159. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 803. lurzatian. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko uztailaren 30en egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia Etxarri Aranazko 3. poligonoko 803. lurzatian, Goikoetxe-Egintzak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Etxarri Aranatzen, 2026ko uztailaren 30ean.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2610580