2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Urbanizazio-hitzarmena, SI-8A exekuzio-unitatean. Hasierako onespena
2026ko uztailaren 30eko osoko bilkura arruntean, erabaki zen hasiera batez onestea hirigintza-hitzarmen bat Martzillako SI-8A exekuzio-unitatean. Carlos Díaz Navarrok aurkeztu zuen aipatu hirigintza-hitzarmena udal erregistroan 2026ko martxoaren 20an, Exposición y Conservación de Alimentos SAren izenean eta hura ordezkatuz, helburua izanik SI-8A exekuzio-unitatea garatzeko hirigintza-planaren determinazioen exekuzio materiala. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Udalaren iragarki-taulan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5 eta 74.b) artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan, jendearentzako ordutegian, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 14:00etara.
Martzillan, 2026ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Esther Villanueva Ucar.
Iragarkiaren kodea: L2610789