2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 569. eta 570. lurzatietan. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2026ko uztailaren 24ko 2026-0269 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 569. eta 570. lurzatietan, bi lurzatien arteko muga komunetik 2,50 metrora dauden barne-lerrokadurak kentzeko, bi etxebizitza bikoitz eraiki ahal izateko. Azterketaren sustatzaileak Ricardo Salinas Astráin eta Mario Joaquín García Marqués dira.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Obanosen, 2026ko uztailaren 24an.–Alkatea, María Aránzazu Hernández Lacalle.
Iragarkiaren kodea: L2610439