159. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerga agenteen lau plaza oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerga agenteen lau plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 11ko 745/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia, argitara eman zena 2025eko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 3koan), argitara eman zen hautapen prozesua gainditu eta baldintzak betetzen zituzten lau izangaiak izendatzeko proposamena, eta haien izendapena egin zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 20ko 1752/2026 Ebazpenaren bidez.

Izendapenaren ondoren, Oscar Gómez Ibáñez jaunak, igoera-txandako izangaiak, borondatezko eszedentzia hartu du jabetza hartzearen egunetik bertatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa baita eta egun ari den lanpostuan geratzea erabaki baitu.

Horri dagokionez, deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan egiazki aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, plaza huts hori ere beteko dela, deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan.

Hori guztia aintzat hartuta, eta igoera-txandan ez dagoenez gainditutako izangai gehiagorik, izendapen proposamena osatu behar da, eta txanda irekiko María Elena Lizaso Vázquez andrea barne hartu.

Deialdiaren 8.1 eta 9.2 oinarrietan ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2026ko uztailaren 31n.–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2610628