159. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Dirulaguntzen deialdia, A ereduko ikasleak udako euskarazko kanpaldietara joan daitezen 2026an. Laburpena

DDBN kodea: 921424.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/921424).

Arangurengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko otsailaren 12an egindako bilkuran, deialdi bat onetsi zuen, dirulaguntzak emateko, A ereduko ikasleak udako euskarazko kanpaldietara joan daitezen 2026an.

Interesdunek 2026ko irailean aurkezten ahal dituzte eskabideak, horretarako onetsitako oinarriei jarraikiz.

Mutiloan, 2026ko uztailaren 24an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2610460