159. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KINTOA MANKOMUNITATEA

Usategien enkantea 2026-2030 urteetarako

Kintoa Mendi Mankomunitateak enkante publikorako deia egin du, gutun-azal itxiaren bidez Kintoko ehiza barrutian usategiak errentan emateko 2026-2030 (biak barne) urteetarako. Hauek dira hasierako prezioak:

USATEGIAK

PREZIOA

1. usategia

3.500,00 euro

6 bis. usategia

2.960,00 euro (*)

8. usategia

8.400,00 euro (*)

10 - 11-12. usategiak (batera)

20.000,00 euro (*)

(*) Lizitazio-prezioa adierazten dena da, eta %20ko beherapena jadanik aplikatu zaio.

Baldintza fakultatibo eta ekonomiko-administratiboak Baztango Udaleko Idazkaritzan (kintoa@baztan.eus) eta Nafarroako Kontratazio Atarian (https://www.navarra.es/home_es/Servicios/PortalContratacion/) daude ikusgai.

Enkantean parte hartzeko proposamenak, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik eta 2026ko irailaren 2ko 14:00ak baino lehen aurkeztuko dira Baztango Udaleko erregistro orokorrean (erregistroko ordutegia: lanegunetan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara).

Proposamenak 2026ko irailaren 7ko 12:00etan irekiko dira, Baztango udaletxean.

Baztanen, 2026ko abuztuaren 7an.–Mankomunitate-burua, Fernando Anbustegi Goñi.

I. ERANSKINA.–PROPOSAMEN EREDUA

Izen-abizenak: .................................................... adinez nagusia, NAN zenbakia: .........................., helbidea: ..........................................., herria: ..........................................., telefonoa: .................., helbide elektronikoa: ................................ 2026-2030 urteetarako (biak barne) Kintoko usategien enkante publikoa, plegu itxiaren bidez eta aurretiazko onarpenarekin, izanen dela jakinik, honako

USATEGIAgatik (adierazi zenbakia): ....................

ESKAINTZEN DITU: ................................................................................................................... euro, BEZa kanpo (letraz eta zenbakiz), urteko (denboraldia).

(Lekua, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L2610978