2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Deialdia, dirulaguntzak emateko testuliburuak erosteko, Haur Hezkuntzako proiektuen materialerako, eta eskola-jantokirako, 2026-2027 ikasturtean. Laburpena
DDBN kodea: 922206.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/922206).
Xedea: dirulaguntzak ematea, partez finantzatzeko gastu batzuk, sortzen direnak testuliburuak erosteagatik, Haur Hezkuntzako proiektuen materialagatik eta eskola-jantokia erabiltzeagatik, 2026-2027 ikasturteari dagokionez; hori guztia, jarraikiz espedientean jasotako oinarri arautzaileei (2026ko uztailaren 23ko osoko bilkuran onetsitako oinarriak).
2026ko aurrekontuan laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 3.000 euro, testuliburuak erosteko eta Haur Hezkuntzako proiektuen materialerako; 15.000 euro, eskola-jantokirako.
Zenbatekoa: eskatzailearen errenta aitorpenaren araberakoa izanen da laguntza ekonomikoaren zenbatekoa, eta aurrekontua norgehiagokako araubidean banatuko da onartutako eskaeren artean.
Laguntzak eskatzeko epea: laguntza-lerro guztietarako, epea irekita egonen da 2026-2027 ikasturtea bukatu arte (2027ko ekainean). Eskabideak Mendabiako Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, oinarrietan adierazitako agiri guztiekin batera.
Onuradunak: ikusi oinarri arautzaileak.
Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena. Oinarri horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Mendabiako Udalaren bulegoetan.
Halaber, eskabidea bide telematikoz aurkezten ahalko da, Mendabiako Udalaren erregistro elektroniko orokorrean. Erregistro hori Mendabiako Udalaren egoitza elektronikoan dago: www.mendavia.es.
Mendabian, 2026ko uztailaren 29an.–Alkate udalburua, Javier Martínez Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2610584