159. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

895/2026 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Iruñeko Auzialdiko Auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Atalera (1. plaza) igortzen baita administrazio espediente bat, 186/2026 prozedura laburtuari dagokiona, Rodrigo Las Heras Arnedo jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa.

Iruñeko Auzialdiko Auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Atalean (1. plaza) administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuen Rodrigo Las Heras Arnedo jaunak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 1eko 1237E/2026 Ebazpenaren aurka. Hain zuzen ere, ebazpen haren bidez ebatzi egiten da deialdi honen oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa: deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko larrialdietako mediku albokoen 12 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48.4 artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Auzialdiko Auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Atalera (1. plaza) igortzea administrazio espedientea, 186/2026 prozedura laburtuari dagokiona, Rodrigo Las Heras Arnedo jaunak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 1eko 1237E/2026 Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa. Hain zuzen ere, ebazpen haren bidez ebatzi egiten da deialdi honen oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa: deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko larrialdietako mediku albokoen 12 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

2. Ebazpen hau balizko interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen aipatutako epaitegian bederatzi eguneko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Hautapen prozesuak, Lanpostuak Betetzea eta Deiak Kudeatzeko Zerbitzura eta Araubide Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko uztailaren 28an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.

Iragarkiaren kodea: F2610510