159. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MILAGRO

Oposizio-lehiaketa, mantentze-lan orokorretako ofizialaren plaza bat betetzeko. Izendapen-proposamena

Deialdia argitara eman zen 2026ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 19an.

Kalifikazio-epaimahaiak Ion Gallardo González izendatzeko proposamena egin du.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 2026ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19an).

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Milagron, 2026ko uztailaren 20an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2610017