2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
Deialdia, Kodes Mendiko ekintzaileei dirulaguntzak emateko. Laburpena
DDBN kodea: 921815.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/921815).
Xedea: Dirulaguntzak ematea Kodes Mendiko ekintzaileei eta lankidetza proiektuei.
Laguntzetarako gehieneko aurrekontua: 28.500 euro.
Onuradunak: pertsona fisiko edo juridikoak, proiektuan adierazitako helburuekin lotutako ekimenak gauzatu nahi dituztenak. Horrez gain, onuradun izan daitezke pertsona fisikoen edo juridikoen elkarteak –publikoak nahiz pribatuak–, ondasun erkidegoak eta bestelako unitate ekonomikoak edo ondare bereiziak, nortasun juridikorik ez izanik ere, baldin eta dirulaguntzaren xede diren proiektu, jarduera edo jokabideak gauzatu baditzakete edo dirulaguntza ematea zilegi egiten duen egoeran aurkitzen badira.
Oinarri arautzaileak: www.bargota.es/actualidad
Laguntzak eskatzeko epea: Dirulaguntzarako eskabidea aurkezteko epea hasiko da deialdi hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitaratzean, eta irekita egonen da 2026ko irailaren 30era arte edo aurrekontu-kreditua agortu arte, edo, bestela, 2027ko abenduaren 31ra arte.
Eskabideak, oinarrietan adierazitako agiriekin batera, Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, edo, bestela, telematikoki, Bargotako Udalaren Erregistro Orokor Elektronikoan, egoitza elektronikoaren bidez.
Bargotan, 2026ko uztailaren 27an.–Kudeaketa batzordearen burua, Iñigo Saenz Ruiz de Larrinaga.
Iragarkiaren kodea: L2610475