108. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hizkuntza-paisaia euskaratzeko dirulaguntzak 2026rako. Laburpena

DDBN kodea: 907114.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/907114).

Baztango Udalak, 2026ko maiatzaren 21an egin Tokiko Gobernu Batzarrean, erabaki zuen 2026rako errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskalduntzeko dirulaguntza deialdiaren oinarriak onestea002E.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Oinarri hauen bidez arautzen diren dirulaguntzak eskatzen ahal dituzte helbide soziala Baztanen daukaten pertsona fisiko edo juridikoek, baita bere jarduera ekonomikoa Baztango udalerrian dauden lokaletan egiten dutenek ere.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskalduntzeagatik entitateei dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea. Dirulaguntza hauen arrazoia diren jarduerek euskararen gizarte erabilera sustatu eta hedatzea izanen dute berariazko helburu.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://baztan.eus

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 2.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2026ko irailaren 30ean, 14:00etan, akituko da.

Baztanen, 2026ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2607547