2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGAONDOA
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Itzagaondoko Udalak, 2026ko ekainaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen Alkatetzaren 9/2026 Ebazpena berrestea, Itzagaondoko balorazio txostena berritzeko espedientea hasteko.
Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, bai eta udal web-orrian ere (http://www.izaga.es), bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Ardatzen, 2026ko uztailaren 21ean.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.
Iragarkiaren kodea: L2610135