2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Deialdia, euskara ikasteko laguntzak emateko. Laburpena 2025-2026 ikasturtea
DDBN kodea: 921384.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/921384).
Arangurengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko otsailaren 12an egindako bilkuran, euskara ikasteko dirulaguntzen deialdia onetsi zuen 2025-2026 ikasturterako.
Interesdunek 2026ko urriaren 3ra arte aurkezten ahal dituzte eskabideak, horretarako onetsitako oinarriei jarraikiz.
Mutiloan, 2026ko uztailaren 24an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2610456