159. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Laburpena, denden errotulazioan euskara erabiltzeko dirulaguntzen deialdiarena

DDBN kodea: 921375.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/921375).

Arangurengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko otsailaren 12an egindako bilkuran, Arangurengo denden errotulazioan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzen 2026rako deialdia onetsi zuen.

Interesdunek 2026ko abenduaren 11ra arte aurkezten ahal dituzte eskabideak, horretarako onetsitako oinarriei jarraikiz.

Mutiloan, 2026ko uztailaren 24an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2610454