2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Aldaketa, 3.2 tokiko sistemaren kostuak banatzeko proiektuan. Behin betiko onespena
Leitzako alkateordeak, 2026ko uztailaren 3an emandako 2026/0265 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:
Ikusirik urbanizazio, azpiegitura eta zerbitzu komunen obren kostuak banatzeko proiektuaren aldaketa onesten duen espedientea, honako exekuzio unitateei dagokiena: UE-26, UE-27, UE-28, UE-29, UE-30 eta UE-31 (guztiak daude 3.2 tokiko sistemaren barnean). Espediente hori hasiera batez onetsi zen Leitzako Udaleko alkateordearen 2026ko urtarrilaren 28ko ebazpen baten bidez, eta jendaurrean egon zen, iragarkia jarriz 2026ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12an, eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan. Orobat, banakako jakinarazpenak bidali zitzaizkien ukitutako jabeei; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 133.2 artikuluan. Jendaurreko aldi horretan zenbait alegazio aurkeztu dira, ebazpen honi erantsitako txostenaren bitartez ebatzi direnak.
Kontuan hartuz espedientean jasotako txostenak eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 133. artikuluan ezarritakoa (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Kontuan hartuz, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.j) artikuluarekin bat, Alkatetzaren eskumena dela hirigintzako kudeaketako tresnak onestea,
EBAZTEN DUT:
1.–Ezestea aurkeztutako alegazio guztiak Marcos Errok eta Igor López de Uraldek idatzitako txostenean azaldutako arrazoiengatik.
2.–Behin betiko onestea UE-26, UE-27, UE-28, UE-29, UE-30 eta UE-31 exekuzio-unitateetako urbanizazio, azpiegitura eta zerbitzu komunen obren kostuak banatzeko proiektua, guztira 525.522,40 euroko kostua baitu.
3.–Kostuak banatzeko proiektu horren behin betiko onespena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Leitzako Udalaren egoitza elektronikoan, eta jakinarazpen pertsonalak igortzea ukitutako jabeei.
4.–Kostuak banatzeko proiektuaren behin betiko onespenak ahalmena ematen dio udal administrazio jarduleari zuzenean okupatzeko zerbitzu komunak eta urbanizazioa egiteko beharrezkoak diren lurrak, nahitaezko eta doako lagapenekoak baitira. Administrazio jardulea urbanizazio, azpiegitura eta zerbitzu komunen obren arduraduna izanen da, eta, horrenbestez, eskubidea izanen du obren exekuzio materialeko proiektuen zenbatekoa kobratzeko eta obren zuzendaritza fakultatiboa egiteko (horiek guztiak kasuan kasuko harrera-aktaren bidez onetsiko dira).
Leitzan, 2026ko uztailaren 3an.–Alkateordea, Maider Amantegi Urdalleta.
Iragarkiaren kodea: L2610548