108. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 4a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko maiatzaren 20an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat ordezten duena.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

146/2026 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 2ko 22/2026 Ebazpena, onesten duena deialdi bat, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko mediku ikuskatzaileen 2 plaza, eta bestetik, hautaproben bidez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez.

1148/2026 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kudeatzaileak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako Unibertsitate Publikoan administrazioko kudeaketari izateko 7 lanpostu (B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko farmaziako teknikarien 21 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

294E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntza baten deialdia onesten baita 2026. urterako, desgaitasuna duten pertsonen arloan ari diren gizarte ekimeneko entitateek desgaitasuna duten pertsonen familiei atseden emateko programak garatu ditzaten. DDBN kodea: 905546.

80E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita interes sozialeko AUZOLAN proiektu komunitarioak egiten dituzten gazteei dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazio prozeduraren bidez. Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko kodea: 905817.

233/2026 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi hau eta haren oinarri arautzaileak onesten baitira: Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, profesionaltasun-ziurtagiriak lortzearekin lotutako prestakuntza ekintza presentzialak gauzatzeko dirulaguntzak banakako ebaluazioren araubidean emateko deialdia, prestakuntza entitateen kasuan kasuko erregistroan akreditaturik dauden lanbide heziketako zentroentzat edo prestakuntza entitate pribatuentzat. Ekintza horiek bakarrik dauden adingabe migranteei zuzenduta egon behar dute, Nafarroako Gobernuko adingabeak babesteko sistemaren tutoretzapean daudenak zein egondakoak. DDBN kodea: 897314.

323/2026 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita toki entitateek programatutako eta 9. ardatzean (kalteberatasun-egoeran) erroldatuta dauden Nafarroako Foru Komunitateko 4 eta 14 urte arteko ikasleei zuzendutako udako hezkuntza-jardueren prezioa finantzatzeko laguntzen deialdia, 2026ko udan. DDBN kodea: 905014.

2514E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, aldatzen duena apirilaren 10eko 1699E/2026 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntza deialdi bat, lantegi-eskolak egiteko 2026, 2027 eta 2028an. DDBN kodea: 898059.

5316E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, 7.737,72 euro gehitzen dizkiona Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 15755E/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian baimendutako gastuari. Deialdi horren bidez, dirulaguntzak ematen dira suhiltzaile boluntarioen udal talde bat duten Nafarroako udalentzat, 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra arte haien funtzionamenduan laguntzeko. Deialdian parte hartzeko baldintza da Nafarroako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmena sinatua izatea. DDBN kodea: 877715.

136E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, 2026ko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena kanal laburretan merkaturatzen diren nekazaritzako elikagaien ekoizleei emateko "de minimis" araubideari atxikitako laguntza batzuk. DDBN kodea: 904314.

149E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, toki entitateei nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburrak sustatzeko emanen zaizkien laguntzen oinarri arautzaileak onesten dituena eta 2026. deialdia onesten duena. DDBN kodea: 906179.

153E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako nekazaritzako elikagaien artisautza-enpresen elkarteei "de minimis" laguntzak emateko, eta deialdiaren oinarri arautzaileak ezartzen dituena. 2026ko deialdia. DDBN kodea: 906212.

1072/2026 EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Gaietarako, Unibertsitateko Bizitzako eta Konpromiso Sozialeko errektoreordeak emana. Haren bidez, "Santander Bekak | Laguntza ekonomikoa 2026" programan bost beka emateko deialdia egiten da Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleentzat, eta baimena ematen da horretarako gastua egiteko. DDBN kodea: 905552.

1191/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketako errektoreordeak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko Lan Arriskuen Prebentzioaren Katedrak deitutako Lan Arriskuen Prebentzioko Ikerketa Sarien I. edizioaren deialdia.

1.7. BESTELAKOAK

31/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren araubide bereziko kirol irakaskuntzen tarifak finkatzen dituena, 2026-2027 ikasturterako.

37/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 28koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, gizarte zerbitzuen arloko funtsezko gutxieneko zerbitzuak arautzen dituena, Solera Navarra SLU enpresan eta Segundo Ensanche eguneko zentroan iragarritako greba dela-eta.

267/2026 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2026-2027 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia arautzen duena.

6/2026 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen gaitasun profesionalaren agiria lortzeko probak gainditu dituztenen zerrenda. Probak 2026ko apirilaren 25ean egin ziren.

86/2026 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Enpresa Sustapeneko eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana; honen bidez ematen da aurretiko baimen administratiboa, 9,2 MW-ko "Ribaforada" Parke Eoliko Hibridorako; osagai hauek ditu: 6,2 MW-ko aerosorgailu bat; elektrizitatea biltegiratzeko modulu bat, 3 MW-ko bateriekin; eta haien transformazio eta ebakuazio azpiegiturak; Ribaforadako udal mugartean. Espedientearen kodea: 1225-CE.

88/2026 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ukatzen baitira 1 MW-eko "Viana Carlson" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta hari lotutako transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, Vianako udal mugartean. Espedientearen kodea: 5584-CE.

101E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, onesten duena Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialari 2026an trantsizio energetikoa eta ekintzailetza susta ditzan egindako kudeaketa-esleipena formalizatzeko hitzarmena.

385E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Monteagudoko udal plan orokorraren aldaketari buruz. Aldaketak 4. poligonoko 346. eta 347. lurzatiei eragiten die, eta haren sustatzailea Patatas Río Lombo SLU da.

611E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Francisco José Padilla Martín jauna sartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolari, teknikari eta epaileen behin betiko zerrendan. Zerrenda hori Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 30eko 410E/2026 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

17E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Bidaurretako balorazio txostena onesten duena.

1182/2026 EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, agintzen da argitara dadila erabaki hau: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Graduko eta Unibertsitate Masterreko Ikasketen Arauak aldatzen dituena".

1183/2026 Ebazpena, 2026ko maiatzaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, agintzen da argitara dadila erabaki hau: "Erabakia, Gobernu Kontseiluak 2026ko apirilaren 28an hartutako erabaki batean hautemandako akatsa zuzentzen duena –erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Iraunkorren Lanpostuetara Sartzeko Erregelamendua aldatu zen–".

1184/2026 Ebazpena, 2026ko maiatzaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, agintzen da argitara dadila erabaki hau: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Kanpoko Praktikei buruzko Arautegia aldatzen duena".

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuaren aldaketa funtsezkoaren espedientea, UNION MONTARIBE sozietate kooperatiboak sustaturik.

256/2026 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren Printzearen Gotorlekua kirol egoitzako kirolari eta ikasle egoiliarrentzako 80 plaza betetzeko deialdiaren oinarriak, plaza esleitzen den egunetik (inoiz ez 2026ko irailaren 1a baino lehen) 2027ko ekainaren 30era arteko eperako, oro har, biak barne.

ENKANTEA, Antsoaingo eta Iruñeko ondasun higiezin batzuena.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

26-00120 gora jotzeko errekurtsoa, 2025eko lan publikoaren eskaintza onesteari buruzkoa

BARAÑÁIN

3 udaltzain lanpostu betetzeko oposizioa.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

CORELLA

Oposizio murriztua, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat

2026rako lan publikoaren eskaintza handitzea

FUSTIÑANA

Oposizio-lehiaketa murriztua, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

IRURTZUN

Hautaproben bidez, aldi baterako eta sortzen diren beharren arabera, Irurtzungo Udal Musika Eskolako Saxofoi irakasle lanpostuak betetzeko izangaien zerrenda eratzea

LESAKA

Baliogabetzea oposizio-lehiaketa hau: oposizio-lehiaketa, betetzeko zerbitzu anitzetako ofizialen / mendizainen bi plaza

IRUÑA

Oposizio-lehiaketa, bete daitezen Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreordearen zazpi plaza

DEIERRI

2026ko lan publikoaren eskaintza

ESA

Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako plaza bat. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, epaimahaiaren eraketa eta lehen probaren data

BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lekualdatze-lehiaketa, bete dadin familia langilearen plaza bat

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

26-00286 gora jotzeko errekurtsoa, zaintzaile gerontologikoen bi plaza betetzeko oposizioa dela eta

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Izangaien zerrenda bat eratzea, oposizio bidez, ari daitezen Ekonomiako lizentziatudunaren lanpostuan

MONTEAGUDOKO, BARILLASKO ETA TULEBRASKO UDALEN BATASUNA

Oposizioa, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Hiri-jarduketarako plan berezia Bakedaoko Kontzejuaren AD27 zuzeneko jarduketan. Hasierako onespena

ANTSOAIN

0000048-2026 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Udalaren jarduterik ezaren aurka, ez ordaintzeagatik 2021eko urriko, azaroko eta abenduko fakturak

ARANGUREN

Xehetasun-azterketa, Taxoareko 3. poligonoko 219. lurzatian. Hasierako onespena

SR Taxoare 2 sektorearen birpartzelazio-proiektua. Hasierako onespena

SR Taxoare 2 sektorearen urbanizazio-proiektua. Hasierako onespena

BARAÑAIN

Alkatearen eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

BARGOTA

Deialdia, 2026an kultur jarduerak sustatzeko dirulaguntzak emateko. Laburpena

BAZTAN

Hizkuntza-paisaia euskaratzeko dirulaguntzak 2026rako. Laburpena

Deialdia, laguntzak emateko, euskara ikasteko 2026. urtean. Laburpena

BERA

Hitzarmena. Informazio publikoa

BERIAIN

Aldaketa, Pasabideak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

ZIZUR

Xehetasun-azterketa, Gazolazko 3. poligonoko 129. lurzatian. Hasierako onespena

FONTELLAS

Aldaketa, Udal Planeko 6. poligonoko 40. lurzatian. Hasierako onespena

GALAR

Xehetasun-azterketa, Espartza Galarreko 10. poligonoko 918. eta 1087. lurzatietan. Hasierako onespena

IMOTZ

Aldaketa, Udal Planeko hirigintzako araudiaren 22. eta 43. artikuluetan. Hasierako onespena

LARRAGA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 1. lurzatian. Hasierako onespena

LERGA

Balorazio txostena berrikustea

ELO

Borondatezko birpartzelazio proiektua, SR-3. sektoreko UE 3.2 exekuzio-unitatean. Hasierako onespena

MURIETA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 287. lurzatian. Hasierako onespena

Katastroko doiketa, honako hauei dagokienez: Gogorrako mahastien bidea, Gogorrako bidea, Peña bidea eta Vasco-Navarro trenbide zaharrari dagokienez. Jendaurrean jartzea

IRUÑA

Deialdia, 2026an diruz laguntzeko esku-hartze orokorreko proiektuak (EOP) idatzi eta kudeatzeko lansari teknikoak. Laburpena

Deialdia, dirulaguntzak emateko, Alde Zaharreko eraikinak zaharberritzeko aurreproiektuak idazteko lansarietarako, 2026. urtean. Laburpena

Deialdia, dirulaguntzak emateko merkatarien elkarteei, egin ditzaten merkataritza-sektorea eta merkataritza-hirigintza bultzatzeko, sustatzeko eta dinamizatzeko jarduerak, 2026an. Laburpena

ZANGOZA

2026ko tasak eta prezio publikoak. Behin betiko onespena

EGUESIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Elkanoko 55. lurzatian. Hasierako onespena

Dirulaguntzen plan estrategikoa 2026-2028 aldirako. Jendaurrean jartzea

ELORTZIBAR

Xehetasun-azterketa, Zabalegiko 7. poligonoko 152. lurzatian. Hasierako onespena

VALTIERRA

Herri-lurzatien desafektazioan atzera egin izana onartzea (10. poligonoko 943. eta 134. herri-lurzatiak)

Desafektazioa, 10. poligonoko 943. eta 134. lurzatietan

Herri-lurren desafektazioa, linea elektrikoak eta gaserako lineak (lurpekoak) eraikitzeko

EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskala, 2026rako tasak arautzen dituena hiri-hondakin solidoak biltzeko zerbitzurako. Behin betiko onespena

KINTOA MANKOMUNITATEA

Oilagorra ehizatzeko enkante publikoa, 2026-2027 eta 2030-2031 artean