2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Ordenantza, etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duena. Behin betiko onespena
Basaburuko Udalak, 2026ko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
Udalbatzak 2026ko apirilaren 29ko osoko bilkuran onetsi zuen hasiera batez, eta hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2026ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Jendaurreko aldia igarota inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da aipatu ordenantza, eta agintzen da argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatutakoarekin.
Basaburuan, 2026ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DUENA ETXEBIZITZA HUTSEN GAINEKO ZERGA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da babes harturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; zehazki, II. tituluko VIII. kapituluko 184.etik 191.era bitarteko artikuluak, biak barne (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Zerga-egitatea
2. artikulua. Zerga-egitatea da Basaburuko udal-mugartean diren etxebizitza hutsen titulartasuna.
3. artikulua. Zerga honen ondorioetarako, etxebizitza huts gisa hartzen da etxebizitzaren arloko departamentu eskudunak halakotzat deklaratu, eta Etxebizitza Hutsen Erregistroan alta eman zaiona Etxebizitza izateko eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legeari jarraikiz.
Subjektu pasiboak
4. artikulua. Zergaren subjektu pasiboak dira pertsona fisikoak eta juridikoak, jaraunspen jasogabeak, ondasun-erkidegoak, eta nortasun juridikorik izan ez arren, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten entitateak, baldin eta:
a) Etxebizitza hutsen gaineko jabetza-eskubidearen titular badira, etxebizitza horien gainean ez dagoenean bestelako gozamen- edo xedapen-eskubide errealik.
b) Etxebizitza hutsen gaineko gozamen- edo erabilera-eskubide erreal baten titular baldin badira, eskubide hori jabeari ez dagokionean.
Salbuespenak
5. artikulua.
1) Zergaren aplikaziotik salbuetsita egonen dira:
a) Etxebizitzen titularrak funtzionario publikoak badira, eta haiek etxebizitza dagoen herritik kanpora betetzen badituzte beren eginkizunak, aplikatzekoa zaien legediari jarraikiz.
b) Etxebizitzen titularrak baldin badira ohiko bizileku duten herritik kanpora aldi baterako joan behar izaten duten langileak, arrazoi teknikoengatik, antolamendukoengatik nahiz ekoizpenekoengatik edo, bestela, enpresaren jardunari dagozkion kontratazioengatik, edo langileek lanean tokiz aldatu behar izateagatik.
c) Administrazio Publikoaren esku jarri diren etxebizitzak (Nasuvinsa edo kasuan kasuko entitatearen esku), gizarte-alokairurako erabiltzeko.
2) Betiere zerga-salbuespena etxebizitza bakar batek izanen du.
Zerga-oinarria
6. artikulua. Zerga-oinarria izanen da indarrean dagoena hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren ordainarazpenerako.
Kuota
7. artikulua. Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari karga-tasa aplikatzetik ateratzen dena.
Karga-tasa
8. artikulua.
1) Karga-tasa izanen da Udalaren osoko bilkurak onesten duena ekitaldi bakoitzerako, etxebizitza Etxebizitza Hutsen Erregistroan inskribaturik dagoen lehenengo eta bigarren urteetarako. Karga-tasak tarte hauen barnean egon beharko du:
–%0,25 eta %0,50 artean lehen urterako.
–%0,50 eta %1 artean bigarren urterako.
–%1,5 hirugarren urterako eta hurrengoetarako.
2) Karga-tasa bakarra izanen da udal-mugarte osorako.
Zergaren sortzapena
9. artikulua.
1) Zerga lehen aldiz sortuko da ebazpen bat ematen denean deklaratzen duena etxebizitza hutsik dagoela.
2) Gero, zerga urte bakoitzeko lehen egunean sortuko da, Etxebizitza Hutsen Erregistroan etxebizitza alta emanda dagoen bitartean.
3) Kuotak seihilekokoak izanen dira, seihilekoak naturalak izanen direlarik, eta horien barnean, zatiezinak eta txikiezinak.
4) Subjektu pasiboek, dagokion espedientea izapidetuz, eskatzen ahalko dute itzul dakiela zergaren sortzealdiari dagozkion kuoten zati proportzionala, etxebizitzak okupatzen diren unetik aurrerakoa.
Zergaren kudeaketa
10. artikulua. Zergaren ordainarazpena egiteko, Basaburuko Udalak eguneratuta eduki beharko du Etxebizitza Hutsen Udal Errolda, Etxebizitza Hutsen Erregistroan gertatzen diren altak eta bajak kontuan harturik. Alta eta baja horiek Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunak ofizioz jakinaraziko dizkio Udalari.
11. artikulua. Erregistroan alta emanda, Udalak titularrari jakinaraziko dio alta hori, zerga-oinarria eta karga-tasa indarduna adierazita.
12. artikulua. Zerga kudeatzeko, erabiliko dira lur-ondasunen gaineko kontribuzioa kudeatzeko erabiltzen diren arau berak, eta batera eginen dira kasuko likidazioak eta kobrantza-agirien igorpenak.
Iragarkiaren kodea: L2610557