159. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1869/2026 EBAZPENA, 2026ko uztailaren 28koa, Jaime Brunet Fundazioko buruak emana. Haren bidez, Giza Eskubideak Sustatzeari buruzko Doktoretza Tesien 2026ko Jaime Brunet Sariaren deialdia egiten da.

Oinarriak

Lehenbizikoa.

Sari honetara aurkezteko aukera izanen dute 2025eko irailaren 1etik 2026ko abuztuaren 30era bitartean Espainiako edozein unibertsitatetan irakurri diren doktoretza-tesi argitaragabeek, betiere bikain edo bikain cum laude kalifikazioa lortu badute.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Doktoretza Tesien Jaime Brunet Sarirako edozein hautagaik zilegi izanen du bere doktoretza-ikerketa egoki iritzitako beste erakunde batzuen nahi adina saritara aurkeztea. Sariren bat jasotzen badu eta horrek tesia argitaratzea badakar, doktoregaiak aintzatespen hori onartuz gero, ez du Brunet saria eskuratzeko aukerarik izanen. Edozein arrazoirengatik tesia beste erakunde batek argitaratuta baldin badu, baztertuta geldituko da halaber.

Bigarrena.

Aurkezten diren tesiek espainieraz edo ingelesez idatzita egon behar dute.

Hirugarrena.

Parte hartzeko aukera izanen dute, oinarrizko ikerketa-edukiari dagokionez, giza eskubideekin eta beren defentsa eta sustapenarekin lotura zuzena duten tesiek.

Laugarrena.

Sarian parte hartzeko inskripzioa web-orrialde honetan jaits daitekeen eredu ofizialaren bidez egin behar da nahitaez: www.unavarra.es/conocerlauniversidad/jaime-brunet-fundazioa.

Agiri hauek erantsi beharko dira:

–Doktoretza-tesiaren ale bat.

–Lortutako kalifikazioaren ziurtagiria.

–Tesiaren laburpena (gehienez ere 2 orri).

–Curriculum Vitae-a.

Dokumentazio guztia PDF formatuan aurkeztu eta helbide elektroniko honetara bidaliko da: fundacion.brunet@unavarra.es

Bosgarrena.

Eskaerak aurkezteko epea 2026ko urriaren 31n bukatuko da.

Seigarrena.

Jaime Brunet Fundazioaren patronatuak izendatuko du saria nori eman erabakiko duen epaimahaia, eta epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da. Fundazioko lehendakaria izanen da epaimahaiaren burua.

Zazpigarrena.

Saria eman gabe uzteko aukera ere badago.

Zortzigarrena.

Saria hau izanen da: bi mila euro gordin (2.000 euro), saria jaso dela egiaztatzen duen diploma bat eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko argitalpen zerbitzuek tesia argitaratzea. Saria bakarra eta banaezina izanen da. Beraz, ez da Ex aequo banatuko. Aipatutako kopuruari dagokionez, arauzko atxikipenak eginen dira zerga-ondorioetarako.

Bederatzigarrena.

Tesia argitaratzeko, tesi irabazlearen egileak doktoretza-tesiaren behin betiko bertsioaren Word edo Latex-eko artxibo elektroniko bat eta argitalpena egiteko beharrezkoak diren dokumentuak bidali behar ditu, 2 hilabeteko epean, saria nori emanen zaion jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, helbide elektroniko honetara: fundacion.brunet@unavarra.es

Hamargarrena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako ekitaldi batean emanen da saria. Saridunak ez badu ekitaldian parte hartzen, ez zaio saria emanen.

Hamaikagarrena.

Saririk lortu ez duten doktoretza-tesiak, bai eta aurkeztutako informazio eta dokumentazioak ere, ezabatu eginen dira Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artxiboetatik, saria eman eta gero.

Argibide gehiago:

Brunet Fundazioa-Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Arrosadiko campusa.

31006-Iruñea, Nafarroa (Espainia). Telefonoa: 948169103.

Faxa: 948169004.

Helbide elektronikoa: fundacion.brunet@unavarra.es

Internet: www.unavarra.es/conocerlauniversidad/jaime-brunet-fundazioa

Iruñean, 2026ko uztailaren 28an.–Ramón Gonzalo García, Jaime Brunet Fundazioko burua.

Iragarkiaren kodea: F2610536