Iragarkia
159. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 13a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Oposizio-lehiaketa, bete daitezen Udaltzaingoko udaltzain-agentearen bost plaza (kopurua zazpi arte handitzen ahalko da)
Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko ekainaren 19an, erabaki zuen deialdi bat onestea, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Udaltzaingoko udaltzain-agentearen 5 plaza (kopurua 7 arte handitzen ahalko da).
Hautapen-prozesua gauzatuko da honako araudiaren arabera: 718/2003 Foru Dekretua, onesten duena Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua; Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua; aplikatzekoak diren gainerako arauak; eta deialdi honen oinarriak.
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea Udaltzaingoko udaltzain-agentearen 5 plaza (kopurua 7 arte handitzen ahalko da), destinoa Zizur Nagusiko Udaltzaingoan dutenak. Honako txanda hauetan banatuta daude, jarraikiz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuari, 15.3 artikuluari (legegintzako foru dekretu horrek onesten du Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina):
a) 2 plaza txanda irekian.
b) 3 plaza igoera-txandan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat.
1.2. Plaza horiek zenbaki hauek dituzte Zizur Nagusiko Udaleko plantilla organikoan: 37019, 37029, 37030, 37031 eta 37032.
Deialdiko plazen kopuruari gehituko zaizkio honako plaza hauek: plantilla organikoan hutsik daudenak (bi plaza gehiago gehienez), hain justu ere, kalifikazio-epaimahaiak izangai onartuen eta baztertuen zerrenda eratu behar duenean, parte har dezaten Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen duen oinarrizko ikastaroan. Zerrenda eratu aurre-aurretxoan hutsik dauden plazak gehituko dira. Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko da azkenik zenbat plaza beteko diren guztira (deialdi honekin bat) eta nola identifikatzen diren plantilla organikoan.
Hasierako plazez gain gehitzen diren plazak honela banatuko dira (jarraikiz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.3 artikuluari): lehena, txanda irekian; bigarrena, igoera-txandan.
1.3. Igoera-txandako plazaren bat eman gabe geldituz gero, txanda irekikoei gehituko zaie. Halaber, igoera-txandan hutsik dauden plazak baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu bai baina plaza eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera, horretarako batuz ezagutzei buruzko probako puntuazioa, proba fisikoetakoa eta proba psikoteknikoetakoa.
1.4. Deialdi honen bidez udaltzain-agente izendatzen diren izangaiek beteko dituzte udaltzain-agenteei dagozkien eginkizunak, eta izanen dituzte dagozkien eskubideak eta betebeharrak, hots, ezarrita daudenak azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean (Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legea) eta lege hori garatzeko araudian, eta C mailan sailkatuko dira, foru lege horretan ezarritako mailen artetik.
1.5. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da.
2.–Aplikatzekoa den araudia.
Prozedura hau eginen da honako arau hauei jarraikiz: 23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa; 718/2003 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, onesten duena Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua; 103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako Administrazio Publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan; aplikatzekoak diren gainerako arauak; eta deialdi honen oinarriak.
3.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
3.1. Txanda irekiko izangaien betebeharrak.
Hautapen-prozedura honetako txanda irekian onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Espainiako nazionalitatea izatea.
b) 18 urte beteak izatea, eta ez gainditzea erretiroa hartzeko adina, indarrean dauden legeekin bat.
c) Honako titulu hauetako bat edukitzea edo eskuratzeko moduan egotea, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean: Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokide deklaratutako bat.
Atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioa frogatzen duen agiria, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean.
d) Behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea, bete ahal izateko lanpostuak berezkoak dituen eginkizunak, eta ez egotea deialdiaren V. eranskinean baztertua izateko aipatzen diren arrazoi medikoetan.
e) Ez egotea kondenatuta dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez egotea eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, jarraikiz zigor- eta administrazio-arloetako arauei.
f) A2 eta B motako ibilgailuak gidatzeko gidabaimenak izatea, indarrean.
g) Konpromisoa hartzea armak aldean eramateko eta, behar denean, erabiltzeko. Konpromisoa hartuko da eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez.
3.2. Igoera-txandako izangaientzako berariazko baldintzak.
Aurreko 3.1 oinarrian aipatutako baldintzez gain, igoera-txandako izangaiek baldintza hauek ere bete beharko dituzte:
a) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.
b) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, frogatzea zerbitzuak bost urtez benetan eman izana halako administrazioetan, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak ematen ari bada Zizur Nagusiko Udaleko beste lanpostu batean, langile finko gisa nahiz aldi baterako.
c) Nafarroako polizietako kide izanez gero, edo Nafarroako tokiko beste polizia-zerbitzu batzuetako kide, zortzi urtez baino gehiagoz benetan aritu izana lanean Nafarroako polizietan.
3.3. Baldintza horiek denak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzean, salbu 3.1.f) oinarrikoa. Horri dagokionez, nahikoa izanen da baldin betetzen bada oinarrizko prestakuntza-ikastarorako izangaien behin-behineko zerrenda jendaurrera ateratzen den egunerako (deialdiko 7.6 apartatuan aipatzen da ikastaro hori).
4.–Eskabideak eta tasa ordaintzea.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Epe hori luzaezina izanen da.
4.2. Hautapen-prozesuan parte hartu nahi dutenek behar bezala bete eta aurkeztu beharko dute eskabidea, deialdi honen I. eranskineko ereduaren arabera, eta Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.zizurmayor.es). Sartzeko, baliatu beharko dute NAN edo ziurtagiri digitala edo Cl@ve iraunkorra.
4.3. Tasak.
Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 20 euroko tasa ordaindu beharko da. Tasa telematika bidez ordaindu beharko da, eskabidea formalizatzen den unean. Tasa hori egoitza elektronikoaren bidez ordaindu beharko da, "Tasen autolikidazioa" izapidearen bitartez.
Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.
Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:
a) Deialdia argitaratzen den egunerako, lan eskatzaile gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramatenak. Salbuespen hori aplikatzeko, alabaina, baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean uko egin ez izana eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, salbu justifikatutako kasuetan; halaber, baldintza izanen da ez izatea lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik, hilean zenbatuta.
Salbuespen hori honela frogatu beharko da:
–Lan-eskatzailea dela frogatzeko, aurkeztu beharko da behar den enplegu-bulegoak emandako agiria. Bertan agertuko da zer egunetan inskribatu zen lan-eskatzaile gisa, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide-sustapen, -prestakuntza edo -birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, salbu justifikatutako kasuetan.
–Interesdunaren erantzukizunpeko adierazpen baten bidez frogatuko da ez jasotzea, hilean zenbatuta, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Deialdi honen II. eranskina baliatu behar da horretarako.
Agiri horiek aurkeztu beharko dira hautapen-prozesuan izena emateko eskabidearekin batera.
4.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Eskabidea online aurkezteko unean, izangaiek aurkeztu beharko dute dokumentazio hau, eta, gainera, I. eranskina, behar bezala betea:
a) Deialdiaren 3.1.c) apartatuan eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, behar den ziurtagiria, frogatzen duena titulua eskuratzeko moduan dagoela eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik.
Tituluak atzerrian lortu badira, aurkeztu beharko dira egoki diren agiriak, frogatzen dutenak baliozkotuak edo homologatuak daudela.
b) Behar denean, euskara jakitearen ziurtagiria, merezimendu gisa baloratu dadin, deialdiaren 7.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.
c) Igoera-txandako izangaiek aurkeztu beharko dute, gainera, ziurtagiri bat, frogatzen dituena abiaburuko lanpostua, maila eta bertan duten antzinatasuna. Zer administraziotakoak diren, hartan ziurtagiriak emateko eginkizuna esleitua duen organoak eman beharko du ziurtagiria.
4.5. Aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak ez dira onartuko deialdian, eta ordura arteko jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, deusetan galarazi gabe legokiekeen erantzukizuna, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik.
4.6. Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina baldin aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
Izangaiek helbide elektroniko bat adieraziko dute parte hartzeko eskabidean, jakinarazpenak jasotzeko.
5.–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.
5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritar Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, txanden arabera banatua, eta aginduko du argitara dadila Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan.
5.2. Behin-behineko zerrenda Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratu ondoren, interesdunek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
5.3. Aurreko apartatuan aipatutako epea bukatutakoan, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritar Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta argitaratuko da Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan. Ebazpenak zehaztuko ditu oposizioko lehenbiziko proba egiteko tokia, eguna eta ordua. Proba hori eginen da gutxienez bi hilabetera, behin deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jarraikiz 718/2003 Foru Dekretuaren 15. artikuluari.
5.4. Azterketa eskubideak ez dira itzuliko, baldin izangaiak bazterturik gelditzen badira izangaiei berei egozten ahal zaien arrazoi batengatik.
5.5. Izangai onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta, hautapen-prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko agiriak aztertzen direnean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
6.–Kalifikazio-epaimahaia.
6.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: Andoni Serrano Zabalza, Zizur Nagusiko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria.
Ordezkoa: Jon Gondán Cabrera, Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburua.
1. epaimahaikidea: Sandra Irazabal Notivoli, Zizur Nagusiko Udaltzaingoko burua.
Ordezkoa: Jesús María Belzunce Galbarra, Zizur Nagusiko Udaltzaingoko udaltzain-agente lehena.
2. epaimahaikidea: Iñaki Izal Elorz, Zizur Nagusiko Udaltzaingoko udaltzain-agente lehena.
Ordezkoa: Peio Mikel Vidaurre Lorenzo, Zizur Nagusiko Udaltzaingoko udaltzain-agente lehena.
3. epaimahaikidea: Sandra Urrutia Olleta, Zizur Nagusiko Udaltzaingoko udaltzain-agente lehena.
Ordezkoa: Itxaso Ruiz de las Heras, Zizur Nagusiko Udaleko toki garapeneko teknikaria.
Epaimahaikide idazkaria: Cristina Fabo Legarda, Zizur Nagusiko Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: Sarai Robles Vitas, Zizur Nagusiko Udaleko administrazio publikoko teknikaria.
6.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago kideen gehiengo osoa gutxienez.
Kide anitzeko organo horren eraketak eta jarduketek balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak, edo haien ordezkoek.
6.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (lege horrek hizpide du sektore publikoaren araubide juridikoa).
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioaz eta aplikazioaz sortzen diren auzi guztiak.
6.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, laguntzeko proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
7.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
Hautapen-prozesuak hiru aldi izanen ditu: lehiaketaldia, oposizioaldia eta oinarrizko prestakuntza ikastaroa, emanen duena Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak.
Deialdi bakarra eginen da oposizioaldiko probetarako. Izangaiek aldean eraman beharko dute nortasun agiri nazionala, edo, bestela, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik kanpo geldituko dira iragarritako egun, ordu eta lekuan agertzen ez direnak, arrazoia edozein izanik ere. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean zehaztuko da lehen proba non, noiz eta zer ordutan hasiko den.
Oinarri honetan aipatutako proba bakoitzaren kalifikazioa emandakoan, epaimahaiak behin-behineko kalifikazioak argitaratuko ditu Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan eta web-orrian, eta 5 egun balioduneko epea emanen du, izangaiek alegazioak aurkezteko.
Behin alegazioak ebatzirik, behin betiko kalifikazioak onetsiko dira, eta, orobat, Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko dira. Kalifikazio-epaimahaiaren erabaki horretan adieraziko da hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, berrogeita zortzi ordu lehenago gutxienez.
7.1. Lehiaketaldia:
Deialdiko lehiaketaldian euskararen ezagutza baloratuko da, honela:
–C1 titulua edukitzea, jarraikiz Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuari, edo C1 mailaren baliokide diren beste titulazio ofizial batzuk: 6 puntu.
–Titulu hori izan ezean, 4,8 punturekin baloratuko da B2 mailako titulua izatea; 3,6 punturekin B1 mailako titulua izatea; 2,4 punturekin A2 mailako titulua izatea; eta 1,2 punturekin A1 mailako titulua izatea.
Kalifikazio-epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu izangaiek alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik.
Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.
Alegatutako merezimenduen behin-behineko kalifikazioa argitaratuko da Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan eta web-orrian, eta bost egun balioduneko epea emanen da, interesdunek alega dezaten beren eskubideei komeni zaiena.
Behin kalifikazio-epaimahaiak alegazioak ebatzirik, lehiaketaldiko behin betiko puntuazioak argitaratuko dira Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan.
7.2. Oposizioaldia:
Oposizioaldian honako proba hauek izanen dira:
a) Lehenbiziko proba: test motako galdera sorta. Lehenbiziko proba: test motako galdera-sorta bati idatziz erantzun beharko zaio, III. eranskineko gai-zerrendari buruz. Idatziz erantzun beharko zaio 100 galdera teoriko-praktikoz osatutako galdera sorta bati. Erreserbako beste 5 galdera gehituko dira. Galdera guztietan hiru erantzun emanen dira aukeran, baina bakarra izanen da balioduna. Erantzun baliodun bakoitzak 1,50 puntuko balorazioa izanen du, eta erantzun okerrek 0,50 puntuko balorazio negatiboa izanen dute.
Azterketa hasi baino lehen zehaztuko da ariketa egiteko izangaiek izanen duten gehieneko denbora.
Proba horretan 150 puntu lortzen ahal dira gehienez. Bazterturik geldituko dira proban 75 puntu gutxienez lortzen ez dituztenak.
Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, gai guztiak eskatuko dira egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera.
b) Bigarren proba: gaitasun fisikoa neurtzeko proba. Egin beharko dira deialdiko IV. eranskinean azaltzen diren ariketa fisikoak; baztertzaileak izanen dira.
Txanda bakoitzeko 25 izangairi deituko zaie, gehienez, gaitasun fisikoa neurtzeko proba hau egitera. Hortaz, baldin txandetako batean gehiagok lortu badute proba teorikoko gutxieneko puntuazioa, aipatutako probara igaroko dira behin betiko kalifikaziorik handienak lortu dituztenak bakarrik. Hogeita bosgarren postuan puntuazio-berdinketarik gertatuz gero, puntuazio bera duten guztiak pasatuko dira. Baldin txandaren batean hogeita bost izangaik baino gutxiagok gainditzen badute lehenbiziko proba, gainerako plazak beste txandan sartzen ahalko dira.
Gainerako izangaiak oposizioaren hautapen-prozesutik baztertuko dira.
Epaimahaiak ezarriko du proba honetako ariketak egiteko ordena, eta erabakiko du egun bakarrean ala gehiagotan egin beharko diren.
Probako ariketen xedea da egiaztatzea izangaiek badutela behar den gutxieneko gaitasun funtzionala udaltzain-agentearen lanpostuan aritzeko. Hala, bada, "gai" edo "ez gai" direla kalifikatuko da:
–Pisua jasotzeko proba (banku press-a). "Gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen da.
–Uretako trebetasun proba. "Gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen da.
–Zalutasun proba (Barrow-en testa). "Gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen da.
–Erresistentzia-proba (Course Navette-ren testa). "Gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen da.
Epaimahaiak ezarriko du probak egiteko hurrenkera.
Probaren batean "ez gai" kalifikazioa jasotzen duena baztertu eginen da.
Izangaiak behartuta egonen dira dopinaren kontrako kontrola egitera, ariketak egin bitartean edo beste noiznahi, epaimahaiak hala eskatuz gero. Behar den organo espezializatuak eginen ditu analisiak, jardunbide debekatuak detektatzeko edo egiaztatzeko.
Hala, debeku dira hainbat substantzia, gai farmakologiko, dopin-metodo eta manipulazio. Horiek guztiak jasota daude Kirol Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2025eko abenduaren 2ko Ebazpenaren I. eranskinean; ebazpen horren bidez onetsi zen kirolean debekatuta dauden substantzia eta metodoen zerrenda (2025eko 295. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 9koa).
Bazterturik geldituko dira kontrol horretan emaitza positiboa ateratzen duten izangaiak eta, orobat, kontrola egitea onartzen ez dutenak. Debekatuta dagoen edozein substantzia hautemanez gero, ukitutako izangaia hautapen-prozesutik baztertuko da, deusetan galarazi gabe izangaiak duen eskubidea kontraanalisia egin diezaiotela eskatzeko, eta, orobat, deusetan galarazi gabe kalifikazio epaimahaiari bidezko alegazioak aurkezteko aukera.
Erantzukizunpeko adierazpena.–Proba fisikoak hasi baino lehen, izangaiek erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko dute. Bertan berariaz adieraziko dute badituztela proba egiteko baldintza fisiko eta osasun-baldintza nahikoak. Adierazpen hori epaimahaiari emanen zaio deia egiten den unean. Proba egiteko eskubidea galduko dute adierazpena sinatzen ez dutenek edo hura sinatzeko moduan ez daudenek, eta prozesutik kanpo geldituko dira, ondorio guztietarako. Federazioetako epaileek gainbegiratu eta erabakiko dute ea probak egiten diren oinarri hauetan ezarritakoari jarraikiz, bai eta puntuazioak oinarri hauen arabera ematen diren ere.
c) Proba psikoteknikoa: zenbait proba eginen dira, zehazteko izangaia zer neurritan egokitzen den lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara. Psikologia Aplikatuaren Atalak eginen ditu proba horiek (Psikologia Aplikatuaren Atala, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutukoa), eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat. Gaitasun psikoteknikoaren proban 50 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Bazterturik geldituko dira ariketa honetan 25 puntura ailegatzen ez diren izangaiak.
Proba psikoteknikoa egitera dei eginen zaie, aurreko bi probak gainditzen dituztenen artetik, soilik guztizko puntuazio onenak dituzten 15 izangaiak, txanda bakoitzean. Guztizko puntuazio hori kalkulatzeko, batuko dira lehenbiziko eta bigarren proban lortutako kalifikazioak. Baldin hamabosgarren postuan badaude puntuazio bera duten izangai bat baino gehiago, guztiak onartuko dira probara. Baldin txandaren batean hamabost izangaik baino gutxiagok gainditzen badute lehenbiziko proba, gainerako plazak beste txandan sartzen ahalko dira.
Gainerako izangaiak deialditik baztertuko dira.
Proba honela eginen da:
–Profil profesiografikoa zehaztea: Profil hori proposatuko dute NAPIko (Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua) Psikologia Aplikatuaren Atalak eta deialdiko kalifikazio-epaimahaiak, edo hark izendatutako langileek. Azken kasu horretan, ezagutu beharko dituzte lanpostuaren beharrak eta eskakizunak. Analisi horretatik abiatuta, zehaztuko dira ebaluatu beharreko faktoreak edo gaitasunak, eta, halaber, eginkizunak behar bezala gauzatzeko beharrezkoak diren eskakizunak. Profil profesiografikoaren proposamena epaimahaiari igorriko zaio, probak hasi aurretik onar dezan.
–Kalifikazio-epaimahaia, probak egin aurretik, arduratuko da bide egokien bidez argitaratzeaz inportantetzat jotzen diren gai guztiak. Horretarako, koordinatuko da NAPIko arlo psikoteknikoko teknikariekin, eta haiek emanen dizkiote profilean jasotako eta baloratu beharreko faktoreak, baita zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpideak ere.
–Probak bi ariketa izanen ditu:
- Lehenbizikoan, ariketa psikotekniko bat edo batzuk eginen dira. Galdera-sortak izanen dira, oro har nortasunari buruzkoak edo laneko gaitasunei eta/edo trebetasunei buruzkoak.
- Bigarrenean, elkarrizketa pertsonala eginen da, eta/edo talde-lanekoa, eta, hala, alderatuko da lehenbiziko zatiko galdera-sortarekin.
d) Proba medikoak. Proba psikoteknikoak gainditzen dituzten izangaiei, deialdiko lanpostuak baino gehiago izanik eta epaimahaiak zehazten duen kopuruan, dei eginen zaie proba medikoak egitera, gaitasun psikofisikoa egiaztatu beharrez, jarraikiz deialdiko 3.1 apartatuko d) letran ezarritakoari. Zizur Nagusiko Udalaren Prebentzio Zerbitzuak eginen du osasun-azterketa.
Proba medikoetan izangaiei "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen zaie. Bazterturik geldituko dira "gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak.
Dauden lanpostu guztiak zehaztuta eta epaimahaiak osasun-azterketaren balorazioak jasota, epaimahaiak izangai onartuen zerrenda eginen du, parte har dezaten Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietako Eskolarako postuak esleitzeko ekitaldian, betiere lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta kontuan harturik txanda irekia eta igoera txanda.
7.3. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietako Eskolarako plazak esleitzea.
Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietako Eskolarako plazak esleitzeko ekitaldia eginen da zehaztearren nor sar daitekeen bete beharreko plazetan. Ekitaldi horren helburua da dauden plazak betetzea, hautaprobetan lortutako puntuazio handienaren arabera.
Epaimahaiak bi zerrenda eginen ditu horretarako, ordenaturik guztizko puntuazio handienetik txikienera: bat, igoera-txandako plazarako izangaiena, eta beste bat, izangai guztiena. Dei egiten hasiko da, ordenaren arabera, lehenik igoera-txandako zerrendan agertzen direnei, txanda horretako plaza hutsak esleitzeko. Plaza horiek bete ondoren, gauza bera eginen da izangai guztiak jasotzen dituen zerrendarekin, kenduta igoera-txandan plaza lortu dutenak, txanda irekiko postuak betetzeko.
Ekitaldi honetan plaza lortzen duten izangaien zerrendan agertzen direnak behin-behinekoz proposatuko dira oinarrizko prestakuntza-ikastaroa egin dezaten. Proposatutakoen kopurua ez da inola ere izanen deialdiko plaza kopurua baino handiagoa. Epaimahaiak argitara emanen du zerrenda Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, zehaztuta bakoitzak lortutako kalifikazio orokorrak.
Izangaien arteko puntuazio-berdinketak ebaztea: berdinketarik gertatuz gero, ebatziko da lehen proban puntu gehien lortu dutenen alde, eta, berdinketak badirau, aintzat hartuko da proba psikoteknikoan lortutako puntuazio handiena.
Aurreko irizpideak aplikatuta ere berdinketak bere horretan segitzen badu, zozketa bakarra eginen da hura hausteko, kalifikazio-epaimahaiak berariaz antolatuko duen jendaurreko ekitaldi batean.
7.4. Dokumentazioa eta ikastarorako behin betiko onarpena.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan parte hartzeko, behin-behinekoz onartutakoek frogatu beharko dute, 10 egun balioduneko epean, behin aipatutako zerrenda Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratzen denetik, betetzen dituztela deialdiaren 3.1 apartatuko c), e) eta f) baldintzak. Horretarako, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Zizur Nagusiko Udaleko erregistro orokorrean:
–NANaren fotokopia, bi aldeena.
–Deialdian eskatutako gidabaimenaren kopia, bi aldeena.
–Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez dela kondenatua izan dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, jarraikiz zigor eta administrazio arloetako arauei.
–Ziurtagiri bat, Justizia Ministerioaren mendeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralak emana, frogatzen duena ez dagoela izangaiaren aurrekari penalik, edo aurrekariak baliogabetuta daudela.
–Erantzukizunpeko adierazpena, zeinaren bidez konpromisoa hartzen baita armak aldean eramateko eta, behar denean, horiek erabiltzeko.
–Gizarte Segurantzaren txartelaren kopia.
–Banku-ziurtagiria: ordainsariak zer kontutan jaso nahi diren, kontu horren titulartasuna frogatzen duena.
–Hala behar denean, agiri bat, zeinaren bidez baliatzen baita deialdiko 8.2 apartatuaren 4. paragrafoan aipatzen den aukera.
Aurreko izapideak eginik, epaimahaiak behin betiko zerrenda argitaratuko du, puntuazio handienetik txikienera ordenatua, adierazita zein diren oinarrizko prestakuntza-ikastaroan onartutako izangaiak.
Baldin udaltzainentzako oinarrizko prestakuntza-ikastaroan behin-behinean onartutako izangairen batek ez badu aurkezten eskatutako dokumentazioa, edo ez badu osasun-azterketa gainditzen, behin betiko zerrendan ordeztu eginen da beste izangai batekin, hots, probak gainditu eta eskatzen diren baldintzak beteta puntuazio handiena duen izangaiarekin.
7.5. Praktiketako funtzionarioak izendatzea. Lehendakaritza, Funtzio Publiko eta Herritar Segurtasuneko zinegotzi ordezkariaren ebazpen baten bidez, Zizur Nagusiko Udaleko praktiketako funtzionario izendatuko dira udaltzain-agenteentzako oinarrizko prestakuntza-ikastaroan parte hartzen duten izangaiak.
7.6. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren oinarrizko trebakuntza ikastaroa baztertzailea izanen da; hala, izangaiak ikastaroko arlo guztiak gainditu beharko ditu, eta gehienez, guztira, 500 puntu eskuratzen ahalko ditu.
Ikastaro hau arautuko da irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuaren arabera (haren bidez onetsi zen Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako erregelamendua) eta aplikagarri diren gainerako xedapenen arabera.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan, izangaiak kalifikatuko dira guztira lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emaniko kalifikazioak lotesleak izanen dira kalifikazio-epaimahaiarentzat. Eskolak kalifikazio horiek emanen ditu, hain zuzen, jarraikiz deialdi honetan ezarritako eta aipatutako balorazioari. Horrenbestez, baztertu eginen dira oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditzen ez dituzten izangaiak.
Bat etorriz azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.3 eta 45.3 artikuluekin, izangairen batek gainditu baldin badu deialdian eskatutako ikastaroaren antzeko bat, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak antolatua, aski izanen da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak ikastaro hori baliozkotzea. Hori frogatzeko, egiaztagiri ofiziala aurkeztu beharko da, frogatzen dituena ikastaroetako edukien berdintasuna edo baliokidetasuna eta baliozkotutako ikastaroan edo ikastaroetan lortutako kalifikazioak. Egiaztagiri hori Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, interesdunak eskatuta. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari dagokio, orobat, beste ikastaro eta diploma batzuk osorik edo partez baliozkotzea, antzeko eginkizunak dituzten erakunde publikoek eman dituztenak edo eskolak berak lehenago emandakoak, baldin edukiak baliokideak badira. Halakoetan, dagokien puntuazioa ere eman beharko du.
Izangaiek, prestakuntza-ikastaroak dirauen bitartean, jasoko dituzte C mailari dagozkion oinarrizko ordainsari pertsonalak, bai eta, hala badagokie, familia laguntza ere. Baldin ikastaroa egiteko onartutako izangaiak lehendik funtzionario badira, jarduneko administrazio-egoeran mantenduko dira ikastaroak dirauen bitartean, erregelamenduz ezartzen diren baldintzen arabera. Langile horiek eskubidea izanen dute graduari eta antzinatasunari dagozkien ordainsariak jasotzeko. Bestetik, Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean afiliatuko dira eta bertan alta emanen zaie, salbu eta lehendik afiliatuta bazeuden Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen beste erregimen batean; kasu horretan, horrexetan segituko dute.
Praktiketako funtzionario izateak ez dakar berekin eskuratu nahi den lanpostuari dagokion eskubiderik.
Oinarrizko prestakuntza ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du praktiketako funtzionarioaren izaera galtzea. Hori gertatzen denean, horren berri emanen zaio deialdia egin duen organoari. Epaimahaiak jakinaraziko dio baja hori Udalari.
Oinarrizko prestakuntza ikastaroan onartua izan baino lehen egindako osasun-azterketaz gain, ikastaroa egin bitartean edo hura bukatutakoan ere izangaiak gainditu beharko ditu agintzen zaizkion proba mediko guztiak, egiaztatzearren segitzen duela betetzen deialdiaren 3.1.d) apartatuan aipatzen den baldintza. Proba horien bidez egiaztatzen bada badela baztertzeko arrazoirik, epaimahaiak aginduko du izangai horiei baja emateko hautapen-prozesuan, eta, ondorioz, praktiketako funtzionario izaera galduko dute.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditzen duten izangaiek, baldin hautapen-prozesuan ez bazaie bajarik ematen gaitasun psikofisikoa galtzeagatik, praktiketako funtzionarioak izaten segituko dute lanpostuaz jabetu arte.
7.7. Azken kalifikazioa.
Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa ateratzeko, batuko dira hautapen-prozesu osoko puntuazioak, alegia, lehiaketaldian eta oposizioaldian eskuratutako puntuazioak eta oinarrizko prestakuntza-ikastaroko puntuazioa.
8.–Izendapena eta plazaz jabetzea.
8.1. Izendapena.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du gainditu dutenen zerrenda, osoko puntuazioaren arabera ordenatua, eta igorriko du gainditu duten izangaiak izendatzeko proposamena.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa bukatu, eta izangaiek zin egin edo hitzeman beharko dute errespetatuko eta defendatuko dutela Nafarroako Foru Eraentza, men eginen dietela Konstituzioari eta legeei, eta zintzo beteko dituztela karguari dagozkion betebeharrak.
Eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondotik, Lehendakaritza, Funtzio Publiko eta Herritar Segurtasuneko zinegotzi ordezkariaren ebazpen baten bidez, Zizur Nagusiko Udaleko udaltzain eta funtzionario izendatuko dira oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaiak, txanden arabera eta lortutako azken puntuazioaren hurrenkeraren arabera, baldin aurreko apartatuan ezarritakoa bete badute.
Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Behin prestakuntza-ikastaroa bukatu ondoren, eta ikastaroa baliozkotu zaion izangaiak hautatutako polizian sartu ondoren, plazaz jabetzeak berekin ekarriko du berariaz uko egitea une horretara arte edukitako plazari, eta borondatezko eszedentziaren egoeran gelditzea, plaza-erreserbarik gabe.
8.2. Plazaz jabetzea.
Izangaiek izendapenean zehazten den egunean jabetu beharko dute plazaz.
Plazaz jabetzeak berekin ekarriko du praktiketako funtzionario izateari uztea.
Ezarritako egunean plazaz jabetzen ez direnek galduko dituzte Zizur Nagusiko Udalean sartzeko eskubide guztiak, salbu ezinbesteko kasuetan.
Hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede diren plazetarako izendatuak izan ondoren, Udalean sartu eta funtzionario bihurtzen diren izangaiak afiliatuko dira Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean, eta alta emanen zaie erregimen horren babesean, salbu eta lehendik afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoetako Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzaren beste erregimen batean; halakoetan, eta izendatu aurretik, aukeratzen ahalko dute babes erregimen horretan segitzea ala Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean afiliatzea.
9.–Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, Zizur Nagusiko Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan emanen da argitara proben deialdiari eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen informazioa eta haren jarduketaren gaineko informazioa, bai eta interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere.
10.–Datu pertsonalak babestea.
Izangaiei honako honen berri ematen zaie, bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluarekin (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO):
–Zizur Nagusiko Udala da deialdiko parte-hartzaileek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.
–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.
–Hona hemen oinarri juridikoa: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, bete dadin tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat), eta DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, kontratu bat gauzatzeko, interesduna denean kontratu horren alderdi bat, edo tratamendua beharrezkoa denean kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, berak eskatuta).
–Datuak zein helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko denboran ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).
–Datuak komunikatuko dira legeak aurreikusitako kasuetan (5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa), barnean dela gardentasunaren atarian argitaratzea, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.
–Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz, datuak babesteko ordezkariaren bidez (delegadaprotecciondedatos@zizurnagusia.es).
–Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.
11.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, haren oinarrien edo horiek aplikatzeko egintzen aurka, kalifikazio-epaimahaiak emanak ez badira, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Bai aurkezten diren errekurtso guztiak, bai haien ebazpena, argitaratuko dira Udalaren egoitza elektronikoan, jakinarazpenak eta epatze-deiak egin dakizkien hautapen-prozesu honetan interesdun direnei.
Zizur Nagusian, 2026ko ekainaren 19an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA
https://sedeelectronica.zizurmayor.es/
II. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
Nik (izen-deiturak) ......................................................................................................................... (NANa/IFZa: .....................................................)
ADIERAZTEN DUT ez dudala hilero lanbide arteko gutxieneko lansaritik gorako errentarik.
Adierazpen hau egiten da salbuets nadin ordaintzetik azterketa eskubideen eta espedientea formalizatzeko tasa.
.........................................(e)n, ............................ (e)ko ...........................aren ........................(e)(a)n.
(Sinadura)
III. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
1. gaia.–Konstituzioa. Atariko titulua. I. titulua.
2. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. Atariko titulua. I. titulua. III. titulua. VI. titulua. IX. titulua.
3. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, arautzen dituena Toki Araubidearen Oinarriak. I. titulua: xedapen orokorrak. II. titulua: udalerria. V. titulua: toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak. VII. titulua: toki-erakundeen zerbitzurako langileak. X. titulua: biztanleria handiko udalak antolatzeko araubidea. XI. titulua: zenbait arlotako arau-hauste eta zehapenen tipifikazioa toki-erakundeetan.
4. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.
5. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea: Atariko titulua. I. titulua. II. titulua. III. titulua. IV. titulua. V. titulua: II. kapitulua.
6. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoari buruzkoa: Atariko titulua: I. kapitulua. II. kapitulua. III. kapitulua. IV. kapitulua. V. kapitulua.
7. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Datu babesaren printzipioak.
8. gaia.–1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, onesten duena Zirkulazio Erregelamendu Orokorra, aplikatzeko eta garatzeko Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna –zeina onetsi baitzen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez–.
9. gaia.–6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, onesten duena Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu bategina.
10. gaia.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoa. Hitzaurrea: I. kapitulua: xedapen orokorrak. II. kapitulua: dokumentazio eta identifikazio pertsonala, III. kapitulua: herritarren segurtasuna mantentzeko eta berrezartzeko jarduerak. V. kapitulua: zehapen araubidea.
11. gaia.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.
12. gaia.–6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, "Habeas Corpus" prozedura arautzen duena.
13. gaia.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, onesten duena Prozedura Kriminalaren Legea: II. liburua: I. titulua: Salaketa. III. titulua: polizia judiziala. VI. titulua: zitazioa, atxiloketa eta behin-behineko espetxeratzea. VIII. titulua: I. kapitulua: toki itxian sartu eta hori miatzea. IV. liburua: prozedura bereziak, II. titulua: prozedura laburtua, II. kapitulua: polizia judizialaren eta fiskaltzaren jarduketak. III. titulua: delitu jakin batzuk azkar epaitzeko prozedura.
14. gaia.–2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa.
15. gaia.–10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: atariko titulua: zigor bermeak eta Zigor Legearen aplikazioa. I. titulua: arau-hauste penala. II. titulua: delituen erantzukizun kriminala duten pertsonak.
16. gaia.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egitekoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. IV. titulua. Emakumeen kontrako indarkeriaren detekzioa eta arreta. VII. titulua. Poliziaren arreta eta babes eraginkorra.
17. gaia.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasun printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, hizpide duena Emakumeen eta Gizonen Arteko Berdintasuna. Ordenantza, Zizur Nagusiko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerakoa.
18. gaia.–2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, arautzen dituena Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak.
19. gaia.–201/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, arautzen duena ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra. Irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretua, onesten duena establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa eta arautzen duena enpresa eta lokalen erregistroak.
20. gaia.–Ordenantza, Zizur Nagusiko mugikortasunari eta trafikoari buruzkoa.
21. gaia.–Ordenantza, Zizur Nagusiko herritarren arteko elkarbizitza sustatzekoa eta eremu publikoa babesteko neurriei buruzkoa.
22. gaia–Udal ordenantza, Zizur Nagusiko publizitateari buruzkoa.
23. gaia.–Udal ordenantza, arautzen duena Zizur Nagusiko terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea.
24. gaia.–Udal ordenantza, arautzen duena Zizur Nagusiko aisialdiko lokalen funtzionamendua.
25. gaia.–Araudia, Zizur Nagusiko bide publikoan barbakoak egitekoa.
26. gaia–Zizur Nagusiko kale-izendegia.
https://www.zizurmayor.es/eu/planoa/
27.–Etika eta deontologia poliziala:
–Jokabide-kodea, legea betearazi behar duten funtzionarioentzat (34/169 Ebazpena, 1979ko abenduaren 17koa, Nazio Batuen Batzar Nagusiak emana).
–690/1979 Ebazpena, Europako Kontseiluaren Parlamentu Biltzarrak emana, poliziaren gaineko deklarazioa.
–Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak Europar Batasuneko estatuei emandako 2001/10 Gomendioa, Poliziaren Etikaren Europako Kodeari buruzkoa. (Ministroen Kontseiluak emana 2001eko irailaren 19an, Ministroen Delegatuen 765. bilkuran).
28. gaia.–Eskuliburua: jardunbide polizial egokiak, emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko.
29. gaia.–Polizia, bitartekaritza eta gatazken kudeaketa.
30. gaia.–Zibererasoen gidaliburua, erabiltzaileentzat.
31. gaia.–Gaztelaniaren ortografia.
32. gaia.–Zizur Nagusiko Udal Plana, baso-suteek eragindako larrialdien aurrean jarduteko. Ekintzetarako prozedurak, baso-suteen kontrako antolaketan. Herritarrentzako informazioa. Autobabesa sustatzeko eta zabaltzeko jarduketak.
33. gaia–Zizur Nagusiko neguko bidezaintza plana.
Gai-zerrendari buruzko informazioa aurki dezakezu iragarki-taulan:
https://sedeelectronica.zizurmayor.es/tablondeanuncios/
IV. ERANSKINA.–BIGARREN PROBARI (GAITASUN FISIKOA) DAGOZKION ARIKETAK
Bigarren probari dagozkion ariketak (gaitasun fisikoa)
1.–Pisua goratzea (banku press-a).
Banku batean etzanda, ahoz gora, eta oinak euste-zoruan dituela, izangaiak pisu bat goratu beharko du 60 segundoan, ahal duen aldi guztietan. Pisua 35 kilokoa izanen da gizonentzat, eta 20 kilokoa emakumeentzat. Bi eskuekin goratu beharko du pisua, barrari ahurraz helduz eta hatzak itxirik (eskuen arteko distantzia 80 cm izanen da gehienez, barrarekin kontaktuan dauden hatz erakusleen arteko tartea neurtuta). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saiakera bakarra izanen dute proba egiteko. Ezin da erabili ez eskularrurik, ez heltzea errazten duen beste edozein substantziarik, ez eta jantzia kendu ere, bizkarra bankuan zuzenean bermatzeko. Kamiseta gorputzari itsatsita gelditzen dela bermatu beharko da; galtzaren barrenetik sartu beharko da.
Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira, eta barrak bularra ukituko du. Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian, oinek lurzorua ukitzen egon beharko dute.
Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetu eginen da, eta, beraz, ez da kontatuko.
Kasu hauetan, ariketa bukatutzat emanen da:
–Oin batek edo biek lurzorua ukitzeari uzten badiote.
–Izangaiak, ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.
Proba honela kalifikatuko da:
BAZTERTUA | GAI | |
GIZONAK | 30 errepikapen baino gutxiago | 30 errepikapen edo gehiago |
EMAKUMEAK | 22 errepikapen baino gutxiago | 22 errepikapen edo gehiago |
2.–Uretako trebetasun proba (50 metro estilo librean).
Baloratuko da arnasa hartzeko mekanismoen kontrola eta ur-ingurunean nola egokitzen den.
Azalpena: joan-etorria egin behar da igerian, crawl estiloan edo estilo librean, 25 metroko igeri-ontzi batean. Igerilekuaren ertzetik atera behar da, irteera-plataforma erabili gabe.
Ezin izanen da erabili ez neoprenozko jantzirik, ez urpeko betaurrekorik, ez eta urpekaritzako beste tresnarik ere, baina bai igeriketa-betaurrekoak. Ezin izanen da proba igerileku barnetik hasi.
Nola eginen den: ateratzeko seinalea entzun ondoan, izangaia uretara bota eta 50 metro igerian eginen ditu (25 metroko tarte bat joateko eta 25 metro itzultzeko). Igerilekuaren ertzetik irten beharko da, zutik jarrita (bi oinak lurrean), uraren arrasetik eta geldirik egonda. Irteteko, ezin da inolako aulki edo irteera-plataformatara igo.
Saio bakarra eginen da. Saioa baliogabetzat joko da, eta izangaia baztertuko da, baldin eta izangaiak:
–Kortxo-ilarak edo igerilekuko alboko kaleak erabiltzen baditu euskarri moduan edo bulkada hartzeko.
–Igerilekuaren ertzei heltzen badie atseden hartzeko.
–Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz abiada hartzen badu.
–Kalez aldatzen bada.
–Noranzkoa aldatzean horma ukitzen ez badu.
–Baliorik gabeko bi irteera egiten baditu.
Proba honela kalifikatuko da:
BAZTERTUA | GAI | |
GIZONAK | 40 segundo edo gehiago | 40 segundo baino gutxiago |
EMAKUMEAK | 45 segundo edo gehiago | 45 segundo baino gutxiago |
3.–Zalutasun proba (Barrow-en testa).
Abiapuntuko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera-marraren atzean.
Nola eginen den: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea "zortzi" baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk seinalatzen dituzte 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak, eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz osatu beharko dute zirkuitua, lehenik alde batera, eta gero beste aldera (ezkerreko eta eskuineko eskema, grafikoan). Ibilbide bakoitzean, bi saio egin daitezke. Bigarren saioa eginen da, bakar-bakarrik, baldin lehenbizikoa baliogabea izan bada. Minutu bateko atsedenaldia utziko da bigarren saioa egin baino lehen.
Zirkuituaren eskema:

Saiakera baliogabea izanen da baldin izangaiak honako hauetako bat egiten badu:
–Zutoin bat botatzen badu.
–Zutoin bat hartzen badu, eror ez dadin.
–Izangaia ibilbidetik ateratzen bada, hau da, lasterketako marra idealetik ateratzen bada (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli).
Puntuazioa: batuko da izangaiek bi ibilbideetan (A + B) emandako denbora, fotozelulak irakurri bezala, segundo-ehunenetan, kontuan harturik ariketa bukatzen dela izangaiak irteera-marra berriz gurutzatzen duen unean. Segundo-ehunenak alde batera utziko dira. Fotozelula sistemak huts egiten badu, aplikatuko da erreserbako eskuzko kronometrajea.
Proba honela kalifikatuko da:
BAZTERTUA | GAI | |
GIZONAK | 24" edo gehiago | 23"9 edo gutxiago |
EMAKUMEAK | 27" edo gehiago | 26"9 edo gutxiago |
4.–Erresistentzia-proba (Course Navette-ren testa).
Nola eginen den: izangaiek egin behar dute 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat, jarraikiz ezarritako erritmoari, hots, zinta magnetofoniko batek emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari, ahalik eta joan-etorri gehien eginez. Izangaiek, seinalea entzuten duten une berean, txandaka zapaldu beharko dituzte ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak, edo marretatik harago. Oin baten gainean bermatuta eman behar da buelta, marra zapalduz edo marratik haratago. Zintak tarte erregularretan emanen du soinua. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarragoa bilakatuko da. Izangaiek saiakera bakarra izanen dute proba egiteko.
Testaren helburua da zinta magnetofonikoak markatzen duen erritmoari eustea, eskatzen diren tarteak bete arte. Izangaia seinalea entzun baino lehentxeago abiatzen bada, behin baino gehiagotan, abisu bat emanen zaio. Izangaia seinalea baino lehen ateratzen bada, metro bateko tartea gainditurik, probari bukaera emanen zaio besterik gabe.
Honako egoera hauetan bukatuko da izangai bakoitzaren proba, eta ordura arte lortutako tarteak kontatuko dira:
–Izangaia gelditzea, salbu eta une batez soilik gelditzen bada, 20 metroen marraren gainean pibotatzen ari denean, seinale akustikoaren zain.
–Izangaia bere kaletik ateratzea.
–Izangaiak ibilbide oso bat ez bukatzea, zapaldu gabe utzi duelako muturreko marra edo haratago.
–Seinale akustikoa entzuten denean, izangaia ez iristea 20 metroen marratik metro bateko eremura.
–Izangaia hiru aldiz jarraian ez iristea muturreko marra edo harago zapaltzera, seinale akustikoak agintzen dionean. Onartuko da seinaleak jotzen duen unean marratik metro bateko tartera egotea. Segurtasun metroaren barrenean egonda, izangaiak ez badu lortzen marra zapaltzea seinale akustikoak jo baino lehen, abisu bat emanen zaio, kontrolatzailearen ezker-eskuin jarriko den kono baten bidez. Abisu hori kendu eginen zaio baldin eta lortzen badu 20 metroko beste marra ukitzea seinale akustikoak jotzean. Marra ukitzen ez badu, bigarren abisua emanen zaio. Bi abisu dituela, izangaia 20 metroen beste marrara iristen bada seinale akustikoarekin batera, bi abisuak kenduko zaizkio; garaiz iristen ez bada, berriz, hirugarren abisua emanen zaio, eta proba bukatutzat hartuko da.
Proba kalifikatuko da jarraikiz izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte pasatako denbora-tarteei (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), honela:
BAZTERTUA | GAI | |
GIZONAK | 10,5 tarte baino gutxiago | 10,5 tarte edo gehiago |
EMAKUMEAK | 8,5 tarte baino gutxiago | 8,5 tarte edo gehiago |
V. ERANSKINA.–BAZTERTZEKO ARRAZOI MEDIKOEN TAULA
1.–Ikusmena. Begien sistema.
–Zuzendu gabeko ikusmen zolitasuna:
- 4/10 bi begietan, edo
- 3/10 begirik okerrenean eta 5/10 hoberenean, edo
- 2/10 begirik okerrenean eta 6/10 hoberenean.
–Ikuseremu monokularra:
plano horizontalean, ez da 120°-tik beherakoa izanen, eta ez da murrizketa nabarmenik izanen ikuseremuaren ezein meridianotan.
–Diplopia.
–Diskromatopsia larriak.
–Estereopsirik eza.
–Keratotomia erradiala.
2.–Entzumena. Entzumen-sistema.
–500 eta 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan 45 dB-eko edo gehiagoko galera monoauraleko entzumen-zolitasuna.
–Orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.
3.–Mintzamena.
–Afasia, disfonia, disfemia (hitz toteltasuna), disartria eta disglosia iraunkorrak, polizia lanetan aritzea zaildu edo galarazteko modukoak.
4.–Aparatu muskulueskeletikoa.
–Giltzaduraren baten ankilosia edo galera anatomikoa, eragin funtzionalaren arabera.
–Prozesu artikularrak, eragin funtzionalen arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.
–20º-tik gorako eskoliosia.
–30º-tik gorako zifosia.
–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bat-egiteak eta ornoarteko diskoaren nahasmenduak.
–Espondilitis ankilosatzailea.
–Paget-en eritasuna.
–Osteoporosia eta osteomalazia (eragin funtzionalaren arabera).
–Fibromialgia.
–Deformazio anatomikoak, eragin funtzionalaren arabera.
5.–Digestio aparatua.
–Crohn-en eritasuna eta kolitis ultzeraduna.
–B eta C hepatitis aktiboak edo eramaile-egoerak.
–Gibeleko gutxiegitasuna, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.
–Gibeleko zirrosia.
–Behazun-zirrosi primarioa.
–Pankreatitis kronikoa.
–Fibrosi kistikoa.
–Abdomeneko paretako herniak, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoak.
–Uzki-esfinterreko ihesa.
6.–Bihotz-hodietako sistema.
–Bihotz-gutxiegitasuna, maila guztietan.
–Arritmiak eta blokeoak: eszitazio aurreko sindromeak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu arritmia sinusala, estrasistole suprabentrikular edo estrasistole bentrikular isolatuak, lehen mailako blokeo aurikulobentrikularra, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarraren hemiblokeoak.
–Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.
–Balbulopatiak.
–Miokardiopatiak.
–Perikardiopatia kronikoak.
–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.
–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.
–Hipertentsio arteriala (TASa > 140 eta TADa > 90).
–Hipotentsioa (TASa < 90 eta TADa < 45).
–Gutxiegitasun benoso eta linfatikoa.
7.–Arnas aparatua.
–Arnas aparatuko gaitz kronikoak (bronkitis kronikoa, buxadurazko arnas eritasun kronikoa, enfisema, bronkiektasiak).
–Pleurako isuri errepikatuak.
–Berezko pneumotorax errepikatuak.
–Eritasun interstizialak edo biriketako fibrosia.
–Asma eta bronkioetako hiperreaktibotasuna.
8.–Nerbio-sistema.
–Epilepsia.
–Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizatzaileak.
–Neurona motorraren eritasunak.
–Ataxiak.
–Funtzio gorenen eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktua, oroimena, judizioa eta funtzio exekutiboak).
–Parkinson-en eritasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.
–Odol-hodien gaitz iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak. –Miastenia larria eta lotura neuromuskularraren bestelako nahasmenduak.
–Bertigoak.
–Siringomielia.
–Hidrozefalia.
–Miopatiak.
–Nerbio-sistema zentraleko lesioaren ondoriozko paralisia.
–Paralisi periferikoak, eragin funtzionalen arabera.
–Nerbio-sistema periferikoaren eritasunak, eragin funtzionalen arabera.
–Neke kronikoaren sindromea.
–Anosmia.
–Beste nahasmendu motor batzuk (tikak, estereotipia motorrak, loaren nahasmenduak), giza harremanetan eta lanean duten eraginaren arabera.
9.–Nahasmendu psikiatrikoak.
–Nahasmendu mental organikoak, salbu eta prozesu automugatuak eta itzulgarriak.
–Substantzia psikotropikoak (alkohola barne) kontsumitzearen ondoriozko nahasmendu mentalak eta portaeraren nahasmenduak.
–Eskizofrenia eta beste nahasmendu psikotiko batzuk.
–Gogo-aldartearen nahasmenduak (nahasmendu bipolarrak, depresio nahasmendu errepikatuak, depresio-aldi larria, nahasmendu distimikoak).
–Antsietate-nahasmenduak, ondorio kliniko nabarmena dutenak.
–Nortasunaren nahasmenduak eta bulkaden kontrolari loturikoak, giza harremanetan eta lanean eragina dutenak.
10.–Aparatu genitourinarioa.
–Giltzurrun-gutxiegitasuna, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Gernu-inkontinentzia.
–Giltzurrun-polikistosia.
11.–Sistema endokrinologikoa.
–Hipotalamo-hipofisi ardatzaren nahasmenduak.
–Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Addison-en eritasuna, Cushing-en sindromea, feokromozitoma eta guruin suprarrenalen beste nahasmendu batzuk.
–Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.
–Diabetes mellitusa.
–Adenomatosi endokrino anizkoitza.
–Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
12.–Larruazala, fanerak eta guruin exokrinoak.
–Orbainak eta larruazalaren prozesu kronikoak, baldin poliziaren eginkizunetan aritzeko gaitasuna gutxitzen badute haien zabalerarengatik, eragin funtzionalengatik eta kokapenarengatik.
13.–Odola eta organo hematopoietikoak.
–Aplasia medularra, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, b-talasemiak anemiarekin.
–Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Sindrome linfougalkor kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Mieloma anizkoitzak eta Waldeström-en eritasuna.
–Hemofiliak eta hemostasiaren beste nahasmendu batzuk.
–Immunoeskasiak.
–Esplenektomia. –Antikoagulatzaileak (heparinak, sintroma), interferona, kortikoideak edo eritropoietina erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.
14.–Bestelakoak.
–Amiloidosia.
–Kolagenosia.
–Lupus eritematoso sistemikoa.
–Artritis erreumatoidea.
–Esklerodermia.
–Sjögren-en sindromea.
–Baskulitisa, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.
–Obesitatea (gorputz-masaren indizea > 25).
15.–Azalpen orokorrak.
–Patologia baztertzaileak ebaluazio mahaiak baloratuko ditu eragin funtzionalaren arabera, eta polizia lanetan aritzeari begira eginen den pronostikoaren arabera.
–Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Edozein aparaturen eta sistemaren beste edozein afekzio, baldin ebaluazio mahaiaren iritziz polizia lanetan aritzea galarazten ahal duen eragin funtzionala badu.
Iragarkiaren kodea: L2610540
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
