159. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

250E/2026 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, baimendutako kreditua handitzen duena dirulaguntza honen deialdirako: Nekazari berriak ezartzeko laguntzak, 2023-2027 aldirako NPEPEren esparruan. 2026ko deialdia. DDBN kodea: 879137.

Nafarroako Gobernuak 2025eko azaroaren 26an hartutako Erabakiaren bidez, Landa Garapeneko zuzendari nagusiari baimena eman zaio urte anitzeko gastu konpromisoa hartzeko, 260.000 eurokoa, 2026ko ekitaldian eta 2028ko ekitaldian banatuta, nekazari berriak ezartzeko laguntzen 2026ko ekitaldiko deialdia finantzatzeko, 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidearen plan estrategikoaren (NPEPE) esparruan.

Erabaki horretan berean, Landa Garapeneko zuzendari nagusiari baimena ematen zaio deialdi horretarako baimendutako kreditua handitzeko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluko a) letran ezarritako baldintzekin bat, gehienez ere 500.000 euro ekitaldi bakoitzean, aurrekontu kreditu berberen edo aurrekontu programa bereko kredituen kargura.

Abenduaren 30eko 594E/2025 Ebazpenaren bidez 2026rako deialdia onesten da, eta 130.000 euroko gastua baimentzen da 2026ko ekitaldian eta 130.000 eurokoa 2028ko ekitaldian, 2026ko Aurrekontu Orokorretako "Nekazari gazteak eta nekazari berriak ezartzeko laguntzak. 2023-2027 NPEPE LGENF" izeneko 720004-72200-7700-412112 partidaren baliokidea den partidaren kargura, behar adinako kreditu egokia baldin bada.

2026ko deialdian aurkeztu diren eta laguntzak emateko kontuan har daitezkeen eskaera guztiei erantzun ahal izateko aurreikusi diren gastuek gainditzen dute hasiera batean baimendu zen kreditua.

Hortaz, bidezkoa da nekazari berriak ezartzeko laguntzen 2026ko deialdirako zenbatekoa handitzea, bat etorrita abenduaren 30eko 594E/2025 Ebazpenaren 3. puntuan ezarritakoarekin, osotara 5.000 euro gehituta, 2.500 euro 2026ko ekitaldian eta beste 2.500 euro 2028ko ekitaldian.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak (foru dekretu horren bidez ezarri zen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa),

EBAZTEN DUT:

1. Nekazari berriak ezartzeko laguntzen 2026ko deialdirako baimendutako kreditua handitzea, bat etorrita abenduaren 30eko 594E/2025 Ebazpenaren 3. puntuan ezarritakoarekin, osotara 5.000 euro gehituta, 2.500 euro 2026ko ekitaldikoak eta beste 2.500 euro 2028ko ekitaldikoak. Hori guztia 2026ko gastu-aurrekontuko "Nekazari gazteak eta nekazari berriak ezartzeko laguntzak. 2023-2027 NPEPE LGENF" izeneko 720004-72200-7700-412112 partidaren kargura eta 2028ko gastu-aurrekontuan horren baliokidea den partidaren kargura, betiere horretarako behar adinako kreditu egokia baldin bada.

2. Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari (NGDDB) jakinaraztea.

Ebazpen hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratu beharko da.

3. Argitalpena.

Aldaketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Administrazio errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2026ko uztailaren 24an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F2610413