159. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 39. lurzatian. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2026ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Beñat Espinosa Olasagasti jaunak sustaturiko 3. poligonoko 39. lurzatiaren xehetasun-azterketa.

Espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta bitartean interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Iturenen, 2026ko uztailaren 28an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2610620