2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 684. lurzatian. Hasierako onespena
Arroizko Udalak, 2026ko uztailaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez erabaki zuen onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Mikel Iturralde Morenorekin sinatuko den planeamenduari dagokiona, Milarín kaleko 24-26 zenbakietan dagoen 1. poligonoko 684. lurzatiari buruz.
Hitzarmenaren xedea da aipatutako lurzatiaren 61,33 m² inguruko zati bat Arroizko Udalari lagatzea, Arroizko Udal Planak Milarín kalearen eta Cantones zeharbidearen aurrealdeetan ezarritako lerrokadura berriak direla-eta, udal jabari publikoan sartzeko, bide gisa, eta lagapen hori gauzatzeko beharrezkoak diren jarduketa materialak, hirigintzakoak, katastrokoak eta erregistrokoak arautzea.
Hitzarmenaren espedientea eta haren testua jendaurrean egonen dira hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluko 1. eta 5. apartatuekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe horretan zehar, interesdunek espedientea aztergai izanen dute udal bulegoetan, eta egoki jotzen dituzten alegazioak edo oharrak aurkezten ahalko dituzte.
Arroitzen, 2026ko uztailaren 27an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L2610449