat gertatzen bada:
–Ondoz ondoko bi kontratazio-eskaintzari uko egitea arrazoirik gabe edo eskaintza horiei ez erantzutea.
–Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea, izangaiari egozteko moduko arrazoiengatik.
–Probaldia ez gainditzea. Horretarako, aurretik txosten arrazoitua egin behar du zerbitzuaren arduradunak, eta langileen ordezkariekin akordioa egin behar da.
–Sinatutako kontratuari uko egitea.
–Urtebeteko epean izangaiarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izatea, nahiz eta behin eta berriz kontratatzeko dei egin hark emandako helbide elektronikoaren bidez.
–Lanpostua abandonatzea.
–Kontratua azkentzea diziplina espediente bat izapidetu izanaren ondorioz, baldin bukatzen bada azkentzea onesten duen ebazpen irmo batekin.
–Kontratua azkentzea gerora sortutako arrazoiak direla kausa; hain zuzen, kontratatzen den langileak ez izatea lanpostuan aritzeko gaitasunik edo ez egokitzea, baldin horrek berekin badakar errendimendu eskasa, galarazten duena lanpostuak dituen eginkizunak eraginkortasunez betetzea. Betiere, behar dira zerbitzuaren arduradunaren txosten arrazoitua eta akordioa langileen ordezkariekin.
Baztanen, 2026ko uztailaren 16an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2609921
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
