159. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Oposizioa, bete dadin pala-gidari ofizialaren plaza bat barne-igoera murriztuan. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatearen otsailaren 14ko 1818/2026 Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, deialdi honetan: oposizioa, bete dadin Tuterako Udalaren zerbitzuko pala-gidari ofizialaren plaza bat (C maila/taldearekin parekatua) oposizio bidez eta barne-igoera murriztuan. Aipatu oinarriak argitaratu ziren 2026ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 12an.

Erreklamazioak egiteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko emandako epea bukatu da.

4. oinarrian honako hau dago jasota:

"4. Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

(...)

4.3. Erreklamazioetarako epea iraganik eta horiek ebatzirik, Tuterako Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela.es), "Trámites destacados-Empleo Público" atalean, deialdiaren aipamenean.

4.4. Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski izanen deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla aitortzeko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertu ondoren, ohartuz gero baldintzaren bat ez dela betetzen, interesdunek galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak".

Horiek horrela, bada,

EBATZI DUT:

Lehena.–Onestea aipatu deialdiko izangai onartuen behin betiko zerrenda:

–Izangai onartuak:

RUIZ HUGUET, JUAN PEDRO

–Baztertuak: inor ere ez.

Bigarrena.–Izangaiari jakinaraztea ezen, deialdiaren azterketa 2026ko irailaren 17an eginen dela, goizeko 10:00etan, udaletxeko laugarren solairuko bilera gelan (Plaza Vieja plaza 1).

Hirugarrena.–Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela.es), "Trámites destacados-Empleo Público" atalean, deialdiaren aipamenean.

Tuteran, 2026ko uztailaren 20an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2609997