108. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORELLA

2026rako lan publikoaren eskaintza handitzea

Corellako Udaleko alkate Gorka García Izalek 697/2026 Ebazpena eman du; hona hemen:

Honako hauek aintzat harturik:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zirela plantilla organikoa eta lan publikoaren eskaintza 2026ko ekitaldirako.

2. 49 zenbakidun plaza duenak erretiro partziala eskatu duenez, horrek lan publikoaren eskaintza handitzeko beharra eragin du.

Kontuan harturik 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan xedatutakoa (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

EBATZI DUT:

1. Corellako Udaleko lan publikoaren eskaintza handitzea, eta plantillan sartzea lanpostu hau:

  • Ikastetxe publikoko atezain plaza bat (49 zenbakia).

2. Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Corellako Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.

Corellan, 2026ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2607535