159. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1868/2026 EBAZPENA, 2026ko uztailaren 28koa, Jaime Brunet Fundazioko buruak emana. Haren bidez, Giza Eskubideak Sustatzeko 2026ko Jaime Brunet Nazioarteko Sariaren deialdia egiten da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Brunet Fundazioak Giza Eskubideak sustatzeko Jaime Brunet Nazioarteko Saria sortu zuen 1998. urtean, giza eskubideen defentsa sustatu eta hedatzeko, eta giza duintasunari lotzen zaizkion eskubideen gainetik jartzen diren egoera eta tratu krudelak edo iraingarriak behingoz amai daitezen laguntzeko. Orduz geroztik, deialdi bat egiten da urtero.

Hauek dira 2026ko deialdia zuzenduko duten oinarriak.

Oinarriak

Lehenbizikoa.

Jaime Brunet Nazioarteko Sariaren 2026ko deialdiak honako hauek sarituko ditu:

a) Giza eskubideekin loturiko lan bat.

b) Giza eskubideen aldeko lanean emandako ibilbide oso bat.

Bigarrena.

Saridunari saria irabazi duela frogatzen duen diploma bat, sariaren figura oroigarri bat eta 36.000 euro gordin emanen zaizkio.

Hirugarrena.

Ondoren aipatzen direnek jaso lezakete saria, beren kondizioa eta nazionalitatea edozein izanik ere:

a) Pertsona fisikoek.

b) Lantaldeek.

c) Erakunde edo organismoek.

Laugarrena.

Zilegi da hautagaitzak interesdunek berek edo bestelako pertsona edo erakunde batek eskaturik aurkeztea, web-orrialde honetan jaits daitekeen eredu ofizialean:

https://www.unavarra.es/eu/sites/la-upna/fundacion-jaime-brunet.html

Horrekin batera, 1. oinarrian ezarritakoa kontuan hartzen duen txosten arrazoitua eman beharko da, 20 orrialdekoa gehienez ere. Nahi izanez gero, hamar berme arrazoitu aurkezten ahalko dira, gehienez ere, dokumentu horrekin batera.

Brunet Fundazioaren Patronatuak hautagaitza berriak aurkezten eta bermatzen ahalko ditu. Halaber, aurreko bi deialdietan saritu gabeko hautagaitzak berreskuratuko ditu.

Bosgarrena.

Zilegi izanen da hautagaitzak gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez aurkeztea, eta helbide elektroniko honetara bidali beharko dira:

fundacion.brunet@unavarra.es

Seigarrena.

Lanak aurkezteko epea 2026ko irailaren 30ean bukatuko da.

Zazpigarrena.

Fundazioaren Patronatuak izendaturiko epaimahai batek aztertuko ditu proposamenak, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan bilduko da.

2026ko Brunet Sariaren erabakiaren berri, ahal dela, 2026ko abenduaren 10ean emanen da, horixe baita Nazio Batuen Biltzar Nagusiak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onetsi zuen egunaren urteurrena. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da.

Argibide gehiago:

Brunet Fundazioa - Nafarroako Unibertsitate Publikoa Arrosadiko Campusa.

31006 - Iruñea, Nafarroa (Espainia). Telefonoa: 948169103.

Faxa: 948169004.

Helbide elektronikoa: fundacion.brunet@unavarra.es

Internet: www.unavarra.es/conocerlauniversidad/jaime-brunet-fundazioa

Iruñean, 2026ko uztailaren 28an.–Ramón Gonzalo García, Jaime Brunet Fundazioko burua.

Iragarkiaren kodea: F2610535