159. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

36/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketarako eta funtzionamendurako Erregelamendua garatzen duena.

ZIOEN AZALPENA

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak finkatutako testuaren arabera, aitortzen du hezkuntza komunitateak ikastetxeen gobernuan parte hartzeak oinarrizko balioa duela, eta arreta berezia jartzen du ikastetxeen autonomian. Hala, lege organiko horren V. tituluko II. kapituluak dio ikastetxeek autonomia pedagogikoa eta antolatzeko eta kudeatzeko autonomia izanen dutela, beren funtzionamendu ereduak eratuz. Bestalde, III. kapituluak indartu egiten du ikastetxe publikoetako kide anitzeko kontrol eta gobernu organoen eta irakaslana koordinatzeko organoen zeregina. Azkenik, IV. kapituluak ikastetxe publikoen zuzendaritzari buruzko funtsezko alderdiak arautzen ditu. Bestalde, aipatutako lege organikoaren VI. titulua hezkuntza sistemaren ebaluazioari buruzkoa da.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren testu berrian sartutako arau-aldaketetara egokitzeko, eta, era berean, errealitate sozial berri bat konfiguratu dela ikusita, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretua eman da, zeinaren bidez arautzen baita Nafarroako Foru Komunitatean irakaskuntza hauek ematen dituzten ikastetxe publikoen Antolaketarako eta Funtzionamendurako Erregelamendua: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Arte Irakaskuntzak, Hizkuntzak, Kirol Irakaskuntzak, Helduen Hezkuntza eta Hezkuntza Berezia. Foru dekretu horren helburua da ikastetxeen antolaketarako, pedagogiarako eta kudeaketarako autonomia gauzatzeko oinarriak finkatzea, ikastetxe bakoitzaren antolaketa eta funtzionamendu arauak, hezkuntza proiektua eta kudeaketa proiektua prestatuz, hurrenez hurren.

Foru dekretu horren xedapen indargabetzaile bakarrak honako hauek indargabetzen ditu, beste xedapen arauemaile batzuen artean: 24/1997 Foru Dekretua, otsailaren 10ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako eskola publikoen, Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen Erregelamendu Organikoa onesten duena, eta 257/1998 Foru Agindua, uztailaren 16koa, Hezkuntza eta Kulturako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako eskola publikoen, Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen Erregelamendu Organikoa garatzen duena.

Era berean, aipatutako foru dekretuaren azken xedapenetako laugarrenak baimena ematen dio hezkuntza arloan eskumena duen kontseilariari dekretu horretan ezarritakoa gauzatzeko eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azaldutako guztiarekin bat etorriz, beraz, arau-esparru berri bat egin behar da otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuan jasotako erregelamenduzko xedapenak betetzeko eta ikastetxeen antolaketarako, pedagogiarako eta kudeaketarako autonomiaren esparruari buruzko alderdiak zehazteko, eta hori eginen da Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketarako eta funtzionamendurako Erregelamendua garatuz.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Eskola Kontseiluak nahitaezko txostena eman ondoren, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak baliatuta,

AGINTZEN DUT:

ATARIKO TITULUA.–Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Foru agindu honen xedea da Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketarako eta funtzionamendurako Erregelamenduaren arau-garapena arautzea, bai eta ikastetxe horien antolaketarako, pedagogiarako eta kudeaketarako autonomiaren esparruari buruzko alderdiak zehaztea ere.

2. artikulua. Aplikazio eremua.

Foru agindu hau Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren titulartasuneko haur eskoletan aplikatuko da.

3. artikulua. Ikastetxeen autonomia.

Ikastetxeek antolaketarako, pedagogiarako eta kudeaketarako autonomia izanen dute, otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuan eta foru agindu honetan jasotakoaren arabera.

4. artikulua. Ikastetxeen antolaketarako autonomiari buruzko xedapen orokorrak.

1. Ikastetxeek gai hauen gainean erabakiak hartzeko duten gaitasunari esaten zaio antolaketarako eta funtzionamendurako autonomia: gobernu organoen eta irakaslana koordinatzeko organoen hautaketa eta funtzionamendua, irakasleen eta irakasle ez diren langileen antolaketa, ikasleen taldekatzea, bizikidetza, inguruko zerbitzu eta erakundeekiko elkarlana, ikastetxeko egutegia eta ordutegia, eta barne funtzionamenduko beste zenbait gai.

2. Ikastetxeek beren antolaketarako eta funtzionamendurako arauak egiteko, onesteko eta betearazteko autonomia izanen dute.

3. Ikastetxeen antolaketarako autonomiari dagokionez, otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren I. tituluan xedatutakoari jarraikiko zaio, non, besteak beste, honako alderdi hauek arautzen baitira:

a) Ikastetxeen antolaketari eta funtzionamenduari buruzko alderdiak, hala nola: antolaketarako eta funtzionamendurako arauen edukia, prestaketa, onespena eta ebaluazioa.

b) Ikastetxeen gobernuari buruzko alderdiak, hala nola: gobernu organoak –pertsona bakarreko organoak eta kide anitzeko organoak– eta horien jarduteko printzipioak.

c) Ikastetxeetako zuzendaritza taldeari buruzko alderdiak, hala nola: zuzendaritza taldearen osaera, zuzendaritza taldearen eskumenak, zuzendaritza taldeko kide bakoitzaren eskumenak eta pertsona bakarreko gobernu organo jakin batzuk ez egotea ikastetxeen antolaketa-egituran, bai eta zuzendaritza taldeko kideak ordezteko araubidea ere.

d) Ikastetxeetako kide anitzeko gobernu organoei buruzko alderdiak, hala nola: eskola kontseiluaren eta irakasleen klaustroaren osaera, eskumenak eta funtzionamendua.

e) Irakaslana koordinatzeko organoei eta ikastetxeetako beste koordinazio batzorde, talde eta figura batzuei buruzko alderdiak, hala nola: taldeko irakasle taldeen, zikloko irakasle taldeen, hezkuntza laguntzako unitatearen, koordinazio pedagogikorako batzordearen eta tutoretzaren osaera, eskumenak eta funtzionamendua, bai eta zikloaren koordinazioa bere gain hartzeko ardura duten pertsonak eta haien berezko eskumenak ere.

f) Ikastetxeetako irakasleei buruzko alderdiak, hala nola: titulazio eskakizunak eta eginkizunak.

g) Ikastetxeetako irakasle ez diren langileei buruzko eta langile horiek ikastetxeen gobernuan duten parte-hartzeari buruzko alderdiak.

h) Familiek eta ikasleek ikastetxeen funtzionamenduan duten hezkuntza arloko erantzukidetasunari buruzko alderdiak, hala nola: erantzukidetasunerako eta parte-hartzerako bideak, gurasoen eta legezko ordezkarien elkarteak eta taldeko delegatuak, delegatuen batzordeak eta, kasu bakoitzean, dagozkien eginkizunak.

i) Eskubideei, betebeharrei, bizikidetzari eta berdintasunari buruzko alderdiak, hala nola: ikasleen eskubideak eta betebeharrak, bizikidetza plana eta hezkidetza plana.

j) Ikastetxearen ordutegi orokorrari buruzko alderdiak.

4. Aurreko atalean xedatutakoa gorabehera, ikastetxeen antolaketarako autonomia beren irakaskuntzen berezitasunera eta berezko ezaugarrietara egokituko da, kontuan hartuta indarrean dagoen araudian jasotakoa eta foru agindu honen artikuluetan ezarritako zehaztapenak eta salbuespenak.

5. artikulua. Ikastetxeen autonomia pedagogikoari buruzko xedapen orokorrak.

1. Autonomia pedagogikoa esaten zaio ikastetxeek curriculuma beren ingurunera egokitzeko, beren hezkuntza eskaintza zehazteko eta ikasleen eta familien beharrei eta iguripenei erantzuteko erabakiak hartzeko duten gaitasunari. Autonomia pedagogikoa bideratuko da, beti, ikastetxeko hezkuntza jarduera etengabe hobetzera, ikasleen garapen integralera eta ikasle guztien emaitza akademikoak hobetzera. Nolanahi ere, ikastetxeek lortutako emaitzak aurkeztu beharko dituzte.

2. Ikastetxeek autonomia pedagogikoa izanen dute beren hezkuntza proiektua eta beren urteko programazio orokorra egiteko, onesteko eta gauzatzeko.

3. Ikastetxeen autonomia pedagogikoari dagokionez, otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren II. tituluan xedatutakoari jarraikiko zaio, non, besteak beste, honako alderdi hauek arautzen baitira:

a) Ikastetxeen antolaketa pedagogikoari buruzko alderdiak, hala nola: hezkuntza proiektuaren eta urteko programazio orokorraren edukia, prestaketa, onespena eta ebaluazioa.

b) Ikastetxeen autonomia pedagogikoa baliatzeari buruzko alderdiak, hala nola: curriculuma zehaztea eta egokitzea; programazio didaktikoak eta ikasgelako programazioak; hizkuntzen tratamendua; arloak eta ikasgaiak esparrutan antolatzea; hautazkotasuna; eta proiektuak, programak eta planak; bai eta jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak definitzea, programatzea eta gauzatzea ere.

c) Hezkuntza prozesuei buruzko alderdiak, hala nola: eskolak ematea, ikasleak ebaluatzea, tutore-lana eta ikasleen desberdintasun indibidualei erantzutea.

4. Aurreko atalean xedatutakoa gorabehera, ikastetxeen autonomia pedagogikoa beren irakaskuntzen berezitasunera eta berezko ezaugarrietara egokituko da, kontuan hartuta indarrean dagoen araudian jasotakoa eta foru agindu honen artikuluetan ezarritako zehaztapenak eta salbuespenak.

6. artikulua. Ikastetxeen kudeaketarako autonomiari buruzko xedapen orokorrak.

1. Kudeaketarako autonomia esaten zaio ikastetxeek beren baliabide ekonomiko eta materialak eta giza baliabideak administratzeko duten gaitasunari.

2. Ikastetxeek beren kudeaketa proiektua egin, onetsi eta gauzatzeko autonomia izanen dute.

3. Ikastetxeen kudeaketarako autonomiari dagokionez, otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren III. tituluan xedatutakoari jarraikiko zaio, non, besteak beste, honako alderdi hauek arautzen baitira:

a) Ikastetxeen kudeaketari buruzko alderdiak, hala nola: kudeaketa proiektuaren edukia, prestaketa, onespena eta ebaluazioa.

b) Ikastetxeen kudeaketa ekonomikoari buruzko alderdiak, hala nola: ikastetxearen urteko aurrekontua, kudeaketa-kontuak eta tasak.

c) Pertsonen kudeaketari buruzko alderdiak, hala nola: irakasleen plantillaren proposamena, lanbide jardunaren garapena eta ikastetxearen prestakuntza plangintza.

d) Baliabide materialen kudeaketari buruzko alderdiak, hala nola: ikastetxearen mantentzea eta kontserbazioa; ekipamendua eta obren, zerbitzuen eta horniduren kontratazioa; baliabide eta bitarteko digitalak; hezkuntza arloko informazioaren kudeaketa; eta ikastetxeen webguneak.

e) Ikastetxeak kudeatzeko beste elementu batzuei buruzko alderdiak, hala nola: ikastetxeetako sarbidea, zerbitzu osagarriak, ikasleen osasuna eta segurtasuna, datuen babesa eta kalitatea kudeatzeko sistemak, arriskuen prebentzioa, larrialdi plana eta ikastetxeen erabilera soziala.

4. Aurreko atalean xedatutakoa gorabehera, ikastetxeen kudeaketarako autonomia beren irakaskuntzen berezitasunera eta berezko ezaugarrietara egokituko da, kontuan hartuta indarrean dagoen araudian jasotakoa eta foru agindu honen artikuluetan ezarritako zehaztapenak eta salbuespenak.

I. TITULUA.–Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak

I. KAPITULUA.–Antolaketarako autonomia

7. artikulua. Antolaketa eta funtzionamendu arauak.

1. Ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendu arauak plangintza instituzionaleko agiri bat dira, non ikastetxearen hezkuntza proiektuan proposatutako helburuak lortzeko beharrezkoak diren antolaketa arloko alderdiak eta alderdi funtzionalak jasotzen baitira. Agiri hori, betiere, indarreko araudian ezarritakora egokitu beharko da.

2. Oro har, Lehen Hezkuntzako ikastetxeen eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendu arauek atal hauek izanen dituzte:

a) Ikastetxeko gobernuaren antolaketaren egitura: kide anitzeko organoak eta pertsona bakarreko organoak, eta organo horietako bakoitzaren kideak, eskumenak eta funtzionamendu araubidea.

b) Ikastetxeko irakaslana koordinatzeko egitura: organoak eta organo horietako bakoitzaren kideak, eskumenak eta funtzionamendu araubidea.

c) Irakasleen eta irakasle ez diren langileen antolaketa, arduren banaketa eta zereginak.

d) Guraso elkarteak eta ikasle elkarteak.

e) Ikasle taldeak eratzeko irizpideak eta ikasleen desberdintasun indibidualei erantzuteko antolamendua.

f) Tutoretzak esleitzeko eta ikasmailak eta taldeak hautatzeko irizpideak.

g) Antolaketa akademikoa zehaztea, besteak beste: ebaluazioen egutegia, azterketak edo testuliburuak.

h) Ingurunearekiko elkarlana: osasun, gizarte eta kultur zerbitzuak, toki entitateak eta beste erakunde eta instituzio batzuk.

i) Ikastetxeko bizikidetzaren antolaketa.

j) Eskola-egutegia eta ikastetxearen ordutegi orokorra prestatzeko irizpideak.

k) Irakasleen eta ikasleen ordutegiak prestatzeko irizpideak.

l) Irakasleak ez daudenean ikasleei arreta emateko irizpideak.

m) Kanpoko ebaluazioen antolaketa eta haietan laguntzea: diagnostikoa egiteko ebaluazioak, ikastetxearen jardunaren ebaluazioa eta beste batzuk.

n) Ikasleen ebaluazioei buruz erreklamazioak egiteko prozesua.

ñ) Ikastetxeko sarrera-irteerak eta jolas orduak antolatzea.

o) Ikastetxeko bulego, ikasgela eta guneetara sartzeko protokolo espezifikoak.

3. Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako eskola kontseiluek aukera izanen dute ikastetxea behar bezala antolatzeko eta funtzionatzeko beharrezkotzat jotzen dituzten atal guztiak sartzeko ikastetxearen antolaketa eta funtzionamendu arauetan, bakoitzak ematen dituen irakaskuntzen berezitasunera eta ikastetxearen ezaugarrietara egokitzeko, betiere indarrean dagoen araudian ezarritakoa errespetatuz.

4. Era berean, otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren I. tituluaren artikuluetan hala aurreikusten den kasu guztietan, eta hezkuntza komunitateko organo eta eragileei esleitu dizkien eskumenak alde batera utzi gabe, Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako eskola kontseiluek onesten ahalko dute ikastetxearen antolaketa eta funtzionamendu arauetan gehitzea horietako bakoitzaren eskumen eremuetatik eratorritako beste eginkizun batzuk, betiere indarreko araudian ezarritakoa errespetatuz.

5. Era berean, eta irakaslana koordinatzeko organoetako kideei buruz erregelamendu bidez ezarritakoa alde batera utzi gabe, ikastetxeetako eskola kontseiluek beren antolaketa eta funtzionamendu arauetan onesten ahalko dute irakasleen klaustroko beste edozein pertsona sartzea irakaslana koordinatzeko organoetan, betiere otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren I. tituluaren V. kapituluko artikuluetan aukera hori berariaz jasota baldin badago.

8. artikulua. Zuzendaritza taldea.

1. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako zuzendaritza taldea, kasuan kasuko ikastetxeko unitate kopuruaren arabera, honako kargu hauek osatuko dute, oro har:

a) Hogeita zazpi unitate edo gehiago dituzten ikastetxeak: zuzendaria, zuzendariordea, ikasketaburua eta idazkaria.

b) Bederatzi unitate edo gehiago eta hogeita zazpi unitate baino gutxiago dituzten ikastetxeak: zuzendaria, ikasketaburua eta idazkaria. Zuzendariari dagokio zuzendariordearen eskumenak banatzea ikastetxeko zuzendaritza taldeko kideen artean.

c) Sei unitate edo gehiago eta bederatzi unitate baino gutxiago dituzten ikastetxeak: zuzendaria eta idazkaria. Zuzendariari dagokio zuzendariordearen eta ikasketaburuaren eskumenak banatzea ikastetxeko zuzendaritza taldeko kideen artean.

d) Sei unitate baino gutxiagoko ikastetxeak: zuzendaria, zeinak apartatu honetan zerrendatutako gainerako karguen eginkizunak bere gain hartuko baititu.

2. Unitate kopurua edozein dela ere, laurehun ikasle baino gehiago dituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek zuzendariorde kargua izanen dute.

3. Zuzendaritza taldea modu koordinatuan arituko da dagozkion eginkizunak betetzen, zuzendariak ematen dizkion jarraibideen arabera eta legez ezarrita dauzkan eginkizun espezifikoak betez.

4. Ikastetxe bakoitzak asteko eskola-orduen kopuru orokor bat izanen du zuzendaritza taldearen eginkizunak betetzeko. Zuzendaritza taldeak, bere eskumenak baliatuz, autonomia izanen du zuzendaritzako eginkizunak betetzeko ikastetxeari esleitutako ordu kopurua bere kideen artean banatzeko.

5. Artikulu honetan jasotakoaz gain, zuzendaritza taldearen eta hura osatzen duten kargudunetako bakoitzaren eskumenen gaineko kontu guztiei dagokienez, kargudunak ordezteko araubideari dagokionez eta pertsona bakarreko gobernu organo jakin batzuk ez egoteari dagokionez, otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren I. tituluaren III. kapituluan eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari jarraikiko zaio.

9. artikulua. Zuzendaritza taldeko kideen hautapena, izendapena eta kargu-uztea.

1. Indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera, hezkuntza komunitateak eta Hezkuntza Departamentuak parte hartuko duten prozesu baten bidez hautatuko dira ikastetxe publikoetako zuzendariak.

2. Ikastetxe publikoetako zuzendariak berdintasun, publizitate, merezimendu eta gaitasun printzipioen arabera hautatu eta izendatuko dira, ikastetxeari esleitutako irakaskuntzaren bat ematen duten karrerako irakasle funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketaren bidez.

3. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, salbuespenezko egoeretan eta karrerako funtzionarioak ezin direnean zuzendari izendatu ikastetxeak ez duelako halako funtzionariorik, dagokion ikastetxean irakaskuntza-zerbitzuak ematen dituzten beste pertsona batzuk izendatzen ahalko dira.

4. Zuzendariak, irakasleen klaustroari eta eskola kontseiluari jakinarazi ondoren, zuzendaritza taldeko gainerako karguak ikastetxe horretan destinoa duten karrerako irakasle funtzionarioen artean izendatzeko eta kargutik kentzeko proposamena eginen dio Hezkuntza Departamentuari, eta departamentu horri egokituko zaio kargu horiek izendatzea.

5. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, salbuespenezko egoeretan eta zuzendaritza taldeko beste karguren bat izendatu ezin denean ikastetxeak karrerako funtzionariorik ez duelako, ikastetxeko zuzendariak proposatzen ahalko du kasuan kasuko ikastetxean irakaskuntza-zerbitzuak ematen dituzten beste pertsona batzuk izendatzea.

6. Zuzendaritza taldeko kide guztiek beren eginkizunak utziko dituzte beren agintaldia bukatzean edo zuzendariak kargua uzten duenean.

7. Artikulu honetan jasotakoaz gain, ikastetxe publikoetako zuzendarien hautapenari, izendapenari, ebaluazioari eta berritzeari edo kargu-uzteari buruzko kontu guztiei dagokienez, bai eta zuzendaritza taldeko gainerako kideei buruzko kontuetan ere, indarrean dagoen araudian eta Hezkuntza Departamentuak horretarako ezarritako araudi espezifikoan xedatutakoari jarraikiko zaio.

10. artikulua. Kide bakarreko beste gobernu organo batzuk.

1. D ereduko irakaskuntzak eta, aldi berean, beste hizkuntza-eredu batzuetako irakaskuntzak ematen dituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, alboko ikasketaburu bat izendatuko da hizkuntza-eredu minoritarioko unitateak bost baino gehiago direnean.

2. Era berean, D ereduko irakaskuntzak ematen ez dituzten Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, alboko ikasketaburu bat ezartzen ahalko da baldin eta seiehun ikasle baino gehiago badituzte.

3. Halaber, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, ikasle kopuru handiak edo beste egoera berezi batzuek hala gomendatzen badute, Hezkuntza Departamentuak pertsona bakarreko alboko gobernu organoak ezartzen ahalko ditu egoera horiei erantzuteko.

11. artikulua. Eskola kontseilua.

1. Eskola kontseilua kide anitzeko gobernu organo bat da, eta haren bitartez bermatzen da hezkuntza komunitatea osatzen duten sektoreek ikastetxearen gobernuan parte hartzea dagozkien ordezkarien bitartez.

2. Eskola kontseiluaren osaerari, eskumenei eta funtzionamenduari dagokienez, hurrenez hurren, otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren 22., 23. eta 24. artikuluetan xedatutakoari jarraikiko zaio, bai eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari ere.

3. Hezkuntza Departamentuak arau bidez zehaztuko du eskola kontseilua osatuko duten pertsonen guztizko kopurua, bai eta kide horiek hautatzeko eta berritzeko prozesua ere, indarrean dagoen araudian xedatutako osaera kontuan hartuta.

12. artikulua. Irakasleen klaustroa.

1. Irakasleen klaustroa kide anitzeko gobernu organo bat da, irakasleek ikastetxearen gobernuan parte hartzea bermatzen duena.

2. Irakasleen klaustroa arduratzen da ikastetxearen hezkuntza proiektuan eta urteko programazio orokorrean jasotako hezkuntza arloko kontu guztiei buruzko informazioa emateaz eta, hala badagokio, haien gaineko erabakiak hartzeaz.

13. artikulua. Irakasleen klaustroaren funtzionamendu araubidea.

1. Irakasleen klaustroa ikastetxean lan egiten duten irakasle guztiek osatuko dute, honako hauek kontuan hartuta:

a) Klaustroko kidetzat hartuko dira ikastetxean zerbitzuak ematen ari diren irakasle guztiak, bertan behin betiko, behin-behineko edo bitarteko destinoa dutenak, eta ikastetxean duten eskola-karga gorabehera.

b) Aurreko puntuan ezarritakoaren ondorioetarako, erregelamenduzko baimenak edo lizentziak dituzten irakasleek eta aldi baterako ezintasun egoeran dauden irakasleek klaustroko kide izaten jarraituko dute, artikulu honetan zehaztutako ñabardurekin.

c) Ordezkapenak egiten ari diren irakasleak klaustroko kide izanen dira ikastetxean lan egiten duten bitartean.

d) Irakasleen klaustroko kide guztiek hitza eta botoa izanen dute kide anitzeko organo horren saioetan, apartatu honen b) letran zehaztutakoek izan ezik, hitza izanen baitute, baina botorik ez.

2. Hezkuntza laguntzako espezialisten, haur-hezitzaileen edo antzeko figuren parte-hartzea errazteko, horrelako langileak dituzten ikastetxeek baimena ematen ahalko dute klaustroaren saio guztietara joan daitezen. Nolanahi ere, langile horiek borondatez joaten ahalko dira klaustroaren saioetara, hitzarekin baina botorik gabe, baina ez dute inola ere irakasleen klaustroko kide izaera bereganatuko.

3. Era berean, irakasleen klaustroko buruak aukera ematen ahalko die klaustrokoak ez diren beste pertsona batzuei kide anitzeko organo horren saioetara joateko, egoki iritziz gero. Pertsona horiek gonbidatu gisa parte hartuko dute, hitzarekin baina botorik gabe.

4. Irakasleen klaustroak ohiko bilkura eginen du ikasturtearen hasieran eta ikasturteko hiruhileko bakoitza bukatutakoan.

Era berean, irakasleen klaustroak bilkura berezia eginen du buruak horren deialdia egiten duen bakoitzean edo gutxienez kideen laurden batek eskatzen duenean. Azken kasu horretan, eskaera idatziz bidali beharko zaio klaustroko buruari, eskatzaileen sinadurarekin, eskaeraren arrazoiak eta bilkuran eztabaidatu beharreko gaiak adierazita. Bilkura berezia egin ondoren, eskaera aktari erantsiko zaio eranskin gisa.

5. Nolanahi ere, klaustroko buruari dagokio bilkuren deialdia erabakitzea eta gai zerrenda finkatzea. Irakasleen klaustroko kideei gutxienez berrogeita zortzi ordu lehenago eginen zaie deialdia ohiko bilkuretarako, eta gutxienez hogeita lau ordu lehenago bilkura berezietarako.

6. Klaustroko idazkariari dagokio, buruaren aginduz, deialdia iragartzea, bitarteko elektronikoen bidez jakinaraziz klaustroko kide guztiei, artikulu honen 8 c) apartatuan jasotako salbuespenekin, eta irakasleen gelan ageriko leku batean argitaratuz.

Iragarki horretan, idazkariaren sinadura eta buruaren oniritzia jasoko dira, eta honako hauek zehaztuko dira: bilkura egiteko lekua, eguna eta ordua, bilkura mota –ohikoa edo berezia– eta gai zerrenda, bai eta, hala badagokio, eztabaidatuko eta, bidezkoa bada, bozkatuko den dokumentazioa ere.

7. Gai zerrendan, hasierako puntu bat jaso beharko da, aurreko bilkuretako akta edo aktak irakurtzeari eta onesteari buruzkoa, baldin eta kasuan kasuko bilkura bukatu ondoren onetsi ez baziren. Era berean, aginduzkoa izanen da galde eta erreguei buruzko azken puntu bat sartzea.

Irakasleen klaustroko buruari dagokio gai zerrendako gainerako puntuak zehaztea, informatzeko baino ez diren gaiak eta eztabaidatzekoak direnak adierazita.

8. Irakasleen klaustroaren bilkurek ondoren xedatutakoa bete beharko dute:

a) Ikastetxeko zuzendaria izanen da bilkuretako burua, eta honako eginkizun hauek izanen ditu: bilkuretako gai zerrendako puntuen ordena eta garapen egokia zaintzea, eztabaidak moderatzea eta, arrazoi justifikatuak izanez gero, eztabaidak bertan behera uztea, bai eta indarrean dagoen araudia betetzen dela ziurtatzea ere.

b) Ikastetxeko idazkaria izanen da bilkuretako idazkaria, eta hitza eta botoa izanen ditu. Kargu hori ez duten ikastetxeetan, eginkizun hori klaustroko kide batek hartuko du bere gain. Pertsona horrek hitza eta botoa izanen ditu, eta klaustroko buruak izendatuko du.

c) Irakasleen klaustroko bilkuretara joatea nahitaezkoa izanen da klaustroko kide guztientzat, eta justifikatu gabeko absentzia lan ordutegia ez betetzetzat joko da, honako ñabardura hauekin:

–Irakasle ibiltariek beren eginkizunak betetzen dituzten ikastetxe guztietako klaustroaren bilkuretara joan beharko dute, eta horietan guztietan hitza eta botoa izanen dute. Hala ere, eta ikastetxe bakoitzean duten eskola-karga gorabehera, klaustroaren bilkuretara joatearen gainetik, lehentasuna emanen zaio irakasleak ikasleekiko zuzeneko irakaskuntza saioetara eta ikasleen ebaluazio saioetara joateari, edozein ikastetxetan. Kasu horretan, klaustroaren bilkuretara ez joatea justifikatuta egonen da une oro.

–Erregelamenduzko baimenak edo lizentziak hartzen dituzten irakasleek eta aldi baterako ezintasun egoeran dauden irakasleek klaustroaren bilkuretara joateko eskubidea izanen dute, hitzarekin bai baina botoa emateko eskubiderik gabe. Hori dela eta, bilkuretara joateko deia egiten ahalko zaie, nahiz eta haietara ez joatea justifikatuta egon une oro. Alde horretatik, eta egoera horietako edozeinetan dauden irakasleen deskonexio digitalerako eskubidea errespetatzeko, deialdiaren berri emanen zaie, soilik, klaustroaren bilkuretarako deia jasotzea aldez aurretik idatziz eskatu duten pertsonei.

d) Klaustroaren bilkurak egiteko, buruak eta idazkariak, edo haien ordezkoek, eta, gutxienez, boto-eskubidea duten kideen erdiek egon beharko dute bertan, eta horien artean sartzen dira klaustroko burua eta idazkaria. Boto-eskubidea duten kideen kopurua bakoitia bada, quoruma lortzeko, ateratzen den erdiaren gainetik dagoen hurrengo zenbaki osoa hartuko da kontuan.

9. Klaustroaren bilkuretan eztabaidatu eta erabakiak hartzeari dagokionez, honako hauek hartu beharko dira kontuan:

a) Eztabaidagai diren gai zerrendako puntuak bozkatuko dira; ez, ordea, izaera informatiboa baino ez dutenak, ezta sor daitezkeen galde-erreguak ere.

b) Erabakiak hartzeko, ezin izanen da inola ere botoa eskuordetu.

c) Irakasleen klaustroan egiten diren bozketak arruntak edo sekretuak izan daitezke, kasu bakoitzerako honako hauek kontuan hartuta:

–Arruntak: bozketa arruntak eskua altxatuz edo klaustroko buruaren proposamenari baiezkoa emanez eginen dira, eta horrela jokatuko da bozketa behar duten puntu guztietan, non eta klaustroan botoa emateko eskubidea duen pertsona batek ez duen eskatzen, berariaz eta bozkatu aurretik, bozketa sekretua egitea.

–Sekretuak: bozketak sekretuak izanen dira klaustroko kideen gai pertsonalei buruzkoak direnean edo haien ospeari eragin diezaioketenean, bai eta bilkurara bertaratu direnetatik boto-eskubidea duen edozein kidek berariaz eskatzen duenean ere. Bozketa sekretuak idazkariak emandako boto-paperen bidez eginen dira. Paper horiek klaustroko kide bakoitzak hautetsontzi edo ontzi batean sartuko ditu. Era berean, Hezkuntza Departamentuak bozketa telematikoak egiteko aukera gaitzen ahalko du eskola-bozketa digitalak sortzeko aplikazio baten bidez.

d) Oro har, erabakiak boto-eskubidea duten bertaratutakoen aldeko botoen gehiengoaz onetsiko dira, bestelako gehiengoak ezartzen diren prozeduretan izan ezik. Erabakiak hartzearen ondorioetarako, boto-berdinketa kasuetan, irakasleen klaustroko buruari dagokio bere botoarekin berdinketa haustea.

e) Irakasleen klaustroaren bilkuretan hartzen diren erabakiak, botoa emateko eskubidea duten bertaratuen berrespenarekin onetsi direnez, baliozkoak, irmoak eta aplikagarriak izanen dira, eta hartzen diren unetik bertatik izanen dituzte ondorioak, kasuan kasuko erabakia jasotzen duen akta onesten den ala ez kontuan hartu gabe.

f) Irakasleen klaustroaren bilkuretara joaten diren pertsona guztiek isilpean gorde beharko dute eskuratzen duten isil-gordeko informazio, eztabaida edo dokumentu oro, jendartean zabaldu gabe, erabakiak hartzeko eraginkortasuna eta aztertutako gaien konfidentzialtasuna zaintzearren.

10. Era berean, irakasleen klaustroaren bilkuren aktei dagokienez, honako hauek hartu beharko dira kontuan:

a) Klaustroak egiten duen bilkura bakoitzaren akta eginen du idazkariak. Akta horretan, nahitaez, honako hauek zehaztuko dira: bilkurako gai zerrenda, bilkura non eta noiz egin den, eztabaiden puntu nagusiak eta hartutako erabakien edukia. Era berean, aktan jaso beharko dira bertaratu diren kideak, bai eta bertaratu ez direnak ere, eta horietatik guztietatik boto-eskubiderik ez dutenak zehaztu beharko dira.

Era berean, artikulu honen 2. apartatuan xedatutakoari jarraikiz, klaustroaren bilkuretara hezkuntza laguntzako espezialistak, haur-hezitzaileak edo antzeko figurak bertaratzen diren kasu guztietan, bertaratu diren pertsonen zerrenda jaso beharko da aktan. Nolanahi ere den, horiek guztiek hitza izanen dute klaustroan, baina botorik ez.

Era berean, aktan zehaztu beharko da nortzuek parte hartu duten klaustroaren bilkuretan gonbidatu gisa, artikulu honen 3. apartatuan xedatutakoaren arabera, hau da, hitzarekin baina botorik gabe.

b) Irakasleen klaustroaren aktek ikastetxearen zigilu ofiziala izan beharko dute, eta idazkariak sinatu beharko ditu, klaustroko buruaren oniritziarekin.

c) Boto-eskubidea duen edozein bertaratuk bere botoaren esanahia aktan sartzeko eskatzen ahalko du, aurretik berariaz eskatuz gero.

d) Era berean, irakasleen klaustroaren bilkuretara joaten den edozein pertsonak, boto-eskubidea izan ala ez, bere hitzaldiaren edo proposamenaren transkripzio osoa aktan jasotzea eskatzen ahalko du, betiere gai zerrendako punturen bati buruzkoa bada eta bere parte-hartzearekin guztiz bat datorren testua aurkezten badu hantxe bertan edo berrogeita zortzi orduko epean. Testu hori aktan jasoko da, edo aktari erantsiko zaio.

e) Oro har, aktak hurrengo bilkuran onetsiko dira. Akta onetsi aurretik, klaustroko kideei jakinaraziko zaie, bitarteko elektronikoen bidez, eta kide horiek, bitarteko berberak erabiliz, testuarekiko adostasuna edo alegazioak adierazten ahalko dituzte, ondoren onets daitezen.

f) Era berean, eta inguruabarrek hala aholkatzen dutenean, aktak bilkuran bertan idatzi, jakinarazi eta onesten ahalko dira.

g) Aktetan egiten diren akatsen zuzenketak edo aldaketak, behin onetsi ondoren, eginbide baten bidez zuzendu beharko dira, irakasleen klaustroak ontzat eman ondoren.

h) Aktak ikastetxeko idazkariaren zaintzapean geratuko dira, eta betiko gorde beharko dira. Ikastetxeak idazkari kargurik ez badu, zuzendariak zainduko ditu.

11. Antolaketa eta funtzionamendu arauen barruan, ikastetxeko zuzendaritza taldeak, irakasleen klaustroak eskatuta, funtzionamendu araubide propioa ezartzen ahalko du, betiere artikulu honetan eta indarrean dagoen araudian jasotakoa errespetatuz.

12. Irakasleen klaustroaren araubide juridikoari buruz artikulu honetan jaso ez den guztian, indarrean dagoen araudian eta administrazio publikoetako kide anitzeko organoak arautzen dituen legerian ezarritakoa beteko da.

14. artikulua. Irakaslana koordinatzeko organoak.

1. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek irakaslana koordinatzeko organo hauek izanen dituzte:

a) Taldeko irakasle taldeak.

b) Zikloko irakasle taldeak.

c) Hezkuntza laguntzako unitatea.

d) Koordinazio pedagogikorako batzordea.

e) Tutoretza.

2. Haur Hezkuntzako lehen zikloko maila guztiak edo batzuk ematen dituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek, halaber, foru agindu honen 48. artikuluan aipatutako hezkuntza arloa koordinatzeko organo guztiak izanen dituzte, aurreko apartatuan ezarritakoak bikoiztu gabe betiere. Organo horietako bakoitzaren osaerari, eskumenei eta funtzionamenduari dagokienez, III. tituluan xedatutakoari jarraikiko zaio.

3. Artikulu honetako 1. eta 2. paragrafoetan, hurrenez hurren, aipatutako irakaslana koordinatzeko organoez eta, hala badagokio, hezkuntza arloa koordinatzeko organoez gain, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak behin-behinean ematen dituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek irakaskuntza horietako lehen eta bigarren mailako koordinazioko irakasle taldeak ere izanen dituzte, eta maila horietan irakasten duten irakasle guztiek osatuko dituzte talde horiek. Nolanahi ere, eta antolaketarako eta funtzionamendurako autonomia baliatuz, ikastetxe horiek antzeko ikasgaien arabera taldekatzen ahalko dituzte irakasleak koordinazioko irakasle talde horien barruan.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako koordinazioko irakasle taldeen eskumenak otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren 43. artikuluan zikloko irakasle taldeentzat ezarritakoen antzekoak izanen dira, eta, nolanahi ere, koordinazioko irakasle taldearen urteko plan bat egiten lagundu beharko dute, urteko programazio orokorraren eta haren bukaerako memoriaren esparruan. Era berean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako koordinazioko irakasleen taldeen funtzionamendua otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren 46. artikuluan xedatutakoaren arabera arautuko da, kontuan hartuta zikloko irakasle taldeari eta haren koordinatzaileari egindako aipamen guztiak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako koordinazioko irakasle taldeari eta haren koordinatzaileei egindakotzat hartu beharko direla, eta horien izendapena, kargu-uztea eta eskumenak otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren 44. eta 45. artikuluetan ezarritakoaren antzera arautuko direla.

4. Hezkuntza laguntzako espezialisten parte-hartzea errazteko, taldeko irakasle taldeek aukera ematen ahalko dute langile horiek egokitzat jotzen dituzten koordinazio bilera guztietara joateko. Betiere, beren borondatez bertaratuko dira, eta hitza izanen dute, baina botorik ez.

5. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta sei unitate baino gutxiago dituzten Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, irakasleen klaustroak beteko ditu zikloko irakasle taldeei eta, hala badagokio, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako koordinazioko irakasle taldeei esleitutako eginkizunak.

6. Artikulu honetan jasotakoaz gain, eta, hala badagokio, ikastetxe horiek dituzten irakaslana koordinatzeko organoen osaerari, eskumenei eta funtzionamenduari buruzko kontu guztiei dagokienez, otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren I. tituluaren V. kapituluan eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari jarraikiko zaio.

15. artikulua. Koordinazio pedagogikorako batzordea.

1. Koordinazio pedagogikorako batzordea irakaslana koordinatzeko organo bat da, hezkuntzaren, jarduera pedagogikoaren eta curriculumaren inguruko gaien antolamendua koordinatzeaz arduratzen dena. Alde horretatik, ikastetxeko hezkuntza proiektua, etapa bakoitzeko curriculumaren zehaztapena eta urteko programazio orokorra bat datozela ziurtatzen du.

2. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako koordinazio pedagogikorako batzordea honako pertsona hauek osatuko dute:

a) Ikastetxeko zuzendaritza taldeko kideak, kide bakarreko alboko gobernu organoak barne, halakorik badago.

b) Zikloko irakasle taldeen koordinatzaileak.

c) Hezkuntza laguntzako unitateko koordinatzailea.

d) Irakasleen klaustroko beste edozein pertsona, ikastetxearen antolaketa eta funtzionamendu arauek ezar dezaketena.

3. Haur Hezkuntzako irakaskuntzetako lehen zikloko maila guztiak edo batzuk ematen dituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako koordinazio pedagogikorako batzordean, lehen ziklo horretako hezkuntza taldearen koordinatzailea ere sartuko da.

4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak behin-behinean ematen dituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako koordinazio pedagogikorako batzordean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako koordinazioko irakasle taldeko koordinatzailea ere sartuko da.

5. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta bederatzi unitate baino gutxiago dituzten Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, irakasleen klaustroak hartuko ditu bere gain koordinazio pedagogikorako batzordearen eginkizunak.

6. Artikulu honetan jasotakoaz gain, koordinazio pedagogikorako batzordearen eskumenei eta funtzionamenduari buruzko kontu guztiei dagokienez, otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren 68. eta 69. artikuluetan xedatutakoari jarraikiko zaio, hurrenez hurren, eta, nolanahi ere, koordinazio pedagogikorako batzordearen urteko plan bat eta, ondoren, haren bukaerako memoria egin beharko dira, indarrean dagoen gainerako araudian ezarritakoa errespetatuz.

16. artikulua. Tutoreak.

1. Otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren 70. artikuluan ezarritakoaren arabera, ikasle talde bakoitzerako tutore bat izendatuko da.

2. Otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren 70.3 artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, eta taldearen ezaugarriek edo beste inguruabar batzuek hala gomendatzen dutenean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuek, Bigarren Hezkuntzako institutuek eta Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxeek tutoretza-lanetan lagunduko duten neurriak garatzen ahalko dituzte, beren baliabideen kontura, erreferentziazko tutorearekin lankidetzan aritzeko.

3. Tutoreak eta, hala badagokio, gainerako tutoretza-figurak zuzendariak izendatuko ditu, ikasketaburuak proposatuta; betiere, dagokion irakasle taldeko norbait hautatuko du. Izendapena ikasturte baterako izanen da.

4. Ikasketaburuak irakasleen tutore lana koordinatuko du, hezkuntza laguntzako unitatearen laguntzarekin. Ildo horretan, ikasturtean zehar, tutoreekin elkartzeko aldizkako bilerak antolatu eta zuzenduko ditu. Bilera horietan, irakasleen klaustroko beste edozein pertsona ere egoten ahalko da, ikastetxearen antolaketa eta funtzionamendu arauetan hala ezarrita badago.

5. Tutoreak, hezkuntza laguntzako unitatearen laguntza teknikoarekin, kontuan hartuta taldeko ikasleen ezaugarri eta premiak, ikasturterako ezarritako tutoretza planetan eta hezkuntza eta lanbide orientazioko planetan programatutako tutoretza jarduerak eginen ditu.

6. Artikulu honetan jasotakoaz gain, tutoreen eskumenei eta tutoretzaren funtzionamenduari buruzko kontu guztiei dagokienez, otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren 71. eta 72. artikuluetan eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari jarraikiko zaio, hurrenez hurren.

17. artikulua. Koordinaziorako beste batzorde, talde eta figura batzuk.

1. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek, beren antolaketarako autonomia baliatuz, beren hezkuntza proiektua hedatzen lagunduko duten koordinazioko batzorde, lantalde eta figura guztiak eratzen ahalko dituzte, beren baliabideen kontura. Horretarako, ikastetxeko zuzendariak irakasleen klaustroko edozein kideri esleitzen ahalko dizkio haren antolaketa eta funtzionamendu egokirako zeregin espezifikoak.

2. Era berean, ikastetxeek arreta eman beharko diete Hezkuntza Departamentuak sustatutako hezkuntza proiektu edo programak ezartzeko jartzen dituen batzorde, lantalde eta koordinazio figura guztiei.

3. Artikulu honetan jasotakoa betetze aldera, ikastetxearen antolaketa eta funtzionamendu arauetan ikastetxean osatzen diren batzorde, talde eta koordinazio figura guztien funtzionamendu araubidea jaso beharko da. Araubide horretan, besteak beste, eginkizun horiek betetzeko ardura duten pertsonei esleitutako zereginen zerrenda jasoko da.

18. artikulua. Taldeko delegatuak.

1. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek, beren antolaketarako autonomia baliatuz, taldeko delegatuak edukitzen ahalko dituzte, ikastetxeko talde bakoitzeko ikasleek askatasunez aukeratuak.

2. Aukera horri helduz gero, ikastetxeek beren antolaketa eta funtzionamendu arauetan jaso beharko dute, eta autonomia izanen dute ikastetxean ematen diren ikasmaila guztietan edo soilik batzuetan inplementatzeko. Halakoetan, delegatu horien hautapen prozedura eta eginkizunak –zeinak, hurrenez hurren, otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan jasota baitaude– beren irakaskuntzen berezitasunera eta ikasleen adinera eta ezaugarrietara egokituko dituzte.

3. Nolanahi ere, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak behin-behinean ematen dituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, nahitaezkoa izanen da ikasmaila horietan taldeko delegatuak eta delegatuen batzorde bat izatea , eta otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren 82., 83., 84. eta 85. artikuluetan xedatutakoa bete beharko da.

19. artikulua. Ordutegi orokorra.

1. Zuzendaritza taldeak klaustroa entzun ondoren prestatzen duen Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen ordutegi orokorra eskola kontseiluak onetsi beharko du, eta, gutxienez, honako alderdi hauek jasoko ditu:

a) Ikastetxeak zer ordutan eta zer baldintzatan egon behar duen irekita, ikastetxeen erabilerari buruzko araudian horretarako ezarritakoaren arabera.

b) Eskola-jardueren ordu banaketa. Ordutegi hori irizpide pedagogikoen arabera antolatuko da, eta ez da ordu librerik izanen ikasleen ordutegiaren barnean. Irakasleek ordutegi bat edo beste nahiago izateak ezin izanen du inola ere oztopatu irizpide horiek erabiltzea.

c) Eskola-jarduerez bestelako jardueren ordu banaketa, betiere, ikasleen eskola-ordutegia eten gabe prestatuko da. Irakasleen klaustroaren bilerak, ebaluazio saioak eta ikastetxeko langileak ez diren kideak dituzten organoen bilerak, arrazoitutako salbuespena izan ezik, ahal den guztietan, eskola-ordutegitik kanpo eginen dira, kasuan kasuko gobernu edo koordinazio organoetako kide guztiak bertaratu ahal daitezen.

2. Eskola-jardueren ordu banaketa egitean, kontuan hartuko da indarreko araudian xedatuta dagoena Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetako eskolaldi moten erregulazioari buruz.

3. Langileak partekatzen dituzten ikastetxeek ados jarri beharko dute, ikastetxeko ordutegi orokorra prestatu baino lehen, langile horiek bi ikastetxeetako jarduerak bateratu ahal izan ditzaten.

4. Ikastetxeak eta haien instalazioak eskola-orduetatik kanpo erabiltzeko, ikastetxeen erabilerari buruzko araudian ezarritakoari jarraikiko zaio.

5. Artikulu honetan ezarritakoaz gain, ikastetxeek irakaskuntza bakoitzaren egutegia eta eskola-ordutegia prestatzeko ikasturte bakoitzerako jarraibideetan ezarritakoa ere bete beharko dute.

II. KAPITULUA.–Autonomia pedagogikoa

20. artikulua. Plangintza pedagogikoko agiriak.

1. Ikastetxeen plangintza pedagogikoko oinarrizko agiriak hezkuntza proiektua eta urteko programazio orokorra dira.

2. Era berean, ikastetxeek beste agiri batzuen bidez zehazten ahalko dute epe ertainerako plangintza, hala nola zuzendaritza proiektuaren bidez edo plan estrategikoaren bidez, non ikasturtetik gorako aldietarako helburuak eta lan ildoak ezarriko baitira.

21. artikulua. Hezkuntza proiektua.

1. Ikastetxearen hezkuntza proiektua plangintza pedagogiko eta instituzionaleko agiri bat da. Bertan, ikastetxearen nortasunaren ezaugarriak zehazten dira, jarduteko helburuak eta lehentasunak ezartzen dira, testuinguru sozioekonomikoarekin bat, eta ikastetxearen balioak jasotzen dira, ikasle guztiek kalitatezko hezkuntza jasotzeko asmoz. Horrela, ikastetxeko jarduera guztiei zentzua eta orientazioa ematen zaie.

2. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen hezkuntza proiektuak honako atal hauek izanen ditu:

a) Testuinguru sozioekonomiko eta kulturalaren ezaugarriak.

b) Nortasun ezaugarriak.

c) Misioa, ikuspegia eta balioak: ikastetxeak esku hartzeko gida gisa ezartzen dituen helburuak, jarduteko lehentasunak eta balioak.

d) Hezkuntza eskaintza.

e) Hezkuntza etapa bakoitzeko curriculumaren zehaztapena.

f) Ikastetxearen hizkuntza proiektua.

g) Irakurketa plana.

h) Inklusio plana, ikasleen desberdintasun indibidualei arreta emateko neurriak jasoko dituena.

i) Tutoretza plana.

j) Bizikidetza plana.

k) Hezkidetza plana.

l) Ikastetxeko plan digitala.

m) Proiektu, programa eta plan propioak.

n) Hobekuntza plana.

3. Nolanahi ere, hezkuntza proiektuaren atal bakoitza egokituta egonen da etapa bakoitzaren antolamenduaren berezitasunera eta ikastetxe bakoitzaren berezko ezaugarrietara.

4. Artikulu honetan jasotakoaz gain, hezkuntza proiektua prestatu, onetsi eta ebaluatzeari buruzko kontu guztiei dagokienez, otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren 95. artikuluan eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari jarraikiko zaio.

22. artikulua. Urteko programazio orokorra.

1. Urteko programazio orokorra ikastetxearen plangintzarako, antolaketarako eta funtzionamendurako oinarrizko tresna da. Izan ere, ikastetxearen hezkuntza proiektua, antolaketa eta funtzionamendu arauak eta kudeaketa proiektua zehazten ditu ikasturte bakoitzerako.

2. Urteko programazio orokorraren esparruan, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek honako erabaki hauek hartuko dituzte ikasturte bakoitzerako:

a) Pedagogiaren eta curriculumaren arloan jarduteko plan, proiektu eta programei buruzko erabakiak. Erabaki horiek ildo pedagogikoaren eta curriculumaren urteko zehaztapena izanen dira.

b) Antolaketari eta funtzionamenduari buruzko erabakiak. Erabaki horiek antolaketaren eta funtzionamenduaren arloaren urteko zehaztapena izanen dira.

c) Baliabideen kudeaketari buruzko erabakiak. Erabaki horiek kudeaketa arloaren urteko zehaztapena izanen dira.

23. artikulua. Urteko programazio orokorraren edukia.

1. Ildo pedagogikoaren eta curriculumaren urteko zehaztapenean jasoko dira, ikasturte bakoitzerako, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen pedagogiaren eta curriculumaren arloetako jarduketari buruzko erabakiak, zeinak urteko programazio orokorraren atal hauetan islatuko baitira:

a) Ikastetxearen urteko plana.

b) Irakaslana koordinatzeko organoen urteko planak: zikloko irakasle talde bakoitzaren urteko plana, hezkuntza laguntzako unitatearen urteko plana eta koordinazio pedagogikorako batzordearen urteko plana. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak behin-behinean ematen dituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen kasuan, urteko programazio orokorrak, halaber, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako koordinazioko irakasle taldearen urteko plana jaso beharko du.

c) Urteko inklusio plana, ikasleen desberdintasun indibidualei arreta emateko neurriak jasoko dituena.

d) Urteko tutoretza plana.

e) Urteko bizikidetza plana.

f) Urteko hezkidetza plana.

g) Ikastetxearen urteko plan digitala.

h) Ikastetxearen urteko hizkuntza proiektua.

i) Programazio didaktikoak.

j) Ikasturtean garatu beharreko beste proiektu, programa eta plan instituzional batzuk.

k) Ikasturtean garatu beharreko proiektu, programa eta plan propioak.

l) Ikastetxeko urteko prestakuntza plana.

m) Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpoko jardueren urteko programazioa.

n) Urteko programazio orokorraren jarraipena eta ebaluazioa.

ñ) Eranskinak.

Nolanahi ere, urteko programazio orokorraren atal bakoitza egokituta egonen da etapa bakoitzaren antolamenduaren berezitasunera eta ikastetxe bakoitzaren berezko ezaugarrietara.

Ikastetxearen urteko plana bideratuta egonen da lehentasunezkotzat jotzen diren alderdiak hobetzera, eta urteko programazio orokorraren funtsezko elementua izanen da, gainerako jarduketa planak orientatu eta zehaztuko dituena.

2. Urteko antolaketaren eta funtzionamenduaren zehaztapenean bilduko dira, ikasturte bakoitzerako, honako alderdi hauei buruzko urteko erabakiak: gobernu organoen eta irakaslana koordinatzeko organoen osaera eta lan planak, ikastetxearen egutegi eta ordutegi orokorra, taldeak eratzeko eta tutoretzak esleitzeko irizpideak, ikastetxeko ordutegiak –orokorra, ikasleena eta irakasleena– egiteko irizpideak, ebaluazioen egutegia –barnekoak eta kanpokoak– eta familiekiko tutoretzarako ordutegi eta egutegiak.

Era berean, ikastetxeek beste edozein atal gehitzen ahalko dute ikasturterako antolaketaren eta funtzionamenduaren erabakiei buruz, betiere indarreko araudian ezarritakoa errespetatuz.

3. Kudeaketaren arloaren urteko zehaztapenean bilduko dira, ikasturte bakoitzerako, honako alderdi hauei buruzko urteko erabakiak: urteko aurrekontua eta kudeaketa kontua, irakasleen, guardien eta zaintzaren plantilla, instalazioak eta ekipamendua, ikastetxeko larrialdi plana eta, hala badagokio, ikastetxeko zerbitzu osagarriak eta kalitatea kudeatzeko baldintzak.

Era berean, ikastetxeek beste edozein atal gehitzen ahalko dute ikasturterako baliabideen kudeaketaren erabakiei buruz, betiere indarreko araudian ezarritakoa errespetatuz.

4. Urteko programazio orokorra Hezkuntza Departamentuak ezartzen duen formatuan eta euskarrian eginen da, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eskura egonen da.

24. artikulua. Urteko programazio orokorra prestatzea eta onestea.

1. Ikastetxeko urteko programazio orokorraren prestaketaz zuzendaritza taldea arduratuko da. Horretarako, aldez aurretik, kontuan hartuko ditu ikastetxeko kide anitzeko gobernu organoek edo koordinazio pedagogikorako batzordeak beren eskumen esparruetan aurrez onetsitako proposamenak, baita hezkuntza komunitateko beste edozeinek egindako proposamenak ere. Xede horiekin, prozesua zuzendu eta koordinatuko du, egitekoak zehaztuko ditu eta dokumentuak nork idatziko dituen erabakiko du. Era berean, prestaketa prozesurako tresnak jarri eta epeak finkatuko ditu.

2. Urteko programazio orokorra egiteko, honako iturri hauek hartuko dira kontuan, besteak beste:

a) Ikastetxearen hezkuntza proiektua.

b) Dagoen zuzendaritza proiektua edo plan estrategikoa.

c) Urte anitzeko hobekuntza plana, ikastetxearen autoebaluazio prozesuaren ondoriozkoa.

d) Aurreko ikasturtearen bukaerako memorian proposatutako hobekuntza arloak, zeinek kasu guztietan barne hartuko baitituzte hobekuntza proposamenak, jasota daudenak barne eta kanpoko proben emaitza akademikoen analisiaren ondoriozko emaitzen memorietan.

e) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak igorritako gomendioak, aurreko ikasturteko gainbegiratze prozesuen ondoriozkoak.

f) Hezkuntza Departamentuak ikasturte hasieran emandako jarraibideak.

g) Ikastetxeak ezarritako beste programa batzuk.

h) Ikastetxeko plan digitala.

i) Ikastetxearen Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren autodiagnostikoa, halakorik bada.

3. Azterturik kasuan kasuko ikasturtean dauden beharrak eta aurreikuspenak, eta kontuan harturik organo bakoitzaren deliberoak eta erabakiak eta oharrak eta ekarpenak, urteko programazio orokorraren atalak idatziko dira.

4. Urteko programazio orokorra prestatzeko orduan, zorroztasuna, erraztasuna eta erabilgarritasuna hartuko dira kontuan. Sartzen diren planen egitura operatiboak erraztuko du plana gauzatzea eta haren segimendua egitea, honako hauek zehaztuta: helburuak, adierazleak, noraino iritsi nahi den, ekintzak, arduradunak, denbora-plangintza eta ebaluazioa.

5. Urteko programazio orokorra egiteko prozesuan, zuzendaritza taldea Hezkuntza Departamentuak ikasturte bakoitzerako ezarritako formatura eta euskarrira egokitu beharko da.

6. Urteko programazio orokorra eskola kontseiluak onetsi beharko du; eta hezkuntzaren, pedagogiaren eta curriculuma zehaztearen inguruko alderdi guztiek irakasleen klaustroaren onespena beharko dute. Onetsi ondoren, urteko programazio orokorra hezkuntza komunitateko kide guztiek bete beharko dute nahitaez.

7. Urteko programazio orokorra Hezkuntza Departamentuaren esku jarriko da, beranduenik kasuan kasuko ikasturteko urriaren 31n. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egiaztatuko du ea bat datorren indarrean dagoen araudiarekin eta ikastetxearen plangintza instituzionalarekin, beharrekin eta emaitzekin, eta, hala badagokio, zuzenketak eta doikuntzak eskatuko ditu. Era berean, urteko programazio orokorrari buruzko informazioa ikastetxeko hezkuntza komunitatearen eskura egonen da.

8. Salbuespen gisa, gerora sortutako inguruabarrak gertatzen direnean, urteko programazio orokorra ikasturtean zehar aldatzen ahalko da. Halakoetan, berriz onetsi beharko da, artikulu honetako 6. apartatuan ezarritakoari jarraikiz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari igorriko zaio.

25. artikulua. Urteko programazio orokorraren jarraipena eta ebaluazioa.

1. Ikastetxeko zuzendaritza taldeak eta arduradunek aldizkako jarraipena eginen dute, gutxienez, hiru hilean behin, jakiteko noraino garatu diren urteko programazio orokorra osatzen duten plan, proiektu eta programak, honako hauek kontuan hartuta:

a) Dagokion atal espezifikoan, urteko programazio orokorrak honako hauek zehaztu beharko ditu: jarraitu beharreko prozedura, informazioa biltzeko irizpideak, arduradunak eta epeak. Bermatu beharko du aztertu eta baloratzen dela zenbateraino garatu diren planteatutako ekintzak, lortu diren proposatutako helburuak, nola bete diren erantzukizunak eta ezarritako epeak bete diren.

b) Urteko programazio orokorraren atal bakoitza ebaluatzeko prozesuak berekin ekarriko du iturri desberdinetatik datu garrantzitsuak biltzea eta datu horiek aztertzea eta interpretatzea urteko programazio orokorrean bertan aurreikusitako irizpideei jarraituz. Azken hausnarketak eta balorazioak aztertuko du zerk eragin dituen emaitzak, eta esku hartzeko ildoak ezarriko ditu, hurrengo ikasturtera begirako hobekuntza proposamen koherenteak zehaztuta.

2. Ikasturteko eskola-jarduerak bukatu ondoren, ikastetxeko eskola kontseiluak, irakasleen klaustroak eta zuzendaritza taldeak azken ebaluazioa eginen dute, jakiteko noraino bete den urteko programazio orokorra. Ebaluazio hori ikasturte bukaerako memorian jasoko da. Horretarako, arduradun bakoitzak aztertuko eta baloratuko ditu dagokion planaren, proiektuaren edo programaren emaitzak.

3. Era berean, bukaerako memorian honako hauek jasoko dira: ikasleen emaitza akademikoen eta mailaz igotzeko emaitzen ebaluazioa, errendimendu akademikoaren bilakaera eta ikastetxeak parte hartu duen barne eta kanpoko ebaluazioen emaitzak.

Horretarako, bukaerako memoriak txosten bat jasoko du, non xehetasunez aztertuko baitira ikasleek barne eta kanpoko ebaluazioetan lortutako ikaskuntzaren emaitzak, ikastetxearen ibilbideari eta erreferentziako beste adierazle batzuei dagokienez, aztertuta emaitza horiek zerk sortu dituen eta, hala badagokio, zer gabezia eta disfuntzio atzeman diren curriculumeko elementuen, elementu materialen, antolakuntzakoen eta pertsonalen funtzionamenduan.

4. Ikastetxeko zuzendaritza taldeari dagokio urteko programazio orokorraren bukaerako memoria egitea, Hezkuntza Departamentuak ikasturte bakoitzerako ezartzen dituen formatura eta euskarrira egokituta.

5. Bukaerako memoria eskola kontseiluak onetsi beharko du; eta hezkuntzaren, pedagogiaren eta curriculuma zehaztearen inguruko alderdi guztiek irakasleen klaustroaren onespena beharko dute. Behin onetsita, bukaerako memoria Hezkuntza Departamentuaren esku jarriko da, beranduenik kasuan kasuko ikasturteko ekainaren 30ean. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egiaztatuko du ea bat datorren indarrean dagoen araudiarekin eta ikastetxearen plangintza instituzionalarekin, beharrekin eta emaitzekin, eta, hala badagokio, zuzenketak eta doikuntzak eskatuko ditu.

26. artikulua. Curriculumaren zehaztapena.

1. Ikastetxeei dagokie, beren autonomia pedagogikoa baliatuz, indarrean dagoen araudian onetsitako curriculum ofiziala zehaztea eta egokitzea. Zehaztapen hori hezkuntza proiektuaren parte izanen da, eta ikastetxearen hezkuntza eskaintzako etapa guztien ikasketa plana jasoko du.

2. Curriculumaren zehaztapena esaten zaio ikastetxeak hainbat konturi buruz hartzen dituen erabakien multzoari, hala nola: helburuen garapena, konpetentziak, oinarrizko jakintzak, metodoak, baliabide didaktikoak, ebaluazio irizpide eta prozedurak eta irakaskuntza-programazioak orientatzen dituzten beste curriculum- eta pedagogia-elementu batzuk. Erabaki horiek programazio didaktikoetan zehazten dira, eta azken horiek, halaber, ikasgelako programazioetan garatzen dira. Curriculumaren zehaztapenaren asmoa da koherentzia ematea irakasleek kasuan kasuko etapan zehar egiten dituzten jarduketen multzoari.

3. Etapa bakoitzeko ikasketa planen curriculumaren zehaztapenak honako atal hauek izanen ditu:

a) Ikasleen irteera-profila, etapako curriculumaren arabera.

b) Etaparen helburuak.

c) Arloen eta, hala badagokio, esparruen, ikasgaien eta moduluen antolaketa eta banaketa.

d) Aukerako irakasgaiak.

e) Heziketa ildoa eta ildo pedagogikoa.

f) Zeharkako edukiak.

g) Ebaluatzeko eta errekuperatzeko sistema.

h) Ikasmailaz igotzea.

i) Ikasleen desberdintasun indibidualei arreta jartzea.

j) Programazio didaktikoak prestatzeko irizpideak.

k) Erreferentziazko araudi espezifikoa.

4. Etapako curriculumaren zehaztapenari erantsitako agiri gisa, zikloko irakasle taldeek eta, hala badagokio, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako koordinazioko irakasle taldeak prestatutako programazio didaktikoak erantsiko dira.

5. Hezkuntza Departamentuak ikastetxeen curriculuma zehazten lagunduko du, irakaslanaren programaziorako gida eta eredu irekiak eskainiz, bai eta ikasleen eta irakasleen premiei erantzuteko bestelako curriculum-materialak eta material didaktikoak ere.

6. Artikulu honetan jasotakoaz gain, curriculumaren zehaztapena prestatzeari eta onesteari buruzko kontu guztiei dagokionez, otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren 101. artikuluan eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari jarraikiko zaio.

7. Haur Hezkuntzako etaparen kasuan, artikulu honetan curriculumaren zehaztapenari buruz egindako aipamen guztiak irakaskuntza horiei dagokien proposamen pedagogikoari buruzkoak direla ulertu beharko da.

27. artikulua. Programazio didaktikoak.

1. Programazio didaktikoa arlo bakoitza eta, hala badagokio, esparru, ikasgai edo modulu bakoitza planifikatu, garatu eta ebaluatzeko tresna espezifiko bat da, non curriculumeko elementuak zehaztu eta hezkuntza maila bakoitzera egokitzen baitira.

2. Programazio didaktikoak ikastetxeak hartutako eredua errespetatu beharko du beti, eta elementu hauek izanen ditu:

a) Arloaren edo, hala badagokio, esparruaren, ikasgaiaren edo moduluaren identifikazioa, kasu guztietan haren maila zehaztuta.

b) Funtsezko konpetentziak.

c) Konpetentzia espezifikoak.

d) Ebaluazio irizpideak.

e) Oinarrizko jakintzak eta horien sekuentzia edo denbora-banaketa.

f) Ebaluazio prozedura eta tresnak.

g) Kalifikazio irizpideak.

h) Errekuperaziorako sistema.

i) Metodologia.

j) Material eta baliabide didaktikoak.

k) Ikasleen desberdintasun indibidualei arreta emateko neurrien aurreikuspena.

l) Jarduera osagarriak.

m) Zeharkako elementuak.

n) Gelako programazioak prestatzeko irizpideak.

ñ) Programazioaren segimendua eta ebaluazioa.

3. Nolanahi ere, programazio didaktikoen elementu bakoitza kasuan kasuko etaparen antolamenduaren berezitasunera, etapako curriculumaren zehaztapenera eta ikastetxe bakoitzaren berezko ezaugarrietara egokituko da.

4. Zikloko irakasle taldeetako kideek eta, hala badagokio, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako koordinazioko irakasle taldeko kideek aldizkako jarraipena eginen dute, gutxienez, hiru hilean behin, jakiteko noraino garatu diren programazio didaktikoa osatzen duten elementuak, programazioan bertan adostutako adierazle operatiboen arabera.

5. Jarraipen horretan, ezarritako adierazleak aztertu eta baloratuko dira. Adierazleak honako hauek izan daitezke, besteak beste:

a) Konpetentzia espezifikoen garapena.

b) Aurreikusitako oinarrizko jakintzen betetze maila.

c) Metodologiaren eta aplikatutako estrategia didaktikoen eraginkortasuna.

d) Erabilitako material eta baliabide didaktikoen egokitasuna.

e) Ikasleen desberdintasun indibidualei arreta emateko neurrien eraginkortasuna.

f) Ikaskuntzan lortutako emaitzen egokitzapena.

g) Ebaluazio eta errekuperazio prozesuen egokitasuna: irizpideak, prozedura eta tresnak.

h) Egindako jarduera osagarrien betetze maila eta erabilgarritasuna.

6. Artikulu honetan jasotakoaz gain, programazio didaktikoen gaineko kontu guztiei dagokienez, otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren 103. artikuluan eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari jarraikiko zaio.

28. artikulua. Ikasgelako programazioak.

1. Ikasgelako programazioa berariazko tresna bat da, zeinari esker irakasle bakoitzak behar adinako aurrerapenarekin planifika baitezake ikasleekin ikasgelan egin beharreko eguneroko jarduera. Ikasgelako programazioak programazio didaktikoa zehazten eta garatzen du, xede dituen ikasleen ezaugarrien arabera.

2. Ikasgelako programazioak ikastetxeak hartutako eredua errespetatu beharko du beti, eta elementu hauek izanen ditu:

a) Erreferentziako unitate didaktikoa.

b) Konpetentzia espezifikoak.

c) Oinarrizko jakintzak.

d) Jarduerak, zereginak edo ikaskuntza-egoerak.

e) Ebaluazio jarduerak.

Era berean, eta beren autonomia pedagogikoa baliatuz, ikastetxeek adosten duten beste edozein elementu sartzen ahalko dute.

3. Kasu guztietan, ikasgelako programazioaren elementu bakoitza egokituta egonen da etapa bakoitzaren antolamenduaren berezitasunera eta ikastetxe bakoitzaren berezko ezaugarrietara.

4. Artikulu honetan jasotakoaz gain, ikasgelako programazioen gaineko kontu guztiei dagokienez, otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren 104. artikuluan eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari jarraikiko zaio.

29. artikulua. Jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak.

1. Jarduera osagarriak esaten zaie programazio didaktikoaren barruan dauden eta ikasleek nahitaez ikastetxean egon behar duten eskola-ordutegiaren barruan egiten diren jarduera didaktiko bereziei. Eta bereziak dira egiten diren momentu edo tokiagatik, edo ikastetxeak gehiago inplikatu behar duelako (giza baliabide eta baliabide material gehiago jarri behar dituelako).

2. Eskolaz kanpoko jarduerak esaten zaie programazio didaktikotik kanpo dauden eta, orokorrean, curriculum-ordutegitik kanpo ikasleekin egiten diren hezkuntza jarduerei.

3. Aurreko apartatuan ezarritakoa gorabehera, eta indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, ez dira eskolaz kanpoko jardueratzat hartuko ikasleei arreta emateko arratsaldeko ordutegian egiten direnak eskolaldi jarraituaren modalitatea ezarrita duten ikastetxeetan.

4. Jarduera osagarriek eta eskolaz kanpoko jarduerek bat etorri behar dute ikastetxearen hezkuntza proiektuarekin, eta proiektu hori garatzen lagundu behar dute. Jarduera horiek planifikatzean, helburuak, hartzaileak, arduradunak, egiteko unea eta lekua, ikasleek parte hartzeko modua eta behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak zehaztuko dira, aurrekontu-kostua eta balizko kuotak barne, eta, betiere, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 88. artikuluan xedatutako doakotasun bermeak benetan betetzen direla errespetatuko da.

5. Ikastetxeko zuzendariordeak ikastetxean egiten diren mota horretako jarduera guztien erregistro eguneratua izanen du, honako hauek adierazita: data, ordua, iraupena, edukia, parte-hartze maila, aurrekontuan jasotako kostua eta jarduera bakoitzean gauzatu den guztizkoa. Erregistro hori ikastetxearen urteko memoriari erantsiko zaio, egindako jarduera bakoitzaren balorazioa barne.

Zuzendariordetzaren figurarik ez badago, erregistro horren erantzukizuna otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren 19. artikulua aplikatuz dagokion pertsonari egokituko zaio.

6. Ikastetxe batek urteko programazio orokorrean sartuta ez dauden mota horretako jarduerak egin nahi baditu, eta eskola kontseiluan aldez aurretik izapidetu ezin badira, zuzendaritza taldeak, salbuespenez, jarduera horiek baimentzen ahalko ditu. Kasu horretan, ondoren, urteko programazio orokorra aldatu egin beharko da, eta berriz onetsi, foru agindu honen 24.6 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari igorri.

7. Artikulu honetan jasotakoaz gain, jarduera osagarriei eta eskolaz kanpokoei buruzko kontu guztiei dagokienez, otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren 109., 110. eta 111. artikuluetan eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari jarraikiko zaio.

30. artikulua. Langileen jardunaren eta ikastetxeko prestakuntza-plangintzaren garapena.

1. Ikasturte hasieran, ikastetxeko zuzendaritza taldeak zehaztuko du zer behar dituen ikastetxeak prestakuntza instituzionalari dagokionez, honako hauek kontuan hartuta: ikastetxearen proiektu estrategikoetan eta plangintzarako dokumentuetan jasotako helburu eta lehentasunak, barneko eta kanpoko ebaluazio probetan ateratako emaitzak, Hezkuntza Departamentuak proposatutako plan eta lehentasunezko ildoak, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egindako gomendioak eta, orobat, klaustroek eta irakasle taldeek egindako lanetik eratorritako prestakuntza beharrak.

2. Hautematen diren beharretatik abiatuta, zuzendaritza taldeak ikastetxeko prestakuntza instituzionalaren urteko plana eginen du, Hezkuntza Departamentuak egindako eskaintza kontuan hartuta. Plan horrek ezarriko ditu lortu nahi diren helburuak, ikasturtean zehar garatuko diren prestakuntza ekintzak, gauzatzeko egutegia eta jarraipen eta ebaluazio tresnak.

3. Ikastetxeko prestakuntza plan instituzional horretako prestakuntza ekintzak klaustro osoari edo irakasle talde bati zuzenduta egon daitezke. Hezkuntza Departamentuaren edo ikastetxeen proiektu estrategikoak, planak eta lehentasunezko ildoak garatzeko asmoz proposatzen diren prestakuntza ekintzak lehentasunezkoak izanen dira, eta irakasleek nahitaez egin beharko dituzte nahitaezko prestakuntzarako duten urteko lanorduen kopuruaren kontura.

4. Ikastetxearen prestakuntza instituzional hori zuzendaritza taldeak planifikatuko du, irakasle guztiek nahitaez egin beharko dute eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratuko du.

5. Irakasleek nork bere kasa parte hartzen ahalko dute ikastetxearen prestakuntza-plangintzatik kanpo antolatzen diren beste prestakuntza jarduera batzuen deialdietan.

6. Artikulu honetan jasotakoaz gain, ikastetxearen prestakuntza-plangintzaren gaineko kontu guztiei dagokienez, otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren 126. artikuluan eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari jarraikiko zaio.

III. KAPITULUA.–Kudeaketarako autonomia

31. artikulua. Kudeaketa proiektua.

1. Ikastetxeek kudeaketa proiektu bat izanen dute, hezkuntza proiektuaren eta ikastetxearen antolaketa eta funtzionamendu arauen zerbitzura egonen dena, proiektua garatu ahal izateko.

2. Kudeaketa proiektuan kudeaketa ekonomikoa eta pertsonen kudeaketa jasoko dira, eta ikastetxeko baliabide materialak nola antolatu eta erabiliko diren azalduko da.

3. Kudeaketa proiektuak elementu hauek izanen ditu:

a) Kudeaketa ekonomikoari dagokionez, zeina otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren III. tituluko II. kapituluan jasoa baitago, urteko aurrekontua, kudeaketa kontuak eta tasen kobrantza eta likidazioa aipatuko dira.

b) Pertsonen kudeaketari dagokionez, zeina otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren III. tituluaren III. kapituluan jasota baitago, plantillen prestaketa eta ikastetxearen prestakuntza-plangintzaren eta lanbide jardunaren garapena aipatuko dira.

c) Baliabide materialen kudeaketari dagokionez, zeina otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren III. tituluko IV. kapituluan jasota baitago, instalazioen eta ekipamenduaren mantentzea eta kontserbazioa eta bitarteko eta baliabide material eta digitalen hornidura aipatuko dira.

d) Beste kudeaketa elementu batzuei dagokienez, otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren III. tituluko V. kapituluan xedatutakoari jarraikiko zaio.

4. Horrez gainera, kudeaketa proiektuak jasangarritasun plan bat izanen du, indarrean dagoen araudian jasotzen diren baldintzetan prestatua.

5. Nolanahi ere, kudeaketa proiektuaren atal bakoitza egokituta egonen da etapa bakoitzaren antolamenduaren berezitasunera eta ikastetxe bakoitzaren berezko ezaugarrietara.

6. Artikulu honetan jasotakoaz gain, kudeaketa proiektua prestatu, onetsi eta ebaluatzeari buruzko kontu guztiei dagokienez, otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren 119. artikuluan eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari jarraikiko zaio.

32. artikulua. Arriskuen prebentzioa.

1. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek ingurune segurua sustatuko dute, ikasleen, familien eta hezkuntza komunitateko kide diren irakasleen eta irakasle ez diren langileen segurtasuna eta ongizatea bermatuta.

2. Ikastetxeko zuzendaritza taldeak mantendu eta garatuko ditu unitate administratibo arduradunak, ikastetxea segurua izan dadin bermatzeko asmoz, ezartzen dituen laneko arriskuen prebentziorako ildoak.

3. Ikastetxeko zuzendaritza taldeak ikastetxean laneko arriskuak prebenitzeko egiten diren aldizkako ebaluazioetan proposatzen diren segurtasun neurri eraginkorrak hartuko ditu hautematen diren arriskuak arintzeko.

4. Ikastetxe batean lanean hastean, zuzendariak lanpostu horri lotutako arriskuen berri eman beharko die bertan lan egiten duten guztiei.

5. Era berean, ikasturte bakoitzaren hasieran, ikastetxeko zuzendariak irakasleen klaustroari, irakasle ez diren langileei eta hezkuntza komunitateko gainerako kideei jakinaraziko die badagoela jarduketa protokolo bat ikastetxeko langileei egiten zaizkien kanpoko erasoen aurrean. Irakasleak, irakasle ez diren langileak eta hezkuntza komunitateko gainerako kideak ikasturtea hasi ondoren hasten badira lanean ikastetxean, zuzendariak ziurtatu beharko du ahal bezain laster jakinarazten zaiela informazio hori.

6. Hezkuntza komunitateko edozein kidek ikastetxeko langileen aurka lantokian bertan egindako kanpoko eraso baten berri badu, zuzendariari jakinaraziko dio.

7. Ikastetxeko zuzendariari dagokio kanpoko erasoen protokoloa ofizioz aktibatzea ezagutzen duen era horretako edozein egoeraren aurrean, eta Hezkuntza Departamentuari jakinaraztea, hark zehazten dituen bideak erabiliz.

8. Era berean, ikastetxeko zuzendariaren erantzukizuna izanen da bermatzea kanpoko erasoen aurrean jarduteko protokoloa eskuragai dagoela, bai eta laneko arriskuen prebentzioaren ardura duen administrazio unitateko ordezkarien funtzioei eta harremanetarako datuei buruzko informazioa ere.

Horretarako, zuzendariak ziurtatu beharko du aipatutako protokoloa eta informazioa ikastetxearen barne dokumentazioaren bidez eskuragai daudela. Aurrekoa gorabehera, web-orria duten ikastetxe guztiek lehentasunezko leku batean eta erraz ikusteko moduan jarri beharko dute aipatutako protokoloa eta informazioa.

9. Ikastetxeek, ikasleen osasun arretari dagokion guztian, indarrean dagoen araudian eta, hala badagokio, administrazio eskudunek horretarako emandako jarraibide espezifikoetan ezarritakoa beteko dute. Aurrez jakin daitezkeen eta aurrez jakin ezin daitezkeen larrialdi egoeretan ikasleen osasun arreta errazteko eta ikastetxean sendagaiak emateko prozedurari dagokionez, ikastetxeek behar den arduraz jokatuko dute eta, betiere, administrazio eskudunek ezarritakoa beteko dute.

II. TITULUA.–Landa eskola

I. KAPITULUA.–Landa eskola eta landa eskolen koordinazioa

33. artikulua. Landa eskolak.

1. Landa eskolatzat hartuko dira beren inguruneko berezitasun demografiko, geografiko eta sozialek baldintzatutako antolaketa eta funtzionamendua duten ikastetxe publikoak. Eskola horiek foru agindu honen I. eranskinean zerrendatzen dira.

2. Oro har, landa eskolek tamaina txikia izaten dute, eta ikasmaila bat baino gehiago batera hartzen dituzten unitateak egon ohi dira; nolanahi ere, ikasmailaka antolatutako taldeak egon daitezke, matrikularen bilakaeraren arabera. Era berean, antolaketa aldetik berezitasun batzuk izan ditzakete, hala nola pertsona bakarreko zuzendaritza, irakasle ibiltarien presentzia edo ikastetxeen arteko koordinazio egituretan parte-hartzea.

3. Landa eskolen funtzionamendua optimizatzeko, foru agindu honen II. eranskinean landa eremuak eta horietako bakoitza osatzen duten toki entitateak jaso dira.

4. Landa eskolen berezko berezitasunek justifikatu egiten dute antolaketa- eta pedagogia-eredu propioak hartzea, zeinak bideratuko baitira hezkuntza arloko erantzun egokia, ekitatiboa eta kalitatezkoa bermatzera. Landa eskolek modu autonomoan edo modu koordinatuan funtzionatzen ahalko dute, sare batean integratuz beren eremuko beste landa eskola batzuekin, baliabideak optimizatzeko, irakaslanaren koordinazioa errazteko eta hezkuntza sistemaren kohesioa indartzeko beren jarduketa eremuan. Era berean, kasuan kasuko eremuko sarean sartzen ahalko dira, landa eskolak ez izan arren, Hezkuntza Departamentuak izaera hori ematen dien ikastetxeak, eskola kontseiluak onetsi ondoren ikastetxeak eskatuz gero. Ondorio horietarako, foru agindu honen III. eranskinean ezarri dira eremuko landa sareak eta horiek osatzen dituzten ikastetxeak.

5. Landa eskolek sareetan antolatzea eta parte hartzea borondatezkoa eta malgua izanen da, eta ikastetxeen antolaketarako, pedagogiarako eta kudeaketarako autonomiari laguntzeko tresna izanen da.

34. artikulua. Eremu jakin bateko landa eskolen sarea.

1. Elkarrekin lan egitea eta koordinatzea erabakitzen duten eremu jakin bateko ikastetxeak eremuko landa eskolen sare gisa eratuko dira, Hezkuntza Departamentuak horretarako ezartzen duen prozeduraren bidez. Nolanahi ere, ikastetxe bat eremuko landa eskolen sarean sartzeko, haren eskola kontseiluaren onespena beharko da. Era berean, ikastetxe bat eremuko landa eskolen saretik ateratzeko, haren eskola kontseiluak onetsi beharko du.

2. Sare batean integratutako landa eskolek hezkuntza baliabide eta proposamenak partekatzen ahalko dituzte, jarduera bateratuak egiten ahalko dituzte ikasleen sozializazioa sustatzeko, eta beren toki entitateekin lankidetza-bide komunak ezartzen ahalko dituzte.

35. artikulua. Eremuko landa eskolen sareko koordinatzailea.

1. Eremuko landa eskolen sare bakoitzak koordinatzaile bat izanen du, zeina Hezkuntza Departamentuaren barruan landa eskolen arloko eskumena duen unitate teknikoak izendatuko baitu eremu horretan destinoa duten irakasleen artetik, betiere sarea osatzen duten ikastetxeetako zuzendariei entzun ondoren. Izendapen horretarako, honako alderdi hauek kontuan hartzen ahalko dira, lehentasun gisa:

a) Eremuan destinoa duen irakasle funtzionarioa izatea.

b) Landa eskoletan lan esperientzia izatea.

c) Ibiltari aritzeko prestasuna izatea.

2. Oro har, koordinazio lanak bi ikasturte iraunen du.

3. Koordinatzaileak bere eginkizunak betetzeari utziko dio inguruabar hauetakoren bat gertatzen bada:

a) Bere izendapenari dagokion koordinazio aldia bukatzea.

b) Dagokion landa eremuan zerbitzuak emateari uztea.

c) Bere izendapena eragin duen sarea desagertzea.

d) Hezkuntza Departamentuaren barruan landa eskolen arloko eskumena duen unitate teknikoak onetsitako uko arrazoitua.

e) Hezkuntza Departamentuaren barruan landa eskolen arloko eskumena duen unitate teknikoak arrazoitutako erabakia hartzea.

4. Egoera jakin batzuetan, eta hezkuntza baliabideak optimizatzeko, Hezkuntza Departamentuan landa eskolen arloko eskumena duen unitate teknikoak erabakitzen ahalko du bi pertsona aritzea eremu jakin bateko landa eskolen sarearen koordinatzaile gisa.

5. Eremuko sarearen koordinatzailea kanpoan badago, gaixorik badago edo justifikatutako beste arrazoiren bat badago, Hezkuntza Departamentuan landa eskolen arloko eskumena duen unitate teknikoak behar diren neurriak hartuko ditu esleitutako eginkizunak betetzen direla bermatzeko.

6. Landa eskolen sare bakoitzak bere koordinazio funtzioa betetzeko behar dituen orduak izanen ditu, sarea osatzen duten ikastetxeen beharren arabera.

36. artikulua. Eremuko landa eskolen sareko koordinatzailearen eskumenak.

1. Koordinatzaileak foru agindu honen 37. artikuluan aipatzen den eremuko landa eskolen sarea koordinatzeko taldearen laguntzarekin eta lankidetzarekin beteko ditu bere eginkizunak.

2. Koordinatzailearen eginkizun pedagogikoak, antolakuntzakoak, kudeaketakoak eta ordezkaritzakoak honako hauek izanen dira, besteak beste:

a) Landa eskola batean lehen aldiz lanean hasten diren irakasleei behar dituzten informazioa eta baliabideak ematea, foru agindu honen 38. artikuluan aipatzen den eremuko sarearen urteko proiektuan kolaboratzeko.

b) Eremuko lan kolaboratiboari buruzko hasierako harrera-prestakuntza antolatzea eta/edo ematea sarea osatzen duten landa eskoletako irakasle taldeentzat.

c) Urteko programazio orokorra eta amaierako memoria egiten parte hartzea, ikastetxeek partekatzen dituzten alderdi guztietan.

d) Koordinazio taldeak antolatzen dituen bileren deia egitea, bilerak koordinatu eta haietan buru aritzea, eta haien aktak idatzi eta sinatzea.

e) Eremuko sareko ikastetxeetan komunak diren jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak diseinatzea, antolatzea eta proposatzea.

f) Eremuko sareko ikastetxeen baterako lana bultzatzea, haien arteko lankidetza aktiboa sustatuz prestakuntza-helburuekin, eta ezagutzak, esperientziak eta baliabideak partekatzea eta dokumentatzea, irakas-praktika hobetzeko.

g) Eremuko sarearen urteko proiektua egitea, koordinazio taldeak adostutako ildo estrategikoetatik abiatuta, bai eta dagokion bukaerako memoria ere, eta bere sareko ikastetxeetako irakasleei eta Nafarroako Landa Eskolen Sareari aurkeztea.

h) Eremuko landa eskoletako zuzendaritzei laguntzea ikastetxeen antolaketari, funtzionamenduari eta kudeaketari buruzko alderdietan.

i) Eremuko sareko landa eskoletako zuzendaritzei laguntza eta aholkularitza ematea Hezkuntza Departamentuak gaitutako hezkuntza-plataforma digitalari dagokionez.

j) Dagokion Irakasleentzako Laguntza Zentroarekin eta landa eskolen arloan eskumena duen Hezkuntza Departamentuko unitate teknikoarekin koordinatzea eremuko sareko ikastetxeen artean partekatutako prestakuntzaren antolaketa.

k) Eremuko sareko irakasleen lan bateratua sustatu, dinamizatu eta kudeatzea.

l) Herriko eta eremuko hezkuntza komunitatearen arteko harremana sustatzen duten jarduerak diseinatzea, antolatzea eta proposatzea, irakasle taldeekin lankidetzan.

m) Landa eskolei buruzko jardunaldi edo topaketak antolatzen parte hartzea.

n) Nafarroako Landa Eskolen Sarean eta sare horrek ezartzen dituen lantaldeetan aktiboki parte hartzea eta bertaratzea.

ñ) Nafarroako Landa Eskolen Sarearen eta ikastetxeen arteko zubi lana egitea, informazioa banatuz eta sare horrek hartutako erabakietan parte hartzea bultzatuz.

o) Landa eskolak ikusarazteko eta aintzat hartzeko ekintzak eta ekitaldiak sustatzea eta horietan parte hartzea.

p) Nafarroako Landa Eskolen Sareak zehazten duen edo Hezkuntza Departamentuak esleitzen dion beste edozein.

3. Koordinazio lanetan aritzea Hezkuntza Departamentuak ezartzen duen bezala aitortuko da.

37. artikulua. Eremuko landa eskolen sareko koordinazio taldea.

1. Eremuko landa eskolen sareko koordinazio taldea sare horretako koordinatzaileak eta sarea osatzen duten ikastetxeetako zuzendariek osatuko dute.

2. Eremuko landa eskolen sareko koordinazio taldeak eskumen hauek izanen ditu:

a) Eremuko urteko proiektua egiteko ildo estrategikoak adostea, bai eta proiektua onestea, praktikan jartzea eta haren jarraipena egitea ere.

b) Koordinatzailearekin elkarlanean aritzea foru agindu honen 36. artikuluan koordinatzailearentzat ezarritako eginkizunak betetzen.

c) Nafarroako Landa Eskolen Sareak zehazten duen edo Hezkuntza Departamentuak esleitzen dion beste edozein.

3. Koordinazio taldea, gutxienez, ikasturteko hiruhileko bakoitza bukatutakoan bilduko da. Koordinatzaileak deialdia egiten duen bakoitzean ere bilduko da, edo gutxienez kideen laurden batek eskatzen duenean. Nolanahi ere, ikasturte hasieran bilera bat eginen da nahitaez.

4. Koordinazio taldean hartzen diren erabakiak edo akordioak taldeko kideen adostasunez hartuko dira. Irakasle taldea ados jartzen ez bada, erabakiak gehiengo soilez hartuko dira.

38. artikulua. Eremuko sarearen urteko proiektua.

1. Landa eskolen sareek, ikasturte bakoitzaren hasieran, eremuko sarearen urteko proiektu komun eta koordinatu bat prestatuko dute. Proiektu horrek, gutxienez, honako alderdi hauek jaso beharko ditu:

a) Egoeraren analisia.

b) Helburuak.

c) Helburuak lortzeko ekintzak eta estrategiak.

d) Giza baliabideak, erantzukizunak eta epeak.

e) Baliabide materialak.

f) Helburuen jarraipena eta ebaluazioa egiteko adierazleak eta jomugak.

2. Eremuko sarearen urteko proiektua kasuan kasuko sarea osatzen duten ikastetxeetako bakoitzaren urteko programazio orokorrean sartu beharko da.

3. Ikasturte bakoitza bukatu ondoren, eta urteko proiektuaren jarraipenetik eta ebaluaziotik abiatuta, koordinazio taldeak hautemandako hobekuntza arloak zehaztuko ditu. Arlo horiek bukaerako memoria batean jasoko dira, eta kontuan hartuko dira hurrengo ikasturteko sarearen urteko proiektua egiteko.

39. artikulua. Sare batean integratutako landa eskolen konpromisoak.

Beren borondatez eremuko sare batean parte hartzen duten landa eskolek konpromisoa hartuko dute beren eremuko sarearen koordinazio taldearen bileretan parte hartzeko eta haren eginkizunak benetan betetzen laguntzeko.

40. artikulua. Nafarroako Landa Eskolen Sarea.

1. Eremuko landa eskolen sareek Nafarroako Landa Eskolen Sarea osatuko dute, non landa eskolen arloko eskumena duen Hezkuntza Departamentuko unitate teknikoak ere parte hartuko baitu.

2. Eremuko sareek Nafarroako Landa Eskolen Sarean parte hartuko dute eremuko sarearen koordinatzailearen bidez.

3. Nafarroako sarean parte hartzen duten eremuko sareek konpromiso hauek hartzen dituzte:

a) Parte hartzen duten gainerako sareekin partekatzea beren lan proiektu komunak, bai eta edozein motatako programa, jarduera eta esperientzia pedagogikoak ere.

b) Landa eskoletarako berariazko prestakuntza planak egiten eta garatzen parte hartzea.

c) Nafarroako Landa Eskolen Sareko eskolen artean esperientziak trukatzeko eta jarraipenerako jardunaldi edo topaketak antolatzen eta garatzen parte hartzea.

4. Nafarroako Landa Eskolen Sareak gutxienez hiru bilera eginen ditu ikasturtean zehar. Sareko kideen proposamenak jaso ondoren, Hezkuntza Departamentuan landa eskolen arloko eskumena duen unitate teknikoak behar diren deialdiak eginen ditu eta sare horren lan plana antolatzen parte hartuko du.

41. artikulua. Nafarroako Landa Eskolen Sarearen jarraipena eta harentzako laguntza.

Nafarroako Landa Eskolen Sareko ikastetxeek laguntza hauek izanen dituzte:

a) Hezkuntza Departamentuan landa eskolen arloko eskumena duen unitate teknikoaren aholkularitza eta jarraipena.

b) Bertako irakasleek lehentasunezko sarbidea izanen dute prestakuntza jardueretan, baldin eta kasuan kasuko jarduerak zuzeneko lotura badu aurkeztutako lan proiektu bateratuarekin edo landa eskoletan eginkizunak betetzearekin.

c) Hezkuntza Departamentuak eta sareko kide diren gainerako eskolek prestatutako baliabide bankuak eta material didaktikoak eskuragarri izanen dituzte.

II. KAPITULUA.–Landa eskolen antolaketarako, pedagogiarako eta kudeaketarako autonomia

42. artikulua. Antolaketarako autonomia.

1. Landa eskolen antolaketarako autonomiari dagokion guztian, otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren I. tituluan eta foru agindu honen II. tituluaren I. kapituluan xedatutakoari jarraikiko zaio.

2. Era berean, eta landa eskolen antolaketarako autonomia baliatuz, eremuko sare bakoitzean integratutako ikastetxeek honako hauek egiten ahalko dituzte:

a) Sareko ikastetxeetako antolaketa eta funtzionamendu arau guztiak edo batzuk adostea eta batera idaztea, gero eskola kontseilu bakoitzak onetsi beharko dituenak.

b) Ikastetxeen arteko koordinazio egiturak sortzea, ikastetxeetako irakasleen koordinazioa errazteko. Aukera horri helduz gero, ukitutako ikastetxeek inguruabar hori islatu beharko dute beren antolaketa eta funtzionamendu arauetan, eta kasuan kasuko eskola kontseiluak onetsi beharko ditu arau horiek.

3. Landa eskolen berezitasuna kontuan hartuta, eskola horiek hezkuntza laguntzako unitate bakar bat eratzen ahalko dute zenbait eskolarentzat, hurbiltasun geografikoaren irizpidearen arabera. Hezkuntza laguntzako unitatearen koordinatzailea izendatzearen ondorioetarako, hezkuntza orientazioko irakasle batek eginen du, zeina ukitutako ikastetxeetako zuzendariek edo, halakorik ezean, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak adostasunez aukeratuko baitute.

4. Pertsona bakarreko zuzendaritza taldea duten landa eskoletan, zuzendari horrek –betiere, eskolako funtzionamendu plantillan esleituak dituen baliabideen kargura– klaustroko irakasle bati saio batzuk esleitzen ahalko dizkio zuzendaritzari laguntzeko lan batzuk egiteko, zeinak eskolako antolaketa eta funtzionamendu arauetan aurretik ezarrita egon beharko baitira.

5. Landa eskoletako zuzendaritza taldeen egonkortasunari laguntzeko, zuzendaritza taldeko karguren bat galtzea ekar lezakeen unitate jaitsiera puntualak ez du nahitaez ekarriko kargu hori kentzea. Izan ere, kargu horri eusten ahalko zaio ikastetxeak hurrengo ikasturteetan izanen dituen unitateen bilakaeraren eta eskolatzearen aurreikuspenek gomendatzen dutenean haren antolaketa- eta kudeaketa-gaitasunari eustea.

43. artikulua. Autonomia pedagogikoa.

1. Landa eskolen antolaketa pedagogikoari dagokion guztian, otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren II. tituluan eta foru agindu honen II. tituluaren II. kapituluan xedatutakoari jarraikiko zaio.

2. Era berean, eta landa eskolen autonomia pedagogikoa baliatuz, eremuko sare bakoitzean integratutako ikastetxeek honako hauek egiten ahalko dituzte:

a) Sareko ikastetxeetarako hezkuntza proiektua edo urteko programazio orokorra osorik edo partez adostea eta batera idaztea. Plangintza pedagogikorako agiri horiek kasuan kasuko eskola kontseiluek onetsi beharko dituzte.

b) Indarrean dagoen araudiak onetsitako curriculum ofizialaren zehaztapena eta egokitzapena batera egitea adostea eremuko sareko ikastetxe batzuen edo guztien artean, bai eta maila bakoitzeko arloen, esparruen edo, hala badagokio, ikasgaien edo moduluen programazio didaktikoak eta hizkuntza proiektua batera egitea eta eguneratzea ere.

c) Hezkuntza prozesuak elkarlanean diseinatzea eta garatzea, ikastetxeen arteko asteko tailerren bidez, noizbehinkako topaketen bidez edo ikastetxeek proposatutako beste edozein modalitateren bidez, landa eskoletako ikasleen arteko harremana eta lotura sustatzeko. Horretarako, denbora eta espazioen kudeaketa malgua erraztuko da, eta familien eta hezkuntza komunitatearen inplikazioa sustatuko da, eta hurbileko natur, gizarte eta kultur inguruneari buruzko ikaskuntzak integratuko dira.

d) Irakaskuntzarako eta ebaluaziorako estrategia partekatuak ezartzea.

e) Baterako jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak diseinatzea lurralde ikuspegiarekin, ikasleen sozializazioa sustatzeko, norberaren natur eta kultur ondarearen ezagutza indartzeko, landa nortasuna indartzeko eta baliabideen kudeaketa eta optimizazioa errazteko (adibidez, ikasleen garraioa eta lagun-egitea).

3. Tutoretzari dagokionez, otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren 115. artikuluan jasotako eremuez gain, landa eskoletan, tokiko lurraldearen ezagutzaren eremua gehituko da, hurbileko natur, gizarte eta kultur ingurunea integratuta.

4. Eskura dauden baliabide ekonomikoen, materialen eta giza baliabideen arabera, Hezkuntza Departamentuak, landa eskolek elkarrekin egindako proposamenak, proiektuak eta programak ebaluatu eta baloratu ondoren, eskola horien autonomia pedagogikoa erraztuko du, halakoak ezar ditzaten.

44. artikulua. Kudeaketarako autonomia.

1. Landa eskolen kudeaketarako autonomiari dagokion guztian, otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren III. tituluan eta foru agindu honen II. tituluaren III. kapituluan xedatutakoari jarraikiko zaio.

2. Era berean, eta landa eskolen kudeaketarako autonomia baliatuz, eremuko sare bakoitzean integratutako ikastetxeek honako hauek egiten ahalko dituzte:

a) Ikastetxe bakoitzaren kudeaketa proiektu osoa edo zati bat elkarrekin adostea eta idaztea. Proiektu horiek kasuan kasuko eskola kontseiluek onetsi beharko dituzte.

b) Ikastetxeko urteko prestakuntza plan osoa edo haren zati bat elkarrekin adostea eta idaztea. Horretarako, eremuko landa eskolen sareko koordinatzaileari dagokio ikastetxeetako zuzendaritzek onetsitako jarduerak eta ekintzak kudeatzea.

c) Kudeaketa partekatuko egituretan parte hartzea, laguntza administratibo edo tekniko komunarekin, bakoitzaren premia espezifikoei erantzuteko.

d) Eremuko sareko talde koordinatzailearen bidez, irakasleen funtzionamendurako plantillaren proposamenak egitea, inplikatutako zuzendaritzek aldez aurretik hala adostu badute.

3. Hezkuntza Departamentuak kudeaketarako autonomia bultzatuko du landa ikastetxeetan, haien berezitasunetara egokitutako giza baliabideak eta baliabide materialak esleituz, eta neurri espezifikoak ezarriko ditu eremuko landa eskolen sare bakoitzaren kudeaketa mankomunatua errazteko, hala nola: administrazioa malgutzea, izapideak sinplifikatzea eta plantillak koordinatzea.

III. TITULUA.–Haur eskolak

I. KAPITULUA.–Antolaketarako autonomia

45. artikulua. Antolaketa eta funtzionamendu arauak.

1. Haur eskolen antolaketa eta funtzionamendu arauak plangintza instituzionalerako agiri bat dira, non jasotzen baitira ikastetxearen hezkuntza proiektuan proposatutako helburuak lortzeko ezinbestekoak diren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko gaiak.

2. Haur eskolen antolaketa eta funtzionamendu arauek honako atal hauek jasotzen ahalko dituzte:

a) Ikastetxeko gobernuaren antolaketaren egitura: organoak, eta organo horietako bakoitzaren kideak, eskumenak eta funtzionamendu araubidea.

b) Ikastetxeko hezkuntza arloa koordinatzeko egitura: organoak eta organo horietako bakoitzaren kideak, eskumenak eta funtzionamendu araubidea.

c) Ikastetxean parte-hartzea koordinatzeko egitura: organoak eta organo horietako bakoitzaren kideak, eskumenak eta funtzionamendu araubidea.

d) Hezkuntza arloko langileen arduren eta zereginen antolaketa eta banaketa.

e) Taldeak eratzeko irizpideak eta haurren desberdintasun indibidualei eman beharreko arreta antolatzeko modua.

f) Taldeei hezitzaileak esleitzeko irizpideak.

g) Ebaluazio egutegiaren antolaketa.

h) Ingurunearekiko elkarlana: osasun, gizarte eta kultur zerbitzuak, toki entitateak eta beste erakunde eta instituzio batzuk.

i) Ikastetxeko bizikidetzaren antolaketa.

j) Eskola-egutegia eta ikastetxearen ordutegi orokorra prestatzeko irizpideak.

k) Langileen ordutegiak prestatzeko irizpideak.

l) Haurrei arreta emateko irizpideak, erreferentziazko hezkuntza langilerik ez dagoenean.

m) Ikastetxeko sarrera eta irteeren antolaketa.

n) Bulego, ikasgela eta guneetara sartzeko protokolo espezifikoak.

3. Orobat, haur eskolek beren antolaketa eta funtzionamendu egokirako beharrezkotzat jotzen dituzten atal guztiak sartzen ahalko dituzte, beren irakaskuntzen berezitasunera eta berezko ezaugarrietara egokitzeko.

46. artikulua. Haur eskoletako zuzendaritza.

1. Haur eskoletan, pertsona bakarreko gobernu organo gisa, ikastetxeko zuzendaritza egonen da.

2. Haur eskoletako zuzendaritza ikastetxeko zuzendariari dagokio.

3. Hezkuntza Departamentuak berariazko araudia garatuko du Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren titulartasuneko haur eskolen zuzendariak hautatzeko eta izendatzeko.

47. artikulua. Zuzendariaren eskumenak.

Ikastetxeko zuzendariak eskumen hauek izanen ditu:

a) Ikastetxearen ordezkari izatea, ikastetxean Hezkuntza Departamentua ordezkatzea eta hari hezkuntza komunitatearen planteamendu, asmo eta beharren berri ematea.

b) Legeak eta indarrean dauden gainerako xedapenak betetzen direla bermatzea.

c) Ikastetxearen funtzionamendu egokia zaintzea, hezkuntza komunitatea osatzen duten pertsona guztien artean lan eta errespetu giroa sustatuz, baita bizikidetza erraztea eta ikastetxeko gatazkak konpontzeko bitartekaritza bermatzea ere.

d) Hezkuntza komunitatean prebentzioko eta esku hartzeko jarduketak egitea, pertsona guztien arteko harremanak errazteko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna errespeta dadila sustatzeko.

e) Ikastetxeko langileen ordutegia onestea.

f) Ikastetxeari atxikitako langile guztien buru izatea, haien lanaldia betetzen dela zaintzea, bajen, absentzien, baimenen eta lizentzien justifikazioak kudeatzea, inguruabar horiei edo ikastetxearen ohiko funtzionamenduan eragina izan dezakeen beste edozein gorabeherari erantzuteko mekanismoak ezartzea eta ikastetxeari atxikitako langileen balizko diziplina-falten berri ematea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari.

g) Haurrak eta haien familiak haur eskolan sartzeko harrera aldia diseinatzea eta planifikatzea.

h) Hezkuntza arloa koordinatzeko organoek eta parte hartzeko organoek egindako ekarpenak entzun ondoren, haur eskolaren antolaketa eta funtzionamendu arauak, hezkuntza proiektua, urteko programazio orokorra eta kudeaketa proiektua prestatzea eta onestea, bai eta ikasturte bukaerako memoria ere, eta plangintzarako agiri horiek betetzen direla zaintzea.

i) Hezkuntza komunitatea osatzen duten pertsonei kanpo erasoen aurrean jarduteko protokoloaren berri ematea, baita ikastetxe barruko langileen arteko gatazken, jazarpenaren, sexu-jazarpenaren, sexuan oinarritutako jazarpenaren eta bestelako indarkeria moten aurrean jarduteko protokoloaren berri ere, eta, horrelakorik gertatzen bada, legez aurreikusitako mekanismoak aktibatzea.

j) Ikastetxearen jarduerak zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea, deusetan galarazi gabe hezkuntza arloa koordinatzeko organoei esleitutako eskumenak, eta antolaketaren, pedagogiaren eta baliabideen kudeaketaren arloetako zuzendaritza gauzatzea.

k) Ikastetxeko hezkuntza proiektuaren helburuak lortzeko hezkuntza programak, lan planak, ikerkuntza, esperimentazioak eta berrikuntza pedagogikoak bultzatzea.

l) Ikastetxeko langileen artean elkarlan aktiboa sustatzea, hezkuntza-praktika hobetzeko ezagutza, esperientzia eta baliabideak partekatzeko.

m) Norberaren hezkuntza-praktikaren ebaluazioa bultzatzea ikastetxeko hezkuntza arloko langileen artean.

n) Hezkuntza arloa koordinatzeko organoen bilkuretarako deiak egitea eta, hala badagokio, bilkuren buru izatea, bai eta bere eskumenen esparruan hartutako erabakiak betearaztea ere.

ñ) Ikastetxearen hezkuntza proiektuaren, urteko programazio orokorraren eta proposamen pedagogikoaren jarraipena egitea, aipatutako agirien arteko koherentzia ziurtatuz.

o) Ikastetxeko langileei larrialdi planaren berri ematea eta plana betetzen dela begiratzea, aldizka ebakuazio simulazioak egitea eta unitate administratibo eskudunari horien emaitzen berri ematea.

p) Dokumentazioa behar bezala betetzen, izapidetzen eta erregistratzen dela begiratzea, eta, horretarako, Hezkuntza Departamentuak gaitutako hezkuntza-plataforma digitala erabiltzea, hala badagokio.

q) Ikastetxearen dokumentazioa artxibatzeaz eta zaintzeaz arduratzea.

r) Ikastetxeko jantoki zerbitzua kudeatzea sukaldeko langileekin batera, eta zerbitzu hori behar bezala ematen dela egiaztatzea, indarrean dagoen araudiaren arabera.

s) Fakturak izapidetzeaz eta gastuak kontrolatzeaz arduratzea.

t) Ikastetxetik kanpoko zerbitzuek egindako lanak koordinatzea eta gainbegiratzea.

u) Familiekiko, erakundeekiko eta organismoekiko lankidetza bultzatzea, ikastetxearen eta ingurunearen arteko harremana errazteko asmoz, bai eta haurren ongizatea errazteko giroa sustatzea ere.

v) Hezkuntza komunitateko sektoreei biltzeko eskubidea bermatzea, baldin eta eskubide hori aitortua badute.

w) Ikastetxean hezkuntza, gizarte, kultur eta kirol jarduerak egiteko baimena ematea, indarrean dagoen araudiaren arabera.

x) Ikasleren bat arrisku edo babesgabetasun egoeran badago, oinarrizko gizarte zerbitzuei jakinarazteaz arduratzea.

y) Hezkuntza Departamentuak eskatzen dion informazioa ematea.

z) Irakaskuntza horien araudi espezifikoak, Hezkuntza Departamentuak edo ikastetxeko antolaketa eta funtzionamendu arauek esleitutako beste edozein eginkizun.

48. artikulua. Hezkuntza arloaren koordinazioa.

Hau eskolek hezkuntza arloa koordinatzeko organo hauek izanen dituzte:

a) Ikastetxeko hezkuntza taldea.

b) Mailako hezkuntza taldea.

c) Taldeko erreferentziazko haur-hezitzaileak.

d) Haurrentzako hezkuntza laguntzako unitatea.

e) Kasuko taldea.

49. artikulua. Ikastetxeko hezkuntza taldea.

1. Ikastetxeko hezkuntza taldea koordinazio organo bat da, zeinaren bidez bermatzen baita hezkuntza arloko langileek parte hartzen dutela ikastetxearen funtzionamenduan.

2. Ikastetxeko hezkuntza taldearen antolaketa eta funtzionamendua ikastetxeko antolaketa eta funtzionamendu arauetan jasoko dira.

50. artikulua. Ikastetxeko hezkuntza taldearen osaera.

Ikastetxeko hezkuntza taldea haur eskolan zerbitzu ematen duten hezkuntza arloko langile guztiek osatzen dute.

51. artikulua. Ikastetxeko hezkuntza taldearen eskumenak.

Ikastetxeko hezkuntza taldeak honako eskumen hauek izanen ditu:

a) Ikastetxeko zuzendaritzari proposamenak egitea ikastetxearen antolaketa eta funtzionamendu arauak, hezkuntza proiektua, urteko programazio orokorra eta kudeaketa proiektua prestatzeko eta, hala badagokio, aldatzeko.

b) Parte hartzea haur eskolako antolaketa eta funtzionamendu arauak, hezkuntza proiektua, urteko programazio orokorra, kudeaketa proiektua eta ikasturte bukaerako memoria prestatzen, bai eta curriculuma eta hezkuntza proiektuaren eta proposamen pedagogikoaren hezkuntza eta pedagogia arloko alderdi guztiak zehazten ere.

c) Haurrak eta haien familiak haur eskolan sartzeko harrera aldiaren diseinuan eta planifikazioan parte hartzea.

d) Ebaluazio irizpideak haurren adinaren arabera zehaztea.

e) Ekimenak sustatzea esperimentazioaren eta ikerkuntza pedagogikoaren arloan eta ikastetxeko hezkuntza arloko langileen prestakuntzari dagokienez.

f) Ikastetxearen funtzionamendu orokorra aztertzea eta baloratzea.

g) Ikastetxean bizikidetza errazten duten neurriak eta ekimenak proposatzea.

h) Ikastetxeko hezkuntza proiektuarekin bat datozen prestakuntza jarduerak proposatzea ikastetxeko zuzendaritzari.

i) Irakaskuntza horien araudi espezifikoak, Hezkuntza Departamentuak edo ikastetxeko antolaketa eta funtzionamendu arauek esleitutako beste edozein eginkizun.

52. artikulua. Ikastetxeko hezkuntza taldearen funtzionamendua.

1. Ikastetxeko hezkuntza taldearen bileretarako deialdiak ikastetxeko zuzendariak eginen ditu, eta hark berak zuzenduko ditu. Gainera, bilera horien gai-zerrenda eta aktak eginen ditu, non landutako gaiak eta hartutako erabakiak jasoko baitira.

2. Ikastetxeko hezkuntza taldea ikastetxeko antolaketa eta funtzionamendu arauetan zehazten den maiztasunarekin bilduko da.

3. Kide guztiek nahitaez joan beharko dute ikastetxeko hezkuntza taldearen bileretara.

4. Ikastetxeko hezkuntza taldean hartzen diren erabakiak edo akordioak taldeko kideen adostasunez hartuko dira. Adostasuna ezinezkoa denean, erabakiak gehiengo soilaren bidez hartuko dira. Berdinketarik gertatuz gero, haur eskolako zuzendariaren kalitateko botoa izanen da erabakigarria.

5. Ikastetxeko zuzendariak baimena ematen ahalko du ikastetxeko hezkuntza taldetik kanpoko beste pertsona batzuk joan daitezen egoki iruditzen zaizkion bileretara. Pertsona horiek gonbidatu gisa parte hartuko dute, hitzarekin baina botorik gabe.

53. artikulua. Mailako hezkuntza taldea.

1. Mailako hezkuntza taldea da beren eginkizunak adin bereko haurren taldeetan –edo, hala badagokio, haur eskolak haurrak antolatzeko ezartzen dituen taldeetan– betetzen dituzten hezkuntza arloko langileen koordinazioa bermatzen duen organoa.

2. Mailako hezkuntza taldeen antolaketa eta funtzionamendua ikastetxeko antolaketa eta funtzionamendu arauetan jasoko dira.

54. artikulua. Mailako hezkuntza taldearen osaera.

Beren eginkizunak adin bereko haurren taldeetan –edo, hala badagokio, haur eskolak haurrak antolatzeko ezartzen dituen taldeetan– betetzen dituzten haur-hezitzaileek osatuko dute mailako hezkuntza taldea.

55. artikulua. Mailako hezkuntza taldearen eskumenak.

Mailako hezkuntza taldeak eskumen hauek izanen ditu:

a) Ikastetxeko zuzendaritzari proposamenak egitea ikastetxearen antolaketa eta funtzionamendu arauak, hezkuntza proiektua, urteko programazio orokorra eta kudeaketa proiektua prestatzeko eta, hala badagokio, aldatzeko.

b) Proposamen pedagogikoaren garapen mailaren jarraipena egitea, bai eta betetze mailaren ebaluazioa ere. Ebaluazio hori urteko programazio orokorraren bukaerako memorian jasoko da, eta hurrengo ikasturterako hobekuntza-proposamenak jasoko ditu.

c) Kasuan kasuko adineko haurren beharretara egokitutako ikaskuntza-egoerak antolatzea eta garatzea.

d) Zuzendaritzari hezkuntza-praktikarako material didaktikoak proposatzea.

e) Irakaskuntza horien araudi espezifikoak, Hezkuntza Departamentuak edo ikastetxeko antolaketa eta funtzionamendu arauek esleitutako beste edozein eginkizun.

56. artikulua. Mailako hezkuntza taldearen funtzionamendua.

1. Mailako hezkuntza taldearen bilerak ikastetxeko zuzendariak planifikatuko ditu.

2. Mailako hezkuntza taldeko edozein kideri dagokio bileren aktak egitea. Akta horietan, landutako gaiak eta hartutako erabakiak jasoko dira.

3. Mailako hezkuntza taldea ikastetxeko antolaketa eta funtzionamendu arauetan zehazten den maiztasunarekin bilduko da.

4. Kide guztiek nahitaez joan beharko dute mailako hezkuntza taldearen bileretara.

5. Mailako hezkuntza taldean hartzen diren erabakiak edo akordioak taldeko kideen adostasunez hartuko dira. Kideak ados jartzen ez badira, erabakiak gehiengo soilez hartuko dira.

57. artikulua. Taldeko erreferentziazko haur-hezitzaileak.

1. Taldeko erreferentziazko haur-hezitzailearen ekintzaren helburua da, familiekin eta taldeko hezkuntza taldeko gainerako kideekin batera, haurren garapen pertsonal eta sozialean laguntzea, bai eta haien jarraipen indibiduala eta kolektiboa koordinatzea ere taldeko gainerako kideekin batera.

2. Haur talde bakoitzerako, erreferentziazko haur-hezitzaile bat izendatuko da gutxienez.

3. Taldeko erreferentziazko hezitzaileak zuzendaritzak izendatuko ditu, ikastetxeko hezkuntza taldeko kideen artetik. Izendapena ikasturte baterako eginen da.

58. artikulua. Taldeko erreferentziazko haur-hezitzaileen eskumenak.

Taldeko erreferentziazko haur-hezitzaileen eskumenak honako hauek izanen dira:

a) Ikastetxeko zuzendaritzari proposamenak egitea ikastetxearen antolaketa eta funtzionamendu arauak, hezkuntza proiektua, urteko programazio orokorra eta kudeaketa proiektua prestatzeko eta, hala badagokio, aldatzeko.

b) Haur bakoitzaren beharrak ezagutzea eta haiei erantzutea, eta haurren inklusioa erraztea bai taldean, bai ikastetxeko bizitza osoan.

c) Haurren beharretara egokitutako ikaskuntza-egoerak garatzea, taldeko ikasle guztien sarbidea, presentzia eta parte-hartzea bermatuz.

d) Taldeko hezkuntza taldearekin eta, hala badagokio, haur eskolan lan egiten duten beste langile batzuekin lan egitea modu koordinatuan, taldearen harreman onak sendotuko dituzten jarrera parte-hartzaile eta positiboen garapena sustatuz.

e) Taldeko haurren irakaskuntza-prozesua ebaluatzea eta behar diren ebaluazio agiriak betetzea.

f) Bere taldeko haurren bertaratzea eta puntualtasuna kontrolatzea, eta, hala badagokio, gorabehera horien eta beste batzuen berri ematea haur eskolako zuzendaritzari.

g) Ikastetxeko zuzendaritzak bere eskumenen esparruan proposatzen dituen prestakuntza jardueretan parte hartzea.

h) Bere hezkuntza-praktikaren ebaluazioa egitea.

i) Taldeko hezkuntza taldearen eta haurren eta haien familien arteko komunikazioa sustatzea.

j) Familiei orientazioa eta aholkularitza ematea, beren seme-alaben garapen integralari eta harmonikoari laguntzeko.

k) Familiekin bilerak egitea, banaka edo taldeka.

l) Familiei seme-alaben ikaskuntza-prozesuari, ikastetxeko jarduerei eta bizikidetzari buruz dagokien guztiaren berri ematea.

m) Irakaskuntza horien araudi espezifikoak, Hezkuntza Departamentuak edo ikastetxeko antolaketa eta funtzionamendu arauek esleitutako beste edozein eginkizun.

59. artikulua. Haurrentzako hezkuntza laguntzako unitatea.

1. Haurrentzako hezkuntza laguntzako unitatea hezkuntza arloa koordinatzeko organo bat da, haurren desberdintasun indibidualei arreta emateaz eta haur eskoletan hezkuntza orientazioa emateaz arduratzen dena.

2. Haurrentzako hezkuntza laguntzako unitatearen antolaketa eta funtzionamendua ikastetxearen antolaketa eta funtzionamendu arauetan jasoko dira.

60. artikulua. Haurrentzako hezkuntza laguntzako unitatearen osaera.

Honako hauek osatuko dute haurrentzako hezkuntza laguntzako unitatea:

a) Hezkuntza orientazioko espezialitateko irakasleak.

b) Haur eskolako zuzendaria.

c) Haur eskolan haurren desberdintasun indibidualei erantzutearekin zerikusia duten eginkizunak betetzen dituzten beste langile batzuk.

61. artikulua. Haurrentzako hezkuntza laguntzako unitatearen eskumenak.

Haurrentzako hezkuntza laguntzako unitateak eskumen hauek izanen ditu:

a) Ikastetxeko zuzendaritzari proposamenak egitea ikastetxearen antolaketa eta funtzionamendu arauak, hezkuntza proiektua, urteko programazio orokorra eta kudeaketa proiektua prestatzeko eta, hala badagokio, aldatzeko.

b) Ikastetxeko inklusio plana prestatzea, non ikasleen desberdintasun indibidualei erantzuteko neurriak jasoko baitira, eskolako zuzendaritzaren gidaritzapean eta hezkuntza orientazioko espezialitateko irakasleen aholkularitzapean.

c) Haur eskoletan haurren desberdintasun indibidualei eman beharreko erantzuna eta hezkuntza orientazioa planifikatzea.

d) Hezkuntza komunitateko kide guztiei aholku ematea aniztasunari erantzuna emateko metodologia eta antolakuntza arloetako estrategiei buruz.

e) Ikastetxeko hezkuntza taldeari laguntza eta aholku ematea haurren desberdintasun indibidualei erantzuteko neurriak diseinatu, garatu eta ebaluatzeko orduan, normalizazio eta inklusio printzipioak kontuan hartuta.

f) Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei curriculumeko elementuak egokitzeko irizpide eta prozeduren proposamena prestatzea.

g) Haurren zailtasun psikoemozionalen detekzio goiztiarrean laguntzea eta horiek prebenitzeko eta konpentsatzeko laguntza egokiak ezartzea, bai eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten haurren jarraipenean laguntzea ere, eta horien ebaluazioari eta sustapenari buruzko erabakietan parte hartzea.

h) Aholku ematea familiei eman beharreko banakako orientazioari buruz, eta orientazio lan horretan kolaboratzea.

i) Irakaskuntza horien araudi espezifikoak, Hezkuntza Departamentuak edo ikastetxeko antolaketa eta funtzionamendu arauek esleitutako beste edozein eginkizun.

62. artikulua. Haurrentzako hezkuntza laguntzako unitatearen funtzionamendua.

1. Hezkuntza orientazioko espezialitateko irakasleek beren gain hartuko dute haurrentzako hezkuntza laguntzako unitatearen bilerak planifikatu, deialdia egin eta zuzentzeko erantzukizuna, bai eta bileren aktak egitekoa ere. Akta horietan, landutako gaiak eta hartutako erabakiak jasoko dira.

2. Ikasturtean zehar, haurrentzako hezkuntza laguntzako unitateko kideak hilean behin bilduko dira gutxienez. Era berean, hezkuntza orientazioko espezialitateko irakasleek zilegi izanen dute unitateko kideak biltzeko deia egitea, egoerak hala eskatzen duenean.

3. Haurrentzako hezkuntza laguntzako unitatearen bileretara joatea nahitaezkoa izanen da unitate horretako kideentzat.

4. Haurrentzako hezkuntza laguntzako unitatean hartzen diren erabakiak edo akordioak unitateko kideen adostasunez hartuko dira. Adostasuna ezinezkoa denean, erabakiak gehiengo soilaren bidez hartuko dira. Berdinketarik gertatuz gero, hezkuntza orientazioko espezialitateko irakasleen kalitateko botoa izanen da erabakigarria.

63. artikulua. Kasuko taldea.

1. Kasuko taldea da hezkuntza premia bereziak dituzten haurren premiei hezkuntza arloko erantzun bateratu eta integrala ematen dien organoa.

2. Kasuko taldeen antolaketa eta funtzionamendua ikastetxeko antolaketa eta funtzionamendu arauetan jasoko dira.

64. artikulua. Kasuko taldearen osaera.

1. Haur eskolako zuzendariak izendatuko ditu kasuko taldeko kideak.

2. Honako hauek osatuko dute kasuko taldea:

a) Hezkuntza orientazioko espezialitateko irakasleak.

b) Haurraren erreferentziazko haur-hezitzailea.

c) Hezkuntza premia bereziak dituzten haurren arretarekin lotutako eginkizunak haur eskolan betetzen dituzten langileak.

3. Egoerak hala eskatzen duenean, eta kasuko taldeko kideen irizpidearen arabera, haurraren familiak parte hartzen ahalko du taldean.

65. artikulua. Kasuko taldearen eskumenak.

Kasuko taldeak eskumen hauek izanen ditu:

a) Ikastetxeko zuzendaritzari proposamenak egitea ikastetxearen antolaketa eta funtzionamendu arauak, hezkuntza proiektua, urteko programazio orokorra eta kudeaketa proiektua prestatzeko eta, hala badagokio, aldatzeko.

b) Kasu bakoitzean esku hartzeko eta lagun egiteko proposamenak egitea.

c) Esku-hartzea garatzea, hartutako erabakiak betearaziz eta kasuan sor daitezkeen prozesuetan lagun eginez.

d) Esku-hartzea eta lagun-egitea ebaluatzea, eta, egokitzat jotzen bada, hobetzeko alderdiak proposatzea.

66. artikulua. Kasuko taldearen funtzionamendua.

1. Hezkuntza orientazioko espezialitateko irakasleak arduratuko dira kasuko taldearen bilerak planifikatu, deialdia egin eta zuzentzeaz, bai eta bileren aktak egiteaz ere, non landutako gaiak eta hartutako erabakiak jasoko baitira.

2. Ikasturtean zehar, kasuko taldeko kideek gutxienez bilera bat eginen dute hiru hilean behin. Era berean, hezkuntza orientazioko espezialitateko irakasleek zilegi izanen dute unitateko kideak biltzeko deia egitea, egoerak hala eskatzen duenean.

3. Kasuko taldearen bileretara joatea nahitaezkoa izanen da bertan parte hartzen duten langileentzat.

4. Kasuko taldean hartzen diren erabakiak edo akordioak taldeko kideen adostasunez hartuko dira. Adostasuna ezinezkoa denean, erabakiak gehiengo soilaren bidez hartuko dira. Berdinketarik gertatuz gero, hezkuntza orientazioko espezialitateko irakasleen kalitateko botoa izanen da erabakigarria.

67. artikulua. Koordinaziorako beste batzorde, talde eta figura batzuk.

1. Haur eskolek, beren antolaketarako autonomia baliatuz, beren hezkuntza proiektua hedatzen laguntzen duten batzorde, lantalde eta koordinazio figura guztiak eratzen ahalko dituzte, beren baliabideen kontura. Horretarako, eskolako zuzendariak ikastetxeko hezkuntza taldeko edozein kideri esleitzen ahalko dizkio haren antolaketa eta funtzionamendu egokirako zeregin espezifikoak.

2. Era berean, haur eskolek arreta eman beharko diete Hezkuntza Departamentuak sustatutako hezkuntza proiektu edo programak ezartzeko erabakitzen dituen koordinazio batzorde, lantalde eta figura guztiei.

3. Artikulu honetan jasotakoa betetze aldera, ikastetxean osatzen diren batzorde, talde eta koordinazio figura guztien funtzionamendu araubidea ikastetxearen antolaketa eta funtzionamendu arauetan jaso beharko da. Araubide horretan, besteak beste, eginkizun horiek betetzeko ardura duten pertsonei esleitutako zereginen zerrenda jasoko da.

68. artikulua. Ikastetxean parte hartzea.

Hezkuntza Departamentuak zehaztuko du hezkuntza komunitateko sektoreek ikastetxearen funtzionamenduan izanen duten parte-hartzea.

69. artikulua. Haur eskolen ordutegi orokorra.

Haur eskolek irakaskuntza bakoitzaren egutegia eta ordutegia prestatzeko ikasturte bakoitzerako gidalerroak ematen dituzten jarraibideetan ezarritakoa bete beharko dute.

II. KAPITULUA.–Autonomia pedagogikoa

70. artikulua. Haur eskolen plangintza pedagogikorako agiriak.

1. Ikastetxearen hezkuntza proiektua eta urteko programazio orokorra dira haur eskolen plangintza pedagogikorako oinarrizko agiriak.

2. Era berean, haur eskolek epe ertainerako plangintza zehazten ahalko dute beste agiri batzuen bidez, beren helburu eta lan ildoak ikasturtetik gorako aldietan ezarrita.

71. artikulua. Haur eskolen hezkuntza proiektua.

1. Haur eskolen hezkuntza proiektua plangintza pedagogiko eta instituzionaleko agiri bat da. Bertan, ikastetxearen nortasunaren ezaugarriak zehazten dira, jarduteko helburuak eta lehentasunak ezartzen dira, testuinguru sozioekonomikoarekin bat, eta ikastetxearen balioak jasotzen dira, haur guztiek kalitatezko hezkuntza jasotzeko asmoz. Horrela, ikastetxeko jarduera guztiei zentzua eta orientazioa ematen zaie.

2. Haur eskolen hezkuntza proiektuak, gutxienez, honako atal hauek izanen ditu:

a) Testuinguru sozioekonomiko eta kulturalaren ezaugarriak.

b) Nortasun ezaugarriak.

c) Misioa, ikuspegia eta balioak: ikastetxeak esku hartzeko gida gisa ezartzen dituen helburuak, jarduteko lehentasunak eta balioak.

d) Hezkuntza eskaintza.

e) Curriculumaren zehaztapena: proposamen pedagogikoa.

f) Harrera aldiaren planifikazioa.

3. Nolanahi ere, urteko programazio orokorraren atal bakoitza egokituta egonen da hezkuntza ziklo honen antolamenduaren berezitasunera eta ikastetxe bakoitzaren berezko ezaugarrietara.

72. artikulua. Haur eskolen urteko programazio orokorra.

1. Haur eskolen urteko programazio orokorra ikastetxearen plangintza, antolaketa eta funtzionamendurako oinarrizko tresna da. Izan ere, ikastetxearen hezkuntza proiektua, antolaketa eta funtzionamendu arauak eta kudeaketa proiektua zehazten ditu ikasturte bakoitzerako.

2. Urteko programazio orokorraren esparruan, haur eskolek erabaki hauek hartuko dituzte ikasturte bakoitzerako:

a) Pedagogiaren eta curriculumaren arloan jarduteko plan, proiektu eta programei buruzko erabakiak. Erabaki horiek ildo pedagogikoaren eta curriculumaren urteko zehaztapena izanen dira.

b) Antolaketari eta funtzionamenduari buruzko erabakiak. Erabaki horiek urteko antolaketaren eta funtzionamenduaren zehaztapena izanen dira.

c) Baliabideen kudeaketari buruzko erabakiak. Erabaki horiek urteko kudeaketaren zehaztapena izanen dira.

73. artikulua. Haur eskolen urteko programazio orokorraren edukia.

1. Ildo pedagogikoaren eta curriculumaren urteko zehaztapenean jasoko dira, ikasturte bakoitzerako, haur eskolaren pedagogia eta curriculum arloetako jarduketari buruzko urteko erabakiak, proposamen pedagogikoa barne, curriculumaren zehaztapen gisa, eta ikastetxearen urteko prestakuntza plana.

Nolanahi ere, zehaztapen hori haur hezkuntzako lehen zikloaren antolamenduaren berezitasunera eta ikastetxe bakoitzaren berezko ezaugarrietara egokituko da.

2. Urteko antolaketaren eta funtzionamenduaren zehaztapenean, honako alderdi hauei buruzko urteko erabakiak jasoko dira ikasturte bakoitzerako: zuzendaritzaren eta hezkuntza arloa koordinatzeko organoen lan plana, ikastetxearen egutegi eta ordutegi orokorra, taldeak eratzeko eta esleitzeko irizpideak, ikastetxearen ordutegiak –orokorra, ikasleena eta hezkuntzako langileena– prestatzeko irizpideak, ebaluazio egutegia eta familiei arreta emateko ordutegiak.

Era berean, haur eskolek beste edozein atal gehitzen ahalko dute ikasturterako antolaketaren eta funtzionamenduaren erabakiei buruz, betiere indarreko araudian ezarritakoa errespetatuz.

3. Urteko kudeaketaren zehaztapenean jasoko dira, ikasturte bakoitzerako, haur eskoletako baliabideen kudeaketari buruzko urteko erabakiak, alderdi hauei dagozkienak: ikastetxeko langileen plantilla, instalazioak eta ekipamendua eta eskolako larrialdi plana.

4. Urteko programazio orokorra Hezkuntza Departamentuak ezartzen duen formatuan eta euskarrian eginen da, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eskura egonen da.

74. artikulua. Haur eskolen urteko programazio orokorraren prestaketa.

1. Haur eskolako zuzendaria arduratuko da urteko programazio orokorra prestatzeaz, hezkuntza-koordinaziorako eta -partaidetzarako organoek beren eskumen eremuetan egiten dituzten proposamenak baloratu ondoren.

2. Urteko programazio orokorra prestatzeko, honako iturri hauek hartuko dira kontuan:

a) Ikastetxearen hezkuntza proiektua.

b) Aurreko ikasturte bukaerako memorian proposatutako hobekuntza arloak.

c) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak igorritako gomendioak, aurreko ikasturteko gainbegiratze prozesuen ondoriozkoak.

d) Hezkuntza Departamentuak ikasturte hasieran emandako jarraibideak.

3. Ikasturterako beharrak eta aurreikuspenak aztertu eta organoen ekarpenak baloratu ondoren, urteko programazio orokorra osatzen duten elementuak idatziko dira.

4. Urteko programazio orokorra prestatzeko orduan, zorroztasuna, erraztasuna eta erabilgarritasuna hartuko dira kontuan. Txertatzen diren planek egitura operatibo bat izanen dute, plana gauzatzea eta haren jarraipena egitea errazteko.

5. Urteko programazio orokorra prestatzeko prozesuan, zuzendaritza Hezkuntza Departamentuak ikasturte bakoitzerako ezarritako formatura eta euskarrira egokitu beharko da.

6. Zuzendaritzak onetsi ondoren, urteko programazio orokorra hezkuntza komunitateko kide guztiek bete beharko dute nahitaez.

7. Urteko programazio orokorra Hezkuntza Departamentuaren esku jarriko da, beranduenik ikasturte bakoitzeko urriaren 31n. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egiaztatuko du ea bat datorren indarrean dagoen araudiarekin eta ikastetxearen plangintza instituzionalarekin, beharrekin eta emaitzekin, eta, hala badagokio, zuzenketak eta doikuntzak eskatuko ditu. Era berean, urteko programazio orokorrari buruzko informazioa ikastetxeko hezkuntza komunitatearen eskura egonen da.

8. Salbuespen gisa, gerora sortutako inguruabarrak gertatzen direnean, urteko programazio orokorra ikasturtean zehar aldatzen ahalko da. Halakoetan, ikastetxeko zuzendaritzak berriz onetsi beharko du eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari igorri beharko zaio.

75. artikulua. Haur eskolen urteko programazio orokorraren jarraipena eta ebaluazioa.

1. Ikastetxeko zuzendaritzak eta koordinazio organoek urteko programazio orokorra osatzen duten plan, proiektu eta programen garapen mailaren aldizkako jarraipena eginen dute, gutxienez hiru hilean behin, honako hauek kontuan hartuta:

a) Atal espezifiko batean, urteko programazio orokorrak honako hauek zehaztu beharko ditu: jarraitu beharreko prozedura, informazioa biltzeko irizpideak, arduradunak eta epeak. Bermatu beharko du aztertu eta baloratzen dela zenbateraino garatu diren planteatutako ekintzak, lortu diren proposatutako helburuak, nola bete diren erantzukizunak eta ezarritako epeak bete diren.

b) Urteko programazio orokorraren atal bakoitza ebaluatzeko prozesuak berekin ekarriko du iturri desberdinetatik datu garrantzitsuak biltzea eta datu horiek aztertzea eta interpretatzea urteko programazio orokorrean bertan aurreikusitako irizpideei jarraituz. Azken hausnarketak eta balorazioak aztertuko du zerk eragin dituen emaitzak, eta esku hartzeko ildoak ezarriko ditu, hurrengo ikasturtera begirako hobekuntza proposamen koherenteak zehaztuta.

2. Ikasturteko jarduerak bukatuta, ikastetxeko zuzendaritzak, arduradunekin batera, urteko programazio orokorraren betetze mailaren azken ebaluazioa eginen du, zeina ikasturte bukaerako memorian jasoko baita.

3. Bukaerako memoriak txosten bat izanen du, eta bertan, modu orokorrean, ziklo honetarako ezarritako helburuen lorpen maila eta konpetentzien eskuratze maila jasoko dira.

4. Haur eskolako zuzendaritzari dagokio urteko programazio orokorraren bukaerako memoria egitea, Hezkuntza Departamentuak ikasturte bakoitzerako ezartzen dituen formatura eta euskarrira egokituta.

5. Ikastetxeko zuzendariak bukaerako memoria onetsi ondoren, Hezkuntza Departamentuaren esku jarriko da hurrengo ikasturtea hasi baino lehen. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egiaztatuko du ea bat datorren indarrean dagoen araudiarekin eta ikastetxearen plangintza instituzionalarekin, beharrekin eta emaitzekin, eta, hala badagokio, zuzenketak eta doikuntzak eskatuko ditu.

76. artikulua. Proposamen pedagogikoa.

1. Haur eskolei dagokie, beren autonomia pedagogikoa baliatuz, indarrean dagoen araudian onetsitako curriculum ofiziala zehaztea eta egokitzea. Curriculumaren zehaztapen hori proposamen pedagogikoa izanen da, eta hezkuntza proiektuaren parte izanen da.

2. Proposamen pedagogikoa ikastetxeak gai hauen gainean hartutako erabakien multzoa da: helburuen garapena, konpetentziak, oinarrizko jakintzak, metodoak, baliabide didaktikoak, ebaluazio irizpide eta prozedurak eta, horiez gain, proposamen pedagogikoa bideratzen duten curriculum eta pedagogia arloko beste elementu batzuk. Proposamen pedagogikoak koherentzia eman nahi die hezkuntza taldeak zikloan zehar egiten dituen jarduketei.

3. Proposamen pedagogikoak honako atal hauek izanen ditu:

a) Etaparen helburuak.

b) Arloen antolaketa eta banaketa.

c) Heziketa ildoa eta ildo pedagogikoa.

d) Zeharkako edukiak.

e) Ebaluazio sistema.

f) Ikasmailaz igotzea.

g) Neskatilen eta mutikoen desberdintasun indibidualei erantzutea.

h) Erreferentziazko araudi espezifikoa.

III. KAPITULUA.–Kudeaketarako autonomia

77. artikulua. Haur eskolen kudeaketa proiektua.

1. Haur eskolek kudeaketa proiektu bat izanen dute, hezkuntza proiektuaren eta ikastetxearen antolaketa eta funtzionamendu arauen zerbitzura egonen dena, proiektua garatu ahal izateko.

2. Kudeaketa proiektuan kudeaketa ekonomikoa eta pertsonen kudeaketa jasoko dira, eta ikastetxeko baliabide materialak nola antolatu eta erabiliko diren azalduko da.

3. Kudeaketa proiektuak elementu hauek izanen ditu:

a) Kudeaketa ekonomikoari dagokionez, hura garatzen duen araudian xedatutakoari jarraikiko zaio.

b) Pertsonen kudeaketari dagokionez, plantillak prestatzeari eginen zaio erreferentzia.

c) Baliabide materialen kudeaketari dagokionez, instalazioak eta ekipamendua mantentzeko eta kontserbatzeko proposamena aipatuko da, bai eta bitarteko eta baliabide material eta digitalen hornidura ere.

4. Era berean, eta indarrean dagoen araudia kontuan hartuta, kudeaketa proiektuaren barruan ikastetxeko larrialdi plana jasoko da.

5. Nolanahi ere, kudeaketa proiektuaren atal bakoitza egokituta egonen da hezkuntza ziklo honen antolamenduaren berezitasunera eta ikastetxe bakoitzaren berezko ezaugarrietara.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengo xedapen gehigarria.–Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan beste irakaskuntza batzuk ematea.

Foru agindu honen xedean adierazitakoez bestelako irakaskuntzak ematen dituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak Hezkuntza Departamentuak horretarako xedatzen duenera ere egokitu beharko dira, eta irakaskuntza horien antolamenduaren berezitasunera eta ikastetxe bakoitzaren ezaugarrietara moldatu.

Bigarren xedapen gehigarria.–Titularra Hezkuntza Departamentua izan gabe, funts publikoekin sostengatutako ikastetxeak.

Foru agindu honetan xedatutakoa subsidiarioki aplikatuko zaie, titularra Hezkuntza Departamentua izan gabe, funts publikoekin sostengatutako ikastetxeei, betiere haien eskumenen eremuan sartzen ez bada.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Informazio eskuragarri eta ulergarria.

Ikastetxeek foru agindu honetan xedatutakoari buruz familiei eta ikasleei igortzen dieten informazio edo komunikazio oro modu argi eta ulergarrian aurkeztu beharko da, kasu bakoitzean behar diren irisgarritasun unibertsaleko neurriak bermatuta.

Laugarren xedapen gehigarria.–Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak foru agindu honetan ezarritakoa betetzen dela begiratuko du, bere eskumenen arabera eta bere eginkizunak eta eskudantziak betez.

Bosgarren xedapen gehigarria.–Berezitasunak.

Foru agindu honen xedearekin eta aplikazio eremuarekin zerikusia duten eta agindu honetan jasotzen ez diren alderdiei buruzko edozein berezitasun Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eta Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak ebatziko dute, batera, salbu eta Haur Hezkuntzako lehen zikloari eta landa eskolei dagozkien berezitasunak, horrelakoak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eta Haur Eskolen Zerbitzuak ebatzi beharko baitituzte, batera.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Xedapen iragankor bakarra.–Aplikazio subsidiarioa.

Foru agindu honetan xedatutakoa haren aplikazio eremuan jasota ez dauden ikastetxe guztietan ere aplikatuko da subsidiarioki, baldin eta, beren hezkuntza eskaintzaren barruan Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako irakaskuntzak izanda, horri buruzko araudi espezifikorik ez badute. Nolanahi ere, ikastetxe bakoitzaren berezko ezaugarrietara eta Hezkuntza Departamentuak horretarako xedatzen duenera egokituko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEAK

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira foru agindu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Eskumenen arloko baimena.

Landa eskolen arloan eskumena duen zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio foru agindu honen I., II. eta III. eranskinak eguneratzeko, ebazpen bidez, hala gomendatzen duten antolaketa-, funtzionamendu- edo praktikotasun-arrazoiak gertatzen direnean.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea eta aplikagarritasuna.

1. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

2. Foru agindu honetan araututakoaren aplikagarritasunak 2026-2027 ikasturtetik aurrera izanen ditu ondorioak, ikastetxeetako zuzendariordetzako karguen izendapenari dagokionez izan ezik; izan ere, hori 2027-2028 ikasturtetik aurrera aplikatuko da, haien ordainsari kontzeptua arautzen denean.

Iruñean, 2026ko ekainaren 30ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

I. ERANSKINA.–Nafarroako Foru Komunitateko landa eskolak

Almandoz HLHLI

Almandoz

Amaiur HLHLI

Amaiur

Arizkun HLHLI

Arizkun

Arraioz HLHLI

Arraioz

Azpilkueta HLHLI

Azpilkueta

Erratzu HLHLI

Erratzu

Gartzain HLHLI

Gartzain

Irurita HLHLI

Irurita

Lekaroz HLHLI

Lekaroz

Oronoz HLHLI

Oronoz

Urdazubi-Zugarramurdi HLHHIB

Urdazubi

Zugarramurdi

Ziga HLHLI

Ziga

Pulunpa HLHLI

Ituren

Legasa HLHLI

Legasa

Arotzenea HLHLI

Narbarte

Saldias HLHLI

Saldias

Sunbilla HLHLI

Sunbilla

Nazabal HLHLI

Areso

Araxes HLHLI

Betelu

Andres Narbarte Xalto HLHLI

Goizueta

Oihanzabal HLHLI

Jauntsarats

Arantza HLHLI

Arantza

Landagain HLHLI

Etxalar

Igantzi HLHLI

Igantzi

Julián Gayarre HLHLI

Erronkari

Otsagabia HLHLI

Otsagabia

Auzperri HLHLI

Aurizberri

San Esteban HLHLI

Erro

Orreagako Ama HLHLI

Garralda

Luzaide HLHLI

Luzaide

Arbizuko Herri Eskola HLHLI

Arbizu

Arrano Beltza HLHLI

Iturmendi

Lakuntzako Herri Eskola HLHLI

Lakuntza

Domingo Bados HLHLI

Olazti

San Miguel HLHLI

Uharte Arakil

Urdiaingo Herri Eskola HLHLI

Urdiain

Gabriel Valentín Casamayor HLHLI

Oibar

Francisco Javier Sáenz de Oiza HLHLI

Kaseda

San Juan HLHLI

Irunberri

Santa Bárbara HLHLI

Elo

Urroz-Villa HLHLI

Urrotz-Hiria

Añorbe HLHLI

Añorbe

Martin Azpilcueta HLHLI

Barasoain

Beire HLHLI

Beire

Río Arga HLHLI

Berbintzana

Julián María Espinal Olcoz HLHLI

Mendigorria

San Benito HLHLI

Miranda-Arga

Obanos HLHLI

Obanos

Pitillas HLHLI

Pitillas

Uxue HLHLI

Uxue

Santa Ana HLHLI

Mélida

Raimundo Lanas HLHLI

Murillo el Fruto

Ximénez de Rada HLHLI

Arrada

Nuestra Señora de la Asunción HLHLI

Santakara

Zumadia HLHLI

Abartzuza

La Cruz HLHLI

Allo

Lokiz HLHLI

Antzin

La Balsa HLHLI

Arroitz

Virgen de Gracia HLHLI

Cárcar

Virgen de Nievas HLHLI

Deikaztelu

San Salvador HLHLI

Oteitza

San Veremundo HLHLI

Villatuerta

Las Amescoas HLHLI

Zudairi

Honorio Galilea HLHI

Monteagudo

Virgen del Rosario HLHLI

Fontellas

II. ERANSKINA.–Landa eremuak eta horiek osatzen dituzten toki entitateak

1. EREMUA

Almandoz

Amaiur

Arizkun

Arraioz

Azpilkueta

Erratzu

Gartzain

Irurita

Lekaroz

Oronoz

Urdazubi

Zugarramurdi

Ziga

2. EREMUA

Ituren

Legasa

Narbarte

Saldias

Sunbilla

3. EREMUA

Areso

Betelu

Goizueta

Jauntsarats

Leitza

4. EREMUA

Arantza

Bera

Etxalar

Igantzi

Lesaka

5. EREMUA

Erronkari

6. EREMUA

Otsagabia

7. EREMUA

Aurizberri

Erroibar

Garralda

Luzaide

Zubiri

8. EREMUA

Altsasu

Arbizu

Etxarri Aranatz

Irurtzun

Iturmendi

Lakuntza

Olazti

Uharte Arakil

Urdiain

9. EREMUA

Oibar

Kaseda

Irunberri

Elo

Urrotz-Hiria

10. EREMUA

Añorbe

Barasoain

Beire

Berbintzana

Mendigorria

Miranda-Arga

Obanos

Pitillas

Uxue

11. EREMUA

Mélida

Murillo el Fruto

Arrada

Santakara

12. EREMUA

Abartzuza

Allo

Antzin

Arroitz

Cárcar

Deikaztelu

Oteitza

Sartaguda

Sesma

Villatuerta

Zudairi

III. ERANSKINA.–Landa eremuetako ikastetxeen sareak

1. EREMUKO IKASTETXEEN SAREA

Almandoz HLHLI

Almandoz

Amaiur HLHLI

Amaiur

Arizkun HLHLI

Arizkun

Arraioz HLHLI

Arraioz

Azpilkueta HLHLI

Azpilkueta

Erratzu HLHLI

Erratzu

Gartzain HLHLI

Gartzain

Irurita HLHLI

Irurita

Lekaroz HLHLI

Lekaroz

Oronoz HLHLI

Oronoz

Urdazubi-Zugarramurdi HLHHIB

Urdazubi

Zugarramurdi

Ziga HLHLI

Ziga

2. EREMUKO IKASTETXEEN SAREA

Pulunpa HLHLI

Ituren

Legasa HLHLI

Legasa

Arotzenea HLHLI

Narbarte

Saldias HLHLI

Saldias

Sunbilla HLHLI

Sunbilla

3. EREMUKO IKASTETXEEN SAREA

Nazabal HLHLI

Areso

Araxes HLHLI

Betelu

Andres Narbarte Xalto HLHLI

Goizueta

Oihanzabal HLHLI

Jauntsarats

Erleta HLHI

Leitza

4. EREMUKO IKASTETXEEN SAREA

Arantza HLHLI

Arantza

Ricardo Baroja HLHI

Bera

Landagain HLHLI

Etxalar

Igantzi HLHLI

Igantzi

Irain HLHI

Lesaka

5. EREMUKO IKASTETXEEN SAREA

Julián Gayarre HLHLI

Ainariak DBHI

Erronkari

6. EREMUKO IKASTETXEEN SAREA

Otsagabia HLHLI

Otsagabia DBHI

Otsagabia

7. EREMUKO IKASTETXEEN SAREA

Auzperri HLHLI

Aurizberri

San Esteban HLHLI

Erro

Orreagako Ama HLHLI

Garralda DBHI

Garralda

Luzaide HLHLI

Luzaide

Gloria Larráinzar Eugi HLHI

Zubiri

8. EREMUKO IKASTETXEEN SAREA

Zelandi HLHI

Altsasu

Arbizuko Herri Eskola HLHLI

Arbizu

San Donato HLHI

Etxarri Aranatz

Atakondoa HLHI

Irurtzun

Arrano Beltza HLHLI

Iturmendi

Lakuntzako Herri Eskola HLHLI

Lakuntza

Domingo Bados HLHLI

Olazti

San Miguel HLHLI

Uharte Arakil

Urdiaingo Herri Eskola HLHLI

Urdiain

9. EREMUKO IKASTETXEEN SAREA

Gabriel Valentín Casamayor HLHLI

Oibar

Francisco Javier Sáenz de Oiza HLHLI

Kaseda

San Juan HLHLI

Irunberri

Santa Bárbara HLHLI

Elo

Urroz-Villa HLHLI

Urrotz-Hiria

10. EREMUKO IKASTETXEEN SAREA

Añorbe HLHLI

Añorbe

Martin Azpilcueta HLHLI

Barasoain

Beire HLHLI

Beire

Río Arga HLHLI

Berbintzana

San Benito HLHLI

Miranda-Arga

Obanos HLHLI

Obanos

Pitillas HLHLI

Pitillas

Uxue HLHLI

Uxue

11. EREMUKO IKASTETXEEN SAREA

Santa Ana HLHLI

Mélida

Raimundo Lanas HLHLI

Murillo el Fruto

Ximénez de Rada HLHLI

Arrada

Nuestra Señora de la Asunción HLHLI

Santakara

12. EREMUKO IKASTETXEEN SAREA

Zumadia HLHLI

Abartzuza

La Cruz HLHLI

Allo

Lokiz HLHLI

Antzin

La Balsa HLHLI

Arroitz

Virgen de Gracia HLHLI

Cárcar

Virgen de Nievas HLHLI

Deikaztelu

San Salvador HLHLI

Oteitza

Nuestra Señora del Rosario HLHI

Sartaguda

Virgen de Nievas HLHI

Sesma

San Veremundo HLHLI

Villatuerta

Las Amescoas HLHLI

Zudairi

Iragarkiaren kodea: F2609588