2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERTIZARANA
Legasan, 2023ko uztailean, Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren SG-L1 sistema orokorra eraikitzeko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda eta proiektua behin betiko onestea, bai eta ordainketa aktetarako eta behin betiko okupaziorako deialdia ere
Bertizaranako Udaleko osoko bilkurak, 2026ko uztailaren 28an egindako osoko bilkuran, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoarekin, honako akordioa hartu zuen:
Lehendabizikoa.–Behin betiko onestea "Legasan, 2023ko uztailean, Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren SG-L1 sistema orokorra eraikitzeko" izeneko obra-proiektua, Joaquín Salanueva Herrero jaunak 2026ko apirilean idatzia, bide, ubide eta portuetako ingeniariak, VS Proyectos, Servicios y Urbanismo SL ingeniaritza-estudiokoak. Proiektuak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 215.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, berekin ekarriko du lanen barnean jasotako ondasunak onura publikokoak direla eta okupatu behar direla deklaratzea.
Bigarrena.–Proiektuaren eraginpean dauden ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakatua behin betiko onartzea, eranskinaren arabera; horrek, onura publikokoa dela eta okupatu beharra dagoela deklaratzea dakar berarekin.
Hirugarrena.–Eraginpeko ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2026ko irailaren 8an Bertizaranako Udalean ager daitezen, ordainketaren eta behin betiko okupazioaren aktak egiteko. Akta horietan parte hartu beharko dute eragindako pertsonek, edo beren izenean jarduteko behar bezalako baimena duen pertsona batek ordezkatuta, eta titulartasuna egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte. Nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta aurkeztu ahal izango dira, haren kontura.
Laugarrena.–Gabriel Olagüe Santesteban jauna eta Anabel Beunza Munárriz andrea Administrazioko peritu izendatzea, bereizi gabe.
Bosgarrena.–Ukitutako titularrei bana-banako zitazio-zedularen bidez jakinaraztea.
Seigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Bertizaranako Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratzea, baita erabakiaren laburpen bat ere Nafarroako Foru Komunitateko hedapen handieneko egunkari batean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 18. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta, halaber, interesdunei horren berri ematea.
Zazpigarrena.–Eraginpean dauden ondasunen eta eskubideen balio justua eta desjabetze-prozeduratik eratorritako gainerako ekonomia-betebeharrak ordaintzeko behar den kreditua atxikitzea.
Zortzigarrena.–Iruñeko 5 zenbakiko Jabetza Erregistroari eskatzea desjabetzeari buruzko behin betiko erabaki honen orri-bazterreko oharra inskriba dezala dagozkion finketan.
Bederatzigarrena.–Alkatetzari, edo hura legez ordezkatuko duenari, baimena ematea, akordio hau aplikatzeko eta garatzeko hartu beharreko ebazpen guztiak eman ditzan.
Adieraztea erabaki honen aurka errekurtso hauetakoren bat jar daitekeela:
a) Hautazko berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.
b) Hautazko gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita, baldin esanbidezkoa bada, edo, bestela, behar den eskabidea administrazio-isiltasunez ezetsitzat hartzen den egunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, esanbidezkoa bada. Horrelakoa ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu -errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik- eta biharamunetik hasita.
Erabaki honekin batera atxiki da, 1. eranskin gisa, "eraginpean dauden ondasunen eta eskubideen zerrenda"ren koadroa.
FINKA | TITULARRA | UDALERRIA | POLIGONOA | LURZATIA | AZPIARLOA | LURZATI MOTA | AZALERA BEHIN BETIKO OKUPAZIOA (m²) |
BE-01 | Ariztegui Irigoyen Isabel %33,33 eta Erasun Subizar, Corpus %66,67 | Bertizarana | 4 | 19 | 1 eta 3 | Hiri-lurra | 156 |
BE-02 | Mikelarena Domec, María Isabel | Bertizarana | 4 | 327 | 1 | Hiri-lurra | 61 |
Bertizaranan, 2026ko uztailaren 28an.–Alkatea, Andrés Echenique Iribarren.
Iragarkiaren kodea: L2610501