159. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR MAYOR

Dirulaguntzen deialdi publikoa, norgehiagoka-araubidean, desgaitasunaren eremuan, gizarte-ekintzaren arloko proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteentzat (2026). Laburpena

DDBN kodea: 910469.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/910469).

2026ko ekainaren 3ko Alkatetzaren 1285/2026 Ebazpenaren bidez onetsia.

Lehenengoa.–Onuradunak:

Honako talde, erakunde, kolektibo eta elkarte hauek izan daitezke onuradun:

–Ez badute irabazi-asmorik.

–Prebentzioko, laguntzako, aisialdiko eta denbora libreko jarduerak egitea eta gizarteratzea.

–Udalerrian bertan udalerriko herritarrentzako jarduerak egiten dituztenak, edo Iruñean zein Iruñerrian lan egiten dutenak, eta Zizur Nagusiko bizilagunak beren jardueretan sartzen dituztenak.

–Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan, Estatuko Erlijio Erakundeen Erregistroan edo Zizur Nagusiko Elkarteen Erregistroan behar bezala inskribatuta egotea. Baldintza hori betetzen ez badute, epe bat izango dute erregistroa formalizatzeko, eta aldeko akordioa izanez gero, laguntzak jasotzeko aukera izango dute.

–Proiektuen bideragarritasuna bermatuko duten egitura eta esperientzia izatea.

–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako debeku-kausaren batean sartuta ez egotea.

–Plantillan 50 langile baino gehiago dituzten erakunde onuradunek Berdintasun Plan bat izan beharko dute erregistratuta, honako legediak aurreikusitakoaren arabera: Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legea, eta Hitzarmenak, lan-akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratzeari eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua.

Bigarrena.–Helburua:

Gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea, eta desgaitasunen bat duten pertsonen gizarte-ongizateko maila handiagoak lortzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen deialdi publikoa, norgehiagoka-araubidean, Nafarroan, desgaitasunaren eremuan, gizarte-ekintzaren arloan proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteentzat. 2026. urtea.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

9.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau laburpen gisa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Zizur Nagusian, 2026ko ekainaren 3an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2610478