1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. "Sente" haize-parkea eta harekin lotutako transformazio eta ebakuazio azpiegiturak, Aras, Viana eta Bargotako udal mugarteetan. Espedientearen kodea: 1411-CE.
Nafarroan haize-parkeak baimentzea arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak xedatutakoa betetzeko, jendaurrean jartzen da honako espediente hau:
Deskribapena: "Sente" haize-parkea, 4,9 MW-eko haize-sorgailu batek osatua, eta harekin lotutako transformazio eta ebakuazio azpiegiturak, Aras, Viana eta Bargotako udal mugarteetan.
Xedea: aurreproiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena lortzeko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta izapidetzeko.
Eskatzailea: Tesera Energía 4 SL.
Proiektuak baimentzeko eskumena duen organoa: Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusia.
Espedientea jendaurrean egonen da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko.
Dokumentazioa esteka hauetan ere aztertzen ahalko da:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espedientea-PE-1411-CE
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua), espediente-kodea adierazita.
Iruñean, 2026ko uztailaren 21ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
Iragarkiaren kodea: F2610036