1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2425/2026 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, akats bat zuzentzen duena Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 2090/2026 Ebazpenean, zeinaren bidez deialdi murriztua onesten baita aholkulari juridikoen lanpostua betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko, hautaproba bat eginez, gero bitarteko izendapenak egiteko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 2090/2026 Ebazpenaren bidez deialdi murriztua onetsi zen aholkulari juridikoen lanpostua betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko, hautaproba bat eginez, gero bitarteko izendapenak egiteko.
Akats bat atzeman denez aipatutako deialdiaren 5.1 oinarrian, bidezkoa da zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.2 artikuluari jarraikiz.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Deialdiaren 5.1 oinarrian (Kalifikazio-epaimahaia) atzemandako akatsa zuzentzea.
Honako hau dioen tokian:
"5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: Joseba Asiain Albisu jauna, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusia.
–Ordezko epaimahaiburua: María Belén López Carballo andrea, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Gobernuaren Idazkaritzako, Erakundeekiko Harremanetako eta Araugintzako Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Luis Ibarrola Berasain jauna, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Zerga Aferen Ataleko burua.
–Ordezko epaimahaikidea: Javier Asún Esparza jauna, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Lan arloko Aferen Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Silvia Domenech Alegre andrea, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusia.
–Ordezko epaimahaikidea: Mikel Laurenz Itoiz jauna, Nafarroako Parlamentuko legelaria.
–Epaimahaikide idazkaria: Miguel Panero Vital jauna, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko aholkulari juridikoa.
–Ordezko epaimahaikide idazkaria: Maite López Martínez de Morentin andrea, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko aholkulari juridikoa".
Honako hau behar du:
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaikidea: Nerea Macuso Moreno andrea, Langileen Batzordearen ordezkari gisa.
–Ordezko epaimahaikidea: Nuria Esparza Pardo andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.
–Epaimahaikide idazkaria: Miguel Panero Vital jauna, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko aholkulari juridikoa.
–Ordezko epaimahaikide idazkaria: Maite López Martínez de Morentin andrea, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko aholkulari juridikoa".
2. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2610693