2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Kudeaketa-esleipena onartzea, kultura teknikariak kontratatzeko zerrenda bat sortzeko
Udalak, 2026ko ekainaren 17an egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Onartzea Viana, Azagra, Bera, Murchante, Baztan, Agoitz, Lizarra, Aranguren, Olazti, Tafalla, Burlata, Lesaka, Antsoain, Zizur Nagusi, Lodosa eta Leitzako udalek Etxarri Aranazko Udalari kultura teknikariaren eginkizunak betetzeko izangaien deialdia egiteko, hautaprobak egiteko eta zerrenda kudeatzeko duen kudeaketa-esleipena bideratzeko hitzarmena, sortzen diren beharrei erantzuteko hitzarmenari atxikitutako udalek kontratatu ditzaten.
2. Etxarri Aranazko Udaleko alkateari ahalmena ematea, haren izenean eta ordezkaritzan aipatutako hitzarmena sina dezan.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Etxarri Aranatzen, 2026ko uztailaren 27an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2610525