2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Dirulaguntzen deialdia, D ereduko ikasleak udako euskarazko kanpaldietara joan daitezen 2026an. Laburpena
DDBN kodea: 921420.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/921420).
Arangurengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko otsailaren 12an egindako bilkuran, deialdi bat onetsi zuen, dirulaguntzak emateko, D ereduko ikasleak udako euskarazko kanpaldietara joan daitezen 2026an.
Interesdunek 2026ko irailean aurkezten ahal dituzte eskabideak, horretarako onetsitako oinarriei jarraikiz.
Mutiloan, 2026ko uztailaren 24an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2610458