2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Aldaketa, BPI-9 unitateko jarduketa-sisteman. Behin betiko onespena
Berriobeitiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko ekainaren 30ean egindako ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Larragetako UR-9 unitatearen borondatezko birpartzelazioa, Larragetako UR-9 unitateko jabeek sustatu dutena.
Argitara ematen da behin betiko onespenaren erabakia, aplikatzeko uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina):
Lehenengoa.–Behin betiko onestea BPI-9 unitatea urbanizatzeko jarduketa-sistemaren aldaketa, kooperazioa izatetik jabe bakarraren borondatezko birpartzelazioa izatera pasa dadin, erabaki honetan azaldutako arrazoiengatik.
Bigarrena.–Jarduketa-sistema berriak eraginkortasun praktikoa izateko, beharrezkoa izanen da borondatezko birpartzelazio tresna izapidetzea eta onestea, bai eta, hala badagokio, hirigintza arloan legez eska daitezkeen gainerako exekuzio tresnak ere, dagozkion bermeak emanda.
Hirugarrena.–Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta banan-banan jakinaraztea espedienteko interesdunei, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Jakinarazten dut, denek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, ebazpenaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 123. eta 124. artikuluak).
b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita (Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 333. artikulua eta hurrengoak).
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 30., 114.1.c) eta 112.3 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8., 10. eta 46. artikuluak).
Berriobeitin, 2026ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2610606