2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
"Ribaforada a tu servicio" tokiko enpresa-erakunde publikoaren tarifak 2026rako. Hasierako onespena
"Ribaforada a tu servicio" tokiko enpresa-erakunde publikoaren Administrazio Kontseiluak, 2026ko uztailaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea erakundearen tarifak 2026rako. Hona hemen:
A) "Ribaforada a tu servicio" tokiko enpresa-erakunde publikoaren tarifak, zerbitzu emateagatik; 2026ko irailaren 1etik aurrera egonen dira indarrean:
1. Eguneko zentroa eta garraio-zerbitzua:
–Eguneko zentroa (egun osoa): 1.552,86 euro.
–Eguneko zentroa (egun osoa, trantsizioa): 1.164,65 euro.
–Egonaldi partziala, A motakoa (astean 15 eta 25 ordu artean): 1.035,24 euro.
–Egonaldi partziala, B motakoa (astean 0 eta 15 ordu artean): 517,62 euro.
–Garraio-zerbitzua: 210,69 euro.
2. Atseden emateko zerbitzua:
–Lanegunak (1 ordu): 3,17 euro.
–Lanegunak (2 ordu): 6,34 euro.
–Egun osoa, otordua barne (tarifa/eguna): 32,11 euro.
–Egun erdia (5 ordu), otordua barne (tarifa/eguna): 22,62 euro.
–Egun erdia (5 ordu), otordurik gabe (tarifa/eguna): 15,40 euro.
–Garraioa (joan-etorria, eguneko eta erabiltzaile bakoitzeko): 9,36 euro.
–Garraioa (noranzko bakarra, eguneko eta erabiltzaile bakoitzeko): 4,68 euro.
B) "Ribaforada a tu servicio" tokiko enpresa-erakunde publikoaren tarifak, eguneko zentrorako eta garraio-zerbitzurako; 2026ko azaroaren 1etik aurrera egonen dira indarrean (indarrean jarriko baita open house-ari buruzko kontratu berria Nafarroako Gobernuarekin):
–Eguneko zentroa (egun osoa): 1.832,94 euro.
–Eguneko zentroa (egun osoa, trantsizioa): 1.164,65 euro.
–Egonaldi partziala, A motakoa (astean 15 eta 25 ordu artean): 1.221,96 euro.
–Egonaldi partziala, B motakoa (astean 0 eta 15 ordu artean): 610,98 euro.
–Garraio-zerbitzua: 249,68 euro.
Trantsizioko tarifa eskaintzen zaie eguneko zentrora joaten direnei, baldin eta egin gabe badute mendekotasunaren balorazioa edo egina badute baina oraindik ebazteke badago zerbitzuari lotutako prestazioa. Tarifa horrek 6 hilabete iraunen du, eta hilabete horiek igarota, tarifa arrunta aplikatuko zaie.
Edonola ere, tarifa guztiak egokituko dira Nafarroako Gobernuak urte bakoitzerako ezartzen duen tarifa publikoaren arabera. Tarifa hori, hain zuzen, ezarriko da unean uneko kontratu indarduna (plaza publikoak ituntzeko kontratua) arautzen duten baldintza-agirien arabera.
Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, herritarrek eta interesdunek hogeita hamar eguneko epea izanen dute espedientea aztertzeko eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko.
Epea hori iraganda ez bada aurkeztu erreklamazio, kexa edo oharrik, argitaratutako tarifak behin betiko onetsitzat joko dira, testu honekin bat.
Ribaforadan, 2026ko abuztuaren 5ean.–Erakundeko burua, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2610869