2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
Ekonomia-jardueren gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea
Honen bitartez, interesdun guztiei aditzera ematen zaie ekonomia-jardueren gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea abuztuaren 17an hasi eta irailaren 15ean bukatuko dela.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Bargotako Udalaren kontuan ordaindu daitezke, Nafarroako Rural Kutxan edo Caixabanken, aipatutako epean.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako kontuetan kargatuko dira 2026ko irailaren 15ean.
Epe hori iragandakoan, Agentzia Exekutibora igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Bargotan, 2026ko uztailaren 21ean.–Kudeaketa-batzordeko burua, Iñigo Sáenz Ruiz de Larrinaga.
Iragarkiaren kodea: L2610130